Etiketak: ‘Range Rover’

Land Rover Range Rover 4.4 TdV8

Osteguna, Uztaila 29th, 2010 | Urkok idatzia

01657

Dagoeneko salgai dago 272 zaldiko 3.6 TD motorra ordezkatzen duen 4.4 TdV8 motorreko Land Rover etxeko Range Rover 4×4 modeloa. Motor berriari esker indarra 313 zaldira igo da baina erregai kontsumoa 1,6 litro jaistea lortu dute eta orain ehun kilometro egiteko 9,4 litro behar ditu. Ezaugarriei dagokionez gehieneko abiadura 210 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 7,8 segundotan pasatzen da. Aldi berean TdV8 motorrak 8 abiadurako martxa sistema automatikoa eta hobetutako Terrain Response trakzio sistema erabiltzen ditu. Trakzio sistemak jasan dituen berrikuntzei esker egoera desberdinetan motorraren erantzuna hobetzea lortu dute eta aldi berean motelgailuen altuera ere egokitu egingo da. Horrez gain programa elektronikoari esker aldapan edo hondarretan autoa errazago jarriko dugu martxan eta maldan behera jaisten garenean kotxearen abiadura kontrolpean izango dugu beti.

Prezioari dagokionez lau ekipamendu multzo desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Merkeenak HSE izena du eta 97.900 euro balio ditu. Bigarrenaren izena Vogue da eta 107.200 euroko prezioa du. Vogue+ izenekoak berriz 116.900 euro eta garestiena den Autobiography ekipamendua gustuko badugu 127.200 euro ordaindu beharko ditugu.

Zerbait indartsuagoa nahi badugu gasolinazko 5.0 motorra daukagu 375 eta 510 zaldirekin, azken hau turboarekin.

Range Rover Evoque

Asteazkena, Uztaila 28th, 2010 | Santik idatzia

01620

Benetan polita iruditzen zait ibilgailu hau, oinarriturik dagoen prototipotik ia ez da ezer aldatu eta diseinu erabat indartsua dauka. Hobe lukete marka gehiagok gauza bera egingo balute, baina tamalez lehenik izugarrizko diseinudun prototipoak erakusten dituzte eta azkenean kaleratutako modeloak erabat desberdinak izaten dira, orokorrean zatarragoak. 4 metro inguru neurtuko ditu eta hirian barrena ibiltzeko pentsatua dago, motor eraginkorragoekin eta aukeran 4 gurpilletara trakzioarekin, egunen batean errepidez kanpo ibiltzea pentsatzen badugu ere.

2011 urtean ikusiko dugu Pariseko autoerakusketan eta Nissan Juke bezalako autoekin lehiatuko du zuzenean. Egunero ikusten dugu marka guztiak beraien produktuak eraldatzen dabiltzala, gaur egun ekonomiak agintzen du eta etorkizuna askorentzat ibilgailu txikiagoak egitean dago. Nor esan behar zuen duela urte batzuk horrelako Range Rover txiki bat izango genuela merkatuan…