Etiketak: ‘Nissan’
Osteguna, Abuztua 26th, 2010 | Santik idatzia

Itxura batean ez dirudi aldaketarik jaso duenik Nissan Note monobolumen txikiak batipat ez delako denbora asko igaro bere diseinua berritu zenetik. Nissanek jakinerazi duen moduan ateetako heldulekuak orain margoturik daude, aurreko aleroi berria darama, elementu dekoratibo kromatuak dauzka, soinu sistema berria USB hargunearekin, kolore gama zabalagoa eta ESP sistema serietik instalaturik etorriko da bertsio guztietan. Ekipamendu mailak ere aberastu egingo dira: giltzarik gabe autora sartzeko sistema, argi automatikoak, euritako sentsoreak edo aire girotua eramanago dituzte maila desberdinen arabera.
Diesel motorrak ez dira ikutu baina bai gasolinazkoak. Ez dago potentzietan igoerarik, hobetu diren alderdiak CO2 emisioak eta kontsumoak dira, Euro5 legedia gaindituz. 1.4i eta 1.6i motorrek 88 eta 110 zaldi izaten jarraituko dute. Hurrengo urtean sartuko dira merkatura hobekuntza hauek.
Etiketak: Nissan, Note
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Albiste honetan aipatu genuen moduan Nissanek Qashqai modeloan aldaketa txiki batzuk egin ditu motorretan zaldi gutxi batzuk irabaziz eta kontsumoak jaitsiz. Horregatik publikatzen ditugu prezio berriak:
- 1.6i 16v 117 zaldi Visia 19.530 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Acenta 20.630 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Sport 22.230 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Premium 23.530 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Visia 21.280 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Acenta 22.380 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Sport 23.980 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Premium 25.280 euro
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Japonian aurkeztu ondoren Europara iritsiko den X-Trail berrituaren argazki batzuk erakutsi ditu Nissanek. Kanpotik karrozerian aldaketa oso txikiak ikusten ditugu, parrila eta argien formak eraldatu dira batipat, LED argiak eta 18 hazbeteko hagun berriak daude. Barruan tapizatuak, eserlekuak, aginte panela eta informazio pantailak hobetu dira. Aukeren artean berogailudun eserlekuak, aparkatzeko atzeko kamerak eta klimatizagailu eraginkorragoak agertu dira.
Motorrak ere ikutu txiki batzuk jasan dituzte emisioak murrizteko asmoz baina orokorrean berdinak izaten jarraitzen dute: 150 zaldiko 2.0 DCI diesela, 173 zaldiko 2.2 DCI diesela eta 143 zaldiko 2.0i gasolina. Irailean datu gehiago izango ditugu, ordurarte itxarotea besterik ez daukagu egiterik.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, X-Trail
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 2nd, 2010 | Santik idatzia

Nissan marka japoniarrak ere uste du emisioak eta kontsumoak jaisteko bide egokiena motorren tamaina jaistea dela, horregatik 3 zilindro eta 1.2 litroko gasolina motorra aurkeztu du. Injezkio zuzena eta turbokompresorea erabiliz motor txiki honek 100 zaldiko potentzia ateratzen du. Bertsio atmosferiko bat ere izango du 80 zaldikoa eta bi motorrek oso kontsumo baxuak izango dituzte. Ideia bat egiteko indartsuenak 4 litro inguruko kontsumoa izango du CVT motako kanbio automatikoa erabiliz. Gasolina motor bat diesel askok baino gutxiago errez.
Lehenik Nissan Micra berrian ikusiko dugu eta Start&Stop sistema ere eramango du. Japoniarrek diotenez mekanika honek 4 zilindroko 1.5 gasolina motor baten dituen prestazioak gainditzen ditu. Ikusi beharko dugu zenbaki hauek egiazkoak bihurtzen diren autoa errepidean jartzean. Jakingo duzuen bezala Nissan eta Renault autoen garapenean elkarlanean dabiltza, beraz ez harritu modelo frantziarretan ikusten baduzue motor eraginkor hau.
Etiketak: Micra, Nissan
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Uztaila 28th, 2010 | Santik idatzia

A ze ezustea eman digun Nissanek Murano modeloarentzat diesel motorra kaleratzearekin batera, denok motor berriaren zain geunden bitartean japoniarrek autoaren diseinua berritu dute. Badirudi 190 zaldiko 2.5 DCI motorra pixkat berotzen zela eta horregatik aire gehiago sartzeko aldaketak egin behar izan dituzte aurrekaldean, parrila, kolpe leungailua eta lainotako argien kokapena mugituz.
Dena dela autoak irabazi egin du, orain bataz beste 8 litro erretzen ditu 450 Nm-eko azelerazio gaitasunarekin, 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen eta 200 km/orduan dauka muga. Serietik kanbio autoamikoa eta 4 gurpilletara trakzioa eramango du. Abuztuan iristiko da saltokietara ondorengo prezioekin:
- 2.5 dCi 190 zaldi Acenta Automatikoa 42.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Sport Automatikoa 46.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Premium Automatikoa 50.450 euro
Kritika moduan esan dezakegu Nissanek Navara modeloan erabiltzen duen 231 zaldiko 3.0 DCI diesel motorra agian hobeto etorriko litzaiokeela luxuzko 4×4 honi. Badirudi gainera orain gasolina eta diesela desberdinak izango direla kanpotik.
(gehiago…)
Etiketak: Murano, Nissan
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

Goazen konpaktu txiki honek daramatzan ekipamendu mailak eta bakoitzaren prezioak begiratzera, gama 3 motorrekin osatua dago, diesel bat eta bi gasolina, azken hauek biek kanbio automatikoa eraman dezakete eta 4 gurpilletara trakzioa bertsiorik indartsuenean bakarrik dago eskuragarri:
(gehiago…)
Etiketak: Juke, Nissan
4x4, Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 22nd, 2010 | Santik idatzia

Zalantzarik gabe Nissan markak bete betean asmatu zuen Qashqai modeloarekin eta izugarrizko arrakasta izaten dabil mundu osoan, pentsa hilabete batzuetan gure merkatuan Renault Megane bezalako konpaktu batek baino gehiago saldu duela. Orain bertsio berritua aurkeztu ondoren motorretan aldaketa txiki batzuk egitea erabaki dute. Hasteko 1.6 gasolina berri bat dago 117 zaldirekin, Start&Stop sistema eraman dezake eta bere kontsumoak 5,9 litrokoak dira, honek aurreko 114 zaldiko 1.6 motorra ordezkatzen du. Dieselean berriz 105 zaldiko 1.5 DCI motorra kendu eta 110 zaldiko berriagoa agertuko da zilindrada berarekin.
Baina orain dator gauzarik interesgarriena, Juke modeloan ikusi dugun 1.6 DIG Turbo motorra eta iritsiko bait da Qashqai modelora. Horrela gamako bertsioerik indartsuena izango da 190 zaldirekin eta zihurrekin CVT kanbio automatikoa edo 4 gurpilletarako trakzio sistemarekin lotuta joango da (datu hauek ez daude baieztaturik). Prestazioei eta prezioei buruz informazio gehiagoren zai gelditzen gara.
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 19th, 2010 | Santik idatzia

Azkenean hasi da Nissan gaur egun daukan diesel motorrik indartsuena saltzen bere 4×4 ibilgailuetan. Hain zuzen 3 litroko DCI motorrari buruz ari gara hitzegiten eta 231 zaldiko indarra dauka. Jaso duten lehen bi modeloak Pathfinder eta Navara ibilgailuak dira eta azken honekin 100 km/ordura 8,9 segundutan iristen da 9,5 litro erregai kontsumituz. Ez dira oso zenbaki onak baina kontuan izan zaldi asko direla eta 4×4 hauek nahiko pisu haundia dutela. Ez ahaztu gaman 190 zaldiko beste diesel motor bat ere badagoela, 4.000 euro gutxiago balioz.
Gamako ekipamendu mailarik haundienarekin bakarrik erosi daitezke eta biek 7 abiadurako kanbio automatiko sekuentziala daramate serietik, 4 gurpilletara trakzioa, GPS nabigatzailea, aparkatzeko atzeko kamera, Xenon argiak eta larruzko tapizeria barne. Hauek dira prezioak:
- Pathfinder 3.0 dCi V6 231 zaldi LE Automatikoa 54.750 euro
- Navara 3.0 dCi V6 231 zaldi LE Automatikoa 48.000 euro
Etiketak: Navara, Nissan, Pathfinder
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Ekaina 20th, 2010 | Urkok idatzia

Uda hemen da eta hondartzara kotxe deskapotable batean joatea bezalakorik ez dago. Nissanek eguraldi onarekin batera salgai jarri du 370Z roadster modeloa. Lonazko kapota duen deskapotable hau eskuzko sei abiadurako kutxatilarekin 52.000 euroren truke erosi daiteke edo zazpi abiadurako sistema automatikoa nahiago duenak 54.400 euro ordaindu beharko ditu. Bertsio deskapotablea sabai finkodunarekin alderatzen badugu ia 4.500 euro garestiagoa da
(gehiago…)
Etiketak: 370Z, Nissan, roadster
Auto berriak, Deskapotableak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Maiatza 2nd, 2010 | Santik idatzia

Qashqai modeloak izan duen itxura aldaketaren ondoren saltokietara hasi dira lehen unitateak iristen. 4 ekipamendu maila daude, 4 motor desberdin, 4 gurpilletara trakzioa izateko 3.000 euro gehiago ordaindu behar dira bi motor indartsuenekin, kaxa automatikoa 140 zaldiko gasolina motorrean bakarrik dago 1.100 euroren truke eta 7 eserlekuko bertsioa 1.700 euro gehiagogatik ateratzen da. Ikus dezakezun moduan ez zaizu aukerarik faltako behar duzun bertsioa bilatzeko:
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Maiatza 1st, 2010 | Santik idatzia

Denbora asko igaro de arren kaleratu zenetik, azkenean Nissanek Murano modeloari diesel motor bat erantsitzea erabaki du, orain arte gasolinazkoa bakarrik bait zeuzkan, 256 zaldiko 3.5 V6 bat. Aukeratu duten motorra 2.5 DCI bertsioa izan da eta honek 190 zaldiko indarra ematen du. Gama altuko ibilgailua den einean 6 abiadurako kaxa automatikoa eta 4 gurpilletara trakzioa daramatza serietik.
2.5 DCI motor hau Navara eta Pathfinder modeloetan erabiltzen den bera da. Duela gutxi Nissanen bere jabetzako den Infiniti luxuzko markako modelo batzuetan ere mugimendu bera egin zuen, gasolina motorrak bakarrik zeuden gamara dieselak gehituz, kasu honetan ordea 240 zaldiko 3.0 DCI bertsioa. Eta zergatik ez da azken hau erabili Murano modeloan ere, ba oso erraza, bestela beraien artean lehiatuko luketelako eta hori ez da komeni. 9 litrotik behera kontsumituko ditu eta udazkenean iritsiko da merkatura.
Etiketak: Murano, Nissan
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Apirila 23rd, 2010 | Santik idatzia

Diseinua eta motorrak berritu ondoren iritsi da saltikietara Nissan Navara lur orotarikoa, aldaketa hauei buruz gehiago jakiteko hemen irakurri dezakezu. Hauek dira bertsio guztien prezioak:
- 2.5 dCi 163 zaldi King Kabina soila XE 2WD 21.555 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi King Kabina soila XE 4WD 24.993 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi King Kabina soila SE 4WD 27.811 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Kabina bikoitza XE 4WD 26.627 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Kabina bikoitza SE 4WD 29.445 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Kabina bikoitza SE 4WD Aut. 31.136 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Kabina bikoitza LE 4WD 34.123 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Kabina bikoitza LE 4WD Aut. 38.688 euro
Etiketak: Navara, Nissan
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Apirila 21st, 2010 | Santik idatzia

Pathfinder modeloak jasan duen berrituaren ondoren zenbat kostatuko den jakitea bakarrik falta zitzaigun. Kontuan izan une honetan 4.000 euroko eskeintza dagoela martxan eta 3 ekipamendu mailak dituzue jarraian:
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, Pathfinder
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Apirila 8th, 2010 | Urkok idatzia

Nissanek datorren udazkenean salgai jarriko duen Micra berria erakutsi du jendaurrean. Modelo honen laugarren belaunaldia izango da hau eta berrikuntza nagusien artean motor berriak egongo dira. Momentuan soilik gasolinako HR12 motor berriaren bi bertsioen artean aukeratu ahalko dela esan dute. 80 zaldiko hiru zilindriko 1.2 motorra edo 95 zaldiko motor bera baino turboa erabiliz, START&STOP sistemari esker kontsumo maila baxuagoa izango du 95 zaldiko bertsioak 80 zaldikoak baino. Bere emisioak 95 gramokoak dira kilometroko eta CVT motako kanbio automatikoarekin lotuta erostea posible izango da.
(gehiago…)
Etiketak: Micra, Nissan
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Apirila 2nd, 2010 | Urkok idatzia

Nissanek Pathfinder eta Navara lur orotarikoak berritzea erabaki du baina kanpo aldetik aldaketa deigarririk ez da ikusiko. Pathinder modeloan kolpe-leungailua eta argiak berritu dituzte itxura modernoagoa izan dezan eta Navararen kasuan soilik atzeko argiak aldatu dira. Hori bai, bi modeloetan hagunen diseinu berriak daude eta karrozeriarentzat margo aukera gehiago izango dituzte. Barrualdeari dagokionez nobedade nagusiak erabili dituzten materialen kalitatean eta aginte panelean egongo dira. Klimatizagailuaren eta soinu sistemaren botoiak eraberritu dira erosoagoak eta ikusgarriagoak izan daitezen.
(gehiago…)
Etiketak: Navara, Nissan, Pathfinder
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Martxoa 9th, 2010 | Urkok idatzia

Nissanek Patrol 4×4 kotxearen zazpigarren belaunaldiaren mundu mailako aurkezpena Abu Dhabin egitea erabaki du. Arabiar emirerrietan luxuzko autoak erosteko zaletasuna dute eta auto egile japoniarrarentzat merkatu garrantzitsua bihurtu da. Patrol berriaren diseinua erabaki aurretik merkatu ikerketa zabala egin omen du Nissanek eta honen arabera Patrol bat erabiltzen duten gidarien %15 soilik ibiltzen du bere lur orotarikoa errepidetik kanpo. Hori kontuan izanik erosotasun handiagoa lortzen saiatu dira ingeniariak eta egin dituzten berrikuntzen ondorioz Patrol autoen 4×4 izaera galdu egin dela uste dute zenbait erabiltzailek.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, Patrol
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Otsaila 24th, 2010 | Santik idatzia

Nissan markak Qashqai modeloarekin izan duen arrakasta ikusirik ez du begira egoteko asmorik eta zuzenean Micra txikiaren plataforma erabiliz beste 4×4 itxurako konpaktu txikiago bat kaleratuko du, guztira 4,13 metro luzerakoa. Modelo berri honen izena Juke izango da, gazteengana zuzendutako diseinua darama eta udazkenean iritsiko da merkatura. Diseinu oso berritzailea darama bestela begiratu kapota gainean dituen argiei edo barrukaldeari, mota honetako autoak maitatu edo gorrotatu egiten dira baina erosleen artean ikusmena sortzen dute.
(gehiago…)
Etiketak: Juke, Nissan
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Otsaila 20th, 2010 | Santik idatzia

Edizio berezien gai honetan marketing gehiago dago benetako albistea baino. Genevako erakusketa gerturatzen ari da eta Nissan marka japoniarrak 370Z “40th Anniversary” bertsioa aurkeztuko du. Europara 350 unitate iritsiko dira eskuzko kanbio edo automatikoarekin.
Ez da motorrik indartu ez autoaren portaera hobetu, egin dena hurrengo ekipamendua gehitzea izan da: 19 hazbeteko hagun desberdinak, balaztak gorriz margotuak, zenbakitutako identifikazio plakak, urratuen aurkako pintura berezi konpongarria, narruzko eserleku gorriak, narruzko bolantea hari gorriekin josia, 10 GB-eko ukimen pantailadun nabigatzailea, atzeko aleroia eta BOSE soinu sistema USB hargunearekin.
Auto honek 330 zaldiko indarra eskeintzen du atzeko gurpilletan beraz ez daukazu aspertzeko aitzakiarik. Ez dakigu prezioa zehatz baina 48.000 eurotik erraz pasatuko da.
Etiketak: 370Z, Nissan
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Abendua 23rd, 2009 | Santik idatzia

Nissan Cube modeloa aspalditik saltzen da merkatu japoniarrean baina hemen ez da ezagutzen. Ez da ohiko diseinua daukan auto bat, ikustera ohituak gauden modeloekiko oso desberdina da eta bati baino gehiagori ez zaio gustatuko. Izenak dioen moduan kubo bat dirudi eta atzekaldeko zatia asimetrikoa da, hau da, ezkerreko eta eskubiko aldeak desberdinak dira. Urtarrilean iritsiko dira lehen 25 unitateak edizio berezi baten moduan edo bestela Apirilerarte itxaron beharko da.
(gehiago…)
Etiketak: Cube, Nissan
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Abendua 4th, 2009 | Santik idatzia

Nissan markak bete betean asmatu zuen Qashqai modeloa kaleratu zuenean, 4×4 itxurako konpatu bat da (4,31 metro), txikiagoa, arinagoa eta merkeagoa. Badirudi horregatik izan duela hain harrera ona Europan, guztira 500.000 unitate baino gehiago salduz bi urtean. Hilabete batzuetan konpaktu salduena izan da gainera eta beste marka asko antzeko produktuak kaleratzen ari dira, adibidez Bmw X1. Hala ere 4 gurpilletara trakzioa eskeintzen da gaman eta baita ere 7 plazako bertsio luzeagoa, Qashqai+2 izenekoa.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, Qashqai
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Azaroa 12th, 2009 | Santik idatzia

Nissan marka japoniarrak furgoneta berria kaleratu du, 3 karrozeria desberdiñekin aukeratu daitekeena, Van (zama eramateko), Combi5 (5 pertsonentzat) eta Combi7 (7 pertsonentzat), azken hau ekipamendu maila gorenarekin bakarrik erosi daiteke. Baina ez egin ilusio gehiegi, ibilgailu honen ekipamendu mailak nahio oinarrizkoak dira prezioak baxu mantentzeko asmoz.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, NV200
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Urria 22nd, 2009 | Santik idatzia

Nissan markak bere hiritar autoarentzat ekipamendu maila berri bat kaleratu du, Acenta Plus izenarekin. Ondorengo elementuak gehitzen zaizkio: aire girotua, 16 pulgadatako gurpillak, barruko ordenagailua, urruneko itxitura zentralizatua, aparkatzen laguntzeko sensorea, 5 pulgadatako ukimen pantailadun nabigatzailea, MP3 CD irratia, abiadura kontrola, Bluetooth sistema, ispilu termikoak, narruzko bolantea irratia kontrolatzeko botoiekin eta USB. Prezioak:
- 1.2i 80 zaldi Acenta Plus – 13.500 euro (3 atekoa)
- 1.2i 80 zaldi Acenta Plus – 13.500 euro
- 1.4i 88 zaldi Acenta Plus – 14.400 euro
- 1.2i 80 zaldi Automatikoa Acenta Plus – 14.800 euro
- 1.4i 88 zaldi Automatikoa Acenta Plus – 16.200 euro
- 1.5 dCI 86 zaldi Acenta Plus – 15.450 euro
Etiketak: Micra, Nissan
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Urria 17th, 2009 | Santik idatzia

Alemaniatik datorren Senner Tunning prestatzaileak 370Z modeloa oraindik existitzen dela gogorarazi digu zeren azken aldian ia albiste guztiak GTR ikusgarriari buruzkoak dira. 370Z kupe modeloa ere ez da aukera txarra gure garajean edukitzeko, 330 zaldi eta atzeko trakzioarekin.
(gehiago…)
Etiketak: 370Z, Nissan
Auto berriak, Tuning atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Urria 9th, 2009 | Santik idatzia

Nissan markak aspaldi baztertu zuen gure merkatutik Almera konpaktua baina 2007 urtean bere ordezkoa den Tiida modeloa kaleratu zuen. Modelo hau oso gutxi saldu da, ez dira ikusten gure kaleetan. Beraz krisi garaian gaudenez, produktu bat saltzen ez bada kendu eta kito. Errudunen artean Qashqai modeloa aurkitzen da, bere anaiaren salmentak lapurtzen zituen eta izugarrizko arrakasta lortzen dabil, aurtengo abuztuan bere kategorian autorik salduena izan da.
Une honetan Nissan markaren gama nahiko herren gelditzen ari da, ez bait dauka konpaktu, berlina edo monobolumenik. 4×4 eta hirirako autoez bakarrik osatzen da bere katalogoa eta hauek ez dira une hauetan gehien saltzen direnak hain zuzen.
Nissan ete Renault elkarlanean iharduten dute, Nissanek erabiltzen dituen diesel motorrak Renault markakoak dira eta agian iritsi da unea Megane, Laguna edo Scenic bezalako modeloak kaleratzeko. Gainera ez luke inbertsiorik egin beharko modelo berriak zerotik garatzen, itxura aldaketa batekin saltzea nahikoa izango luke aipatutako modeloen plataformak erabiliz.
Etiketak: Nissan, Tiida
Orokorrean atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Iraila 28th, 2009 | Santik idatzia

Zalantzarik gabe Nissan GTR modeloa azken urteotan kaleratu den ibilgailurik azkarrenetakoa da preziorik justuenean. 87 mila eurogatik 485 zaldi erosten dituzu eta auto honek bere prezioa bikoizten dioten arerioei koloreak ateratzen dizkie. Alemaniatik Avus Performance prestatzailea agertu da bere prestakuntzarekin, goitik behera erabat beltz mate kolorean margoturik.
(gehiago…)
Etiketak: GTR, Nissan
Auto berriak, Tuning atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta