Bugatti Veyron 16.4 Super Sport

01651

Bugattik Veyron 16.4 Super Sport  modeloa aurkeztu du edo errazago ulertzeko muntaia kate batean egin den munduko kotxerik azkarrena. Kotxe deportibo eta esklusibo bat oraindik eta bereziagoa egitea ez da erraza baina Bugattik lortu duela esan liteke. Motorrean ahal dituzten aldaketa guztiak egin ostean 1.000 zaldiko indarra 1.200 zaldiraino igo dute. Indar ikaragarri hau kontrolatu ahal izateko xasisa indartu behar izan dute eta motelgailuak lasterketetan erabiltzen diren motako batzuengatik aldatu dituzte. Modu berean motor indartsuagoa izateak behar berriak sortu ditu eta hori dela eta karrozeriak aldaketa batzuk izan ditu airearen sarrera hobetzeko asmoz. Aurrealdean aire sarrerak handiagoak dira eta atzealdearen itxura moldatu egin da airea motorrera hobeto bideratzeko asmoz. Karrozeria berriz diseinatu behar izan dutela baliatuz karbono zuntza erabili dute eta modu horretan segurtasuna hobetu eta kotxearen pisua 50 kilo jaistea lortu dute. Edizio berezi honen beste berezitasun bat karbono zuntza ez dutela margotu da, soilik autoren beheko aldea laranja kolorez margotu dute.

Bugattik kotxe azkarra egitea lortu duela badaki eta gehieneko abiadura probetara Guinness errekorreko jendea gonbidatu zuten. Alemanian egin ziren probetan 434 kilometro orduko abiadura lortu zuten, hori bai, saltzen diren unitateetan abiadura 415 kilometrotara mugatu da segurtasun arrazoiak direla eta. Momentuan ez dago ez kontsumo, ez azelerazioaren datu ofizialik baina kontuan izaten badugu Veyron “normal” batek 0tik 100 kilometrotara pasatzeko 2,5 segundo behar dituela pentsa liteke Supert Sport edizioaren azelerazioa azkarragoa izango dela. Prezioaren berririk ere ez dago baina 1.000 zaldiko modeloak milioi euro bat baino gehiago balio ditu eta seguruenik Super Sport modeloa garestiagoa izango da. Oso garestia dela dirudi baina 30 aletara mugatutako edizio berezi honen lehenengo bost autoak dagoeneko salduak daude eta ez dirudi besteak saltzeko arazorik izango dutenik.

01652

01653

01654

01655

Etiketak: , ,

Iruzkinak itxita daude.