
A ze ezustea eman digun Nissanek Murano modeloarentzat diesel motorra kaleratzearekin batera, denok motor berriaren zain geunden bitartean japoniarrek autoaren diseinua berritu dute. Badirudi 190 zaldiko 2.5 DCI motorra pixkat berotzen zela eta horregatik aire gehiago sartzeko aldaketak egin behar izan dituzte aurrekaldean, parrila, kolpe leungailua eta lainotako argien kokapena mugituz.
Dena dela autoak irabazi egin du, orain bataz beste 8 litro erretzen ditu 450 Nm-eko azelerazio gaitasunarekin, 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen eta 200 km/orduan dauka muga. Serietik kanbio autoamikoa eta 4 gurpilletara trakzioa eramango du. Abuztuan iristiko da saltokietara ondorengo prezioekin:
- 2.5 dCi 190 zaldi Acenta Automatikoa 42.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Sport Automatikoa 46.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Premium Automatikoa 50.450 euro
Kritika moduan esan dezakegu Nissanek Navara modeloan erabiltzen duen 231 zaldiko 3.0 DCI diesel motorra agian hobeto etorriko litzaiokeela luxuzko 4×4 honi. Badirudi gainera orain gasolina eta diesela desberdinak izango direla kanpotik.



