Etiketak: ‘Land Rover’

Land Rover Discovery 3.0 TDV6

Asteazkena, Abuztua 25th, 2010 | Santik idatzia

01781

Land Rover marka aditua da 4×4 modeloak egiten, egia esan gaman dituen ibilgailu guztiak mota honetakoak dira. Luxuzko marka baten moduan lan egiten du eta horregatik 190 zaldiko 2.7 TDV6 motorra txikiegia delakoan edo ordezkatua izango da. 245 zaldi dituen 3 litroko motor berean oinarriturik dagoen bigarren motor bat kaleratuko dute baina kasu honetan potentzia 211 zaldira jaitsiz. Motor hau Jaguar XF berlinan ere erabiltzen da, emaitza oso onekin. Hauek izango dira prezioak, betiko moduan pixka bat garestiagoak 21 zaldi irabazteagatik:

- 3.0 TDV6 211 zaldi S 48.980 euro

- 3.0 TDV6 211 zaldi SE 54.560 euro

- 3.0 TDV6 211 zaldi HSE 61.770 euro

- 3.0 SDV6 245 zaldi SE 56.800 euro

- 3.0 SDV6 245 zaldi HSE 64.000 euro

Land Rover Freelander 2 berritua

Osteguna, Abuztua 19th, 2010 | Santik idatzia

01755

Freelander 2 modeloa da Land Rover markako ibilgailurik salduena eta atzean ez gelditzeko ikutu txiki batzuk egin dizkiote: kolpe leungailuak, lainotako argiak, parrilla, egunerako LED argiak, 19 hazbeteko hagunak eta abar. Barruan abiadura horratzak kendu eta TFT pantaila bat ezarri diote, bolante berria, klimatizagailuaren kontrolak, aginte panela, tapizatuak edo belaunerako airbag poltsa berriak agertzen dira. Motorretan 2.2 litroko diesel bat edukiko dugu bi potentzia ezberdinekin, biek partikulen iragazkia, 4 gurpilletara trakzioa eta Start&Stop sistema daramate. Gasolinan 233 zaldiko 3.2 litroko V6 bat izango dugu. Hor doaz datu gehiago:

(gehiago…)

Land Rover Range Rover 4.4 TdV8

Osteguna, Uztaila 29th, 2010 | Urkok idatzia

01657

Dagoeneko salgai dago 272 zaldiko 3.6 TD motorra ordezkatzen duen 4.4 TdV8 motorreko Land Rover etxeko Range Rover 4×4 modeloa. Motor berriari esker indarra 313 zaldira igo da baina erregai kontsumoa 1,6 litro jaistea lortu dute eta orain ehun kilometro egiteko 9,4 litro behar ditu. Ezaugarriei dagokionez gehieneko abiadura 210 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 7,8 segundotan pasatzen da. Aldi berean TdV8 motorrak 8 abiadurako martxa sistema automatikoa eta hobetutako Terrain Response trakzio sistema erabiltzen ditu. Trakzio sistemak jasan dituen berrikuntzei esker egoera desberdinetan motorraren erantzuna hobetzea lortu dute eta aldi berean motelgailuen altuera ere egokitu egingo da. Horrez gain programa elektronikoari esker aldapan edo hondarretan autoa errazago jarriko dugu martxan eta maldan behera jaisten garenean kotxearen abiadura kontrolpean izango dugu beti.

Prezioari dagokionez lau ekipamendu multzo desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Merkeenak HSE izena du eta 97.900 euro balio ditu. Bigarrenaren izena Vogue da eta 107.200 euroko prezioa du. Vogue+ izenekoak berriz 116.900 euro eta garestiena den Autobiography ekipamendua gustuko badugu 127.200 euro ordaindu beharko ditugu.

Zerbait indartsuagoa nahi badugu gasolinazko 5.0 motorra daukagu 375 eta 510 zaldirekin, azken hau turboarekin.

Land Rover Freelander 2 Belgravia

Igandea, Maiatza 16th, 2010 | Santik idatzia

01466

Salmentak gutxi direnean edizio bereziekin jarraitzea ez da aukera txarra izaten autogileentzat, erakargarrienak diren motorrei ekipamendu maila aberatsago bat erantsi eta prezioa ona jarriz bezeroak erakartzea lortzen bait dute. Hori da Land Rover markak bere Freelander 2 modeloarekin egin duena berriro ere, Belgravia izeneko edizio berezi bat kaleratu.

Bertsio honek serietik daraman ekipamendu aipagarriena hau da: larruzko tapizeria, 17 hazbeteko hagunak, aurreko eserleku elektrikoak berogailuarekin, bi zonatako klimatizagailua, barneko ordenagailua, argi automatikoak, euritako sentsorea, ESP+TCS, Start&Stop sistema eta 4 gurpilletara trakzioa. 160 zaldiko 2.2 TD4 motorrarekin loturik doa 29.250 euroko prezioan.

Land Rover Discovery LR4 Snow Edition

Larunbata, Martxoa 6th, 2010 | Santik idatzia

01119

Elur ugari egiten ari duen garai honetan Land Rover markak bere Discovery modeloarentzat edizio berezi bat kaleratu du, Snow Edition izendatuz. Bertsio honetan serieko ekipamenduari hainbat aukerako elementu gehitzen zaizkio eta nahiko prezio erakargarria mantentzen du. Hauek dira elementu aipagarrienak:

DSC estabilitate kontrola, iraulketa aurkako RSC kontrola, abiadura kontrola,
bi zonatako klimatizagailu automatikoa, 7 eserleku, MP3 soinu ekipoa,
barneko ordenagailua, 17 pulgadatako gurpillak eta esekidura neumatikoak.

190 zaldiko 2.7 TDV6 diesel motorrarekin bakarrik erosi daiteke 35.000 eurogatik. Gainea 3 urtean zatika ordaintzea ere posible da hilean 290 euroko kuota bat onartuz, hori bai, haseran 15.000 euro eta bukaeran 13.000 euro jarriz.

Land Rover Freelander 2 Cityland

Ostirala, Urria 30th, 2009 | Santik idatzia

00529

4×4 ibilgailuak ere krisi egoera jasaten ari dira eta salmenten kopuruak nabarmen egin dute beherantz. Hau ekiditeko ekipamendu eta prezioak estutzen ari dira, Land Rover markak bere Freelander 2 modeloarekin egin duen moduan, Cityland izeneko edizio berezia kaleratuz.

Ekipamendu maila honetan Start&Stop sistema, 4 gurpilletara trakzioa, ABS + EBD, RSC iraulketa aurkako sistema, HDC aldapa haundietan jaisteko sistema, TCS + ESP, 7 airbag, 17 pulgadako gurpillak, ispilu elektrikoa aparkatze posizioarekin, euritako sensorea, argiak pizteko sistema automatizatua, klimatizagailu automatikoa, abiadura kontrola, lainoatako argiak eta narruzko eserleku elektrikoak aurkitu ditzakegu.

160 zaldiko 2.2 TD4 diesel motorra aukeratu dute, bataz beste 7,5 litro erretzen ditu  eta 181 km/orduko abiadura lor dezake. Prezioa 29.300 eurokoa da, pertsonalki dirutza horregatik elementu batzuk faltan botatzen ditut horrelako auto batean, adibidez aparkatzen laguntzeko sensoreak edo Bluetooth sistema.