Etiketak: ‘Opel’
Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Hasera batean Meriva monobolumena kaleratu zenean ez ziren gamako motor guztiak agertu, horregatik gaurkoan falta ziren prezioak erakutsiko dizkizuegu. Zehazki 95 zaldiko 1.3 CDTI, 110 zaldiko 1.7 CDTI eta 130 zaldiko 1.7 CDTI diesel motorrak falta ziren. Prezioetan 1.300 euroko eskeintza sarturik dago:
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Essentia 15.590 euro
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Enjoy 16.940 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Enjoy 17.550 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Cosmo 19.000 euro
- 1.7 CDTI 130 zaldi Cosmo 19.510 euro
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Abuztua 11th, 2010 | Santik idatzia

Denok ikusi dugu Opel Astra konpaktuak nolako jauzia eman duen belaunaldi berri honetan eta noski, horretaz baliatuz orain karrozeria familiarra duen Sports Tourer bertsioa kaleratu dute. Logikoa den bezala atzeko eserlekuetan eta maletategian nabarmentzen da hobekuntza, maletategiak 500 litroko gaitasuna dauka eta eserlekuak jaitsi ezkero 1.550 litrokoa. Gero eta gehiago ikusten dira mota honetako autoak kalean batipat ume txikiak dituzten familien artean.
(gehiago…)
Etiketak: Astra, Opel, Sports Tourer
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

Opel markak Corsa eta Agila modeloentzat ecoFlex Technology izeneko pakete bat aurkeztu du, Start&Stop, erresistentzia baxuko gurpillak eta balazteketen energia gordetzeko sistemak gehituz serieko bertsioei. 350 euro gehiagogatik eskuratu ahalko da eta aginte paneletik desaktibatu daiteke. Bateria hobeagoa darama, motorra itzaltzean klimatizagailua ere itzalita gelditzen da eta bigarren ur bonba bat darama aire girotuaren sistemarako. Bi ibilgailuak urbanoak direla esan daiteke, hiri barneko semaforo eta auto-ilaretan ibiltzeko ez daude gaizki.
Corsa konpaktuan 75 zaldiko 1.3 CDTI diesel motorrarekin lotu daiteke eta bataz besteko kontsumoak 4 litrora jaisten dira, CO2 emisioak 105 gramukoak izanik.
Agila monobolumen txikian berriz 86 zaldiko 1.2i gasolina motorrarekin joango da eta kontsumoak 5 litroraino jaisten dira, CO2 emisioak 116 gramuan geldituz.
Etiketak: Agila, Corsa, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Ekaina 26th, 2010 | Santik idatzia

Datu interesgarri bat jakin dugu Opel Insignia modeloari buruz, badakigu arrakasta izaten ari dela eta dirudienez saldu diren unitate guztien ia erdiak 220 zaldiko 2.0 gasolina Turbo motorra eta 4×4 trakzio sistema duten bertsioak izan direla. Merkatuan berlina gutxi daude 4 gurpilletarako trakzioarekin eta hau kontuan izateko elementu bat da, segurtasuna hobetzen delako batipat errepide eta eguraldi txararrekin.
Ikusiak ikusita trakzio sistema hau 160 zaldiko 2.0 CDTI diesel motorrera ere zabaltzea erabaki dute zeren orain arte gasolinekin bakarrik lotu ahal zitekeen. Potentzia gutxiago dauka baina kontsumoetan ere alde haundia dago. Motor honek Ecoflex izeneko kontsumo baxuko bertsioa ere badauka, egin dizkioten ikutuekin bataz bestekoa 4,9 litroraino jaistea lortu dute eta 129 gramuko CO2 emisioak ditu.
Bestalde familiar karrozerian Indian Summer izeneko ekipamendu maila berri bat aukeratu ahalko da eta ondorengo elementuekin desberdinduko da: eserleku eta barruko tapizeria oso larruzkoa, OPC bolantea eta 19 hazbeteko hagunak. Udazkenerarte itxaron beharko da bi kasuetan.
Etiketak: Insignia, Opel
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Maiatza 23rd, 2010 | Santik idatzia

Modelo hau ere iritsi da merkatura, bigarren belaunaldiko Opel Meriva berria hainbat berrikuntza estreinatuz. Gehiago jakiteko sakatu hemen. Hauek dira prezioak nahiz eta oraindik ez diren agertu 75 zaldiko 1.3 CDTI Ecoflex, 110 zaldiko 1.7 CDTI eta 125 zaldiko 1.7 CDTI motorrak:
(gehiago…)
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Maiatza 8th, 2010 | Santik idatzia

Opel markako monobolumen honek orain arte 3 erregai desberdinekin funtzionatzen zuten motorrak zituen: gasolina, diesel eta gas naturalarekin. Orain GPL gas likuatuarekin mugi daitekeen bertsioa aurkeztu du, 137 zaldiko indarra duen 1.8 litroko motorra erabiliz, hau gasolinarekin ere badabil. GPL erregaia askoz merkeagoa da, ia gasolinaren erdia bakarrik eta taxisten artean asko hasi da erabiltzen, beraz aukera hau gehienbat profesional hauengana zuzendurik doa.
11,7 segundutan iristen da 100 km/ordura, abiadura maximoa 195 km/ordukoa da eta kontsumoak gasolinarekin dituen 7,4 litro baina pixkat altuagoak dira. Serietik klimatizagailua, ESP+TCS, 16 hazbeteko hagunak, abiadura kontrola, barneko ordenagailua, MP3 CD irratia eta lainotako argiak daramatza 26.200 euroren truke.
Etiketak: Opel, Zafira
Auto berriak, Ekologikoak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Otsaila 27th, 2010 | Santik idatzia

Kasu honetan Corsa modeloak ez du aldaketa estetikorik jasan eta hobekuntza guztiak mekanika arlora bideratu ditu Opel markak. Ia motor guztiak berrikusi dituzte potentziak igoz eta kontsumoak jaitsiz. Aipagarria da diesel guztiek ez dutela matrikulazio zergarik ordainduko kilometroko 120 gramu CO2 baino gutxiago isurtzeagatik, 130 zaldiko 1.7 CDTI indartsuenak bataz beste 4,5 litro erretzen dituelako eta 1.3 CDTI Ecoflex bertsio ekologikoa da aurrezleena 3,8 litroko kontsumoarekin. Gasolinan 1.0, 1.2 eta 1.4 motorrak ere libratzen dira 5 eta 5,5 litro bitarteko kontsumoak izatean. Guzti hau lortzeko olio bonba, direzkio elektrikoa, esekidura sistema guztia, txasisa eta motorraren programazioak eguneratu dituzte.
Prezio hauek 3 atekoarenak dira eta 5 atekoari 500 euro gehitu behar zaizkio:
(gehiago…)
Etiketak: Corsa, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Otsaila 13th, 2010 | Santik idatzia

Gure albisteak jarraitzen badituzu onezkero jakingo duzu Opel markak Meriva modeloaren bigarren belaunaldia kaleratu behar duela baina hori gertatu aurretik modelo zaharraren azken unitateak saltzen dabil. Horretarako Life izeneko edizio berezia kaleratu dute. Autoa gustokoa baduzu eta ez bazaizu axola modelo zaharkitua edukitzea abagune egokia daukazu bat erosteko.
100 zaldiko 1.7 CDTI motorrarekin ondorengo ekipamendua lor dezakezu 13.400 eurotan: 16 pulgadatako hagunak, aire girotua, lainotako argiak, barneko ordenagailua, abiadura kontrola, narruzko bolantea, MP3 CD irratia, Bluetooth sistema eta atzeko kristal tintatuak. Monobolumen txiki honek 13,4 segundu behar ditu 100 km/orduko abiadura lortzen eta bataz beste 5,2 litro erretzen ditu.
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Otsaila 11th, 2010 | Urkok idatzia

Bere salmenta baxuak direla eta Opel etxeak Tigra deskapotablea Espainiako merkatutik kentzea erabaki du nahiz eta beste merkatu batzuetan saltzen jarraituko dutela adierazi. Deskapotableen kategorian gogor lehiatzeko apustua izan zen Tigra baina 2004an agertu zenetik saldutako auto kopurua ez da 4.000 aletara iritsi. Argi gelditzen da ez duela bere tokia aurkitu merkatuan eta krisian dagoen autoegile batek ezin du etekinik ematen ez dion modelo bat egiten jarraitu. Azken urteetan autoen salmentak orokorrean behera egin dute eta Tigra ez da salbuespena izan. 2005an 1.596 Tigra saldu ziren baina gero urtetik urtera kopuruak behera egin du eta 2009an soilik 133 kotxe saldu dira.
Porrot honen zergatia jakitea ez da erraza baina arrazoietako bat Corsa modelotik hartu zuten barrualdean egon daiteke, detaile gutxirekin, edo bestela atzeko bi eserlekuak oso txikiak izatean. Prezioak ere ez dio lagundu, merkatuan aukera merkeagoak daude, adibidez Peugeot 207 CC modeloa. Ez da erraza asmatzea, baina Europako iparraldean deskapotable txikiak asko saltzen diren bitartean Espainian ez dute arrakastarik izaten normalean eta horren atzean arrazoi kulturalak egon daitezke. Europan deskapotable txiki bat izateko ohitura handia dute eta bai neguan, bai udaran, eguzkia irteten duenean kapota jaisten diote. Hemen berriz, urtean bi hilabetean soilik erabiltzen dugu deskapotable moduan.
Etiketak: Opel, Tigra
Orokorrean atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Urtarrila 30th, 2010 | Urkok idatzia

Opel Movano furgonetaren bigarren belaunaldia udaberrian kalean izango da. Opel eta Renaultek elkarlanean prestatu duten furgonetaren bertsio alemaniarra dela esan liteke, bi furgoneten antzekotasunak ikusi daitezkeenak baino handiagoak bait dira. Bien arteko desberdintasunak esaten hasten bagara azkarrago amaituko dugu, hasteko aurreko parrilla eta amaitzeko markaren logotipoa. Hau da, ibilgailu bera da baina bi marken izenpean salduko da.
(gehiago…)
Etiketak: Movano, Opel
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Urtarrila 10th, 2010 | Santik idatzia

Belaunaldi berriko Astra eta Insignia modeloen ondoren Meriva monobolumen txikiaren ordua iritsi da, honek ere jauzi haundia emango du kalitateari dagokionez eta ez dauka zerikusirik gaur egun saltzen den modeloarekin. Ateak irekitzeko sistema berria estreinatuko du gainera, atzeko ateak aurrekoen alderantziz irekitzen dira autoaren barrura sartzea errazagoa eginez, ate suizida moduan ezagutzen dira baina Opel-ek Flexdoor izena jarri dio. Zaragozan dagoen Figueruelas herrian fabrikatuko da eta udara honetan ikusiko dugu gure errepideetan.
(gehiago…)
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Urtarrila 2nd, 2010 | Santik idatzia

Zafira modeloarekin egin duten moduan Opel markak bere Corsa modeloaren edizio berezi bat kaleratu du “111 Years” izenarekin alemaniarren 111 urteak ospatzeko. Serietik ondorengo elementuak ekarriko ditu: ABS + EBD, direkzio lagundua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, barneko ordenagailua, MP3 CD irratia, narruzko bolante funtzio anitzduna, aire girotua eta 6 airbag.
Prezioak 13.800 eurotik hasten dira 85 zaldiko 1.2i motorrarekin eta hauen artean aukeratu dezakegu: 85 zaldiko 1.2i (Automatikoa aukeran), 100 zaldiko 1.4i, 75 zaldiko 1.3 CDTI eta 95 zaldiko 1.3 CDTI (Automatikoa aukeran).
Etiketak: Corsa, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Abendua 24th, 2009 | Santik idatzia

Urtea amaitzeko Opel markak Zafira monobolumenean “111 Years” izeneko edizio berezi bat sartu du, ekipamendu eta prezio erlazio erakargarriarekin. Serietik ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag, aire girotua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, lainotako argiak, MP3 CD irratia bolantean botoiekin, tintatutako beirak eta dekorazio elementu kromatuak ekartzen ditu.
21.6oo eurotik 25.400 eurora bitartean balio du eta ondorengo motorrekin lortu daiteke: 1.6i 115 zaldikoa, 1.7 CDTI 110 zaldikoa, 1.9 CDTI 120 zaldikoa eta amaitzeko 150 zaldiko 1.9 CDTI.
Etiketak: Opel, Zafira
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Azaroa 25th, 2009 | Santik idatzia

Hilabete honen amaieran aurkeztuko da Astra berria gure merkatuan, kalitatezto konpaktua motor aukera zabalarekin. Aurrerago 3 ateko GTC karrozeria, familiarra eta OPC bertsioa agertuko dira baina oraingoz 5 atekoaz gozatu dezakegu. Oso sistema aurreratuak ekartzen ditu Opel Astra berriak, adibidez Xenonezko argi birakorrak, bizikletak eramateko Flex Fix sistema edo Opel Eye errepideko seinaleak ezagutzeko sistema.
4 ekipamendu mailarekin erosi daiteke:
(gehiago…)
Etiketak: Astra, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Azaroa 18th, 2009 | Santik idatzia

Opel Corsa modeloaren motorretan aldaketa txiki batzuk sartuko dituzte hurrengo asteetan zehar, ez dago motor berririk, oraingoen gainean zaldi batzuk gehiago izango dituzte eta aldi berean emisio gutxiago. Horrela geldituko da motorren aukera:
- 1.0i gasolina 60 zalditik 65 zaldira
- 1.2i gasolina 80 zalditik 85 zaldira
- 1.4i gasolina 90 zalditik 100 zaldira
- 1.3 CDTI diesela 90 zalditik 95 zaldira
- 1.7 CDTI diesela 125 zalditik 130 zaldira
Honetaz gain gidatzean kanbio egokiak gomendatzeko sistema agertuko da Corsa modeloarentzat, sistema honek uneoro zein martxa den eraginkorrena esaten du eta erregaia aurrezteko helburua dauka. Prezioak zihurrenik ez dira aldatuko.
Etiketak: Corsa, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Azaroa 6th, 2009 | Santik idatzia

Hemen inork ez du atzean gelditu nahi kontsumo baxuko autoen lasterketan, egunetik egunera gero eta modelo gehiago ikusten ditugu 4 litrotik behera jaisten dituztenak. Gaurkoan Opel Corsa Ecoflex berria aurkeztuko dizuet, orain salgai dagoen bertsioren eboluzioa da (75 zaldi eta 4,5 litro) eta 2010 urte haseran salduko da.
Motorrak egindako hobekuntzei esker 95 zaldi ditu orain (20 zaldi gehiago) eta bataz besteko kontsumoa 3,7 litroraino jaistea lortu dute (0,8 litro gutxiago). Aurrera pauso nabarmena eman du bertsio honek, askoz indartsuagoa da baina aldi berean CO2 emisioak 98 gramuraino jaisten ditu. Abiadura maximoa 177 km/ordukoa da eta 12,3 segundutan lortzen ditu 100 km/ordu. Iragazki filtroa, kontsumo baxuko pneumatikoak eta 5 abiadurako kaxa daramatza. Zihurrenik prezioak ez dira asko aldatuko une honetan saltzen dagoen modeloarekiko.
Etiketak: Corsa, Opel
Auto berriak, Ekologikoak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Urria 11th, 2009 | Santik idatzia

Gauzak ongi egiten direnean, ia kasu guztietan dena ongi joaten da. Opel Insignia kaleratu zenetik urte bat igaro aurretik 150.000 unitate saldu direla informatu digute. Gama oso zabala eskeintzen du, motor asko eta indartsuak, 4 gurpilletara trakzio sistemak, kanbio automatikoak, diseinu freskoa eta kalitate haundia erabilitako materialeetan. Vectra modeloa erabat gainditu du aspektu guztietan eta ongi dakit zer diodan, nik Vectra GTS baten jabea bait naiz.
Hainbat sari irabazi ditu aurten auto honek, Europako 2009 urteko auto onenaren saria esaterako. Aste honetan Autoscout24 atari famatuaren lehiaketa irabazi du eta Europako autorik gogokoena aukeratu dute 250.000 interneteko erabiltzaileeren artean. Zorionak!
Laister Astra berria dator, honek ere izugarrizko jauzia emango duela dirudi belaunaldi honetan eta itxaropen asko dauka jarrita Opel markak krisi egoera gainditzeko.
Etiketak: Insignia, Opel
Orokorrean atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Abuztua 28th, 2009 | Santik idatzia

Zihurrenik aurten kaleratuko da Opel Astra berria, auto erabat berria. Hasi dira pixkanaka informazioa eskaintzen eta gaur motorren zerrendarekin hasiko gara. Motor guztiak eraginkorragoak dira eta kontsumoak jaistera bideratuta daude, oraingoz ez dago bataz beste 7 litrotik gora kontsumitzen duen motorrik. Aurrerago motore indartsuagoak kaleratuko dira zalantzarik gabe, adibidez OPC bertsioa.
(gehiago…)
Etiketak: Astra, Opel
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Abuztua 25th, 2009 | Santik idatzia

Oraindik ez da kaleratu Opel Astra berria eta hasi dira irteten lehendabiziko prestakuntzak. Irmscher izan da aurrena, oso informazio gutxi dago eta dakigun bakarra 18, 19 edo 20 pulgadatako gurpillak, esekidura baxuagoak, kolpe leungailu desberdinak eta 4 irteerako ihes hodiak egongo direla eskuragarri. Zihurrenik motorrek ere izango dituzte hobekuntzak.
(gehiago…)
Etiketak: Astra, Irmscher, Opel
Tuning atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Abuztua 19th, 2009 | Santik idatzia

Opel hasi da Espainian Zafira Turbo CNG monoblumena saltzen, modelo honek biometanoa, gas naturala eta berunik gabeko gasolina erabili ditzake erregai bezala, honekin 138 g/km CO2 emititzen ditu, nahiko baxuak monobolumenen kategoriarako.
1.6 turbo motorra erabiltzen du, 150 zaldi lortzen ditu, abiadura maximoa 200 km/orduko eta 11,4 segundutan egiten du 0-100 km/ord. Bataz besteko kontsumoa 5,1 kilo da gasa erabilitakoan eta 9,3 litro gasolinarekin.
(gehiago…)
Etiketak: Opel, Zafira
Auto berriak, Ekologikoak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Abuztua 17th, 2009 | Santik idatzia

Hemen ditugu bi bertsio guztiz ezberdinak, bata 130 zaldiko bertsio ekologikoa, kontsumoak jaisteko pentsatua dago (5,2 litro), 11 segundutan dago 100 km/orduan eta 207 km/orduko lortzen ditu. 160 zaldiko EcoFlex bertsioarekin batera egongo da salgai. Beste aldetik 325 zaldiko auto indartsua dago, Insignia OPC ikusgarria. Besterik gabe prezioak:
- Insignia 2.0 CDTI 130 zaldi EcoFlex Essentia 24.750 €
- Insignia 2.0 CDTI 130 zaldi EcoFlex Edition 26.150 €
- Insignia 2.8 V6 Turbo 325 zaldi OPC 40.725 €
- Insignia 2.8 V6 Turbo 325 zaldi OPC Sport Tourer 42.575 €
Etiketak: Insignia, OPC, Opel
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 9th, 2009 | Santik idatzia

OPC (Opel Performance Center) da Opel autogileak erabiltzen dituen siglak bere auto indartsuenak izendatzeko. Eta oraingo honetan marka guztiak hautsi ditu eta historiako Opelik indartsuena kaleratu du.
(gehiago…)
Etiketak: Insignia, OPC, Opel
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Opel – Berezao
|

|
| Helbidea: Berezao Auzoa 24 – 20560 – Oñati |
Tel: 943 718 085
|
| Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 12:30 eta 14:00 – 19:00 |
| Email: berezao@raopel.com |
| Zerbitzuak: Auto berriak eta bigarren eskukoak, mekanika orokorra, pneumatikoak, azterketak, esekidurak, olioak, irratiak, elektrizitatea… |
Etiketak: Gipuzkoa, Kontzesionarioak, Oñati, Opel, Tailerrak
Iragarkiak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Opel – Gipuzkoa Autoak
|





|
| Helbidea: Olaso kalea 25 – 20870 – Elgoibar |
| Salmentak Opel: 943 744 012 - Okasiozko autoak: 943 748 598
Tailerra: 943 744 115 – Administrazioa: 943 741 089
Saldu osteko zerbitzua: Opel 902 345 123 – Chevrolet 902 345 225 |
| Salmenten ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Larunbatetan 10:00 – 13:00
Tailerraren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 – 12:30 eta 15:00 – 18:30
|
| Email: clientes@giauto.es Web: www.giauto.es |
| Zerbitzuak: Auto berriak eta bigarren eskukoak, Opel eta Chevrolet markak, okasioko autoak, elektrizitate eta mekanika orokorra, autoak gasarekin ibiltzeko moldaketak, tailerra, auto erakusketa, karrozeria, pneumatikoak, azterketak, esekidurak, olioak… |
Etiketak: Chevrolet, Elgoibar, Gipuzkoa, Karrozeriak, Kontzesionarioak, Opel, Tailerrak
Iragarkiak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Opel – Gipuzkoa Autoak
|




|
| Helbidea: Olabarrena auzoa z/g – 20670 – Bergara |
| Salmentak Opel: 943 763 346 - Salmenta Saab: 943 763 347 Tailerra: 943 763 344
Saldu osteko zerbitzua: Opel 902 345 123 |
| Salmenten ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30 – 13:00 eta 16:00 – 20:00 Larunbatetan 10:00 – 13:00
Tailerraren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 – 12:30 eta 15:00 – 18:30
|
| Email: clientes@giauto.es Web: www.giauto.es |
| Zerbitzuak: Auto berriak eta bigarren eskukoak, Opel eta Saab markak, mekanika orokorra, tailerra, karrozeria, pneumatikoak, azterketak, esekidurak, olioak, elektrizitatea… |
Etiketak: Bergara, Gipuzkoa, Karrozeriak, Kontzesionarioak, Opel, Saab, Tailerrak
Iragarkiak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta