Etiketak: ‘Bmw’

Bmw 550i Alpina Biturbo

Asteartea, Abuztua 17th, 2010 | Santik idatzia

01743

Alpina izenez ezagutzen da Bmw markaren prestatzaile famatuenetako bat eta kaleratu berri den Serie 5 modeloarentzat kit bat erakutsi dute. Aukeratutako bertsioa 550i-a izan da 4.4 litroko V8 motorrarekin, honek serietik 407 zaldi izan arren 507 zaldiraino igotzea lortu dute bi Turbo gehituz. Gainera datu oso arraro bat aipatu behar dugu, badakigu turboak erabiliz auto askotan motorren kontsumoa jaistea lortzen dela eta diotenez prestaketa honekin ere litro bat gutxiago erretzen omen du, 100 kilometrorako 9 litroan geldituz. Lepoa jarriko nuke hala ere azkar gidatu ezkero seriekoak baino gehiago erreko duela.

100 zaldi horiek autoaren azelerazio gaitasuna 700 Nm-eraino igotzen dute, 100 km/ordura 4,7 segundutan igarotzen da eta abiadura maximoa 307 km/ordukoa da orain. Dena ez da motorra izango eta kanpo itxura ere landu dute, kolpe leungailuentzat azpiko piezak, 20 hazbeteko hagunak eta 4 irteerako ke-hodiak erabiliz.

(gehiago…)

Bmw X3 berria

Osteguna, Abuztua 5th, 2010 | Santik idatzia

01668

X1 eta X5 modeloen ondoren X3 autoaren ordua iritsi da eta Bmw markak freskatu eder bat eman dio. Alemaniarrak ez dira aldaketa sakonen gustokoak, gauza zihurrera joaten dira baina beti beraien produktuak nabarmen hobetuz. X3 modeloak ere aurrekoaren diseinua oinordetzan hartzen du baina orain askoz modernoagoa eta dotoreagoa da. Hasteko 4,65 metroraino hazi da, horrela atzeko bidaiari eta maletategiarentzat leku gehiago edukiz. Albistearen amaierako irudiak ikusiz ederki hatzematen da egindako lana.

(gehiago…)

Bmw M3 G-Power

Asteartea, Ekaina 8th, 2010 | Santik idatzia

01514

Bmw M3 modeloarekin Nurburgring-eko 24 orduko lasterketa irabazi dutela ospatzeko asmoz G-Power prestatzaile alemaniarrak bi kit kaleratuko ditu, bata M3 GT2S izenekoa eta bestea Tornado Clubsport. Biek aldaketa berdinak dauzkate baina kanpotik karrozerian desberdintzen dira, lehena pixka bat diskretoagoa izanik.

(gehiago…)

Bmw Serie 5 GT xDrive

Larunbata, Maiatza 15th, 2010 | Santik idatzia

01405

Serie 5 GT modeloa izen bereko berlinan oinarritutako ibilgailua da, monobolumen eta 4×4 baten bitartean geldituz. Badirudi nahiko harrera ona izaten ari dela merkatuan eta horregatik ibilgailu honek dituen aukerak zabaltzea erabaki dute. Hasteko 40d diesel motorra agertuko da gamara 306 zaldirekin, mekanika hau 740d modeloan ikusia daukagu eta gure ustez 535d bertsiotik gertuegi gelditzen da, 7 zaldiko diferentziarekin bakarrik. Irailean agertuko dira saltokietara.

Bigarrenez gamako motor guztiekin 4 gurpilletara trakzioa eramatea posible izango da, 3 diesel eta bi gasolina motorrekin konbinatuz. Une hauetan ez dago preziorik baina horrelako geldituko da mekaniken zerrenda:

- 530d xDrive Gran Turismo (245 zaldi)
- 535d xDrive Gran Turismo (299 zaldi)
- 540d xDrive Gran Turismo (306 zaldi)
- 535i xDrive Gran Turismo (306 zaldi)
- 550i xDrive Gran Turismo (407 zaldi)

Bmw Serie 5 Touring

Larunbata, Maiatza 8th, 2010 | Urkok idatzia

01340

Bmw Serie 5 Touring berria erosteko eskaerak onartzen hasia da nahiz eta irailaren 16ra zain egon beharko dugun lehenengo autoak kalean ikusteko. Bertsio berri honetan gasolinako bi motorren eta dieseleko beste biren artean aukeratzeaz gain ekipamendu multzo osoa izango dugu eskura. Modelo guztietan etxetik jarrita ekarriko ditu DSC egonkortasun kontrol sistema, Airbag ugari, barruko ordenagailua, gomendatutako martxa adierazten duen sistema, euri eta argi sentsoreak, klimatizagailua, funtzio anitzeko bolantea, MP3-dun irratia sei bozgorailurekin, 17 bulkadako hagunak, autoa martxan jartzeko botoia edo karrozeriaren kolore bereko kolpe leungailuak besteak beste.

(gehiago…)

Bmw X5M

Ostirala, Apirila 9th, 2010 | Santik idatzia

01224

Guztiok ezagutzen ditugu M abizena daukaten M3 eta M5 modeloak, bi kasuetan berlinak dira baina Bmw 4×4 modeloetan egiten ari den apostua ikusirik, harritzekoa zen ibilgailu hauetan ez agertzea horrelako bertsiorik. Bada hemen daukazue X5M berria, 555 zaldiko potentziarekin, 8 zilindro eta 4,4 litroko gasolina motorra erabiliz.

(gehiago…)

Milioi bat Bmw Serie 1

Igandea, Apirila 4th, 2010 | Santik idatzia

01197

Iritsi da Serie 1 modeloa milioi bat unitateko zenbakira, datu honek konpaktuak izan duen arrakasta isladatzen du 2004 urtean salgai jarri zenetik. Jende askok esaten zuen Bmw bezalako marka batek ezin zuela konpaktu bat merkaturatu baina gaur egun kategoria honetako salmentak oso garrantzitsuak dira marka guztientzat, berlinekin alderatuz konpaktuen salmentak 10 aldiz haundiagoak dira kasu batzuetan eta zuk modelorik ez badaukazu ez duzu irabazirik lortzen segmentu horretan.

Bmw ez da azkena izango gainera, inoiz konpakturik izan ez duten marka askoren inguruan zurrumurru asko dabiltza eta badirudi hurrengo urteetan Saab, Porsche, Mercedes Benz edo Lexus besteak beste ikusiko ditugula auto txikiegoak eraikitzen. Ez ahaztu Mini marka ere Bmw alemaniarren jabetzakoa dela eta asko ikuten dira gure kaleetan aparkaturik.

Azken xehetasun moduan, Bmw markak egiaztatu egin du hurreno urteetan 4 metro inguruko luxuzko konpaktu txikiago bat kaleratuko duela Audi A1 edo Alfa Romoe Mito bezalako modeloekin lehiatzeko eta harrigarria dirudien arren aurreko trakzio eramango du. Izena ez da erabaki oraindik baina logikari jarraituz Serie 0 izan beharko luke. Lasai egon ordea, Serie 1 bertsioak atzeko trakzioa izaten jarraituko du.

Bmw X6 Performance Kit

Ostirala, Martxoa 12th, 2010 | Santik idatzia

01150

Denok ikusi dugu 4×4 modeloek izan duten jaitsiera salmentetan baina hala ere Bmw markak izugarrizko garrantzia ematen jarraitzen dio ibilgailu hauei. Badirudi gamako modelo batzuk ahaztu egin dituztela eta azken aldian ez dute ia berrikuntzarik jaso ez diseinuan ez motorretan, bestela begiratu Serie 1, Serie 3 edo Z4 modeloei. Oraingoan protagonista X6 haundia dugu zeren berarentzat Performance izeneko osagarriak aurkeztu dituzte alemaniarrek. Pakete hau Ekainean erosi ahalko da Bmw saltokietan.

Kanpotik pakete honek kit aerodinamiko bat erantsitzen dio, ke hodi kromatuak  eta 21 pulgadatako hagunekin serieko modeloetatik desberdinduko da. Azken aldian marka asko ari dira etxeko prestaketak eskeintzen, badakitelako jendeak kanpoan Tuning egiten duela eta ez dute pastelaren zatia galdu nahi. Kapotaren azpian ere aldaketak daude bi gasolina motorrentzat:

- xDrive50i bertsioak 40 zaldi irabazten ditu, guztira 448 ditu orain eta 5,2 segundutan iristen da 100 km/ordura.

- xDrive35i bertsioak berriz 20 zaldi irabazten ditu, guztira 326 izanik eta 6,5 segundutan iritsiz 100 km/ordura.

Bmw X5, prezioak

Osteguna, Martxoa 11th, 2010 | Santik idatzia

01148

Aurreko egunetan idatzi dugun bezala Bmw markak X5 4×4 modeloari freskatu eder bat eman dio, batipat motorrei dagokienez. Kasu guztietan potentzia igo egin da eta kontsumoak jaitsi, gehiago jakiteko egin klik hemen. Ikusten dugunez prezioak bataz beste igo egin dira baina normala izaten da hau gertatzea aldaketak egoten diren modeloetan, badakizue, gauzarik berriena beti garestiagoa da.

- xDrive35i 306 zaldirekin 61.000 euro

- xDrive50i 407 zaldirekin 83.600 euro

- xDrive30d 245 zaldirekin 59.900 euro

- xDrive40d 306 zaldirekin 63.300 euro

Ekipamendu zerrenda oso luzea da eta nabarmentzen dira 18-tik 20 pulgadatarainoko hagunak, 4 gurpilletara trakzioa, DSC estabilitate kontrola, eskufrenu hidraulikoa, aldapan abiatzeko laguntza, zulaketen aurkako Runflat pneumatikoak, gurpillen presio ohargailua, aldapa haundietan jaisteko laguntzailea, euritan balazten diskoak lehortzeko sistema, diferentzialaren blokeo elektronikoa edo 6,5 pulgadatako multimedia pantaila. Aukeran biretan argiztapen aldakorra, HUD informazioa sistema, abiadura kontrol aktiboa radarrarekin, LED argiak, aparkatzeko kamerak, errailez ez irteteko sistema edo esekidura neumatikoak agertzen dira.

BMW M3 eraginkorragoa

Osteguna, Otsaila 25th, 2010 | Urkok idatzia

01098

Auto-egile alemaniarra bere auto guztien kontsumo maila jaisten saiatzen ari da eta markako izarra den M3 modelo mitikoa ere ez da libratu. Hemendik aurrera M3 guztiek Start&Stop sistema etxetik jarrita ekarriko dute, honi esker semaforo batean edo bidegurutze batean gelditzen garenean motorra automatikoki gelditu eta piztuko da. Modu horretan kontsumoa pixka bat jaisten da hiri barruan gidatzen denean, hori bai, errepide biratuetan ez dauka inolako eraginik. Start&Stop sistema zazpi abiadurako automatikoetan eta sei martxako eskuzko kanbioarekin aurkituko dugu. Orain 420 zaldiko motor honek 11,2 litro gasolina behar ditu 100 kilometro egiteko enbrage bikoitzeko kanbio automatikoarekin eta 12,4 litro kaxa arruntarekin. Atzekaldean LED argi berriak eramango ditu.

Kotxe eraginkorragoak lortzera ez dira mugatu ordea eta oraindik auto azkarrago baten itxura emateko M3 modeloari hautazko “Competition Package” izeneko ekipamendu multzoa erantsi ahalko zaio: esekidurak 10 milimetro baxuagoak, 19 bulkadako hagunak, esekiduraren kontrol sistema automatikoa zein errepidearen egoeraren arabera doitzen den, txasisaren moldaketak egonkortasun handiagoa izateko eta karbono zuntzeko piezak eramango ditu karrozerian.

Bmw Serie 5, prezioak

Astelehena, Otsaila 15th, 2010 | Santik idatzia

01034

Duela aste gutxi aurkeztu zen Bmw Serie 5 berria, informazio gehiago nahi baduzu modelo honi buruz egin klik hemen. Gaurkoan prezioen zerrenda eskuratu dugu eta aipagarria da gamako motor guztiekin kanbio automatikoa aukeratu daitekeela, ez dut uste dagoenik beste modelorik merkatuan hainbesteko aukera eskeintzen duenik:

- 520d 40.800 euro (automatikoarekin 43.300 euro)

- 525d 46.800 euro (automatikoarekin 49.400 euro)

- 530d 51.900 euro (automatikoarekin 54.500 euro)

- 523i 44.300 euro (automatikoarekin 46.900 euro)

- 528i 47.700 euro (automatikoarekin 50.300 euro)

- 535i 52.900 euro (automatikoarekin 55.500 euro)

- 550i automatikoa 77.900 euro

Bmw X5 berritua

Larunbata, Otsaila 13th, 2010 | Urkok idatzia

01017

Genevako auto azokan izango da ikusgai lehenengo aldiz Bmw X5 4×4 ibilgailuaren bertsio berritua. Belaunaldi berria dela esateko aldaketek handiagoak izan beharko lukete baina autogile alemaniarrak X5 autoa merkatuan erakargarria izaten jarraitzea nahi du berrikuntza txiki batzuekin. Kanpoaldean lehen begirada batean nabaritzen da aurreko eta atzeko kolpe-leungailuen itxura aldatu dutela. Argiei dagokionez aurrealdean lainotakoak lekuz aldatu dituzte eta atzean LED sistema erabili dute formak berdin utziz. Barrura begiratuz aginte-paneleko pantaila handitu egin dute eta aurreko eserlekuak altuago jarri dituztela ikusiko dugu.

(gehiago…)

Motor berriak Bmw X1 modeloan

Osteguna, Urtarrila 21st, 2010 | Santik idatzia

00926

Bmw X1 modeloan une hauetan 3 diesel eta gasolinazko motor bat daude salgai eta azken honek 258 zaldi ditu, beraz garbi ikusten da beharrezkoak direla indar gutxiagoko motorak gama osatzerako orduan. Horregatik bi motor gehituko dituzte alemaniarrek katalogora: 1.8i eta 2.0i gasolinazkoak.

(gehiago…)

Bmw Serie 3 Coupe eta Cabrio 2010

Asteazkena, Urtarrila 20th, 2010 | Santik idatzia

917

Bmw markak ere aldaketak sartuko ditu bere serie 3 gamako Coupe eta Cabrio karrozerietan lehiakorragoak izateko gaur egungo merkatuan. Aurreko faro haundiagoak Xenon argiekin, egunerako LED argiak, atzeko LED argiak, kolpe leungailua, karrozeriarentzat kolore gehiago, diseinu berriko hagunak eta kanbio automatikoarentzat bolante atzeko botoiak dira gehitzen zaizkion elementuak.

(gehiago…)

Bmw xDrive40d

Igandea, Urtarrila 17th, 2010 | Santik idatzia

00892

Bmw-ek dituen 4×4 haundienetara motor diesel berri bat agertuko da, Serie 7 modeloan ikusi genuen 3 litroko biturboa 306 zaldirekin. X5 eta X6 modeloetan erabiliko da motor hau, indartsua da baina aldi berean eraginkorra, pisu haundiko ibilgailu hauetarako oso egokia zalantzarik gabe.

100 km/ordura 7 segundu azpitik iritsiko dira biak eta bataz bestekoa 8 litrotik beherakoa izango da. 8 abiadurako kanbio automatikoarekin bakarrik erosi ahalko dira eta 4 gurpilletara trakzioarekin. X5 xDrive40d eta X6 xDrive40d izenekin ezagutuko dira.

Bmw gogor ari da lanean motorren efizientzia lantzen eta gaur egun potentzia hauetan gutxien kontsumitzen duten motorrak ditu bai gasolina eta dieselean. Noski Lexus markako hibrido batetik alderatuz galtzen irteten da baina filosofia erabat desberdineko autoak dira.

Bmw Serie 5 berria

Ostirala, Abendua 18th, 2009 | Santik idatzia

00739

2010 urteko udaberrian ikusiko ditugu lehen Bmw Serie 5 berriak, luxuzko berlinen artean sailkatu behar dugu modelo hau. Bmw markako azken produktuen diseinua jarraitzen du, Serie 7 eta Serie 5 GT berriena. Ez da autoaren diseinua gehiegi aldatu aurreko belaunaldiarekiko, klasikoa da baina aldi berean dotorea. Zihurrenik 4 karrozeria desberdin izango ditu: berlina, familiar, monobolumen (GT) eta kupe motakoak.

(gehiago…)

Bmw Z4 sDrive35is

Astelehena, Abendua 14th, 2009 | Santik idatzia

00717

2010 urteko Martxoan iritsiko da 3 litroko biturbo gasolina motorraren eboluzioa eta Z4 modeloa izango da lehena erabiltzen. Motor honek sari asko irabazi ditu eta oso ezaguna da dituen gaitasunengatik, potentzia gehiagoko motor asko lotsagarri uzten dituelako. Bi turbo erabiltzen ditu 6 zilindroko motor honek, bakoitzak 3 zilindrotara bultzatzen du airea 1.400 eta 4.500 biraketa minutu artean. Turboen eragina gehienbat azelerazio edo berreskuraketetan hatzematen da. Prezioa 64.100 eurokoa da, hortik aurrera nahi duzun guztia igo dezakezu aukerako ekipamenduarekin.

(gehiago…)

Bmw-k hidrogenozko motorra baztertu du

Asteazkena, Abendua 9th, 2009 | Santik idatzia

00686

Gaur egun hidrogenoa erregai modura erabiltzen duten ibilgailuen zerrenda oso txikia da, une honetan 3 modelo dabiltza probatan mundu osoan: Bmw Serie 7, Mazda RX Hydrogen eta Honda FCX Clarity, hauetako inor ez da gure merkatura iritsi.

Teknologia hau garatzeko izugarrizko inbertsioak egin behar dira, motor seguru batez gain  erregaia zabaltzeko azpiegiturak egin behar dira eta erregaiaren horniketa zihurtatu. Hau da oztopo haundienetako bat hidrogenoaren arrakastarko bidean, gas hau likido egoeran mantentzeko oso temperatura baxuetan gorde behar da eta honek izugarrizko energia eskatzen du. Gainera merkatuan elektrikoen bidea oso azkar dabil irekitzen eta badirudi erosleak gehiago fidatzen direla mota honetako ibilgailuekin beraz Bmw markak adierazi du utzi egiten duela hidrogenoaren lasterketa elektrikoetan buru belarri saiatzeko.

Hidrogenoa erregai guztiz ekologikoa da eta hau erabiltzen duten autoek ez dute ezer kutsatzen. Modu erraz batean azalduko dizuet:

- Lehenik elektrizitatea eta ura (H2O) nahastuz elektrolisia deritzaion prozesu kimiko bat gauzatzen da, honen ondorioz O2 oxigeno gasa eta H2 hidrogenoa lortzen ditugu. Horretarako energia iturri garbiekin sortutako elektrizitatea erabiltzea da egokiena.

- Azkenik autoaren barruan alderantzizko prozesua gertatzen da, H2 hidrogenoa airearekin nahastean berriro elektrizitatea lortzen dugu bateriak kargatu eta ibilgailua mugitzeko, utopikoa badirudi ere ke hodietatik ura (H2O) botaz.

Bmw M3 GTS

Asteartea, Abendua 1st, 2009 | Santik idatzia

00639

Bmw M3 modeloek bertsio indartsuago eta arinagoak izan dituzte azken urteotan, gogora dezagun adibidez M3 CLS izenekoa eta orain bapatean alemaniarrek M3 GTS berria aurkeztu dute. Auto hau zirkuituetarako pentsaturik dago baina zihurrenik kalerako homologazioarekin salduko da 2010 urteko udaberrian Europan. Pentsa ezazue nola ibiliko den lasterketetako auto bat gure errepideetan zehar!

4.4 litroko V8 motorra erabiltzen du guztira 450 zaldiko potentzia emanez (30 zaldi gehiago seriekoa baino), 7 abiadurako enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa darama eta pisua 1.490 kiloraino jaitsi diote mota honetako ibilgailu batek behar ez dituen elementu guztiak kenduz. Ez duzue ez atzeko eserleku edo aire giroturik aurkituko. 19 pulgadatako aleazio arineko hagunak daramatza, segurtasun kaiola, karbono zuntzezko karrozeria zatiak, baquet motako eserlekuak, konpetizioko balaztak eta esekidurak, DSC estabilitate kontrola zirkuiturako moldatua eta su-itzalgailua besteak beste.

(gehiago…)

Bmw X5 xDrive35d Hartge

Ostirala, Azaroa 6th, 2009 | Santik idatzia

00549

Alemania aldetik dator Hartge prestatzailea BMW X5 modeloaren tuning programarekin. Oinarri moduan 6 zilindro eta 286 zaldiko 35d modeloa hartu dute eta beraien eskuetatik igaro ondoren 328 zaldiko auto bat lortu dute. Potentzia hau lortzeko zentralita elektronikoa eta ke hodi sistema berriak erabili dituzte. Horrela 100 km/ordura 6,1 segundutan iristen da eta abiadura muga 244 km/orduan dauka, ez dira zifra txarrak 2 tonatik gorako 4×4 batentzat.

(gehiago…)

Bmw 316d

Osteguna, Azaroa 5th, 2009 | Santik idatzia

00545

Gauza nahiko arraroa da Bmw markak egin duena 316d modelo hau kaleratuz baina gaur egun ez dago txantxarik krisia dela eta. Lehenik 177 zaldiko 320d modelotik 318d modeloa kaleratu zuen 143 zaldirekin eta orain motor berari potentzia jaitsi diote berriro 116 zaldiraino 316d modeloa sortuz.

116 zaldirekin 10,9 segundutan lortzen du 100 km/orduko abiadura eta 202 km/ordura iritsi daiteke. Kontsumoak ez dira jaisten bere 318d eta 320d anaiekiko, bataz bestekoa 4,5 litroan gelditzen da 118 g/km CO2 emisioekin.

Hori bai, prezioa asko jaisten da, 318d modeloa baino 3.400 euro merkeagoa da eta 29.400 eurogatik erosi daiteke. Nire galdera hurrengoa da, ordainduko zenuke dirutza hori 116 zaldiko berlina bategatik? Badakit Bmw bat dela eta atzeko trakzioak gozamen haundiak eskeini ditzakeela baina prezio baxuagoekin adibidez 160 zaldiko Opel Insignia 2.0 CDTi Ecoflex edo 180 zaldiko Renault Laguna GT 4Control 2.0 dCi autoak bilatu ditzakegu.

Bmw Serie 1 Koupe : motor gehiago

Ostirala, Iraila 4th, 2009 | Santik idatzia

00247

Orain arte Serie 1 Koupearen gaman modelorik merkeena 120d izenekoa zen, 177 zaldi eta 32.100 euroko prezioa zeukan. Bmw markak bere serie guztietan egiten ari den bezala, badakizue krisia dela eta, motor txikiagoak eta bertsio merkeagoak ari dira sartzen bai gasolina bai dieseletan. Bi motor ezagun erantsi zaizkio:

- 118d 143 zaldiko diesela. Start&Stop sistema darama eta 6 abiadurako kaxa. Bataz beste 4,5 litro erretzen ditu eta 27.300 eurotik hasita eskuratu daiteke. Ez du matrikulazio zergarik ordaintzen.

- 120i 170 zaldiko gasolina. Honek ere Start&Stop sistema darama eta 6 abiadura ditu. Bataz beste 6,6 litro erretzen ditu eta 30.200 eurotik hasita eskuratu daiteke

Ohartuko zineten 118d modeloa 120d modeloa baino 4.800 euro merkeagoa dela 34 zaldi gutxiagorekin, nire ustez ez du merezi gaur egun dirutza hori ordaintzerik potentzia gehiagoren truke, hobe da segurtasun edo erosotasun gehiago eskeintzen duten aukerako elementuetan gastatzea.

Bmw 320D EfficientDynamics

Asteazkena, Abuztua 26th, 2009 | Santik idatzia

00209

Bmw markak bere historiako autorik eraginkorrena kaleratuko du eta ez da hibrido bat, 163 zaldiko diesel bat baizik. 320D bertsio arruntarekin alderatuz potentzia gutxiago dauka (14 zaldi) baina 4,1 litro gasoileko kontsumoa eta 109 g/km CO2 bakarrik emitizen ditu. Beraz ez dauka matrikulazio zergarik ordaindu beharrik, lehen autoaren balioaren %4,75 ordaintzen zuen. 2010 urteko urtarrilean egongo da salgai.

Egia esan autoa indartsua da eta oso kontsumo baxuak lortzen ditu bere ezaugarriak galdu gabe, ez dago gure merkatuan 163 zaldirekin 4,1 litro lortzen dituen beste modelorik. Abiadura maximoa 225 km/ordukoa da eta 100 km/orduko abiadura 8,2 segundutan lortzen du.

Bertsio ekologiko honek beste marka batzuetan ikusi ditugun bezala aldaketa asko jasaten ditu kontsumoak jaisteko:  Start&Stop, KERS, direkzio lagundu elektrikoa, diseinu berriko hagunak aerodinamika hobetzeko, erresistentzia baxuko peumatikoak, esekidura baxuagoak, martxa egokiaren ohargailua, martxa luzeagoak eta marruskadura gutxiko olioa motorrean.

Bmw ActiveHybrid 7

Igandea, Abuztua 16th, 2009 | Santik idatzia

00187

Bmw autogileak bere luxuzko modeloaren bertsio hibridoa erakutsi digu eta zihurrenik hurrengo urtean kaleratuko da.

Guztira 465 zaldi lortzen ditu bi motorren bidez, bata 20 zaldiko elektrikoa eta bestea 449 zaldiko 4.4i V8 Biturbo gasolina. Nahikoa ditu 4,9 segundu 100 km/orduko abiadura lortzeko eta 8 abiadurako kaxa automatikoa darama. Teknologia hibridoari esker %15 erregai aurrezten du eta orain 9,4 litro erretzen ditu 100 kilometrotan. Litio ioizko bateriak erabiltzen ditu balaztaketaren bidez lortzen den elektrizitatea gordetzeko eta ohikoa den bezala Star&Stop sistema darama.

Hibridoek nola funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzue irakurri Toyota Prius modeloaren artikulua baina kontutan hartu Bmw honek ezin duela autoa motor elektrikoarekin bakarrik mugitu eta Priusak bai. Zure etxera eraman nahi baduzu joan zintezke 115.000 euro prestatzen karrozeria motzarentzat eta 141.000 luzearentzat.

Bmw Serie 7 High Security

Astelehena, Abuztua 10th, 2009 | Santik idatzia

00170

Gama osoa aurkeztu ondoren, beste bertsio berezi bat kaleratu du Bmw-ek, bere auto blindatua hain zuzen. Diotenez eztanda eta armekin egindako erasoetatik babesten ditu ibilgailuaren barnekoak. Auto hau ibilgailu ofizial bezala erabiltzeko sortu da, segurtasun altua behar duten pertsonentzat.

(gehiago…)