Etiketak: ‘Renault’

Renault Latitude 2011, motorrak

Asteazkena, Iraila 1st, 2010 | Santik idatzia

01800

Pixkanaka pixkanaka informazio gehiago lortzen ari gara Renault markaren berlinarik haundienari buruz eta oraingoan motorrei buruzko albisteak jaso ditugu. Gure merkatuan 2 gasolina eta 3 diesel izango ditugula dirudi, CVT motako kanbio automatikoekin gehienak:

- 2.0i gasolina 140 zaldirekin eta bataz besteko kontsumoa 8,3 litrokoa da 100 kilometroan.

- 3.5i V6 gasolina 240 zaldirekin

- 2.0 DCI diesela 150 zaldirekin

- 2.0 DCI diesela 175 zaldirekin

- 3.0 V6 DCI diesela 240 zaldirekin

(gehiago…)

Renault Kangoo motor berriekin

Asteartea, Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

01779

Furgoneta frantziar honek ere Euro5 legedia betetzeko motor berriak estreinatuko ditu hurrengo hilabeteetan. Orain gaman dauden 65, 85 eta 105 zaldiko 1.5 DCI diesel motorrak garatuak izan dira eta guztiek 5 zaldi irabazi dituzte. Horrela 70, 90 eta 110 zaldiko potentzietan salduko dira. Guztiek partikulen iragazkia serietik eramango dute isuri kutsakorrak murrizteko.

Gasolinan 90 eta 110 zaldiko 1.6i motorrak egoten jarraituko dute, baina dirudienez aldaketarik jasan gabe. Frantziarrak motor honen alde buru belarri jarraitzen dute apostu egiten, gaman eraginkorragoak diren TCE motorrak izan arren. Kangoo modeloaren prezioak ez dirudi asko mugituko direnik mekanika modernoen sarreragatik.

Renault Fluence 2.0i

Ostirala, Abuztua 13th, 2010 | Santik idatzia

01722

Azkenean agertu da Renault Fluence gamara gasolinazko motorrik indartsuena, 143 zaldiko 2.0i motorra. Hala ere ulergaitza egiten zaigu zergatik erabili duten motor zahar hau katalogoan 1.4 TCE berriagoak eta eraginkorragoak edukiz. Askok uste dute Laguna modeloarekin ez lehiatzeko dela, bi berlina daudelako frantziarren gama barruan. Goazen harira, 100 km/ordura 9,9 segundutan iristen da, 200 km/orduko abiadura maximoa lor dezake eta bataz beste 7,9 litro erretzen ditu 182 gramuko CO2 emisioekin.

Dynamique izeneko ekipamendu mailarekin bakarrik erosi daite eta hau dakar serietik: ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag, Isofix sistema, gurpil zulaketak konpontzeko kita, alboko ispilu elektrikoak, 4 lehioak eirekitzeko sistema elektrikoa, itxitura zentralizatua urruneko kontrolarekin, MP3 CD irratia bolantean botoiekin, abiadura kontrola, lainotako argiak, klimatizagailu automatikoa, euritako sensorea, argiak pizteko sistema automatikoa, giltzarik gabe autoa ireki eta pizteko sistema, 16 pulgadatako hagunak, aparkatzen laguntzeko sensoreak, Bluetooth sistema eta alboko ispilu tolesgarriak. Azkenik prezioa 20.500 eurokoa da eskeintzak barne.

Renault Megane Generation

Asteartea, Abuztua 10th, 2010 | Santik idatzia

01741

Renaultek beste edizio berezi bat kaleratu du Megane konpaktuarentzat, Generation izena darama eta 250 ale bakarrik salduko ditu. Ez egin ilusiorik zeren 85 zaldiko 1.5 DCI motorrarekin bakarrik lortu daiteke.

Ekipamenduaren artean aire girotua, MP3 CD irratia, ESP+TCS, abiadura kontrola eta mugatzailea, barneko ordenagailua, ABS+EBD, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, direkzio lagundua eta 6 airbag poltsa aurkituko ditugu. Guzti honekin 14.000 euroko prezioa dauka.

Renault Wind deskapotablea

Asteartea, Uztaila 27th, 2010 | Santik idatzia

01618

Kalean da ihadanik Renault Wind deskapotablea, hasera batean bi motor gasolina bakarrik daude ekipamendu maila bakarrarekin. Aurrerago gama zabalagoa ikusi ahalko dugu baina bitartean itxaron egin beharko da. Serietik ABS + EBD, ESP estabilitate kontrola, 4 airbag, direkzio lagundua, lainotako argiak, aire girotua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, alboko ispilu termikoak, MP3 CD irratia, abiadura kontrola eta mugatzailea, barneko ordenagailua, 16 hazbeteko gurpillak eta atzeko aleroia ekartzen ditu. Merkatuan ia ez dauka areriorik ez bait daude 4 metrotik beherako deskapotable asko. Hauek dira prezioak:

- 1.1TCe 100 zaldi Dynamique 18.095 euro: 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen da eta bataz beste 6,3 litro erretzen ditu 145 gramu CO2 emisioekin.

- 1.6i 16v 133 zaldi Dynamique 19.305 euro: 100 km/ordura 9,2 segundutan iristen da eta bataz beste 7 litro erretzen ditu 165 gramu CO2 emisioekin.

Renault Scenic EDC automatikoa

Ostirala, Uztaila 23rd, 2010 | Santik idatzia

01596

Joan zaitezkete beste hizki multzo bat ikasten, Renault markak EDC izeneko enbrage bikoitzeko kaxa automatikoa kaleratu berri du eta. Garbi dago hurrengo urteetan kanbio automatikoen garapen gehienak enbrage bikoitzeko sistemara aldatzen joango direla, oso funtzionamendu azkarra eta eraginkorra erakusten dutelako. Scenic eta Grand Scenic monobolumenetan agertuko da, bata 5 eserlekurekin eta bestea 7 eserlekurekin

Bi kasuetan 110 zaldiko 1.5 DCI motorrarekin bakarrik eskuratu ahalko da eta hauek dira ematen dituen prestazioak: 100 km/ordura 13,5 segundutan iristen da, abiadura maximoa 180 km/ordukoa da eta bataz beste 5 litro diesel kontsumitzen ditu 130 gramuko CO2 emisioekin. Dynamique izeneko ekipamendu mailarekin salduko da eta ESP, argi automatikoak, euritako sentsoreak, eskufrenu elektrikoa, bi zonatako klimatizagailua, MP3 CD irratia, aleaziozko hagunak edo Bluetooth sistema aipatu ditzakegu. Hauek dira prezioak:

- Scenic 1.5 dCI 110 zaldi EDC Dynamique 23.260 euro
- Grand Scenic 1.5 dCI 110 zaldi EDC Dynamique 24.560 euro

Renault Scenic Emotion

Astelehena, Ekaina 21st, 2010 | Santik idatzia

01569

Aurreko egunean Megane modeloan eta gaurkoan Scenic modeloan agertu da Emotion izeneko edizio berezia. Kasu honetan ere serieko ekipamendu aberatsagoa darama prezioak gehiegi igo gabe: ABS + EBD, ESP + TCS, klimatizagailu automatikoa, MP3 CD irratia, funtzio anitzeko bolantea, Parrot markako Bluetooth sistema, esku-frenu elektrikoa, abiadura kontrola, abiadura mugatzailea eta lainotako argiak besteak beste. 3 motorrekin dago aukeran ondorengo prezioekin:

- 1.6i 110 zaldiko gasolina 17.900 euro

- 1.5 DCI 85 zaldiko diesela 18.700 euro

- 1.5 DCI 105 zaldiko diesela 20.000 euro

Renault Latitude berria

Larunbata, Ekaina 19th, 2010 | Santik idatzia

01557

Gauza arraroak ari dira gertatzen marka frantziarrean, Renault beti izan da ezaguna bere diseinu ausartengatik baina azken aldian nahiko galduta dabil. Jakingo duzuen bezala Renault eta Nissanek aliantza bat osatzen dute teknologia elkarbanatzeko eta horren fruituak dira adibidez Renault Grand Modus bezalako modeloak, Note monobolumenean oinarritua. Bi marka hauek aldi berean Samsung korearraren jabeak dira eta Asian izen honekin Europan saltzen ez diren modeloak saltzen dituzte. Azalpen guzti hau Renaulten azken erabakia ulertzeko beharrezkoa da, frantziarren berlinarik haundiena Samsung SM5 modelo korearra izango delako lopotipoa aldaturik.

(gehiago…)

Renault Megane Emotion

Larunbata, Ekaina 19th, 2010 | Santik idatzia

01560

Kasu honetan edizio mugatu hau 5 ateko karrozeriadun Megane modeloarentzat bakarrik kaleratu dute eta ondorengo ekipamendua eramango du: ABS + EBD + TCS + ESP, aire girotua, lehio elektrikoak,
6 airbag, barneko ordenagailua, abiadura kontrola, MP3 CD irratia, Parrot markako Bluetooth sistema, 16 hazbeteko hagunak, lainotako argiak, funtzio anitzeko bolantea eta giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema besteak beste. Bi diesel motorrekin lotu daiteke prezio hauetan:

- 1.5 dCi 85 zaldi Emotion 17.120 euro

- 1.5 dCi 105 zaldi Emotion 18.420 euro

Renault Espace Celsium

Osteguna, Ekaina 17th, 2010 | Santik idatzia

01554

Renault markak bere gamako monobolumen haundienarentzat Celsium izeneko edizio berezi bat kaleratuko du eta serieko ohiko elementuetatik hauek nabarmentzen dira: Bluetooth sistema, sabai panoramikoa, giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema, aparkatzeko sentsoreak atzekaldean, ESP, klimatizagailua, teflon tapizatua eta abar. 150 zaldiko diesel motorrarekin bakarrik erosi ahalko da eta kaxa automatikoa aukeran dago, hauek dira prezioak:

- Espace 2.0 dCi 150 zaldi FAP 31.000 euro

- Espace 2.0 dCi 150 zaldi FAP Automatikoa 34.300 euro

- Grand Espace 2.0 dCi 150 zaldi FAP 33.200 euro

- Grand Espace 2.0 dCi 150 zaldi FAP Automatikoa 36.500 euro

Renault Megane Coupe Color Edition

Asteazkena, Ekaina 16th, 2010 | Urkok idatzia

01546

Renault-ek egun hauetan Megane Coupe modeloaren edizio berezi eta mugatu bat jarri du salgai. Espainian Color Edition izena jarri diote eta dituen berezitasunen artean sagar berdearen kolorea estreinatzen duela da, nahiz eta berde hau atsegin ez dutenek beltzean edo zilar kolorean erosi ahalko dute.

Edizio berezietan egiten den bezala ekipamendu multzo zabala ekarriko du etxetik jarrita, besteak beste ABS, EBD, ESP eta TCS sistemak, zazpi airbag, aire egokitua, abiadura kontrola, bertsio honentzat espresuki diseinatutako tapizeria, CD-MP3 irratia, larruzko bolantea, Bluetooth sistema, autoa martxan jartzeko txartela eta kristalezko sabai panoramikoa. Motorrei dagokionez erosleek hiru izango dituzte aukeran: 110 zaldiko indarra duen 1.6i gasolina motorrak 17.120 euro balio ditu, 85 zaldiko 1.5 dci dieselak 17.920 euro eta 105 zaldiko 1.5dci diesel motorrak berriz 19.220 euroko prezioa du.

Renault Megane CC

Osteguna, Maiatza 20th, 2010 | Urkok idatzia

01416

Gezurra badirudi ere udara laster iritsiko da, Renault markan hori ongi dakite eta maiatzean hasi dira Megane CC deskapotablea saltzen. Sabai gogorreko deskapotable honek 21 segundoan gorde dezake bere kapota sistema elektriko bati esker. Dynamique eta Privilege ekipamendu multzoak izango dira aukeran eta ekipamendu gehigarria nahi badugu larruzko eserlekuak 1.400 euro balio dute, Carminat Tom Tom nabigatzaileak 400 euro, garbitze sistema integratua duten Xenon argiek 680 euro edo pintura metalizatuak beste 365 euro.

(gehiago…)

Renault Fluence Z.E.

Asteartea, Maiatza 18th, 2010 | Urkok idatzia

01426

Renault Fluence elektrikoaren erosketa eskaerak onartzen hasi da. Turkian muntatuko den kotxe elektriko hau esku artean izateko ordea 2011 urteraino zain egon beharko dugu. Muntaia katean sartuko den lehenengo auto elektrikoa izango omen da eta 95 zaldiko indarra emango dioten Ioi-litio bateriak erabiltzen ditu. Guztiz kargatua dagoenean 160 kilometroko autonomia izango du eta bere gehienezko abiadura 135 kilometro ordura mugatu da. Azeleratzen dugunean edo balazta zapaltzen dugunean sortzen den energia berreskuratzeko sistema darama bateriak hutsik ez daitezen gelditu. Kargatzeko nahikoa da etxeko edozein entxufera konektatzea eta sei-zortzi ordu bitartean behar ditu guztiz betetzeko. Hala ere, zenbait hiritan dauden ahalmen handiko konexioak erabiltzen baditugu soilik 30 minutu behar ditu kotxea guztiz kargatzeko. Renaultek beste aukera bat proposatzen du hiru minutuan agortutako bateriak beteak dauden beste batzuengatik aldatzeko sistema batekin. Gasolinera batean depositu bat betetzeko behar duguna baino denbora gutxiago.

(gehiago…)

Renault Kangoo ZE

Asteartea, Maiatza 18th, 2010 | Urkok idatzia

01423

Renault Kangoo elektrikoa erosteko eskaerak onartzen hasi da. Konbustioko motorra duten Kangoo furgonetak egiten dituzten Frantziako lantegi berean muntatuko dute bertsio elektrikoa eta datorren urteko bigarren sei hilabetean ematen hasiko direla esan dute. Bertsio elektrikoak Ioi-Litio bateria bat eramango du eta bai kanpotik, bai barrutik ia ez du diferentziarik izango bertsio normal batekin alderatuz. Karrozeria ia berdina da, soilik aurrealdean faro baten eta Renaulten ikurraren artean bateriak kargatzeko entxufearen tapak erakusten du kotxe elektriko baten aurrean gaudela. Kolpe leungailuak ere berdinak izaten jarraitzen dute eta karrozeriarentzat hamaika kolore desberdinen artean aukeratu ahalko dugu.

(gehiago…)

Renault Laguna Coupe Monaco GP edition

Asteartea, Maiatza 11th, 2010 | Urkok idatzia

01357

Izen luze honen atzean Europan ekainetik aurrera erosleei emango zaien Lagunaren edizio berezi bat aurkitzen da. Hala ere, ezin pentsa dezakegu edizio berezi honetan berrikuntza ugari topatuko ditugunik. Kanpo aldetik karrozeria zuriz margotu dute eta sabaia berriz beltzean. Horri 18 bulkadako Interlagos modeloko hagunak gehitu behar dizkiogu eta ihes hodi bikoitz kromatuak. Barruan berriz kolore beltza da nagusi eta zenbait lekutan zuria ibili dute. Beste auto egileek egiten duten bezala edizio berezi honen izena ateen kanpoaldean eta aurreko eserlekuetan ere josi dute.

(gehiago…)

Renault Koleos 2010, prezioak

Igandea, Maiatza 9th, 2010 | Santik idatzia

01346

Modelo honek ez du aldaketa estetikorik jasan baina bai ekipamendu eta motorren politikan. Hasteko 170 zaldiko 2.5i motorra gamatik erretiratu dute ez zelako ia saltzen. Honek utzitako hutsunea betetzeko 150 zaldiko 2.0 DCI motorrari ekipamendu maila gehiago eta 4 gurpilletara trakzioa ezarri zaizkio, prezioak horrela geldituz:

  • 2.0 dCi 150 zaldi 2WD Expression 24.600 euro
  • 2.0 dCi 150 zaldi 4WD Expression 26.600 euro
  • 2.0 dCi 150 zaldi 2WD Dynamique 26.900 euro
  • 2.0 dCi 150 zaldi 4WD Dynamique 28.900 euro
  • 2.0 dCi 150 zaldi 4WD Privilege 32.400 euro
  • 2.0 dCi 150 zaldi 4WD Privilege Automatikoa 34.800 euro
  • 2.0 dCi 175 zaldi 4WD Privilege 33.300 euro

Hala ere gama barruan mugak egoten jarraitzen dute, adibidez 175 zaldiko motorra Expression ekipamendu mailarekin lotuko balitz 27.500 euro inguru balioko lituzke, baina ez dago aukera hori. Une hauetan prezio horiei 4.000 euroko deskontua egin behar zaie.

Eserleku birakorrak

Astelehena, Maiatza 3rd, 2010 | Santik idatzia

01319

Merkatu lehiakor honetan autogileak beraien produktuak ezberdintzen saiatu beharra daukate, beste marketan aurkitzen ez diren aukerak eskeiniz. Segmenturik borrokatuena konpaktuena da eta Renault markako frantziarrek Clio modeloan aurreko alboko eserleku birakorra instalatu diote. Auto barrura sartzeko prozesua erraztekoa 75 graduraino biratzeko aukera dauka. Asko eskertuko dute mugitzeko arazoak dituzten pertsonek, gure aitona amonek batipat, gaizki moldatzen direlako auto txikietan eserlekuak beherako egotean. Tontakeria bat dirudi baina jende askok 4×4 autoak arrazoi honengatik eorsten ditu, eserlekuak altuago edukitzean errazagoa delako barrura sartzea.

Furgoneta eta monobolumenetan ikusten dira eserleku birakorrak baina inoiz ez konpaktu batean. Istripuetarako segurtasun proba guztiak gainditu ditu eserleku honek, 130 kilotarainoko pisua jasan dezake eta 1.600 euro kostatuko da sistema. Egia esan oso garestia iruditzen zait sistema baina aldi berean zoritxarrez oso beharrezkoa kasu askotan.

Renault Twingo Societe

Asteartea, Apirila 27th, 2010 | Santik idatzia

01298

Empresa arloan ere autoak beharrezkoak izan ohi dira, ez da beti furgoneta bat behar lan guztietarako eta horregatik agertzen dira konpaktuen bertsio komertzialak. Auto hauek oso erabiliak dira tekniko edo saltzaileen artean, adibidez igogailuetako teknikoak, telefono konpainietan eta abar. Renault markak oso gama zabala dauka langileentzako eta oraindik aukera zabalagoa emateko asmoarekin lanerako prestatutako Twingo modeloa kaleratuko du.

Bi eserleku bakarrik dauzka, atzeko karga banatzeko panelak, beirarik gabeko lehioak atzean eta maletategian 900 litroko gaitasuna. 65 zaldiko 1.5 DCI diesel motorraren bakarrik salduko da, honek 15 segundu behar ditu 100 km/ordu lortzeko, abiadura maximoa 165 km/ordukoa da eta bataz beste 4,3 litro erretzen ditu 113 gramu CO2 isuriekin. Azken datu hau izaten da lantokietan gehien begiratzen den zifra, zenbat eta erregai gutxiago behar duen autoak enpresan kosteak txikiagoak izaten dira. Prezioaren zain gelditzen gara.

Renault Laguna Bioetanol

Ostirala, Apirila 23rd, 2010 | Santik idatzia

01282

Renault markak gasolinazko 2 litro eta 140 zaldiko motorrari aldaketa batzuk egin dizkio bioetanolarekin ere funtziaonatu dezan. Berdin dio gasolina edo bioetanola erabili, edozein portzentaiarekin ibiltzen da. Zerbitzuguneetan E85 (%85 bioetanol) aurkitu dezakegu E15, E10 eta E5-ekin batera. Lehendabiziko modeloa motor hau erabiltzen Laguna berlina da, dagoeneko merkatuan dago eta hauek dira bere prezioak:

- 2.0i 16v Expression Tom Tom 21.850 euro

- 2.0i 16v Privilege 24.850 euro

- 2.0i 16v Expression Tom Tom Grand Tour 22.850 euro

- 2.0i 16v Privilege Grand Tour familiarra 25.850 euro

Harrigarria iruditzen zait marka frantziarrak ez egitea inungo iragarkirik ez telebistan ezta ere egunkari edo aldizkarietan, gero kexatu egingo dira oso unitate gutxi saltzen dituztelako. Badirudi oso interes gutxi jartzen diotela erregai alternatiboei, Clio modeloan ere uste dut badagoela bertsio bat bioetanolarekin dabilena baina honen iragarkirik ere ez dut ikusi inon, web orri ofizialean ere ez da agertzen…

Renault Megane GT

Larunbata, Apirila 17th, 2010 | Santik idatzia

01260

Renault markak Megane konpaktuarentzat ekipamendu multzo bat kaleratu du motor indartsuenentzat, bertsio arrunten eta RS basatien arteko oreka bat lortzeko. GT abizena eramango du eta ondorengo elementuak gehitzen zaizkio: txasi deportiboa, aurreko eta atzeko kolpe leungailu berriak, atzeko difusorea, margo bereziak, 18 hazbeteko hagunak, eserleku deportiboak, aluminizko pedalak, karbono itxurako dekorazioa barruan eta GT plakatxoak.

Bi motorrekin bakarrik lotu daiteke, gasolinazko 180 zaldiko 2.0 TCE bertsioarekin eta dieselean 160 zaldiko 2.0 DCI bertsioarekin. Hori bai, 3 ate, 5 ate, familiar eta deskapotablean jarri daiteke ekipamendu berezi hau. Gero eta marka gehiagok prestatzen dituzte autoak etxetik, badakitelako bezero askok autoa erosi ondoren Tuning egiten dutela beste tailer batzuetan. Hauek dira prezio guztiak:

(gehiago…)

Renault Clio Gordini

Ostirala, Apirila 16th, 2010 | Urkok idatzia

01255

Renaultek 60. eta 70. hamarkadan auto deportiboak egiteko erabili zuen Gordini marka berpiztu nahi zuela esan zuen 2009. urtearen amaieran, Fiat eta Abarth markei aurre egiteko asmoarekin. Bere autoen bertsio deportiboak kaleratzen joango dela esan dute eta Ekainean Clio Gordini bertsioaren txanda izango da. Momentuan Clio Sport modeloa hartu dute oinarri moduan eta motor bera erabiliko du Gordini edizioak. Bi litro eta hamasei balbula dituen motorrak 203 zaldiko indarra izaten jarraituko du baina etorkizunean baliteke aldaketak izatea. Kontuan izan behar dugu Renaultek 60. eta 70. hamarkadetan bere autorik indartsuenak Gordini izenarekin kaleratzen zituela eta Gordiniren izaera berreskuratu nahi badute motor handiagoak eskaintzen hasi beharko dute. Bestela kotxeak garestiago saldu ahal izateko aurpegi garbitze estetiko bat gehiago izango da eta ez benetako prestaketa bat.

(gehiago…)

Renault Scenic Family Edition

Asteazkena, Apirila 14th, 2010 | Santik idatzia

01250Renault markak bere Scenic monobolumenarentzat edizio mugatu bat kaleratu du Family Edition izenarekin. Izenak dioen moduan familian umeekin bidaiatzeko prestatua dago, LTD (Lurreko Telebista Digitala) daukan pantaila bat darama atzeko bidaiarientzat, gidatzen zoazen bitarten umeak geldirik egon daitezen telebista ikusiz. DVD irakurgailua ere badauka filmeak ikusteko.

Horrez gain ESP + TCS + ABS + EBD, 6 airbag poltsa, giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema, klimatizagailu automatikoa, barneko ordenagailua, abiadura kontrola, beira tintatuak, ispilu tolesgarriak urruneko kontrol bidez, eskufrenu automatikoa, sabai panoramikoa, MP3 CD irratia, 16 hatzbeteko hagunak, TomTom nabigatzailea eta narruzko bolantea daramatza. Aukeren artean Xenonezko argiak (820 euro), margo metalizatua (440 euro), gurpillen presio ohargailua (150 euro), 17 hatzbeteko hagunak (390 euro) eta aparkatzeko atzeko kamera (400 euro) aurkitzen dira.

Hauek dira preziak 5 eserlekuko karrozeriarentzat eta 7 eserlekuko Grand Scenic bertsioa 1.300 euro garestiagoa da:

- 1.4 TCe 130 zaldi 21.860 euro

- 1.5 dCi 105 zaldi 22.760 euro

- 1.9 dCi 130 zaldi 24.160 euro

Renault Trafic 2010

Larunbata, Otsaila 20th, 2010 | Urkok idatzia

01064

Renault-ek eman dituen datuen arabera Trafic modeloa Europan gehien saltzen diren furgoneten zerrendan hirugarren postuan kokatu zen 2009. urtean. Salmenta maila mantentzeko asmoarekin, eta ahal bada igotzeko, auto-egile frantziarrak berrikuntzak egin dizkio Trafic modeloari eta apiriletik aurrera saltokietan egongo da. Trafic zaharberrituak Renaultek  Kangoo eta Master furgonetekin hasi zuen berrikuntza prozesua jarraitu nahi du. Kanpo itxurari dagokionez ia berrikuntzarik ez diote egin, soilik parrilla eta gurpil-edergarri modernoagoak jarri dizkiote, karrozeriarentzat aukeratu daitezkeen kolore multzoan batzuk kendu eta beste batzuk sartu dituzte erosleen gustuetara hurbiltzeko nahiarekin.

(gehiago…)

Renault Kangoo Express Maxi

Larunbata, Otsaila 20th, 2010 | Santik idatzia

01072

Kangoo Express furgoneten gamara karrozeria luzeagoko bertsio bat iritsiko da Maxi izenarekin, kanpotik 4,6 metroko luzera izanik eta barrutik 2,9 metrokoa zama sartzeko. Zentrimeto gutxi hauekin karga gaitasun haundiagoa lortzen du Kangoo arrunten aldean. 2 edo 5 eserlekuren artean aukeratu dezakegu gure beharren arabera eta gidariaren eserlekua ezik beste guztiak tolesgarriak dira. Furgoneta guztien moduan atzean bi ate ditu eta alboko ate lerrokaria.

Eramango duen motorra 1.5 dCI 85 zaldikoa da eta bataz beste 5,3 litro erretzen ditu 140 g/km CO2 emisioekin. Furgoneta bat izateko kontsumo nahiko baxuak ditu baina zama gaitasuna 800 kiloraino igo diotenez egokiagoa izango zen 105 zaldiko diesela erabiltzea. Preziorik ez dago oraindik.

Renault Megane Cabriolet

Asteartea, Otsaila 16th, 2010 | Santik idatzia

01043

Askotan esan dugun bezala hemen inguruan ez dira mota honetako ibilgailuak ia ikusi ere egiten baina hala ere badirudi autogileek emaitza onak lortzen dituztela beste herrialde batzuetan eta modelo berriak kaleratzen jarraitzen dute. Hemen daukaguna Renault Megane modeloan oinarritutako bertsio deskapotablea da, luzeran 4,48 metro neurtzen ditu eta 21 segundutan estaltzen du sabaia.

(gehiago…)