
Itxura aldaketa bat jasan du Ford markako Connect modeloak, bere lehiakideekiko atzean ez gelditzeko. Furgoneta hau bi karrozerietan eskuratu daiteke: Transit bertsioan zama eramateko eta Touneo bertsioan pertsonak garraiatzeko. Aldaketak estetikoak dira gehienbat, diseinu berriko parrilla, kolpe leungailua, atzeko argiak, ekipamendu gehiago eta kalitate gehiagoko materialak.
Motorrak ez dira aldatzen, denak dieselak dira 1,8 litroko TDCi modeloan oinarrituak 3 potentzia mailekin: 75 zaldi (6 litro erretzen ditu), 90 zaldi (6,2 l) eta 110 zaldirekin (6,4 l). Serietik ABS, CD irratia bolantean botoiekin, itxitura sistema zentralizatua, lehioak irekitzeko sistema elektrikoa eta aurreko bi airbag ekipatzen ditu 16.080 eurogatik.
Aukera bezala aire girotua, lainotako argiak, ESP+EBD, EBA, euritako sensoreak, nabigatzailea, aparkatzeko sensoreak, alboko airbagak, alarma edo aldapan abiatzeko laguntza aurkitzen dira.