Mexikoko rallya 2010

01112

WRC (World Rally Car) txapelketak aste honetan ozeano atlantikoa zeharkatuko du eta Mexikoko rallyan indarrak berriz neurtuko dituzte munduko txapela irabazteko faboritoak diren Sebastien Loeb frantziarra eta Mikko Hirvonen finlandiarrak. Suedian Ford etxeko gidaria izan zen garailea urte osoan elurretan egingo den proba bakarrean eta Mexikon autoak ibiliko diren pistetan lurra izango da nagusi, mundialeko lasterketa gehienetan lehiatuko diren gainazala.

Lur pistetan ondo moldatzen diren gidariak izango dira munduko txapelketa irabazteko faboritoak eta talde horretan sartu behar dugu Sebastien Loeb. Citroen etxeko gidariak Mexikoko rallya lau aldiz irabazi du, WRC txapelketarako puntuagarria izan den guztietan, eta aurtengoan ere faborito nagusia bera izango da. Ostegun honetako erakustaldiaren ondoren ostiralean hasiko da benetako rallya igandean amaituz.

Nazioarteko federazioak rallyen munduan ezarri duen urtetik urterako lasterketen errotazioak direla eta 2009an mundu txapelketarako ez zen puntuagarria izan Mexikoko rallya. Aurtengoan antolatzaileek Guajanato eta Leon hirien arteko mendiarteak aukeratu dituzte rallya egiteko eta alturak eragina izango du autoetan oxigeno gutxituko giroak motorren errendimendua jaisten bait du.

Kotxeek oxigeno falta hau dela eta beraien potentziaren %20 galduko dutela kalkulatzen da eta horrek talde desberdinen arteko aukerak parekatzea ekarriko du. Pilotuek kontuan izan beharreko beste gauza bat izango da lasterketa ibiliko den pista lehorretan harri asko egongo dela, gidari bat baino gehiago erretiratzera behartu dezaketen matxura handiak sortzen dituzte autoan bidertzeko harriek. Beraz kontuz ibiltzera behartuak daude eta kopilotuak beriz oharrak zuhur errepasatzera.

Etiketak:

Iruzkinak itxita daude.