Etiketak: ‘XC90’

Volvo XC90

Ostirala, Uztaila 30th, 2010 | Urkok idatzia

01658

Volvok bere 4X4 handienari 2 gurpilletara trakzioa bakarrik daraman bertsio bat erantsi dio, erosterako orduan prezioa nabarmen jaitsiz. Bertsio guztietan sabaiko errailak mantendu dituzte eta hagun eskaintza zabaldu egin dute, gainera, izaera deportiboa nahiago duenak R-design karrozeria paketea instalatu ahalko dute. Barrualdean berriz zazpi pertsonarentzat lekua egongo da eta eserlekuetako kolorea edo hainbat dekorazio elementu desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Ekipamenduari dagokionez Momentum, R-design eta Summum izeneko multzoetan banatu dute. Bertsio guztiek zazpi airbag, gerrikoa lotzeko alarma sistema eserleku guztietan, Bi-xenon argiak, Bluetooth sistema, CD-MP3 soinu sistema, hamazazpi bulkadako hagunak, egonkortasun eta trakzio sistemak, maldan behera jaisteko kontrol sistema edo klimatizagailua izango dituzte besteak beste. Hautazkoak izango dira GPS nabigatzailea, aparkatzen laguntzeko sistema, aurreko eserlekuetan integratutako telebista, sabai panoramiko gardena edo Bang&Olufsen soinu sistemak.

Deigarriena ordea gasolinako motorren aukera ezabatu eta salgai soilik 163 eta 185 zaldiko indarra duten bi motor diesel egongo direla da. Motor txikienak martxa automatikodun sistema erabiltzen du eta 0tik 100 kilometrotara 11,8 segundotan pasatzen da eta bere gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa da. Motor honen kontsumoa berriz 8,5 litrotakoa dela diote. Indartsuenaren kasuan berriz sei abiadurako eskuzko sistemaren edo sistema automatikoaren artean aukeratu ahalko dugu. Eskuzko sistemaren azelerazioa 10,9 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 195 kilometrotakoa. Martxa sistema automatikoa nahiago badugu berriz azelerazioa 11,5 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa. Kontsumoari dagokionez ez dago alde handirik bi trakzio sistemen artean eskuzkoak 8,3 litro behar bai ditu ehun kilometro egiteko eta automatikoak berriz 8,5 litro. Hona prezio zerrenda motor, ekipamendu eta martxa sistemaren arabera:

  • 163 zaldi Momentum 4×2: 48.252 euro
  • 163 zaldi Summum: 53.282 euro
  • 163 zaldi R-Design: 53.282 euro
  • 185 zaldi AWD Momentum: 51.207 euro
  • 185 zaldi AWD Summum: 56.237 euro
  • 185 zaldi AWD R-Design: 56.237 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa Momentum: 53.296 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa Summum: 58.326 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa R-Design: 58.326 euro