Diesel motorra Infiniti autoentzat

01100

Duela gutxi jardun nintzen azaltzen Infiniti modeloei buruz Europan arrakasta izan dezaten diesel bertsioak edukitzea ezinbestekoa dela, zeren saltzen diren autoetatik ia 80% dieselak direlako. Badirudi entzun egin didatela eta Infinitik, Nissanen luxuzko autoen markak, udara honetatik aurrera 238 zaldi eta hiru litroko diesel motorra eskainiko du bere gama barruan. Motor berri hau Renault etxearekin elkarlanean garatu dute eta modelo guztietan bolantetik bertatik martxak aldatu ditzakeen zazpi abiadurako sistema automatikoa izango dute. Hasiera batean EX eta FX modeloetan eskainiko dute baina urtea bukatu aurretik Europan hurrengo hilabeteetan saltzen hasiko diren luxuzko M berlinan ere aukeratu ahalko da.

- EX30d modeloaren kasuan 0tik ehun kilometrora 7,9 segundotan pasatzen da, 224 km/orduko abiadura maximoa lortzen du eta gasolinako bertsioak ehun kilometro egiteko 11,3 litro behar dituen bitartean dieselak 8,4 litro nahikoa ditu 224 gramo CO2 emisioekin.

- FX30d modeloa berriz 8,3 segundotan pasatzen da 0tik 100 kilometrora eta 9 litroko kontsumoa du 240 gramo CO2 emisioekin, gasolina bertsioak baino hiru litro gutxiago.

- M30d modeloari buruz ez daukagu oraingoz datu gehiago baina erabat logikoa den bezala bere bi anaiak baino azkarragoa izango da kontsumo baxuagoekin.

Salneurrien daturik ez dute eman oraindik baina modelo hauek 60.000 euro baino gutxiago balioko dutela aurreikusten da eta matrikulazio zerga handiena ordainduko dute (%14,75), dieselak dira baina ez dago miraririk egiterik emisioekin 200 zalditik gorako autoetan. Ez ahaztu orain arte salgai zegoen motorrik baxuena 320 zaldiko gasolina bat zela eta gaur egun zaila da salmenta onak jasotzea potentzia horietan bakarrik mugituz.

Etiketak: , ,

Iruzkinak itxita daude.