Etiketak: ‘Hyundai’

Hyundai i40 edo Elantra berria

Igandea, Abuztua 15th, 2010 | Santik idatzia

01730

Hyundai marka ere pilak ederki kargatuta dator, korean aurkeztu berri du Avante izeneko berlina berria eta hemen oraindik ez dakigu zein izen hartuko duen: Elantra edo i40. Diseinuan eta kalitatean eman duen jauzia ikaragarria da, ez dute marka berekoak direnik ere ematen belaunaldi zaharreko autoarekiko. Dena ez da irudia bakarrik eta elementu berriak ekarriko ditu: HID xenonezko argiak, LED argiak atzean, narruzko tapizeria, eserlekuak berogailuarekin, aparkatzen laguntzeko sistema automatikoa eta abar.

Motorrei dagokionez hemen ere bertsio gehiago aurkituko ditugu: 140 zaldiko 1.6 GDI gasolina (bataz beste 5,8 litro), 136 zaldiko 2.0 CRDi eta 184 zaldiko 2.0 CRDI dieselak. Aurrerago 200 zaldi inguruko 2.0 GDI motorra ikusi ahalko dugu gaman. Ez dabiltza brometan, motor ahulenak 136 zaldi ditu. Auto honek Chevrolet Cruze, Renault Fluence edo Skoda Octavia izango ditu arerioak baina pertsonalki ez nuke zalantza askorik izango denen artean aukeratzerako orduan.

(gehiago…)

Hyundai i30U eta i30U CW

Astelehena, Uztaila 19th, 2010 | Santik idatzia

01581

Beste albiste batean erakutsi genizkizuen bertsio berritu honek izango zituen prezioak eta gaurkoa hauen zuzenketa txiki bat da. 115 zaldiko 1.6 CRDI motorra gamatik desagertu da 140 zaldiko 2.0 CRDI motorrarekin batera eta bi hauen ordez 128 zaldiko 1.6 CRDI berria aurkituko dugu. 140 zaldiko 2.0 gasolina motorra ere ihadanik ez dago eskuragarri. Autoaren diseinuak oso aldaketa txikiak jasan ditu eta modeloaren izenari U hizkia erantsi diote amaieran. Ekipamendu mailen xehetasunak ere eskuratu ditugu argazki berri batzuekin lagundurik:

(gehiago…)

Aldaketak Hyundai i20 gaman

Osteguna, Ekaina 10th, 2010 | Santik idatzia

01528

Hyundai markak i20 konpaktu txikiari ekipamendu mailetan aldaketak egitea erabaki du, inork erosten ez dituen motor konbinazioak kenduz eta serietik elementu gehiago sartuz. Horrela gelditzen dira 3 ekipamendu mailak eta beraien prezioak:

- Classic: aire girotua, direkzio lagundua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, ABS+EBD, 6 airbag, Bluetooth sistema eta MP3 CD irratia besteak beste.

- Comfort: lainotako argiak, USB hargunea, barneko ordenagailua, alboko ispilu elektrikoak eta narruzko bolantea gehitzen zaizkio.

- Style: eguzki sabai elektrikoa, klimatizagailu automatikoa, alarma, atzeko lehio elektrikoak, irratiaren botoiak bolantean, ESP estabilitate kontrola, TCS trakzio kontrola eta aleaziozko gurpillak gehitzen zaizkio.

  • 1.2i 16v 78 zaldi Classic 3 ate 11.910 euro
  • 1.2i 16v 78 zaldi Classic 5 ate 12.410 euro
  • 1.2i 16v 78 zaldi Comfort 5 ate 13.150 euro
  • 1.4i 16v 100 zaldi Comfort 5 ate 13.850 euro
  • 1.6i 16v 126 zaldi Style 5 ate 16.450 euro
  • 1.4 CRDi 75 zaldi Comfort 3 ate 14.650 euro
  • 1.4 CRDI 90 zaldi Comfort 3 ate 14.950 euro
  • 1.4 CRDI 90 zaldi Comfort 5 ate 15.350 euro
  • 1.6 CRDI 126 zaldi Style 5 ate 18.450 euro

Hyundai i30 2010, prezioak

Igandea, Maiatza 23rd, 2010 | Santik idatzia

01454

Hyundaik i30 modeloari egin dizkion aldaketen ondoren prezio zerrenda berriak dauzkagu. Haseran gainera 1.500 eta 3.000 euro bitarteko deskontuak eramango dituzte. Harrigarria da baina web ofizialean oraindik bertsio zaharra agertzen da, joan litezke pixka bat gaurkotzen.

  • 1.4i 109 zaldi Classic 13.550 euro
  • 1.4i 109 zaldi Comfort 15.050 euro
  • 1.6i 126 zaldi Style 16.550 euro
  • 1.6 CRDI 90 zaldi Classic 13.050 euro
  • 1.6 CRDI 90 zaldi Comfort 15.550 euro
  • 1.6 CRDI 128 zaldi Style 18.050 euro
  • 1.6 CRDI 115 zaldi Style Automatikoa 19.150 euro
  • 1.6i 126 zaldi CW familiarra Style 18.990 euro
  • 1.6 CRDI 90 zaldi CW familiarra Comfort 19.760 euro
  • 1.6 CRDI 128 zaldi CW familiarra Style 21.990 euro

Eskeintza hauek irauten duten bitartean bertsiorik merkeena 90 zaldiko diesela izango da harrigarria badirudi ere, diesel bat gasolina baino merkeago.

Hyundai Elantra, lehen irudiak

Larunbata, Maiatza 22nd, 2010 | Santik idatzia

01449

Badirudi Hyundaik ez duela berlina txikien segmentua Chevrolet Cruze eta Skoda Octavia bezalako modeloan eskuetan bakarri utzi nahi, horregatik Elantra berritua aurkeztu du. Hyundai i40 modeloaren diseinuari jarraitzen dio baina ez da kopia txikiago bat, bere pertsonalitate propioa dauka.

Oso informazio gutxi dago oraindik baina badakigu 1.6 litroko GDI gasolina motor bat izango dela 140 zaldirekin eta 6 abiadurako kaxa automatikoa eraman ahalko duela. HID intensitate altuko argiak, atzeko LED argiak, eserlekuak berogailuarekin eta TFT pantailak ere agertuko dira ekipamenduaren barruan. Irrikiz gelditzen gara datu gehiagori itxaroten.

(gehiago…)

Hyundai ix35 Sky

Astelehena, Maiatza 17th, 2010 | Santik idatzia

01414

Ez da hilabete bat igaro ix35 modeloa kaleratu zenetik eta hasi dira ekipamendu maila berriak agertzen. Lehenik Sky izeneko maila bat agertu da eta duen aldaketa bakarra eguzki sabai panoramiko bat daramala da urruneko kontrolarekin. Hauek dira prezioak:

  • 2.0i 16v 163 zaldi Classic Sky 23.250 euro
  • 2.0 CRDI 136 zaldi Classic Sky 24.750 euro
  • 2.0 CRDI 136 zaldi Comfort Sky 26.500 euro
  • 2.0 CRDI 136 zaldi Comfort Sky 4WD 28.250 euro

Bigarrenez 163 zaldiko gasolina motorrak orain 4 gurpilletara trakzioa darama eta serietik 6 abiadurako kanbio automatikoa ekarriko du. Logikoa den moduan prestazioak galtzen ditu, 100 km/ordura 11,3 segundutan iristen da eta 175 km/ordu har ditzake. Prezioak ere gorantz egin du, 27.500 eurotan geldituz Confort izeneko ekipamendu mailarekin.

Hyundai i40, motor berriak

Ostirala, Maiatza 7th, 2010 | Santik idatzia

01336

Oraindik ez da iritsi merkatura baina gero eta datu gehiago ditugu Sonata ordezkatuko duen i40 modeloari buruz. Azken informazioen arabera 2 litroko motor bat eramango du injekzio zuzena eta bi faseko turbo teknologiarekin eta entzun ongi, 274 zaldiko indarra ematen du. Ez gara aspertzen esaten, korearrak oso gogor ari dira bultzatzen. Ez hori bakarrik, 6 abiadurako kanbio automatikoa darama bolantetik botoiekin kontrola daitekeena. Gainera berlina hau merkatuko arinenetako izango da 1.520 kilo ingururekin eta kontsumoak 9 litrotik behera mantentzen ditu.

Beste aldetik bertsio ekologikoago bat ere izango du, teknologia hibridoa erabiliz. Koefiziente aerodinamiko 0,25-raino jaitsi da, 170 zaldiko 2.4 litroko gasolina motorra eta 40 zaldiko elektrikoa erabiliko ditu guztira 210 zaldi emanez. Gainera elektrizitatearekin bakarrik 100 km/orduko abiaduran mugitzeko gai izango da eta bataz besteko kontsumoak 6 litro azpitik ibiliko dira. Informazio gehiago izaten dugunean jarraituko dugu hizketan.

Hyundai Santa Fe 2010

Osteguna, Apirila 29th, 2010 | Santik idatzia

01305

A ze abiaduratan dabiltzan Hyundai eta Kia marka korearrak, azken hilabeteetan hainbat modelo berri aurkeztu dituzte, beraien artean: Ceed, Venga, Magentis, Sorento, Sportage, i30, i40 eta ix35. Eta ez hori bakarrik, orokorrean modeloen kalitatea igotzeaz gain motorretan ere aurrera pauso izugarriak eman dituzte. Gamaren berrikuntzarekin jarraituz orain iritsi zaizkigu Santa Fe ibilgailuaren argazki batzuk. Ez gaude zihur hemen izen hau izango duen edo ix45 bezala ezagutuko den.

(gehiago…)

Hyundai ix35, prezioak

Asteazkena, Apirila 28th, 2010 | Santik idatzia

01301

Kalean dago Hyundai markaren azken 4×4 ibilgailua, ix35 berriak Tucson zaharra ordezkatzen du eta 4,41 metroko luzera dauka, begiratzen den lekutik begiratuta alderdi guztietan gainditzen du aurreko bertsioa. Gasolina motor bat eta bi diesel daramatza. Badakigu dieselak eramaten dituztela salmenta kopuru haundienak eta kasu honetan ere gasolinazko bertsioa diskriminatu egin dute, ezin bait du 4 gurpilletarako trakziorik eraman. Hauek dira bertsio guztien prezioak eta 3 ekipamendu mailen xehetasunak:

(gehiago…)

Hyundai I30 berritua

Astelehena, Apirila 19th, 2010 | Santik idatzia

01270

Nahiz eta kalitate txarreko argazki bat bakarrik dagoen badakigu udara honetan i30 modeloak aldaketa arin batzuk jasoko dituela. Lehen begiradan aurreko kolpe leungailu desberdina ikusten dugu, lainotako argien posizioa eta parrilla aldatu dira. Barrukaldean material hobeagoak erabili omen dira baina orokorrean ez dago desberdintasun haundiegirik bertsio zaharrarekiko.

Motorretan baditugu aldaketak, sarrerako bertsio moduan 1.4 litroko 109 zaldikoa topatuko dugu eta ondoren 1.6 litroko CVVT 126 zaldikoa zeinek Start&Stop sistema eramango duen erresistentzia baxuko gurpillekin batera. Dieselean aurreko 115 zaldiko 1.6 CRDI motorrak orain 126 zaldi ditu eta betiko 90 zaldiko 1.6 CRDI  motorrarekin osatuko da gama. Modelo hau arrakasta lortzen dabil Kia Ceed-arekin batera, kalitate prezio egokia daukatelako.

Hyundai ix35

Astelehena, Martxoa 1st, 2010 | Santik idatzia

01111

Hyundai Tucson modeloaren ordezkoa salgai jarriko da gure merkatuan egun gutxi barru eta ix35 izenarekin ezagutuko da. Marka korearrak kalitatea izugarri igo du bere produktuetan eta horregatik ematen da izen aldaketa hau, erosleak ez erlazionatzeko lehengo ibilgailu zaharrekin. Gauza bera egin da i10, i20 edo i30 kasuetan.

Bi gasolina eta 3 diesel izango ditugu gama barruan: 149 zaldiko 1.6i, 163 zaldiko 2.0i, 115 zaldiko 1.7 CRDI, 136 zaldiko 2.0 CRDI eta amaitzeko 184 zaldiko 2.0 CRDI motorrak. Ez dauzkagu oraindik prezio eta ekipamendu zehatzak baina badakigu 22.000tik 32.000 euro bitartean mugituko direla.

Hyundai i40 berriaren datuak

Larunbata, Abendua 19th, 2009 | Santik idatzia

00751

Ameriketan aurkeztu du Hyundaik bere berlina berria, guk ezagutzen dugun Sonata modeloaren ordezkoa da eta i40 izena hartuko du i10, i20 eta i30 izenei lagunduz. Diseinua erabat desberdina da gaur egungo modeloarekin alderatuz, ez dute marka berekoak direnik ere ematen. i40 berlina oso lehiakorra izango da prezioz eta kalitatez. Adibide moduan egunerako LED argiak, Xenonezko argiak, disko gogordun MP3 soinu ekipoa ukimen pantailadun GPS nabigazio sistemarekin, Bluetooth sistema, ESP,  edo bi zonatako klimatizagailuak ez dira faltako.

Gasolina motor berriak agertuko dira, injekzio zuzena erabiltzen duen 4 zilindroko 2.4 GDI motorra izango da gamako izarra bere 204 zaldirekin eta  8 litro inguruko kontsumoekin. Opel Insignia edo Citroen C5 bezalako modeloentzat arerio gogorra dirudi. Informazio gehiago datorren bitartean argazkiak ikus ditzakezue.

(gehiago…)

Hyundai I30 Blue

Astelehena, Iraila 21st, 2009 | Santik idatzia

00350

Hyundai markak ere prest ditu I30 modeloaren bertsio ekologikoak, Blue abizenarekin ezagutuko dira. Beti bezala zentralitan aldaketak, martxa luzeagoak, Start&Stop eta aerodinamika hobetua erabiliz kontsumoak jaistea lortzen dute, motor batzuetan egoeraren arabera ia 2 litro gutxiago.

Hyundaik ez du modelo bakarra kaleratuko, baizik eta ekipamendu maila bat bezala aukeratzea posible izango da, guk nahi dugun motorrarekin: 1.4 CVVT (109 zaldi), 1.6 CVVT (126 zaldi) eta 1.6 CRDI (90 edo 115 zaldi) motorrekin hain zuzen. Diesel motorrek ez dute matrikulazio zergarik ordainduko.

Hyundai i10 EV

Astelehena, Iraila 7th, 2009 | Santik idatzia

00260

Ez dago zalantzarik, auto elektrikorik ez daukaten autogileak atzean geldituko dira beraien lehiakideen aurrean. Japoniarrak ari dira gehien mugitzen gai honetan baina korearrak ere hasi dira esnatzen. Azken aldian gama osoa berritzen dabil Hyundai eta modelo berri guztiei izen berriak jartzen dizkiote, i30, i20, i10 eta laister i40.

Kasu honetan i10 modeloa egokitu dute elektrizitatearekin soilik ibili dadin, bi urte barru iritsiko da gure merkatura. 67 zaldiko motor elektrikoa darama eta energia polimerozko litio ioi baterietan gordetzen da. 130 km/orduko abiadura lor dezake eta 100 km/ordura 15 segundutan iristen da. 415 boltioko kargatzaile berezi batekin 15 minutuan %85 kargatzen dira bateriak, bestela 220 boltiorekin 5 ordu behar ditu. Guztira 160 kilometroko autonomia dauka.

Ez daukagu preziorik baina zihurrenik i10 arrunt baten bikoitza balioko du.

Hyundai i20: motor berriak

Ostirala, Uztaila 24th, 2009 | Santik idatzia

00102

Hyundaik bere i20 modeloarentzat motor berriak aurkeztu ditu:

- 1.4i gasolina 100 zaldi, 5,2 l/100 km eta 13.850 euro.

- 1.4 CRDi diesela 90 zaldi, 4,4 l/100 km eta 15.350 euro.

- 1.6 VVT 126 zaldi, 5,9 l/100 km eta 16.450 euro.

- 1.6 CRDi 115 zaldikoa eta 4,5 l/100 km. Ez dakigu preziorik.

- 1.6 CRDi 128 zaldikoa, 4,5 l/100 km eta 18.450 euro.

Motor hauek Kia markarekin elkarbanatzen ditu eta adibidez 1.6 motorrak Kia Soulean aurki daitezke.

Hyundai – Elgoibar – Mendauto

Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Hyundai – Mendauto Autoak
00417

00418

00419

00420

Helbidea: Olaso kalea 27 – 20870 – Elgoibar
Salmentak eta tailerra: 943 743 200
Salmenten ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00 Larunbatetan 10:00 – 13:00
Email: hyundai@mendauto.com Web: www.mendauto.com
Zerbitzuak: Auto berriak, elektrizitate eta mekanika orokorra, tailerra, auto erakusketa, karrozeria, pneumatikoak, azterketak, esekidurak, olioak…

Hyundai – Lasarte – Mendauto

Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Hyundai – Mendauto Autoak
00421

00422

00423

Helbidea: Zirkuitu 12 – 20160 – Lasarte
Salmentak: 943 371 548
Salmenten ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00 Larunbatetan 10:00 – 13:00
Email: hyundai@mendauto.com Web: www.mendauto.com
Zerbitzuak: Auto berrien erakusketa eta salmenta

Hyundai – Donostia – Mendauto

Osteguna, Ekaina 25th, 2009 | Santik idatzia
Hyundai – Mendauto Autoak
00424

00425

00426

Helbidea: Zurriola 32/34 – 20008 – Donostia – San Sebastian
Salmentak: 943 312 200
Salmenten ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00 Larunbatetan 10:00 – 13:00
Email: hyundai@mendauto.com Web: www.mendauto.com
Zerbitzuak: Auto berrien erakusketa eta salmenta, bigarren eskuko autoak, empresetako autoak.