
Azkenean sartu du Europar Batasunak eskua auto elektrikoen inguruan eta oraingoan oso beharrezkoa den gauza baterako: auto elektriko guztietan bateriak kargatzeko konektore bakarra ezartzeko bestela telefono mugikorren moduan marka bakoitzat berea beharko luke eta. Gaur egun 220 boltioko harguneetan kargatzeko entxufe arrunta erabiltzen da baina ez 480 boltioko eta 3 hariko harguneetan.
Erabaki honek gainera aurrera bultzada haundia ematen dio teknologia elektrikoari, Europa osoan zehar edozein kargatzeko guneetan funtzionatuko bait du gure auto elektrikoak. Logikoa den bezala bateriek ere ezaugarri tekniko berdinak izango dituzte marka batean edo bestean. Neurri hau motozikleta eta bizikleta elektrikoetara ere hedatzen da.