
Ez da hilabete bat igaro ix35 modeloa kaleratu zenetik eta hasi dira ekipamendu maila berriak agertzen. Lehenik Sky izeneko maila bat agertu da eta duen aldaketa bakarra eguzki sabai panoramiko bat daramala da urruneko kontrolarekin. Hauek dira prezioak:
- 2.0i 16v 163 zaldi Classic Sky 23.250 euro
- 2.0 CRDI 136 zaldi Classic Sky 24.750 euro
- 2.0 CRDI 136 zaldi Comfort Sky 26.500 euro
- 2.0 CRDI 136 zaldi Comfort Sky 4WD 28.250 euro
Bigarrenez 163 zaldiko gasolina motorrak orain 4 gurpilletara trakzioa darama eta serietik 6 abiadurako kanbio automatikoa ekarriko du. Logikoa den moduan prestazioak galtzen ditu, 100 km/ordura 11,3 segundutan iristen da eta 175 km/ordu har ditzake. Prezioak ere gorantz egin du, 27.500 eurotan geldituz Confort izeneko ekipamendu mailarekin.

