Epaileek autoak konfiskatu ditzateke

Gauzak asko ari dira gogortzen trafiko zuzendaritza eta gobernuaren aldetik, gidatzean legea hausten dutenentzat gero eta zigor haundiagoak ezarriz. Egun hauetan onartu dira zenbait aldaketa trafikoko legean, abenduan legea martxan izango da eta huskeriak diruditen arren gauza oso serio jartzen ari da:

- Epaile batek birritan legea hautsi duen gidari bati autoa konfiskatu ahalko dio, adibidez gidabaimena kendu eta hala ere berriro falta oso larriak egiten jarraitzen badu. Hau ez da gauza matematiko bat izango, beti ere epaileak dauka azkenengo erabakia. Falta oso larriak dira alkohola edanda gidatzea, karnetik gabe gidatzea, drogaren efektupean gidatzea, abiadura mugak askogatik gainditzea eta abar. Azkenean neurri logikoa da, pertsona batek ez baditu legeak errespetatzen eta ez bada gai ohitura horiek zuzentzeko onena autoa kentzea da.

- Listuaren bidezko droga probak egitea derrigorrezkoa da hemendik aurrera eta ukatu eginez gero urtebete arteko kartzela zigorra edo 4 urterainoko gidabaimena galdu genezake.

- Abiadura mugak gainditzeagatik ere 3 eta 6 hilabete bitarteko kartzela zigorrak ezarri ditzakete epaileek, herri barruan 60 km/orduan gaindituz (110 km/orduko), errepidean 80 km/orduan (160 km/orduko) eta autobidean 80 km/orduan (200 km/orduko).

Zuzen gidatzen dugun gidariok ez daukagu zertan bildurtu beharrik, oso zaila da kasu hauetako batean aurkitzea baina honekin erotuta moduan dabilen jendea errepidetik kentzea lortzen bada neurri positiboak izango dira. Epaileek gizartearen aldeko zerbitzuak egitera ere behartu dezake gidari bat isuna edo gartzela zigorraren ordez.

Iruzkinak itxita daude.