Etiketak: ‘Prius’

Toyota Prius Plug-in Hybrid

Larunbata, Abendua 19th, 2009 | Santik idatzia

00750

Lehenik Toyota Prius modeloarei buruz idatzi nuen artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet pixka bat hobeto ulertzeko auto honek nola funtzionatzen duen. Neuk pertsonalki belaunaldi berriko eta zaharreko bi Prius modeloak gidatzeko aukera izan dut, 5 bat kilometroko ibilbide txikietan eta gauza bat botazen nuen faltan modelo hauetan, bateriak etxean kargatzeko aukera izatea. Toyota urteetan ari da probatzen sistema hori eta denek uste zuten Prius berrian litio ioizko bateriak eramango zituela baina ez zen horrela izan.

Albistea da mundu osorako 500 unitate kaleratuko dituela 2010 urtean, bizitza errealean eguneroko erabileran probatzeko. Espainiara 5 unitate bakarrik iritsiko dira eta zihurrenik Toyotako zuzendarien artean banatuko dira. 220 voltioko hargune batean 90 minututan kargatzen dira bateriak eta ondoren 20 kilometro egiteko gai da elektrizitatearekin bakarrik. Bateriak agortzean edo 100 km/orduko abiadura gainditzean gasolina motorrarekin jarraituko dugu, sistema honekin bataz besteko kontsumoa 3 litroraino jaisten da 58 g/km CO2 emisioekin. Ez dago merkatuan salgai zifra horietara iristen den ibilgailurik.

2010 urtean Chevrolet Volt eta Opel Ampera modeloak agertuko dira, etxean kargatu ahalko dira eta hauek 65 kilometro egiteko gai dira modu elektrikoan. Toyota pixkat mugitzen hasi daiteke bestela salmenta asko lapurtuko dizkiote, mota honetako ibilgailu bat nahikoa da lanera joan eta eguneroko ibilbideak egiteko. Ikerketa batzuek diotenez gidari guztien %85 baino gehiagok ez dituzte egunero 50 kilometro egiten.

Hau al da Eko-Tuning joera?

Osteguna, Azaroa 26th, 2009 | Santik idatzia

00629

Pixkat nahastuta nago prestatzaile batzuk hartu duten norantzarekin tuning munduan, auto ekologikoentzako programak kaleratzeaz nabil. Ez dut oso ongi ulertzen zer lortu nahi duten, auto hauek kontsumoak ahal den gehien jaisteko diseinatuta daude, erosleak ere arrazoi horregatik bideratzen dute beraien erosketa modelo hauetara, ekologikoagoak direlako eta epe luzera ekonomikoagoak.

(gehiago…)

Toyota Prius berria

Asteartea, Uztaila 7th, 2009 | Santik idatzia

00027

Salgai dago gure merkatuan historiako hibridorik arrakastatsuena, Toyota Prius berriaz gabiltza hizketan eta guztiz berrituta iritsi da. Hirugarren generazioa da eta bera izan zen gure artera isitsi zen lehena. Azalpen labur batekin hibrido honek nola funtzionatzen duen argituko dizuet, auto honek bi motor ditu:

(gehiago…)