BMW M3 eraginkorragoa

01098

Auto-egile alemaniarra bere auto guztien kontsumo maila jaisten saiatzen ari da eta markako izarra den M3 modelo mitikoa ere ez da libratu. Hemendik aurrera M3 guztiek Start&Stop sistema etxetik jarrita ekarriko dute, honi esker semaforo batean edo bidegurutze batean gelditzen garenean motorra automatikoki gelditu eta piztuko da. Modu horretan kontsumoa pixka bat jaisten da hiri barruan gidatzen denean, hori bai, errepide biratuetan ez dauka inolako eraginik. Start&Stop sistema zazpi abiadurako automatikoetan eta sei martxako eskuzko kanbioarekin aurkituko dugu. Orain 420 zaldiko motor honek 11,2 litro gasolina behar ditu 100 kilometro egiteko enbrage bikoitzeko kanbio automatikoarekin eta 12,4 litro kaxa arruntarekin. Atzekaldean LED argi berriak eramango ditu.

Kotxe eraginkorragoak lortzera ez dira mugatu ordea eta oraindik auto azkarrago baten itxura emateko M3 modeloari hautazko “Competition Package” izeneko ekipamendu multzoa erantsi ahalko zaio: esekidurak 10 milimetro baxuagoak, 19 bulkadako hagunak, esekiduraren kontrol sistema automatikoa zein errepidearen egoeraren arabera doitzen den, txasisaren moldaketak egonkortasun handiagoa izateko eta karbono zuntzeko piezak eramango ditu karrozerian.

Etiketak: ,

Iruzkinak itxita daude.