
Hyundai Tucson modeloaren ordezkoa salgai jarriko da gure merkatuan egun gutxi barru eta ix35 izenarekin ezagutuko da. Marka korearrak kalitatea izugarri igo du bere produktuetan eta horregatik ematen da izen aldaketa hau, erosleak ez erlazionatzeko lehengo ibilgailu zaharrekin. Gauza bera egin da i10, i20 edo i30 kasuetan.
Bi gasolina eta 3 diesel izango ditugu gama barruan: 149 zaldiko 1.6i, 163 zaldiko 2.0i, 115 zaldiko 1.7 CRDI, 136 zaldiko 2.0 CRDI eta amaitzeko 184 zaldiko 2.0 CRDI motorrak. Ez dauzkagu oraindik prezio eta ekipamendu zehatzak baina badakigu 22.000tik 32.000 euro bitartean mugituko direla.