
Irailetik aurrera ikusi ahalko ditugu kalean lehenengo Infiniti M37 modeloak, hori bai, hasieran soilik 320 zaldiko indarra duen 3.7 litroko gasolinako motorrean. Udazkenerako utzi dituzte diesel motorrak eta datorren urteko udaberrirako berriz bertsio hibridoa. Orain erosi ahalko dugun gasolinako motorraren gehieneko abiadura 250 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 6,2 segundotan pasatzen da. Kontsumoa berriz batez beste 10,2 litrotakoa da ehun kilometroan. Ekipamenduari dagokionez Infiniti autoetan ohikoak diren bost multzoak izango dira eskuragai. Oinarrizko ekipamenduak zazpi airbag, bi-xenon argiak, atzealdea erakusten duen kamera, ABS+EBD, ESP+TCS, klimatizagailua, abiadura kontrola, disko gogorra duen soinu sistema eta kotxearen portaera aldatu dezakeen Drive Mode Selector sistema izango ditu.
Beste ekipamendu multzoak begiratzen baditugu GT ekipamenduak berogailua duten larruzko eserlekuak ditu eta egurra erabiltzen du barruko dekorazioan. S ekipamenduak hogei bulkadako hagunak, martxak bolantetik aldatzeko sistema, atzeko gurpiletan direkzio aktiboa eta eserleku eta motelgailu deportiboak ditu besteak beste. Azken ekipamendu multzoa Premium izenekoa da GT eta S bertsioetan aurkiko dugu. Goreneko maila honetan segurtasuna hobetzen duten sistemak izateaz gain soinu sistema hobeagoak ditu eta Eco-pedal izeneko funtzioari esker beharrezkoa dena baino gasolina gehiago noiz hari garen gastatzen jakin dezakegu. Jarraian ekipamenduaren araberako M37-aren prezio zerrenda:
- M37: 51.613 euro
- M37 GT: 55.354 euro
- M37 S: 57.982 euro
- M37 GT Premium: 61.693 euro
- M37 S Premium: 64.291 euro