Artxibo hau ‘Auto berriak’ atalean
dago
Osteguna, Iraila 9th, 2010 | Santik idatzia

Motor hau familiar bertsioan agertu zen lehenik Ibiza modeloan eta orain 5 edo 3 ateko konpaktuarekin ere erosi daiteke. Horrela 105 zaldiko 1.2 TSI motor honek potentzia bereko 1.6i zaharra desagertarazten du katalogotik. Pentsatuko duzuen bezala belaunaldi berriko motorra izanik prestazio hobeagoak ematen ditu kontsumo baxuagoekin. Abiadura maximoa 190 km/ordukoa da, nahikoa ditu 9,8 segundu 100 km/ordura azeleratzeko eta bataz beste 5,9 litro gasolina erretzen ditu 139 gramuko CO2 isuriekin. Eskuzko kanbioarekin Start&Stop sistema loturik doa baina ez DSG kanbio automatikoarekin. Hauek dira prezio guztiak:
- Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi S&S Style 17.710 euro
- Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi DSG Style 18.600 euro
- Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi S&S Sport 18.070 euro
- Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi DSG Sport 18.950 euro
- Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi S&S Style 17.190 euro
- Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi DSG Style 18.080 euro
- Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi S&S Sport 17.550 euro
- Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi DSG Sport 18.430 euro
Etiketak: Ibiza, Seat
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Iraila 8th, 2010 | Santik idatzia

Bere 5 eserlekuko anaiak bezala Grand C-Max monobolumenak ere bere bertsio guztien prezioak erakutsi ditu. Honek 2 eserleku gehiago izatean gain alboko ate lerrogarriak daramatza eta 95 zaldiko dieselaren ordez 163 zaldiko bat aurkitzen da gamako errege bezala. Bi diesel indartsuenek bakarrik eraman dezakete enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa:
(gehiago…)
Etiketak: C-Max, Ford, Grand C-Max
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Iraila 8th, 2010 | Santik idatzia

Ford markak ezarri ditu belaunaldi berriko C-Max monobolumenaren prezioak, kasu honetan 5 ateko bertsioari buruzkoak dira. 2 ekipamendu maila eta 5 motor daude hasera batean, First Edition izeneko edizio berezia lehen asteetan bakarrik egongo bait da salgai eskeintza moduan:
(gehiago…)
Etiketak: C-Max, Ford
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Iraila 7th, 2010 | Santik idatzia

Peugeot, Citroen eta Bmw marken artean garatutako 1.6 THP motor honek izugarrizko mesedea egiten die 3 autogileei, ia gamako auto guztietan erabiltzeko balio duelako: 207, 307, 3008, 5008, DS3, C4, DS4, Cooper, Countryman, Clubman, C4 Picasso edo C5 modeloetan adibidez. Orain Euro5 legedia gainditzeko aldaketa txiki batzuk jasan ditu eta bide batez 5 zaldi irabazi 155 zaldiko potentzian geratuz.
207 konpaktua erraz mugitzen du mekanika honek, 215 km/orduraino eramaten du, 8 segundutan iristen da 100 km/ordura eta bataz beste 6,8 litro gasolina erretzen ditu CO2 emisioak 159 gramukoak izanik kilometroko. 6 abiadurako eskuzko kanbioarekin loturik doa eta hauek dira une hauetako prezioak eskaintzak kontuan izanda:
- 207 GT 3 ate 1.6 THP 155 zaldi 17.440 euro
- 207cc deskapotablea 1.6 THP 155 zaldi 21.410 euro
Etiketak: 207, Peugeot
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Iraila 7th, 2010 | Santik idatzia

Frantziarrekin jarraituz C4 berriaren ondoren konpaktu honen luxuzko bertsioa izango den DS4 modeloa aurkeztu digute. Kalitateari dagokionez C4 berriaren gainetik dago baita ere prezio aldetik. Citroen markak bere gama bikoiztu nahi du, bertsio arruntak alde batetik (Adibidez C3, C4, C5…) eta luxuzko bertsioak beste aldetik (DS3, DS4, DS5…). Horrela erosle gehiagorengana iristeko aukera dauka beste markei salmentak kenduz. DS4 berriarekin jarraituz jakin ezazue 4,27 metroko luzera daukala eta 5 ateko karrozeria, atzeko ateen heldulekuak kristalaren markuan gorderik ditu.
(gehiago…)
Etiketak: Citroen, DS4
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Iraila 6th, 2010 | Santik idatzia

Citroen marka barruan ere nahiko mugimendu dabil egun hauetan, laister Pariseko auto erakusketa ospatuko da eta noski etxean derrigorrez produktu berriak aurkeztea nahi dute. Hauetako bat C4 Picasso monobolumenaren aktualizazioa izango da, aurreko kolpe leungailu berriak 5 edo 7 ateko karrozerientzat, kolore gehiago, sabaia beltzean margotzeko aukera, gurpil desberdinak, elementu dekoratibo kromatuak, aurreko parrilla logotipo berriarekin eta egunerako LED argiak daramatza orain. Kanpotik itxurak ia berdin jarraitzen du, auto hau oso ongi saltzen da eta ez du merezi gehiegi ikutzerik. Aldaketa gehienak motorretan aurkituko ditugu, guztiek Euro5 legedia gainditzen dutelarik:
(gehiago…)
Etiketak: C4, C4 Grand Picasso, C4 Picasso, Citroen
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Iraila 6th, 2010 | Santik idatzia

Honda apostu gogorra egiten ari da teknologia hibridoaren alde eta gaur egun mota honetako 3 auto dauzka salgai: Civic, Insight eta CR-Z modeloak. Orain badirudi Jazz monobolumen txikiak ere bere bertsio hibridoa jasoko duela, gamako laugarrenean bihurtuz. Bere anaia haundiek daramaten sistema elektriko bera erabiliko du baina kasu honetan elektrizitateaz bakarrik mugitzeko gai izango da, gasolina motorra erabili gabe kilometro pare batean behintzat.
(gehiago…)
Etiketak: Honda, Jazz
Auto berriak, Ekologikoak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Iraila 6th, 2010 | Santik idatzia

Ez, ez nabil nahasturik. Ford markak hasera batean salgai eduki dituen Galaxy berri guztiak kanbio automatikoarekin bakarrik erosi zitezkeen eta orain erabaki du eskuzko kanbioak gamara sartzea. Horrela kanbio automatikodun bertsioekiko 1.700 euro aurreztea lortzen da eta bi diesel motor hauekin erosi daiteke:
- 2.0 TDCI 140 zaldi Trend 35.240 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Titanium 37.250 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium 38.450 euro
Etiketak: Ford, Galaxy
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Igandea, Iraila 5th, 2010 | Santik idatzia

Lexus markak bere berlina txikienari zenbait aldaketa egitea erabaki du. Aurreko kolpe leungailua, parrillaren diseinua, egunerako LED argiak eta barruko dekorazioan aldaketak aipatu ditzakegu. Bai berlina zein deskapotablean eskuratu daiteke. Honetaz aparte gamara diesel motor berri bat iritsiko da 150 zaldirekin, hau 177 zaldiko 2.2 litroko motorraren bertsio baxuago bat da. 200d izenez ezagutuko den bertsio honek 205 km/ordu lor ditzake, 100 km/ordura 10, segundutan iristen da eta bataz beste 5,1 litro erretzen ditu.
(gehiago…)
Etiketak: IS, Lexus
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Larunbata, Iraila 4th, 2010 | Santik idatzia

Frantziarrek 3008 modeloa 2009 urtean kaleratu zutenean haseratik iragarri zuten bertsio hibrido bat izango zuela. Prototipo ugari ikusi ondoren badirudi egia bihurtu dela proiektu hau eta hurrengo urtean errepideetan ikusiko dugu. Gainera berrikuntza tekniko asko dakartza, lehendabiziko aldiz diesel motor bat erabiliko da hibrido batentzat eta gainera 4 gurpilletara trakzioa eskeintzen du.
(gehiago…)
Etiketak: 3008, Peugeot
Auto berriak, Ekologikoak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Iraila 3rd, 2010 | Urkok idatzia

Pariseko auto azokan berrikuntza ugari aurkeztuko dira eta horietako bat Toyotaren Verso-S monobolumena izango da. Oraindik ez dute xehetasun handirik eman eta izango duen ekipamendua edo erabiliko dituen motorrak jakiteko zain egon beharko dugu. Japoniarrek kotxe berri hau egiterakoan oinarri moduan Yaris Verso modeloa hartu dutela diote. Toyotaren asmoa Opel Meriva edo Honda Jazz bezalako kotxeei aurre egitea dela dirudi. Azken urteetan merkatuaren auto eskaintza asko zabaldu da erosleen beharretara egokitzeko asmoz eta Verso-S berria joera berri horren barruan sartu beharko genuke.
Erosle askok kotxe altuak nahi izaten dituzte baina ohiko monobolumenak luzeak izaten dira eta horrek hirietan ibiltzen den jendearentzat eragozpen ugari sortzen ditu. Aparkatzerakoan leku asko behar dute eta auto-ilara luzeak sortzen direnean kotxe artean ibiltzea oso konplikatua izaten da. Verso-S berriak merkatuaren segmentu hori bereganatu nahi du eta horretarako barrualde eroso eta zabala eskainiko omen du lau metro eskaseko luzeran. Bere arerioek ez bezala ibilgailu honek zihurrenik bertsio hibridoa ere izango du. 2011 urte haseran iritsiko da merkatura.
Etiketak: Toyota, Verso-S
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Iraila 3rd, 2010 | Urkok idatzia

Audi-ren A1 modeloak Mini-rekin lehiatu nahi du baina bere hautazko ekipamenduaren zerrenda oraindik ez dago Mini-ren parean. Audi-k hutsune hori konpontzen duen bitartean Alemaniako Senner Tuning taldeak A1 kotxeei izaera deportiboa ematen dion tuning paketea aurkeztu du. Audi S1 bertsioa kaleratuko dutela aurreikusten da baina egun hori iritsi bitartean A1 deportibo bat nahiago duenarentzat hainbat aukera eskaintzen ditu Senner taldeak. Hori bai, guztiak ordaindu beharrekoak dira eta zenbait kasutan garesti. Adibide moduan kotxearen elektronika moldatuz 1.6 litroko TDI motorraren jatorrizko 105 zaldiak 140 zaldi bihurtu ditzakegu 900 euro ordainduta. Kontuan izan behar dugu ez dutela inolako piezarik aldatzen motorrean eta soilik elektronika moldatzera mugatzen direla.
Senner taldekoak ez dira kotxearen indarra handitzera mugatu eta barruko eta kanpoko itxura ere gure gustuen arabera moldatu ditzakegu. Kanpoaldetik ditugun aukeren artean aurkituko ditugu hemezortzi bulkadako hagun beltzak 1.600 euroren truke edo ihes hodi bikoitza 900 eurotan. Horrez gain, karrozeriarentzat margo urdin berezi bat eskaintzen dute 480 euroko prezioarekin. Barrualdeari dagokionez erosleak egurra, zuntza edo larrua konbinatu ditzake ia modu amaigabean. Altueran doitu daitekeen esekidura sistema ere eraman dezake. Hori bai, hautazko pakete osoa erosi nahi badugu A1 kotxearen prezioari 8.150 euro gehitu beharko dizkiogu.
(gehiago…)
Etiketak: A1, Audi, Senner
Auto berriak, Tuning atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Iraila 2nd, 2010 | Santik idatzia

Agertu dira azkenean Mercedes Benz CLS berriaren lehen irudi ofizialak, zurumurru eta argazki espia askoren ondoren. Kupe itxurako berlina haundi honek Audi A5 edo Bmw Serie 6 bezalako modeloekin lehiatzen du. 2010 urte amaieran kaleratuko dute belaunaldi berri hau alemaniarrek ondorengo mekanikekin:
(gehiago…)
Etiketak: CLS, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Iraila 2nd, 2010 | Santik idatzia

Chevrolet marka amerikarrak bere lehen monobolumena kaleratuko du Europan hurrengo urtean, Orlando izenez ezagutuko dugu eta 7 eserleku eraman ahalko ditu. Marka hau GM taldean sartua dago Opel alemaniarraren moduan eta Europarako teknologia elkarbanatzen dute. Une hauetan gama guztia goitik behera eraldatzen dabiltza, lehena Captiva modeloa izan zen, geroago Cruze berlina ikusi genuen eta azken izarra Orlando berria izango da.
(gehiago…)
Etiketak: Chevrolet, Orlando
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Iraila 1st, 2010 | Santik idatzia

Pixkanaka pixkanaka informazio gehiago lortzen ari gara Renault markaren berlinarik haundienari buruz eta oraingoan motorrei buruzko albisteak jaso ditugu. Gure merkatuan 2 gasolina eta 3 diesel izango ditugula dirudi, CVT motako kanbio automatikoekin gehienak:
- 2.0i gasolina 140 zaldirekin eta bataz besteko kontsumoa 8,3 litrokoa da 100 kilometroan.
- 3.5i V6 gasolina 240 zaldirekin
- 2.0 DCI diesela 150 zaldirekin
- 2.0 DCI diesela 175 zaldirekin
- 3.0 V6 DCI diesela 240 zaldirekin
(gehiago…)
Etiketak: Latitude, Renault
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Iraila 1st, 2010 | Santik idatzia

Kalean dago A3 modeloa 105 zaldiko gasolina motor berriarekin, 1.2 litroko TFSI motor honek bataz beste 5,5 litroko kontsumoa lortzen du, 100 km/ordura 11,2 segundutan iristen da eta 190 km/orduko abiadura maximoa dauka. 7 abiadurako kanbio automatikoa eraman dezake, serietik Start&Stop sistemarekin dator eta Sportback karrozeriarekin 1.400 euro gehiago ordaindu behar da:
- 1.2 TFSI 105 zaldi Attraction 22.590 euro
- 1.2 TFSI 105 zaldi Attraction S-Tronic 24.770 euro
- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambition 25.850 euro
- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambition S-Tronic 28.030 euro
- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambiente 25.680 euro
- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambiente S-Tronic 27.860 euro
Etiketak: A3, Audi
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Abuztua 31st, 2010 | Santik idatzia

Ford marka oso gustora dago Fiesta konpaktua izaten ari den salmentekin, Europan 10 modelo salduenen artean mugitzen da ia hilabetero. Hala ere, edizio mugatu bat kaleratuko du zenbaki on horiekin jarraitzeko ondorengo ekipamenduarekin: ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag poltsa belaunekoa barne, direkzio lagundua, barneko ordenagailua, pakete elektrikoa (ispiluak, lehioak…), 16 hazbeteko hagunak, beira tintatuak eta atzeko aleroia. Hauek dira prezioak, diesel edo gasolina motorrarekin:
- 1.4i gasolina 96 zaldi 14.900 euro
- 1.6 TDCI diesela 95 zaldi 16.100 euro
Etiketak: Fiesta, Ford
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Heico prestatzaileak Volvo markarekin bakarrik egiten du lan eta kaleratu berri den S60 berlinarentzat zenbait produktu jarri ditu salgai. Autoaren kanpoko itxura pixkat bizitzeko aurreko zein atzeko kolpe leungailu desberdinak, 4 irteerako ke hodiak, 18-20 hazbete bitarteko hagunak, motelgailu baxuagoak eta atzeko aleroiak aurki ditzakegu. Beti ere gehiegikeriarik gabe, itxura deportiboagoa izanez baina aldi berean seriotasuna mantenduz.
Motorrek ere gatz gehiago daukate egindako aldaketen ondoren, batipat bi gasolina indartsuenetan zentratu dira: 2 litroko turboak orain 47 zaldi gehiago ditu bere 297 zaldirekin eta 3 litroko turboak 24 zaldi irabazi ditu guztira 330 zaldi emanez. Horrela azken honek 100 km/orduko abiadura 5,8 segundutan lortzen du eta elektronikoki 250 km/orduko abiadura maximora mugaturik dago. Ez daukagu piezen prezioaei buruzko informaziorik.
(gehiago…)
Etiketak: Heico, S60, Volvo
Tuning atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Goiko tituluan irakurri dezakezuen moduan Mazda marka japoniarrak Mazda 2 konpaktua berritzea erabaki du, bere anaia den Mazda 3 modeloaren antzeko irudia izanez. Aldaketak ez dira estetikoak bakarrik izango, motor guztiak berrikusiko dira Euro5 legedia gainditu ahal izateko. Amaitzeko kanbio automatikoa eskuragarri egongo da gasolina motor batekin.
Gainera 1.6 litroko motor berria izango dugu Mazdaren gaman, gaur egun 109 zaldi dituena ordezkatzeko. Orain 115 zaldiko indarra dauka, azelerazio gaitasun gehiago eta kontsumo baxuagoak. Diotenez Mazda 3 konpaktuan 4,4 litro erretzen ditu eta Mazda 5 monobolumenean berriz 5,2 litro 100 kilometroan.
Etiketak: Mazda, Mazda 2
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

Hasera batean Meriva monobolumena kaleratu zenean ez ziren gamako motor guztiak agertu, horregatik gaurkoan falta ziren prezioak erakutsiko dizkizuegu. Zehazki 95 zaldiko 1.3 CDTI, 110 zaldiko 1.7 CDTI eta 130 zaldiko 1.7 CDTI diesel motorrak falta ziren. Prezioetan 1.300 euroko eskeintza sarturik dago:
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Essentia 15.590 euro
- 1.3 CDTI 95 zaldi EcoFLEX Enjoy 16.940 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Enjoy 17.550 euro
- 1.7 CDTI 110 zaldi Cosmo 19.000 euro
- 1.7 CDTI 130 zaldi Cosmo 19.510 euro
Etiketak: Meriva, Opel
Auto berriak, Monobolumenak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Igandea, Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

Jeep marka amerikarra orain Fiat taldearen aginduetara dago, zihurrenik gure merkatutik joan egingo da baina bitartean Wrangler modeloan aldaketa batzuk aurkeztu dituzte. Gehienbat barrukaldean egin da lan gehien, aginte taula berria, objektuak gordetzeko kutxa gehiago, alboko lehio haundiagoak, bolantze funtzioanitzduna eta USB hargunea ezarriz.
Ekipamendua ere hobetu egingo da 220 boltioko hargunea, alboko ispilu elektrikoak, abiadura kontrola, lainotako argiak eta Bluetooth sistemekin. Gaur egun dituen bi motorrek ez dute aldaketarik izango, akats larria gure ustez, ez direlako teknologikoki berrienetakoak. Dieselean gure merkatuan 2.8 litroko CRD motorra daukagu 177 zaldirekin eta ameriketan 3.8 litroko V6 gasolina. Une hauetan 34.500 euroko prezioan mugitzen da.
(gehiago…)
Etiketak: Jeep, Wrangler
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Igandea, Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

Aurreko urtean albiste honetan erakutsi genizuen Abarth prestatzaileak diseinatutako Fiat 500 modeloaren bertsiorik indartsuena eta hasera batean Ferrari baten jabeentzat ordezko auto moduan erabiliko zirela uste zen, beraien deportiboak tailerrean zeuden bitartean. Jakin berri dugunez 1.700 unitateko edizio berezi baten moduan salgai jarri da gure merkatuan eta 180 zaldiko auto txiki honengatik 46.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditugu!
Egia da oso ekipatua datorrela baina inola ere ez daukan prezioa izateko moduan: 17 hazbeteko hagunak, Xenonezko argiak, narruzko eserleku deportiboak, kanbio automatikoa, klimatizagailua, Bluetooth sistema, GPS nabigatzailea eta abar. 4 kolore desberdinetan erosi daiteke:
- Gorrian 46.340 euro
- Horian 47.600 euro
- Urdinean 48.795 euro
- Grisean 48.795 euro
Pixka bat urrunegi joan dira, begira ezazue prezio horietan zer nolako autoak erosi daitezkeen: Nissan 370z, Bmw 135i, Audi TT 2.0 TSI edo Volvo S60 T6 bat adibidez.
Etiketak: 500, Abarth, Fiat
Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Larunbata, Abuztua 28th, 2010 | Santik idatzia

Badirudi hasi dela Dodge marka Caliber 2010 modeloaren lehen unitateak saltzen gure merkatuan, diseinu eta motor berriak erabiliz. Hasera batean 156 zaldiko 2.0i gasolina motorra bakarrik egongo da katalogoan eta urtea amaitu aurretik 163 zaldiko 2.2 CRD diesela agertuko da. Hauek dira prezioak 2 ekipamendu mailentzat:
SE Diseño: ABS + EBD, ESP + TCS, 4 airbag, aldapan abiatzeko sistema, inmobilizagailu elektronikoa, MP3 CD irratia, giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema, aire girotua, 4 lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua urruneko kontrolarekin, barneko ordenagailua, 17 hazbeteko altzairuzko hagunak eta alarma dakartza.
SXT Confort: lainotako argiak, parrilla kromatua, aluminiozko 17 hazbeteko hagunak, narruzko bolante funtzioanitzduna eta abiadura kontrola gehitzen zaizkio.
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SE Diseño 17.050 euro
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SXT Confort Automatikoa 19.700 euro
Etiketak: Caliber, Dodge
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 27th, 2010 | Santik idatzia

Skoda Superb berlinak ere agur esango dio 1.9 TDI diesel motor zaharrari eta honen ordez 105 zaldiko 1.6 TDI berria erabiliko du laister. Kontsumoak jaisteaz gain Euro5 legedia betetzen du mekanika honek.
Ez dira zaldi asko horrelako berlina haundiarentzat eta hori prestazioetan ederki nabaritzen da: 12,5 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen eta ez du 190 km/orduko abiadura gainditzen baina trukean 5 litroko bataz besteko kontsumoak ematen ditu 130 gramuko CO2 emisioekin. Dena ezin zaio eskatu auto txekiarrari, asko ibili eta gutxi erre. Gure merkaturako prezioak ez dira kaleratu oraindik baina 21.000 euro inguruan kokatuko dela uste dugu.
Etiketak: Skoda, Superb
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Abuztua 26th, 2010 | Santik idatzia

Gure gizartean bizi diren zenbait pertsonek behar bereziak dituzte segurtasun arloan, adibidez politikariek, empresari aberats edo artista oso famatuek. Horregatik blindatutako autoak erabiltzen dituzte. Gure merkatuan Bmw Serie 7 edo Audi A8 bezalako modeloak bakarrik erosi zitezkeen blindaturik eta orain beste bat aurkitu dezakegu, Jaguar XJ Sentinel berria.
Luxuzko ibilgailu honetan altzairuzko plakak, beira lodiagoak, pneumatiko indartuak eta Klevar materialeko piezak instalatzen dira mota guztietako erasoetatik babesteko, bai suzko armen tiroetatik zein bomben leherketetatik, beti ere eraso txikia den bitartean.
Guzti honekin autoak 1.500 kilo gehiago pisatzen ditu, guztira 3,3 tona, hala ere 9,7 segundutan iristen da 100 km/ordura eta 200 km/orduko abiaduraraino heldu daiteke 385 zaldiko 5.0 V8 gasolina motorrari esker. Kanpotik ez darama inolako elementu desberdinik, serieko bertsio arrunt batekin nahastu dadin.
Etiketak: Jaguar, XJ
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »