Etiketak: ‘Volvo’

Volvo 1.6 GTDI gasolina motor berriak

Asteartea, Iraila 7th, 2010 | Santik idatzia

01835

Motor hauen deituran TDI hizkiak agertzean bat baino gehiago nahastu egingo da dieselak direlakoan baina gasolinazkoak dira. Hasera batean S60 eta V60 modeloetan ikusiko ditugu baina denborarekin suediarren gama osora zabalduko dira. Bi potentzia desberdinetan eskuratu ahalko dira 1.6 litroko gasolina motor berri hauek, 150 edo 180 zaldirekin. Aluminioz eginak daude, injekzio zuzena eta turboa erabiltzen dituzte potentzia horietara iristeko. Bietako indartsuenak enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa eraman dezake eta biak Start&Stop sistemarekin erabat bateragarriak dira.

Ez dago esan beharrik mekanika eraginkorragoak direla, gehiago doaz eta aldi berean erregai gutxiago gastatzen dute. Gasolinaz aparte Bioetanolarekin ere funtzioatu ahal izateko moldaketak jarriko ditu Volvok erosleen eskura. 2011 urtean derrigorrezko den Euro5 legedia arazorik gabe gainditzen dute. Datu gehiago izatean albistea zabalduko dugu.

Volvo S60 Heico

Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

01794

Heico prestatzaileak Volvo markarekin bakarrik egiten du lan eta kaleratu berri den S60 berlinarentzat zenbait produktu jarri ditu salgai. Autoaren kanpoko itxura pixkat bizitzeko aurreko zein atzeko kolpe leungailu desberdinak, 4 irteerako ke hodiak, 18-20 hazbete bitarteko hagunak, motelgailu baxuagoak eta atzeko aleroiak aurki ditzakegu. Beti ere gehiegikeriarik gabe, itxura deportiboagoa izanez baina aldi berean seriotasuna mantenduz.

Motorrek ere gatz gehiago daukate egindako aldaketen ondoren, batipat bi gasolina indartsuenetan zentratu dira: 2 litroko turboak orain 47 zaldi gehiago ditu bere 297 zaldirekin eta 3 litroko turboak 24 zaldi irabazi ditu guztira 330 zaldi emanez. Horrela azken honek 100 km/orduko abiadura 5,8 segundutan lortzen du eta elektronikoki 250 km/orduko abiadura maximora mugaturik dago. Ez daukagu piezen prezioaei buruzko informaziorik.

(gehiago…)

Volvo XC90

Ostirala, Uztaila 30th, 2010 | Urkok idatzia

01658

Volvok bere 4X4 handienari 2 gurpilletara trakzioa bakarrik daraman bertsio bat erantsi dio, erosterako orduan prezioa nabarmen jaitsiz. Bertsio guztietan sabaiko errailak mantendu dituzte eta hagun eskaintza zabaldu egin dute, gainera, izaera deportiboa nahiago duenak R-design karrozeria paketea instalatu ahalko dute. Barrualdean berriz zazpi pertsonarentzat lekua egongo da eta eserlekuetako kolorea edo hainbat dekorazio elementu desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Ekipamenduari dagokionez Momentum, R-design eta Summum izeneko multzoetan banatu dute. Bertsio guztiek zazpi airbag, gerrikoa lotzeko alarma sistema eserleku guztietan, Bi-xenon argiak, Bluetooth sistema, CD-MP3 soinu sistema, hamazazpi bulkadako hagunak, egonkortasun eta trakzio sistemak, maldan behera jaisteko kontrol sistema edo klimatizagailua izango dituzte besteak beste. Hautazkoak izango dira GPS nabigatzailea, aparkatzen laguntzeko sistema, aurreko eserlekuetan integratutako telebista, sabai panoramiko gardena edo Bang&Olufsen soinu sistemak.

Deigarriena ordea gasolinako motorren aukera ezabatu eta salgai soilik 163 eta 185 zaldiko indarra duten bi motor diesel egongo direla da. Motor txikienak martxa automatikodun sistema erabiltzen du eta 0tik 100 kilometrotara 11,8 segundotan pasatzen da eta bere gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa da. Motor honen kontsumoa berriz 8,5 litrotakoa dela diote. Indartsuenaren kasuan berriz sei abiadurako eskuzko sistemaren edo sistema automatikoaren artean aukeratu ahalko dugu. Eskuzko sistemaren azelerazioa 10,9 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 195 kilometrotakoa. Martxa sistema automatikoa nahiago badugu berriz azelerazioa 11,5 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa. Kontsumoari dagokionez ez dago alde handirik bi trakzio sistemen artean eskuzkoak 8,3 litro behar bai ditu ehun kilometro egiteko eta automatikoak berriz 8,5 litro. Hona prezio zerrenda motor, ekipamendu eta martxa sistemaren arabera:

  • 163 zaldi Momentum 4×2: 48.252 euro
  • 163 zaldi Summum: 53.282 euro
  • 163 zaldi R-Design: 53.282 euro
  • 185 zaldi AWD Momentum: 51.207 euro
  • 185 zaldi AWD Summum: 56.237 euro
  • 185 zaldi AWD R-Design: 56.237 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa Momentum: 53.296 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa Summum: 58.326 euro
  • 185 zaldi AWD automatikoa R-Design: 58.326 euro

Volvo V60 berria

Osteguna, Uztaila 29th, 2010 | Santik idatzia

01630

Volvo S60 berlina berriaren ondoren karrozeria familiarra daraman V60 modeloaren ordua iritsi da. Auto bera da funtsean baina maletategi haundiagoarekin eta pixka bat luzeagoa 4,63 metrorekin. Lehen aldia da S60 berlinak karrozeria familiarra daukala eta abuztuan hasiko dira saltzen suediarrak. 115 zalditik hasi eta 304 bitarterainoko motorrak aurkituko ditugu gasolina, bioetanola edo diesela erabiliz.

(gehiago…)

Motor berriak Volvo markan

Astelehena, Maiatza 24th, 2010 | Santik idatzia

01456

Pixka bat mareatzeko modukoa dirudi baina ahal den errazen argitzen saiatuko naiz. Volvo markak modelo guztietara diesel eta gasolina motor berrituak zabalduko ditu, denak batera ondorengo azalpenean ikusten den moduan. Ez dago esan beharrik indartsuagoak baina aldi berean eraginkorragoak direla. Aktualizazio sakona da baina beharrezkoa gaur egun lehiakorra izaten jarraitzea nahi bada.

- D2 izeneko 1.6d diesela 115 zaldikoa, bataz beste 4,3 litroko kontsumoarekin. C30,S40 eta V50 modeloetan erabiliko da.

- D3 izeneko 2.0d diesela bi potentzia desberdinekin. 163 zaldikoa S60, S80, V70 eta XC60 modeloetan ikusiko dugu 5,5 litroko kontsumoekin. 150 zaldikoa berriz C30, S40, V50 eta C70 modeloetan.

- D4 izeneko 2.0d diesela 177 zaldirekin. Hau ere C30, S40, V50 eta C70 modeloetan agertuko da.

- T5 3.2i gasolina 243 zaldirekin.

- T6 gasolina 306 zaldirekin S80, S60, V70 eta XC60 modeloentzat, bataz beste 10 litroko kontsumoarekin.

Volvo XC60, motor berriak

Igandea, Maiatza 16th, 2010 | Santik idatzia

01412

Volvo XC60 modelora bi motor berri agertu dira, 175 zaldiko 2.4dĀ  eta 163 zaldiko 2.0d dieselak. Azken honek DRIVE abizena darama, hau da Volvok kontsumoak jaisteko erabiltzen dituen sistema multzoari ematen dion deitura. Horrela bataz besteko kontsumoak 5,9 litroan kokatzen dira 154 gramu CO2 emisioekin, 200 km/orduko abiadura lortzen du eta 10,3 segundutan iristen da 100 km/ordura. 175 zaldiko motorrak berriz ez daramatza sistema hauek eta bere kontsumoak 6,9 litrokoak dira 183 gramu CO2 emisioekin. Bien artean dauden 12 zaldiengatik ez du merezi azken hau aukeratzerik, garestiagoa da, gehiago erretzen du eta zerga gehiago ordaindu behar dira. Hauek dira prezioak:

  • 2.0d 163 zaldi DRIVe Kinetic 35.993 euro
  • 2.0d 163 zaldi DRIVe Mommentum 38.771 euro
  • 2.0d 163 zaldi DRIVe Summum 41.548 euro
  • 2.0d 163 zaldi DRIVe R-Design 39.978 euro
  • 2.4d 175 zaldi Kinetic 36.390 euro
  • 2.4d 175 zaldi Mommentum 38.786 euro
  • 2.4d 175 zaldi Summum 42.076 euro
  • 2.4d 175 zaldi R-Design 42.409 euro

Volvo S60, prezioak

Astelehena, Apirila 26th, 2010 | Santik idatzia

01292

Volvo saltokietan S60 modeloaren eskaerak egiteko aukera zabaldurik dago, nahiz eta oraindik ez den fisikoki iritsiko irailerarte. Jarraian uzten dizuet prezioen zerrenda nahiz eta oraindik ez dauden gaman izango diren motor guztiak, 3 ekipamendu mailatan banaturik:

(gehiago…)

Geely-k Volvo erosi du

Larunbata, Apirila 24th, 2010 | Urkok idatzia

01284

Ford-ek 1.800 milioi dolarrengatik Volvo-ren akzioen %100 salduko dio Geely auto egile txinatarrari eta hurrengo urteetan motorrak eskaintzen jarraituko du Ford-ek. Prezio handia ote den jakitea ez da erraza Ford-ek 1.999. urtean 6.450 milioi dolar ordaindu bai zituen Volvo erosteagatik baina txinatarrek hurrengo hamabi hilabeteetan Volvoren bizirautea ziurtatu ahal izateko beste 1.400 milioi dolar gastatu beharko ditu. Batzuentzat garestia dena besteentzat merkea izan daiteke baina argi dagoena da tratu honekin alde guztiek zerbait irabazten dutela. Amerikarrek dirua behar dute, eta asko gainera, eta dirurik ezin denean lortu irtenbidea gastuak kentzea izaten da eta Volvo bizirik mantentzea garestia da. Tratu honi esker Ford etxea auto marka batekin gelditzeko bidean doa eta Geely txinatarrak Europar Batasuneko merkatuan sartzea lortzen du.

Geely-k esan duenaren arabera ez du langilerik kalera bidaltzeko asmorik eta Volvok Suedian eta Belgikan dituen lantokiak irekita mantenduko ditu. Horrez gain, Txinan urtean 300.000 auto egin ditzakeen lantoki bat irekiko du. Zuzendaritza berriaren asmoa Europako lantokietako produkzioa bertan gelditzea litzateke eta Txinan egindako autoak Txinan salduko lirateke. Esan beharra dago Suedian sinatu zen akordioak oraindik ez duela gobernuen onarpen ofiziala lortu baina kontuan izaten badugu tratua sinatu zenean Txinako presidente-ordea bertan zegoela pentsa liteke ez dela inolako arazorik izango, hala ere, akordio honek udazkenerako gobernuen onarpen ofizialak jasoko dituela aurreikusten da.

Baina ez bildurtu, Volvo marka txinatarra izateak ez du esan nahi kalitate baxuagoko autoak egingo dituztela, Volvok independientea izaten jarraituko du eta bere productu propioak garatuko ditu.

Volvo S60 berria

Astelehena, Martxoa 1st, 2010 | Santik idatzia

01104

Agertu da azkenean Volvo S60 berritua, berlina alemaniarrekin zuzenean lehiatzera dator bere 4,62 metroko luzerarekin eta segurtasun sistema berritzaileekin. Gogoan izan Volvo Ford markaren jabetzan egon dela duela gutxirarte eta azkenean Geely marka txinatarrari saldu zaiola. Hala ere modelo honek amerikarren teknologia elkarbanatzen jarraitzen du salmenta hau gertatu aurretik diseinatuta zegoelako autoa, adibidez Mondeo modeloaren txasisa darama. Lehen erabiltzen zituzten forma karratuekin aspaldi ahaztu dira suediarrak eta markako azken modeloetan ikusi dugun diseinu freskoarekin jarraitzen dute auto honetan ere. Ekainean iritsiko da saltokietara.

(gehiago…)

Volvo S80 eta V70 DRIVe

Igandea, Otsaila 14th, 2010 | Santik idatzia

01030

Kontsumoen gerrak konpaktuetatik berlinen segmentura jauzi egin du eta Volvo izan da lehena 120 g/km CO2 emisioen muga jaisten. Honek esan nahi du 4,5 litro erretzen dituztela bataz beste eta ez daukate matrikulazio zergarik ordaindu beharrik. Hau lortzeko 109 zaldiko 1.6 diesel motorra erabiltzen da Start&Stop sistemarekin batera bai S80 bai V70 modeloetan. Gogoratu motor honekin C30 konpaktuak 3,8 litroko bataz bestekoak egiten dituela.

(gehiago…)

Volvo 2.0 GTDi motorra

Osteguna, Otsaila 11th, 2010 | Santik idatzia

01000

Volvo markako suediarrek gasolinazko motor berria aurkeztu dute, gaur egun erabiltzen dituzten 2.5 litro eta 5 zilindrokoen garapen bat da eta potentzia berarekin eraginkorragoak dira. Tamainua txikiagotu egin da, 2 litro eta 4 zilindro ditu baina 203 zaldiko potentzia lortzen du 300 Nm-eko azelerazio gaitasunarekin. Injekzio zuzena, turboa eta balbulen zinkronizazio aldakorra erabiltzen dira (VVT), neurri hauekin kontsumoak bataz beste 8 litrora jaistea lortzen da.

Volvo S80, XC60 eta V70 modeloetan ikusiko dugu lehenik eta geroago S60 berrian. 6 abiadurako kaxa arruntarekin edo enbrage bikoitzeko automatikoarekin eskuratu daiteke, hori bai, automatikoaz prestazioak galtzen dira (0,6 segundu motelagoa 100 km/ordura iristeko) kontsumoak igoz (0,4 litro gehiago). Adibidez S80 modeloak motor honekin 7,9 segundutan lortzen du 100 km/orduko abiadura eta bataz beste 8 litro erre.

Moda honi Downsizing deitzen diote ingelesez, motor txikiagoak erabiliz potentzia haundiak lortzen dituzte baina kontsumoak zein CO2 emisioak jaistea dute helburu, beti ere autoaren gaitasunak galdu gabe. Ongo etorriak dira mota honetako aurrerapen teknologikoak. S80 modeloan prezioak 34.500 eurotik hasten dira 48.000 eurorarte.

Volvo S40 DRIVe

Astelehena, Urtarrila 18th, 2010 | Santik idatzia

908

Konpaktuetan bertsio ekologiko ugari aurkitu ditzakegu gaur egun baina berlinetara joaten garenean eskuko hatzekin kontatzen dira saltzen diren modeloak. Volvo markak S40 DRIVe izenarekin jarri du salgai bere berlinaren bertsiorik eraginkorrena, bataz beste 3,9 litro erretzen dituelarik 104 g/km CO2 emisioekin. Oso zaila da kontsumo hauek berlinetan topatzea eta horretarako hibridoetara joan beharko genuke. Jarrai ezazu irakurtzen…

(gehiago…)

Volvo S60 berriaren argazkia

Asteazkena, Azaroa 11th, 2009 | Santik idatzia

00570

Hurrengo urtean aurkeztuko da Volvo S60 berria, markak dioenez askoz dinamikoagoa eta indartsuagoa izango da, gama altuko bere lehiakideei aurka egiteko beharrezkoa bait da, adibidez Bmw Serie 5 modeloari. C30 edo V70 berrien diseinua jarraitzen du. Volvo autoen ezaugarri nagusiena segurtasuna da eta modelo honetan ere puntako teknologia ikusiko dugu zalantzarik gabe:

- Oinezkoak hatzemateko sistema: gidaria ez bada ohartzen oinezko baten agerpenarekin autoakĀ  detektatu egingo du eta bakarrik balaztatu guztiz gelditu arte.

- Abiadura kontrol moldagarria: sistema honek abiadura automatikoki aldatzen du aurrean autoren bat agertzen denean, adibidez: autobidean bagoaz 100 km/orduan eta aurrean kamio bat badoa 80 km/orduan autoak berak balaztatzen du aurreko ibilgailuarekin distantzia mantenduz eta aurreratzeko beste errailera igarotzen berriro azeleratuko du hasierako abiaduraraino. Gainera aurreko autoa gelditu egingo balitz gidaria ohartu gabe, automatiko balaztatuko luke talka eragotziz.

Motor bakarrari buruzko informazioa daukagu oraingoz, 180 zaldiko 1.6 GTDi gasolina, badirudi 5,2 litro bakarrik erretzeko gai izango dela 119 g/km CO2 emisioekin.

Volvo C70, prezioak

Ostirala, Azaroa 6th, 2009 | Santik idatzia

00547

Udara igaro da eta neguan sartuta gaude baina hala ere Volvo markak C70 deskapotable berrituaren prezioak kaleratu ditu, 2 ekipamendu maila, 3 gasolina motor eta 2 diesel daude aukeran:

Serietik SIPS alboko talken aurkako babes sistema, WHIPS buru euskarri aktiboak, ABS+EBA, trakzio kontrola, estabilitate kontrola, balazta argi moldakorrak, lainotako argiak, airbag (aurreko, alboko eta zeharkakoak), ibilgetu elektronikoa, klimatizagailua, lehio irekitze sistema elektrikoa, direkzio lagundua, autoaren informazio pantaila, abiadura kontrola, aparkatzen laguntzeko sensoreak atzekaldean, ohial/narruzko tapizeria, euritako sensoreak, urruneko kontrol bidezko itxitura zentralizatua, 17 pulgadatako aleaziozko hagunak, USB, MP3 CD irratia narruzko bolantean botoiekin eta Bluetooth sistema besteak beste.

- 2.4i 140 zaldiko 36.780 eurotik hasita (0-100 km/ordura 11 segundutan, 205 km/orduko muga eta 8,9 litroko kontsumoa).

- 2.4i 170 zaldikoa 40.880 eurotik aurrera (0-100 km/ordura 9,1 segundutan, 220 km/orduko muga eta 9 litroko kontsumoa).

- 2.5 T5 230 zaldikoa 49.010 eurotik hasita (0-100 km/ordura 7,6 segundutan, 240 km/orduko muga eta 8,9 litroko kontsumoa).

- 2.0d 136 zaldiko 37.740 eurotik hasita (0-100 km/ordura 11 segundutan, 205 km/orduko muga eta 6 litroko kontsumoa).

- 2.4 D5 180 zaldikoa 41.935 eurotik hasita (0-100 km/ordura 9,5 segundutan, 220 km/orduko muga eta 6,6 litroko kontsumoa).

Volvo C30, prezioak

Ostirala, Azaroa 6th, 2009 | Santik idatzia

00546

Aspaldi kaleratu ziren Volvo C30 berrituaren argazkiak eta motorren zerrenda, irakurtzeko egin klik hemen. Gaurkoan ordea prezioak kaleratu dira, 4 ekipamendu maila, kanbio automatikoak, 3 motor diesel eta 3 gasolina daude zein horietatik 2.0F motorrak bioetanolaz funtzionatu dezake:

(gehiago…)

Volvo C30 DRIVe

Asteartea, Urria 6th, 2009 | Santik idatzia

00437

Volvok DRIVe izena erabiltzen du kontsumo baxuko bertsioez hitzegiterakoan. C30 konpaktua berritua izan da eta bide batez bertsio ekologikoa ere hobetu egin dute. Orain 100 g/km CO2 emisioen mugatik jaitsi da eta diru laguntza gehiago jaso ditzake.

109 zaldiko diesel motorrak 3,8 litro erretzen ditu bataz beste, motor hau Ford Focus Econetic, Peugeot 308 edo Citroen C4 bezalako modeloetan ere erabiltzen da. Marka askok oraindik ez dute teknologia hibridorik kaleratu baina diesel motorretan ahal duten gehien dabiltza kontsumoak jaisten, 4 litrotik behera modelo asko aurkitu ditzakegu merkatuan.

Hibridoekin alderatuz eskeintzen dituzten abantailak nahiko garbi daude, sistema simpleagoak dira, autoak ere merkeagoak dira, erregai merkeagoa erabiltzen dute eta kontsumo baxuagoak dauzkate. Hala ere ez dira beti hibridoen kontsumoetara iristen, adibidez hiri barruan.

Volvo C30 berritua

Asteazkena, Iraila 9th, 2009 | Santik idatzia

00272

Volvok ere bere konpaktua berritzea erabaki du, azken modeloetan erabiltzen ari den diseinua gama guztira zabalduz. Pertsonalki uste dut asko irabazi duela itxura aldetik, orain erakargarriagoa da kanpokaldetik eta hobeto lehiatu dezake bere aurkari zuzenenekin, adibidez Golf berriarekin. Ez dago aldaketa sakonik, kolpe leungailu eta argi berriak, hagun desberdinak, karrozerian kolore aukera zabalagoa eta barruan bi koloretako tapizeria berriak.

(gehiago…)

Volvo C70 berria

Osteguna, Iraila 3rd, 2009 | Santik idatzia

00238

Modelo hau 2006-ean aurkeztu zen eta orain itxura aldaketa bat jaso du. Modelo hau izan zen deskapotableen artean lehena sabai gogor erretraktila eramaten eta 30 segundutan sabaia guztiz ireki edo itxitzen da. Luzera berriz 4,62 metrokoa da.

(gehiago…)