Etiketak: ‘Infiniti’

Infiniti M37

Larunbata, Uztaila 31st, 2010 | Urkok idatzia

01659

Irailetik aurrera ikusi ahalko ditugu kalean lehenengo Infiniti M37 modeloak, hori bai, hasieran soilik 320 zaldiko indarra duen 3.7 litroko gasolinako motorrean. Udazkenerako utzi dituzte diesel motorrak eta datorren urteko udaberrirako berriz bertsio hibridoa. Orain erosi ahalko dugun gasolinako motorraren gehieneko abiadura 250 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 6,2 segundotan pasatzen da. Kontsumoa berriz batez beste 10,2 litrotakoa da ehun kilometroan. Ekipamenduari dagokionez Infiniti autoetan ohikoak diren bost multzoak izango dira eskuragai. Oinarrizko ekipamenduak zazpi airbag, bi-xenon argiak, atzealdea erakusten duen kamera, ABS+EBD, ESP+TCS, klimatizagailua, abiadura kontrola, disko gogorra duen soinu sistema eta kotxearen portaera aldatu dezakeen Drive Mode Selector sistema izango ditu.

Beste ekipamendu multzoak begiratzen baditugu GT ekipamenduak berogailua duten larruzko eserlekuak ditu eta egurra erabiltzen du barruko dekorazioan. S ekipamenduak hogei bulkadako hagunak, martxak bolantetik aldatzeko sistema, atzeko gurpiletan direkzio aktiboa eta eserleku eta motelgailu deportiboak ditu besteak beste. Azken ekipamendu multzoa Premium izenekoa da GT eta S bertsioetan aurkiko dugu. Goreneko maila honetan segurtasuna hobetzen duten sistemak izateaz gain soinu sistema hobeagoak ditu eta Eco-pedal izeneko funtzioari esker beharrezkoa dena baino gasolina gehiago noiz hari garen gastatzen jakin dezakegu. Jarraian ekipamenduaren araberako M37-aren prezio zerrenda:

  • M37: 51.613 euro
  • M37 GT: 55.354 euro
  • M37 S: 57.982 euro
  • M37 GT Premium: 61.693 euro
  • M37 S Premium: 64.291 euro

Infiniti FX30d

Osteguna, Maiatza 27th, 2010 | Santik idatzia

01467

Infiniti marka ohartu da Europan ezin duela ezer egin diesel motorrik gabe eta denbora luzea igaro arren azkenean 238 zaldiko 3.0 V6 diesel motorra kaleratu du. Motor honekin 4×4 honek 212 km/orduko abiadura lortzen du, 100 km/ordura 8,3 segundutan iristen da eta bataz beste 9 litro erretzen ditu 238 gramuko CO2 emisioekin. Prezioak 60.900 eurotik hasten dira eta serietik 7 abiadurako kaxa automatikoa darama, luxuzko ibilgailu batek eraman ohi duen ekipamendu guztiarekin:

- FX30d GT 60.900 euro

- FX30d S 63.650 euro

- FX30d GT Premium 67.090 euro

- FX30d S Premium 69.840 euro

Infiniti G37 Premium

Ostirala, Otsaila 26th, 2010 | Santik idatzia

01101

Marka berean jarraituz, G berlinak aldaketak jaso ditu barrukaldean, zehatzago izateko aginte panel berria estreinatzen du aluminiozko dekorazioarekin. Era berean ekipamendu maila berri bat agertzen da Premium izenekoa eta honek serietik Conectiviti izeneko GPS nabigatzaile berria, abiadura kontrol aktiboa, atzeko kamerak eta BOSE soinu ekipoa eramango ditu. 4 gurpilletara trakzioa eta 7 abiadurako kanbio automatikoak ere aukeren artean daude. 3 karrozeria desberdinekin eskuratu daitezke ondorengo prezioetan:

- G37 Berlina GT Premium 49.250 euro
- G37 Berlina Automatikoa GT Premium 51.550 euro
- G37x Berlina 4×4 Automatikoa GT Premium 53.550 euro
- G37 Berlina S Premium 51.750 euro
- G37 Berlina Automatikoa S Premium 54.050 euro
- G37 Coupe GT Premium 51.650 euro
- G37 Coupe Automatikoa GT Premium 53.950 euro
- G37 Coupe S Premium 54.150 euro
- G37 Coupe Automatikoa S Premium 56.450 euro
- G37 Deskapotablea GT Premium 59.700 euro
- G37 Deskapotablea Automatikoa GT Premium 62.000 euro

Diesel motorra Infiniti autoentzat

Ostirala, Otsaila 26th, 2010 | Urkok idatzia

01100

Duela gutxi jardun nintzen azaltzen Infiniti modeloei buruz Europan arrakasta izan dezaten diesel bertsioak edukitzea ezinbestekoa dela, zeren saltzen diren autoetatik ia 80% dieselak direlako. Badirudi entzun egin didatela eta Infinitik, Nissanen luxuzko autoen markak, udara honetatik aurrera 238 zaldi eta hiru litroko diesel motorra eskainiko du bere gama barruan. Motor berri hau Renault etxearekin elkarlanean garatu dute eta modelo guztietan bolantetik bertatik martxak aldatu ditzakeen zazpi abiadurako sistema automatikoa izango dute. Hasiera batean EX eta FX modeloetan eskainiko dute baina urtea bukatu aurretik Europan hurrengo hilabeteetan saltzen hasiko diren luxuzko M berlinan ere aukeratu ahalko da.

(gehiago…)

Infiniti FX Limited Edition

Larunbata, Otsaila 13th, 2010 | Santik idatzia

01026

Infiniti markak FX modeloarentzat edizio berezi bat kaleratuko du, luxuzko 4×4 hau oraindik ez da oso ezaguna gure merkatuan eta oso gutxi ikusten dira, nik oraindik ez dut bat bera ere ikusi nire begiekin. Bi motorrekin salduko da FX Limited Edition izenpean: bata Nisan 307Z modeloak daraman 320 zaldiko 3,7 V6 motorrarekin 76.250 eurotan (FX37X) eta bestea 390 zaldiko 5.0 V8 motorrarekin 88.000 eurotan (FX50S). Europara 100 unitate iritsiko dira eta Espainiara berriz 10 bakarrik.

(gehiago…)

Infiniti M 2010

Igandea, Urtarrila 3rd, 2010 | Santik idatzia

00817

Urrian iritsiko da Europara Infiniti markaren ia 5 metroko luxuzko berlina berria naiz eta Estatu Batuetan lehenago salduko den. Gainera ez dira motor guztiak etorriko gurera, V8 motorrak ameriketan geldituko dira eta hemen 6 zilindrokoak bakarrik ikusiko ditugu, bata gasolina eta bestea diesela. Berlina hau Bmw Serie 5 edo Mercedes Benz Klase E modeloekin lehiatzera dator.

(gehiago…)

Infiniti G37 2010

Ostirala, Abendua 25th, 2009 | Santik idatzia

00791

Askoz ez zenuten Infiniti markari buruz inoiz ezer entzungo eta oso logikoa da. Marka hau aurten hasi da bere ibilgailuak Europan saltzen eta egia esan ez dabiltza komunikabideetan iragarki asko egiten. Gainera une hauetan ez daude kontzesionario asko eta dauden bakarrak hiri haundietan aurkitzen dira. Infiniti Nissan japoniarraren luxuzko marka da, Toyota eta Lexus moduan. Kalitate haundiko ibilgailuak egiten dituzte, motor indartsuekin eta ekipamendu oso aberatsekin, hori bai prezioak ere tamaina berean igotzen dira. G37 modeloa Bmw Serie 3 edo Audi A4 batekin alderatu dezakegu.

(gehiago…)