
Heico prestatzaileak Volvo markarekin bakarrik egiten du lan eta kaleratu berri den S60 berlinarentzat zenbait produktu jarri ditu salgai. Autoaren kanpoko itxura pixkat bizitzeko aurreko zein atzeko kolpe leungailu desberdinak, 4 irteerako ke hodiak, 18-20 hazbete bitarteko hagunak, motelgailu baxuagoak eta atzeko aleroiak aurki ditzakegu. Beti ere gehiegikeriarik gabe, itxura deportiboagoa izanez baina aldi berean seriotasuna mantenduz.
Motorrek ere gatz gehiago daukate egindako aldaketen ondoren, batipat bi gasolina indartsuenetan zentratu dira: 2 litroko turboak orain 47 zaldi gehiago ditu bere 297 zaldirekin eta 3 litroko turboak 24 zaldi irabazi ditu guztira 330 zaldi emanez. Horrela azken honek 100 km/orduko abiadura 5,8 segundutan lortzen du eta elektronikoki 250 km/orduko abiadura maximora mugaturik dago. Ez daukagu piezen prezioaei buruzko informaziorik.


