Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Goiko tituluan irakurri dezakezuen moduan Mazda marka japoniarrak Mazda 2 konpaktua berritzea erabaki du, bere anaia den Mazda 3 modeloaren antzeko irudia izanez. Aldaketak ez dira estetikoak bakarrik izango, motor guztiak berrikusiko dira Euro5 legedia gainditu ahal izateko. Amaitzeko kanbio automatikoa eskuragarri egongo da gasolina motor batekin.
Gainera 1.6 litroko motor berria izango dugu Mazdaren gaman, gaur egun 109 zaldi dituena ordezkatzeko. Orain 115 zaldiko indarra dauka, azelerazio gaitasun gehiago eta kontsumo baxuagoak. Diotenez Mazda 3 konpaktuan 4,4 litro erretzen ditu eta Mazda 5 monobolumenean berriz 5,2 litro 100 kilometroan.
Etiketak: Mazda, Mazda 2
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Hasera batean Meriva monobolumena kaleratu zenean ez ziren gamako motor guztiak agertu, horregatik gaurkoan falta ziren prezioak erakutsiko dizkizuegu. Zehazki 95 zaldiko 1.3 CDTI, 110 zaldiko 1.7 CDTI eta 130 zaldiko 1.7 CDTI diesel motorrak falta ziren. Prezioetan 1.300 euroko eskeintza sarturik dago:
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Essentia 15.590 euro
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Enjoy 16.940 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Enjoy 17.550 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Cosmo 19.000 euro
- 1.7 CDTI 130 zaldi Cosmo 19.510 euro
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

Jeep marka amerikarra orain Fiat taldearen aginduetara dago, zihurrenik gure merkatutik joan egingo da baina bitartean Wrangler modeloan aldaketa batzuk aurkeztu dituzte. Gehienbat barrukaldean egin da lan gehien, aginte taula berria, objektuak gordetzeko kutxa gehiago, alboko lehio haundiagoak, bolantze funtzioanitzduna eta USB hargunea ezarriz.
Ekipamendua ere hobetu egingo da 220 boltioko hargunea, alboko ispilu elektrikoak, abiadura kontrola, lainotako argiak eta Bluetooth sistemekin. Gaur egun dituen bi motorrek ez dute aldaketarik izango, akats larria gure ustez, ez direlako teknologikoki berrienetakoak. Dieselean gure merkatuan 2.8 litroko CRD motorra daukagu 177 zaldirekin eta ameriketan 3.8 litroko V6 gasolina. Une hauetan 34.500 euroko prezioan mugitzen da.
Irakurri albiste osoa »
Etiketak: Jeep, Wrangler
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

Aurreko urtean albiste honetan erakutsi genizuen Abarth prestatzaileak diseinatutako Fiat 500 modeloaren bertsiorik indartsuena eta hasera batean Ferrari baten jabeentzat ordezko auto moduan erabiliko zirela uste zen, beraien deportiboak tailerrean zeuden bitartean. Jakin berri dugunez 1.700 unitateko edizio berezi baten moduan salgai jarri da gure merkatuan eta 180 zaldiko auto txiki honengatik 46.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditugu!
Egia da oso ekipatua datorrela baina inola ere ez daukan prezioa izateko moduan: 17 hazbeteko hagunak, Xenonezko argiak, narruzko eserleku deportiboak, kanbio automatikoa, klimatizagailua, Bluetooth sistema, GPS nabigatzailea eta abar. 4 kolore desberdinetan erosi daiteke:
- Gorrian 46.340 euro
- Horian 47.600 euro
- Urdinean 48.795 euro
- Grisean 48.795 euro
Pixka bat urrunegi joan dira, begira ezazue prezio horietan zer nolako autoak erosi daitezkeen: Nissan 370z, Bmw 135i, Audi TT 2.0 TSI edo Volvo S60 T6 bat adibidez.
Etiketak: 500, Abarth, Fiat
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

A ze garbiketa egiten ari den Fiat taldea Alfa Romeo markaren gama barruan, aurreko egunean jakin genuen GT modeloa desagertu egingo zela baina oraingoan erabat harrituta utzi gaituen erabakia hartu dute italiarrek: Brera eta Spyder modeloak ere kendu egingo dituzte merkatutik. Nahiz eta biek 4 urte inguru bakarrik daramaten merkatuan ez dituzte salmenta oso onak izan, arrazoi nagusiena prezioan aurkitzen da, modelo esklusiboak dira baina oso garestiak eta prezio horietan erosleek nahiago dituzte modelo alemaniar ezagunak eskuratzea.
Honekin Alfa Romeoren gama erabat erren gelditzen da deskapotable eta kupe karrozeriarik gabe, Mito zein Giulietta konpaktu eta 159 berlinarekin. Hasera batean gainera ez dirudi merkatutik kenduko dituzten 3 modelo hauek ondorengorik izango dutenik. Alfa Romeo da krisia gehien nabaritzen dabilen marketako bat, oso modelo erakargarriak diseinatzen dituzte baina ez dauzkate merezi duten arrakastarik. Nik neuk aitortu beharra daukat Mito eta Giulietta modeloak konpaktuen kategoriako ederrenetakoak iruditzen zaizkidala. Laister 159 berlina ere berritua izango da, Giulia izena hartuz eta espero dugu markaren bezpiztea eragitea.
Etiketak: Alfa Romeo, Brera, Spyder
Orokorrean atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 28th, 2010 | Santik idatzia

Egunero ikus ditzakegu telebista eta aldizkarietan auto elektrikoei buruzko albisteak, etorkizunerako apostu egokiena dirudite baina gaur egun auto elektrikoaren garapenaren haseran bakarrik aurkitzen gara. Oraindik ez dago ia inolako azpiegiturarik ezta ere modelo erakargarririk salgai kontzesionarioetan. Hala ere espainiako gobernuak duela urtebete Novele izeneko plana martxan jarri zuen mota honetako auto bat erostera ausartzen zirenei diru laguntzak emanez.
Orain, urte bat geroago plan honen emaitzak jakinerazi dituzte, guztira 586 auto elektrikok jaso dute diru laguntzaren bat. Horrela diru laguntzetara bideraturik dauden 8 milioi eurotik oraingoz milioi bat bakarri gastatu du gobernuak. Oraindik oso modelo gutxi daude merkatuan eta hori asko nabarmentzen da. Salmenta gehienak empresa arloan izan dira, garraiorako flotak osatzeko batipat. Pixkanaka pixkanaka baina zihur, hurrengo urtean modelo gehiago izango ditugu merkatuan eta ea orduan zer gertatzen den.
Orokorrean atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 28th, 2010 | Santik idatzia

Badirudi hasi dela Dodge marka Caliber 2010 modeloaren lehen unitateak saltzen gure merkatuan, diseinu eta motor berriak erabiliz. Hasera batean 156 zaldiko 2.0i gasolina motorra bakarrik egongo da katalogoan eta urtea amaitu aurretik 163 zaldiko 2.2 CRD diesela agertuko da. Hauek dira prezioak 2 ekipamendu mailentzat:
SE Diseño: ABS + EBD, ESP + TCS, 4 airbag, aldapan abiatzeko sistema, inmobilizagailu elektronikoa, MP3 CD irratia, giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema, aire girotua, 4 lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua urruneko kontrolarekin, barneko ordenagailua, 17 hazbeteko altzairuzko hagunak eta alarma dakartza.
SXT Confort: lainotako argiak, parrilla kromatua, aluminiozko 17 hazbeteko hagunak, narruzko bolante funtzioanitzduna eta abiadura kontrola gehitzen zaizkio.
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SE Diseño 17.050 euro
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SXT Confort Automatikoa 19.700 euro
Etiketak: Caliber, Dodge
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 27th, 2010 | Santik idatzia
Jakin dugunez DGT trafiko zuzendaritza radarretan sistema berri bat probatzen hasi da eta oraingoan abiadura mugak errespetatzen ez dituzten gidari atzerritarrei bideraturik dago. Ez da lehen aldia kasu hau aipatzen dudana blog honetan, gidari atzerritar bati radar batean argazkia ateratzen diotenean ia inoiz ez du ordaintzen ezta punturik galtzen ere, burokrazia izugarria dagoelako eta kasu askotan bere herrialdeko trafiko zuzendaritzak ez duelako inolako akordiorik Espainiakoarekin.
Hemendik aurrera sistema honekin radar batek argazkia ateratzen duen unean matrikula aztertzen du eta atzerritarra bada lege haustea gertatu den lekutik gertuen dabilen lehen polizia patruilara bidaltzen du argazkia, gero honek autoa gelditu dezan isuna kobratzeko. Ez dirudi oso metodo eraginkorra denik, poliziak autoa bilatu eta jarraitu beharra daukalako eta adibidez oporretan dabiltzan auto kopuruarekin ezinezkoa da. Poliziak gidari bat gelditzea lortzen badu isuna diruz eta kreditu txartelez ordaindu dezake baina ez badu dirurik autoa konfiskatuko diote ordaindu arte.
Lehendabizi Murtziako A7, Zamorako A52 eta Alakanteko A31 errepideetan hasi dira erabiltzen sistema hau, bide hauetan radarretako isunen ia %40-a atzerritarrenak omen direlako. Egia esan izugarrizko kopuru altua da eta diru hori estatuak galdu egiten du. Ea ongi funtzionatzen duen, aspertuta bait nago gu radarretan frenatzen gabiltzan bitartean atzerritarrak bizi bizi igarotzen ikusteaz, legeak beraientzako ez balira bezala.
Trafikoa atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 27th, 2010 | Santik idatzia

Skoda Superb berlinak ere agur esango dio 1.9 TDI diesel motor zaharrari eta honen ordez 105 zaldiko 1.6 TDI berria erabiliko du laister. Kontsumoak jaisteaz gain Euro5 legedia betetzen du mekanika honek.
Ez dira zaldi asko horrelako berlina haundiarentzat eta hori prestazioetan ederki nabaritzen da: 12,5 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen eta ez du 190 km/orduko abiadura gainditzen baina trukean 5 litroko bataz besteko kontsumoak ematen ditu 130 gramuko CO2 emisioekin. Dena ezin zaio eskatu auto txekiarrari, asko ibili eta gutxi erre. Gure merkaturako prezioak ez dira kaleratu oraindik baina 21.000 euro inguruan kokatuko dela uste dugu.
Etiketak: Skoda, Superb
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 26th, 2010 | Santik idatzia

Gure gizartean bizi diren zenbait pertsonek behar bereziak dituzte segurtasun arloan, adibidez politikariek, empresari aberats edo artista oso famatuek. Horregatik blindatutako autoak erabiltzen dituzte. Gure merkatuan Bmw Serie 7 edo Audi A8 bezalako modeloak bakarrik erosi zitezkeen blindaturik eta orain beste bat aurkitu dezakegu, Jaguar XJ Sentinel berria.
Luxuzko ibilgailu honetan altzairuzko plakak, beira lodiagoak, pneumatiko indartuak eta Klevar materialeko piezak instalatzen dira mota guztietako erasoetatik babesteko, bai suzko armen tiroetatik zein bomben leherketetatik, beti ere eraso txikia den bitartean.
Guzti honekin autoak 1.500 kilo gehiago pisatzen ditu, guztira 3,3 tona, hala ere 9,7 segundutan iristen da 100 km/ordura eta 200 km/orduko abiaduraraino heldu daiteke 385 zaldiko 5.0 V8 gasolina motorrari esker. Kanpotik ez darama inolako elementu desberdinik, serieko bertsio arrunt batekin nahastu dadin.
Etiketak: Jaguar, XJ
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 26th, 2010 | Santik idatzia

Itxura batean ez dirudi aldaketarik jaso duenik Nissan Note monobolumen txikiak batipat ez delako denbora asko igaro bere diseinua berritu zenetik. Nissanek jakinerazi duen moduan ateetako heldulekuak orain margoturik daude, aurreko aleroi berria darama, elementu dekoratibo kromatuak dauzka, soinu sistema berria USB hargunearekin, kolore gama zabalagoa eta ESP sistema serietik instalaturik etorriko da bertsio guztietan. Ekipamendu mailak ere aberastu egingo dira: giltzarik gabe autora sartzeko sistema, argi automatikoak, euritako sentsoreak edo aire girotua eramanago dituzte maila desberdinen arabera.
Diesel motorrak ez dira ikutu baina bai gasolinazkoak. Ez dago potentzietan igoerarik, hobetu diren alderdiak CO2 emisioak eta kontsumoak dira, Euro5 legedia gaindituz. 1.4i eta 1.6i motorrek 88 eta 110 zaldi izaten jarraituko dute. Hurrengo urtean sartuko dira merkatura hobekuntza hauek.
Etiketak: Nissan, Note
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 25th, 2010 | Santik idatzia

Land Rover marka aditua da 4×4 modeloak egiten, egia esan gaman dituen ibilgailu guztiak mota honetakoak dira. Luxuzko marka baten moduan lan egiten du eta horregatik 190 zaldiko 2.7 TDV6 motorra txikiegia delakoan edo ordezkatua izango da. 245 zaldi dituen 3 litroko motor berean oinarriturik dagoen bigarren motor bat kaleratuko dute baina kasu honetan potentzia 211 zaldira jaitsiz. Motor hau Jaguar XF berlinan ere erabiltzen da, emaitza oso onekin. Hauek izango dira prezioak, betiko moduan pixka bat garestiagoak 21 zaldi irabazteagatik:
- 3.0 TDV6 211 zaldi S 48.980 euro
- 3.0 TDV6 211 zaldi SE 54.560 euro
- 3.0 TDV6 211 zaldi HSE 61.770 euro
- 3.0 SDV6 245 zaldi SE 56.800 euro
- 3.0 SDV6 245 zaldi HSE 64.000 euro
Etiketak: Discovery, Land Rover
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 25th, 2010 | Santik idatzia

Bere arerio japoniarrek motor indartsuagoak aurkeztu dituztenez 4×4 modeloentzat, Toyota markak ere atzean ez gelditzeko Land Cruiser modeloaren motorra indartzea erabaki du. Gaur egun dituen 173 zalditik 190 zaldira igoko da 3.0 D4D diesel motorra eta azelerazio gaitasuna 420 Nm-ekoa da 1.600 bira/minutuan.
Gainera indartsuagoa izatean gain aurreko bertsioak zituen bataz bestekoak mantentzen ditu 8,1 litrorekin eta Euro5 legedia gainditzen du. Abenduan hasiko dira lehen unitateak iristen gure merkatura, preziorik ez dago oraindik baina zihur izan ez dela merkeagoa izango.
Etiketak: Land Cruiser, Toyota
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

Furgoneta frantziar honek ere Euro5 legedia betetzeko motor berriak estreinatuko ditu hurrengo hilabeteetan. Orain gaman dauden 65, 85 eta 105 zaldiko 1.5 DCI diesel motorrak garatuak izan dira eta guztiek 5 zaldi irabazi dituzte. Horrela 70, 90 eta 110 zaldiko potentzietan salduko dira. Guztiek partikulen iragazkia serietik eramango dute isuri kutsakorrak murrizteko.
Gasolinan 90 eta 110 zaldiko 1.6i motorrak egoten jarraituko dute, baina dirudienez aldaketarik jasan gabe. Frantziarrak motor honen alde buru belarri jarraitzen dute apostu egiten, gaman eraginkorragoak diren TCE motorrak izan arren. Kangoo modeloaren prezioak ez dirudi asko mugituko direnik mekanika modernoen sarreragatik.
Etiketak: Kangoo, Renault
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

Peugeot markak Euro5 legedia betetzeko asmoarekin Partner furgonetara motor berriak sartuko ditu laister. Gero eta legedi zorrotzagoak daude Europan eta horregatik egin dira ikutu txiki hauek mekaniketan, batipat emisio kutsagarriak jaisteko.
Gasolinan 90 zaldiko 1.6i motorraren ordez 98 zaldiko 1.6 VTI berria agertuko da. Indartsuagoa izanik hala ere gutxiago kontsumitzen du emisio baxuagoak lortuz. Honi lagunduz 75 zaldiko 1.4 VTI motorra ere aukeran egoten jarraituko du.
Dieselean 110 zaldiko 1.6 HDI motorraren eboluzio bat dator, 112 zaldi ditu eta serietik partikulen iragazkia ekartzen du. Ikusten duzuen moduan ez dago aldaketa sakonik, hobekuntza txiki batzuk bakarrik.
Etiketak: Partner, Peugeot
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

Ez da asko falta Citroen C4 berria merkatuan agertzeko eta horregatik frantziarrak C4 zaharraren gama murrizten hasi dira. Hasteko C4 berlina karrozeria merkatutik kendu dute eta ez dirudi berriro agertuko denik, bere salmenta kopurua oso urria izan bait da, egia esan ez zen batere auto polita.
5 ateko konpaktuarekin jarraituz 150 zaldiko 1.6 THP motorra kendu egin dute, beste motorrekin eskuratu daitezkeen ekipamendu mailak ere murriztuz. Amaitzeko 3 ateko bertsioan orain 2 motor bakarrik daude, 95 zaldiko 1.4 VTi gasolina eta 90 zaldiko 1.6 HDI diesela. Badakizue, modelo hau gustokoa baduzue orain da aukera ona erosteko, eskeintza nahiko haundiak izango bait ditu belaunaldi berria iritsi aurretik.
Etiketak: C4, Citroen
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 23rd, 2010 | Urkok idatzia
Sebastien Loeb frantziarrak zortzigarren aldiz Alemaniako rallya irabazi du eta errekor berri bat lortu du aldi berean. Beste inork ez bai du lortu inoiz WRC rally berdina horren beste edizioetan irabaztea. Frantziarrak Alemanian bere karrerako 59 lasterketa irabazi du eta bere zazpigarren munduko txapelketa oso bideratua du, orain sailkapen orokorrean 58 puntuko abantaila bai du Sebastien Ogier gaztearekiko. Citroen taldeak denboraldia amaitu bitartean asfalto gaineko rallyetan Ogier Junior taldera bidali eta Sordo talde ofizialean jardutea erabaki du eta Alemaniako lasterketaren emaitza kontuan izaten badugu erabaki zuzena dela dirudi podiuma bereganatu bai du Citroen taldeak.
Irakurri albiste osoa »
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 23rd, 2010 | Santik idatzia

Ford Mondeo berlinak jasan duen eguneratze txikia ikusi ondoren, motor berriekin izango dituen prezioak erakustea bakarrik falta zaigu. Karrozeria familiarra 750 euro garestiagoa izango da eta Powershift enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa orain eskuragarri dago. 145 zaldiko gasolina motorrak bioetanolarekin ere funtziona dezake:
- 2.0i Flexifuel 145 zaldi Trend 24.615 euro
- 2.0i Flexifuel 145 zaldi Titanium 26.615 euro
- 2.0 SCTI Ecoboost 203 zaldi Titanium S Powershift 33.850 euro
- 2.0 SCTI Ecoboost 240 zaldi Titanium S Powershift 36.850 euro
- 2.0 TDCI 115 zaldi Trend 24.600 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Trend 25.800 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Titanium 27.800 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Trend Powershift 27.650 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Titanium Powershift 29.650 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium 29.000 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium S 32.000 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium Powershift 30.850 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium S Powershift 33.850 euro
Etiketak: Ford, Mondeo
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 23rd, 2010 | Santik idatzia

Volkswagen autogilearen gaman badaude errepidez kanpo ibiltzeko doituak dauden Cross izeneko bertsioak, adibidez Crosspolo edo Crossgolf. Baina ez egin ilusiorik, hauek ez bait dira 4×4 ibilgailuen modukoak baizik eta serieko autoei esekidura altuagoak, plastikozko babesak behekaldean eta lur orotarako balio duten gurpillak ezarriz lortutakoak dira. Merkatura iritsiko den azken bertsioa Crosstouran izenez ezagutuko da, hiri barneko espaloi altuak igotzeko egokiagoa dirudi errepidez kanpoko bideetan gidatzeko baino.
Bestalde ez dago inolako nobedaderik motorrei dagokionez, Touran monobolumenean erabiltzen diren berberak direlako, 90 zaldiko TDI txikia ezabatuz. Laburtzeko 105 zalditik 170 bitarteko 3 diesel eta 105 zalditik 140 zaldirarteko bi gasolina. Ezin du 4 gurpilletara trakzioa eraman, sistema erabat gomendagarria errepide txarretan gidatzerako orduan. DSG automatikoak eskuragarri egongo dira zenbait motorrekin.
Irakurri albiste osoa »
Etiketak: Cross Touran
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 22nd, 2010 | Santik idatzia
Dirudienez abenduan Honda marka japoniarrak bere autorik deportiboena merkatutik kentzeko asmoa du, Civik konpaktuan oinarriturik dagoen Type-R basatiaz gabiltza hizketan. Kapota azpian daraman motorra merkatuan dagoen bizienetakoa da, 2 litroko motor atmosferikoak turborik erabili gabe 200 zaldi ematen ditu eta 9.000 bira/minuturaino igotzen da, gozamen bat izan behar du mekanikaren zarata entzutea bira/min horietan.
Gainera merkatutik kentzearen arrazoia ez da salmenten kopurua baxua delako, alderantziz, nahiko ondo saltzen da baina tamalez ez du emisioen Euro5 legedia gainditzen. Beste merkatu batzuetan salgai jarraituko du, legeak bigunagoak direlako. Auto honek 235 km/orduko abiadura maximoa dauka, 100 km/ordura 6,6 segundutan iristen da eta bataz beste 9,1 litro erretzen ditu 215 gramu CO2 emisioekin.
Konpaktu deportiboak begiratzen bazabiltza zihur aurkituko dituzula abendura bitartean eskeintza ederrak unitate bat baino gehiagotan.
Etiketak: Civic, Honda
Orokorrean atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 22nd, 2010 | Santik idatzia

Lancia marka italiarrak Musa monobolumenean 95 zaldiko 1.3 MJT diesel motor berria jarri du erosleen eskura. Modelo honetan motor honek bataz beste 4,3 litro erretzen ditu 118 gramuko CO2 emisioekin eta 175 km/ordura iristeko gai da. Serietik Start&Stop sistema darama eta ez dauka matrikulazio zergarik ordaindu beharrik. Horrela gelditzen dira prezioak gure merkaturako 2 ekipamendu maila desberdinekin:
- Musa 1.3 MJT 95 zaldi Oro 19.400 euro
- Musa 1.3 MJT 95 zaldi Oro Plus 20.600 euro
Etiketak: Lancia, Musa
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 21st, 2010 | Urkok idatzia

Seat-ek irailean Alhambra berria kalean izango dela aurreikusten du baina dagoeneko bere prezioak publiko egin ditu eskaerak onartzen hasteko asmoz. Hasiera batean motor eskaintza 150 zaldiko 1.4 TSI gasolina motor batera eta dieselean 140 edo 170 zaldiko indarra duen 2.0 TDI motor batera mugatuko da. Gainera diesel motorren kasuan sei abiadurako DSG martxa sistema automatikoa ere izango dute hautagai. Hori bai, aurrerago eskaintza zabaltzeko asmoa dute gasolinako motor indartsuago batekin. Ekipamendua berriz oinarrizko Reference eta osoagoa den Style multzoetan banatu dute:
Irakurri albiste osoa »
Etiketak: Alhambra, Seat
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 21st, 2010 | Urkok idatzia
Orain arte DGT-eko bulego batean tramite bat egin nahi genuenean zirkulazio zerga ordaindu dugula erakutsi behar genuen baina Espainiako gobernuak legea aldatu du eta 2011ko urtarriletik aurrera ez dugu zirkulazio zergaren ordainagiririk erakutsi beharrik izango. Adibidez, datorren urtean kotxe baten jabearen izena aldatu nahi badugu ez dugu aurtengo zirkulazio zerga ordaindu dugula erakutsi beharko. Hori bai, gure udalak internet bidez zerga ordaindu ez dutenen zerrenda bidaliko du trafiko bulegoetara eta gure izena zerrendan badago ordainagiria erakutsi beharko dugu edozein tramite egin ahal izateko.
Albiste honek badu bere alde ona eta txarra. Egin dituzten kalkuluen arabera 22 milioi euro aurreztuko direla aurreikusten dute eta hori krisi garaian albiste ona da. Alde txarra berriz informazio bidaltzea udalen esku uzten duela da. Lan handia izaten duen pertsona batek zerga ordaindu ez duten pertsonen zerrenda egin eta trafikoko bulegoetara bidali beharko du eta horrek zalantzak sortzen ditu. Nork erakutsi behar die udalei zerrendak nola egin eta zein den bidaltzeko modua? Denborak aurrera egiten duenean sistemaren funtzionamendua hobetuko da baina hasiera batean akatsak egon daitezkeela pentsa daiteke. Momentuan gomendagarria izan daiteke trafiko bulegora joan behar dutenek zirkulazio zergaren ordainagiria eramatea gure izena ordaindu ez dutenen zerrendan agertzen bada eguna alperrik ez galtzeko.
Trafikoa atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Albiste honetan aipatu genuen moduan Nissanek Qashqai modeloan aldaketa txiki batzuk egin ditu motorretan zaldi gutxi batzuk irabaziz eta kontsumoak jaitsiz. Horregatik publikatzen ditugu prezio berriak:
- 1.6i 16v 117 zaldi Visia 19.530 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Acenta 20.630 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Sport 22.230 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Premium 23.530 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Visia 21.280 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Acenta 22.380 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Sport 23.980 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Premium 25.280 euro
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Japonian aurkeztu ondoren Europara iritsiko den X-Trail berrituaren argazki batzuk erakutsi ditu Nissanek. Kanpotik karrozerian aldaketa oso txikiak ikusten ditugu, parrila eta argien formak eraldatu dira batipat, LED argiak eta 18 hazbeteko hagun berriak daude. Barruan tapizatuak, eserlekuak, aginte panela eta informazio pantailak hobetu dira. Aukeren artean berogailudun eserlekuak, aparkatzeko atzeko kamerak eta klimatizagailu eraginkorragoak agertu dira.
Motorrak ere ikutu txiki batzuk jasan dituzte emisioak murrizteko asmoz baina orokorrean berdinak izaten jarraitzen dute: 150 zaldiko 2.0 DCI diesela, 173 zaldiko 2.2 DCI diesela eta 143 zaldiko 2.0i gasolina. Irailean datu gehiago izango ditugu, ordurarte itxarotea besterik ez daukagu egiterik.
Irakurri albiste osoa »
Etiketak: Nissan, X-Trail
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »