Etiketak: ‘M3’

BMW M3 eraginkorragoa

Osteguna, Otsaila 25th, 2010 | Urkok idatzia

01098

Auto-egile alemaniarra bere auto guztien kontsumo maila jaisten saiatzen ari da eta markako izarra den M3 modelo mitikoa ere ez da libratu. Hemendik aurrera M3 guztiek Start&Stop sistema etxetik jarrita ekarriko dute, honi esker semaforo batean edo bidegurutze batean gelditzen garenean motorra automatikoki gelditu eta piztuko da. Modu horretan kontsumoa pixka bat jaisten da hiri barruan gidatzen denean, hori bai, errepide biratuetan ez dauka inolako eraginik. Start&Stop sistema zazpi abiadurako automatikoetan eta sei martxako eskuzko kanbioarekin aurkituko dugu. Orain 420 zaldiko motor honek 11,2 litro gasolina behar ditu 100 kilometro egiteko enbrage bikoitzeko kanbio automatikoarekin eta 12,4 litro kaxa arruntarekin. Atzekaldean LED argi berriak eramango ditu.

Kotxe eraginkorragoak lortzera ez dira mugatu ordea eta oraindik auto azkarrago baten itxura emateko M3 modeloari hautazko “Competition Package” izeneko ekipamendu multzoa erantsi ahalko zaio: esekidurak 10 milimetro baxuagoak, 19 bulkadako hagunak, esekiduraren kontrol sistema automatikoa zein errepidearen egoeraren arabera doitzen den, txasisaren moldaketak egonkortasun handiagoa izateko eta karbono zuntzeko piezak eramango ditu karrozerian.

Bmw M3 GTS

Asteartea, Abendua 1st, 2009 | Santik idatzia

00639

Bmw M3 modeloek bertsio indartsuago eta arinagoak izan dituzte azken urteotan, gogora dezagun adibidez M3 CLS izenekoa eta orain bapatean alemaniarrek M3 GTS berria aurkeztu dute. Auto hau zirkuituetarako pentsaturik dago baina zihurrenik kalerako homologazioarekin salduko da 2010 urteko udaberrian Europan. Pentsa ezazue nola ibiliko den lasterketetako auto bat gure errepideetan zehar!

4.4 litroko V8 motorra erabiltzen du guztira 450 zaldiko potentzia emanez (30 zaldi gehiago seriekoa baino), 7 abiadurako enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa darama eta pisua 1.490 kiloraino jaitsi diote mota honetako ibilgailu batek behar ez dituen elementu guztiak kenduz. Ez duzue ez atzeko eserleku edo aire giroturik aurkituko. 19 pulgadatako aleazio arineko hagunak daramatza, segurtasun kaiola, karbono zuntzezko karrozeria zatiak, baquet motako eserlekuak, konpetizioko balaztak eta esekidurak, DSC estabilitate kontrola zirkuiturako moldatua eta su-itzalgailua besteak beste.

(gehiago…)