
Emisioen eta kontsumoen murrizketa helburu harturik, Mini markak bere modeloetan gasolina motorrak ordezkatuko ditu udaberrian. Hasteko gasolinazko 1.4 75 eta 95 zaldikoak desagertu egingo dira gamatik, beraien ordez 75 eta 98 zaldiko 1.6 gasolinak erabiliko dira. Ikusten duzuen bezala potentzia berdinekoak dira baina eraginkorragoak.
75 zaldiko motorrak ez du matrikulazio zergarik ordainduko baina ezin du kanbio automatikorik izan beste guztien moduan eta datu aipagarri moduan jakin ezazue Mini guztietan estabiltate kontrola serietik datorrela.
Kontsumoak jaisteko irtenbidea ez da beti motor txikiagoak egitea, askotan indar gutxi edukitzeagatik zailtasunak dituzte aldapak igotzeko, aurreraketak egiteko edo autobideetan abiadura konstanteak mantentzeko horregatik motorra gehiago erreboluzionatu behar da kontsumoak igoz.
Bestalde Mini Cooper S modeloan 1.6 Turbo motorrak orain 184 zaldi izango ditu, lehen baino 9 zaldi gehiago eta kontsumo baxuagoak. Behean daukazue aldatutako motorren taula:
- 1.6i 75 zaldikoa, 100 km/ordura 13,2 segundutan, 175 km/orduko muga eta bataz bestekoa 5,1 l/100 km.
- 1.6i 98 zaldikoa, 100 km/ordura 10,5 segundutan, 186 km/orduko muga eta bataz bestekoa 5,4 l/100 km.
- 1.6i 122 zaldikoa, 100 km/ordura 9,1 segundutan, 203 km/orduko muga eta bataz bestekoa 5,4 l/100 km.
-1.6 Turbo 184 zaldikoa, 100 km/ordura 7,3 segundutan, 228 km/orduko muga eta bataz bestekoa 5,8 l/100 km.
Motor hauek Mini One, Cooper, Cabrio eta Clubman modeloetan erabiltzen dira