
Benetan polita iruditzen zait ibilgailu hau, oinarriturik dagoen prototipotik ia ez da ezer aldatu eta diseinu erabat indartsua dauka. Hobe lukete marka gehiagok gauza bera egingo balute, baina tamalez lehenik izugarrizko diseinudun prototipoak erakusten dituzte eta azkenean kaleratutako modeloak erabat desberdinak izaten dira, orokorrean zatarragoak. 4 metro inguru neurtuko ditu eta hirian barrena ibiltzeko pentsatua dago, motor eraginkorragoekin eta aukeran 4 gurpilletara trakzioarekin, egunen batean errepidez kanpo ibiltzea pentsatzen badugu ere.
2011 urtean ikusiko dugu Pariseko autoerakusketan eta Nissan Juke bezalako autoekin lehiatuko du zuzenean. Egunero ikusten dugu marka guztiak beraien produktuak eraldatzen dabiltzala, gaur egun ekonomiak agintzen du eta etorkizuna askorentzat ibilgailu txikiagoak egitean dago. Nor esan behar zuen duela urte batzuk horrelako Range Rover txiki bat izango genuela merkatuan…
Etiketak: Evoque, Range Rover