Aston Martin DB9 berritua

01636

Aston Martinek 2.003 urtetik salgai duen DB9 modeloa berritu du eta dagoeneko saltokietan aurkituko dugu. Hori bai, bertsio deskapotableak 210.000 euro baino gehiago balio ditu eta bertsio normalak 194.000 eurotik gora. Prezio altua dirudi baina ordaintzeko gai bagara trukean ia hobetu ezin den kotxea erosiko dugu. Bertsio berri honek kanpotik ia ez du aldaketarik izan, ondo begiratu ostean kolpe-leungailua eta aurreko parrillak forma berria dutela ikusi dezakegu. Aldaketak egiten diren bakoitzean gertatzen den bezala batzuen gustukoak izango dira baina ziur beste batzuentzat ez dela horrela izango. Aurrealdeko argiak berriz zerbait aldatu dituzte baina ia ez da diferentziarik antzematen eta 20 hazbeteko hagunak ere desberdinak dira. Diseinu berriko hagunen atzean zilar koloreko balazten pintzak ikusi daitezke.

Aldaketarik jasan ez duten elementuen artean aurkituko dugu 480 zaldiko 6.0 V12 gasolina motorra baina trukean ekipamenduak hobekuntzak izan ditu. Soinu ekipoa aldatu egin da eta Bang & Olufsen markako bategatik aldatu da. Horrez gain, Bluetooth sistema hobetu da eta pneumatikoen presioa aginte paneletik kontrolatzeko sistema instalatu dute. Azkenik, barrualdeko dekorazioak aldaketa txiki batzuk jasan ditu. Berrikuntza guztietan aipagarriena ordea motelgailu sistemak izan duena izan daiteke. Bertsio berri honetan sistema pasibo batetik dinamiko batera pasa dira, Sport modu deportiboa izango du motelgailu sistema berriak. Zer esan nahi duen honek? Seguruenik aginte paneletik motelgailu sistemaren gogortasuna aukeratu ahalko dela martxan goazela. Zalantzak argitzeko modurik onena saltokira joan eta bakoitzak bere begiekin ikusi eta oinekin probatzea izango da.

Datu teknikoei begiratuz ikusten dugu 100 km/ordura 4,6 segundutan iristen dela, abiadura maximoa 306 km/orduan kokatzen dela eta bataz beste 17,8 litro erretzen dituela 421 gramu CO2 emisioekin. Azkarra da baina aldi berean asko erretzen du, dena ezin da eskatu…

01637

01638

01639

Etiketak: ,

Iruzkinak itxita daude.