Etiketak: ‘Aston Martin’

Aston Martin DB9 berritua

Larunbata, Uztaila 31st, 2010 | Urkok idatzia

01636

Aston Martinek 2.003 urtetik salgai duen DB9 modeloa berritu du eta dagoeneko saltokietan aurkituko dugu. Hori bai, bertsio deskapotableak 210.000 euro baino gehiago balio ditu eta bertsio normalak 194.000 eurotik gora. Prezio altua dirudi baina ordaintzeko gai bagara trukean ia hobetu ezin den kotxea erosiko dugu. Bertsio berri honek kanpotik ia ez du aldaketarik izan, ondo begiratu ostean kolpe-leungailua eta aurreko parrillak forma berria dutela ikusi dezakegu. Aldaketak egiten diren bakoitzean gertatzen den bezala batzuen gustukoak izango dira baina ziur beste batzuentzat ez dela horrela izango. Aurrealdeko argiak berriz zerbait aldatu dituzte baina ia ez da diferentziarik antzematen eta 20 hazbeteko hagunak ere desberdinak dira. Diseinu berriko hagunen atzean zilar koloreko balazten pintzak ikusi daitezke.

(gehiago…)

Aston Martin Rapide modeloaren prezioa

Asteazkena, Otsaila 10th, 2010 | Santik idatzia

00998

Aston Martin marka udaberrian hasiko da Rapide izeneko berlina saltzen. Gogora dezagun 476 zaldiko luxuzko ibilgailu bategatik hitzegiten ari garela, gehiago jakin nahi duenak egin dezala klik hemen. Iada badakigu izango duen prezioa, bat erosteko 208.600 euro behar dira.

Bere arerio naturalak Porsche Panamera eta Maserati Quattroporte modeloak dira. Hirurak 5 metro luze inguruan dabiltza eta aparkatzeko garage luze xamarra behar dute, noski auto hau erosten duenak ez du horrelako arazorik izaten. Gustora jakingo nuke mota hauetako auto baten aseguruak zenbat balio duen eta ondoren dituzten manteinu kostuak, nahiz eta ez zaidan burutik pasa ere egiten inoiz horrelako auto bat erostea.

Aston Martin Rapide

Igandea, Iraila 20th, 2009 | Santik idatzia

00346

Lehen aldia da Aston Martin markak 5 ateko modelo bat kaleratzen duela, Rapide  modeloan karrozeriak kupe itxura hartzen du, bere lehiakide zuzen bat adibidez Mercedes Benz CLS modeloa da. Luxuzko berlina handia da, bere 5,01 metroko luzerarekin eta 2 tonako pisuaz. Ohikoa den moduan horrelako autoetan, atzeko eserlekuetan ez dira pertsona helduak sartzen ez dagoelako ia lekurik, umeak bakarrik. 2010 urtean iritsiko da mundu osoan dituen 125 kontzesionarioetara.

(gehiago…)

Aston Martin V12 Vantage

Asteartea, Uztaila 14th, 2009 | Santik idatzia

00056

Hemen da Aston Martin Vantage modeloaren bertsiorik basatiena. Ikusi besterik ez dago bere itxura aireztatzeko zuloekin, aluminiozko gurpil handiekin eta zeramikazko balaztekin. Biplaza honek 4,38 metro bakarrik neurtzen ditu baina sekreturik handiena motorrean dauka.

(gehiago…)