
Volvo S60 berlina berriaren ondoren karrozeria familiarra daraman V60 modeloaren ordua iritsi da. Auto bera da funtsean baina maletategi haundiagoarekin eta pixka bat luzeagoa 4,63 metrorekin. Lehen aldia da S60 berlinak karrozeria familiarra daukala eta abuztuan hasiko dira saltzen suediarrak. 115 zalditik hasi eta 304 bitarterainoko motorrak aurkituko ditugu gasolina, bioetanola edo diesela erabiliz.
Gamaren gorenean 304 zaldiko 3.0 Turbo T6 4×4 gasolina motorra daukagu eta dieselean berriz 205 zaldiko 2.4 D5 motorra. Sistema berriak ere estreinatzen ditu, adibidez “Corner Traction Control” izenekoa zeinek kurba batean sartzean atzeko barrukaldeko gurpilla balaztatzen du kanpokaldekoari indar gehiago emanez azkarrago igarotzeko bertatik. Hala ere izarra CitySafeti sistema da, autoa bakarrik balaztatzeko gai da oinezko bat aurrean badauka. Ezin ahaztu enbrage bikoitzeko Powershift kanbio automatikoarekin, ezinbestekoa kilometro askoan gidatzen dutenentzat. Hau da motorren zerrenda eta argazki batzuk:
- 1.6 T3 de 150 zaldi eta 240 Nm-eko parra
- 1.6 T4 de 180 zaldi eta 240 Nm-eko parra
- 2.0 T5 de 240 zaldi eta 320 Nm-eko parra
- 2.0 T de 203 zaldi eta 300 Nm-eko parra
- 3.0 T6 de 304 zaldi eta 440 Nm-eko parra
- 1.6 D DRIVe de 115 zaldi eta 270Nm-eko parra, hau bertsio ekologikoa da
- 2.0 D3 de 163 zaldi eta 400 Nm-eko parra
- 2.4 D5 de 205 zaldi eta 420 Nm-eko parra



