Artxibo hau ‘Deportiboak’ atalean dago

Bugatti Veyron 16.4 Super Sport

Larunbata, Uztaila 31st, 2010 | Urkok idatzia

01651

Bugattik Veyron 16.4 Super Sport  modeloa aurkeztu du edo errazago ulertzeko muntaia kate batean egin den munduko kotxerik azkarrena. Kotxe deportibo eta esklusibo bat oraindik eta bereziagoa egitea ez da erraza baina Bugattik lortu duela esan liteke. Motorrean ahal dituzten aldaketa guztiak egin ostean 1.000 zaldiko indarra 1.200 zaldiraino igo dute. Indar ikaragarri hau kontrolatu ahal izateko xasisa indartu behar izan dute eta motelgailuak lasterketetan erabiltzen diren motako batzuengatik aldatu dituzte. Modu berean motor indartsuagoa izateak behar berriak sortu ditu eta hori dela eta karrozeriak aldaketa batzuk izan ditu airearen sarrera hobetzeko asmoz. Aurrealdean aire sarrerak handiagoak dira eta atzealdearen itxura moldatu egin da airea motorrera hobeto bideratzeko asmoz. Karrozeria berriz diseinatu behar izan dutela baliatuz karbono zuntza erabili dute eta modu horretan segurtasuna hobetu eta kotxearen pisua 50 kilo jaistea lortu dute. Edizio berezi honen beste berezitasun bat karbono zuntza ez dutela margotu da, soilik autoren beheko aldea laranja kolorez margotu dute.

(gehiago…)

Aston Martin DB9 berritua

Larunbata, Uztaila 31st, 2010 | Urkok idatzia

01636

Aston Martinek 2.003 urtetik salgai duen DB9 modeloa berritu du eta dagoeneko saltokietan aurkituko dugu. Hori bai, bertsio deskapotableak 210.000 euro baino gehiago balio ditu eta bertsio normalak 194.000 eurotik gora. Prezio altua dirudi baina ordaintzeko gai bagara trukean ia hobetu ezin den kotxea erosiko dugu. Bertsio berri honek kanpotik ia ez du aldaketarik izan, ondo begiratu ostean kolpe-leungailua eta aurreko parrillak forma berria dutela ikusi dezakegu. Aldaketak egiten diren bakoitzean gertatzen den bezala batzuen gustukoak izango dira baina ziur beste batzuentzat ez dela horrela izango. Aurrealdeko argiak berriz zerbait aldatu dituzte baina ia ez da diferentziarik antzematen eta 20 hazbeteko hagunak ere desberdinak dira. Diseinu berriko hagunen atzean zilar koloreko balazten pintzak ikusi daitezke.

(gehiago…)

Audi TTS

Larunbata, Ekaina 12th, 2010 | Urkok idatzia

01532

Uztailetik aurrera saltokietan izango da TTS hobetua. Alemaniarrek kotxean denetik pixka bat ukitu dute eta berrikuntzak karrozeria, xasis, ekipamendu, motor eta barrualdean aurkituko ditugu baina autoaren izaera galdu gabe. Hasteko esekidura sistema hobetu egin da eta berrikuntza honi esker kontsumoa 0,2 litro jaitsi dute. Hagunak berriz aluminiozkoak dira eta etxetik jarrita 18 hazbetekoak ekartzen ditu. Hori bai, nahi duenak 19 hazbetekoak izango ditu eskuragai. Balazta sistema ere lasterketetan ibiltzen den motatakoa da eta ESP kontrol sistema moldatu da kotxearen kontrola galdu gabe derrapatu ahal izateko, beti ere neurri baten barruan.

(gehiago…)

Audi TT 2010, prezioak

Asteazkena, Ekaina 2nd, 2010 | Santik idatzia

01477

Aurreko egunean ikusi dugun moduan Audi TT deportiboak aldaketa txiki batzuk izan ditu eta hauen ondoren prezioak horrela geldituko dira:

  • 1.8 TFSI 160 zaldi 31.980 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi 36.700 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi S-Tronic 40.690 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi Quattro S-Tronic 43.580 euro
  • 2.0 TFSI 272 zaldi TTS Quattro 53.570 euro
  • 2.0 TFSI 272 zaldi TTS Quattro S-Tronic 56.040 euro
  • 2.5 TFSI 340 zaldi TTRS Quattro 63.530 euro
  • 2.0 TDI 170 zaldi Quattro 39.470 euro

Porsche 911 GT2 RS

Larunbata, Maiatza 29th, 2010 | Urkok idatzia

01479

Stuttgart-eko etxeak bere kotxe ezagunaren bertsio berri bat kaleratu du eta ezinezkoa badirudi ere oraindik eta hobeagoa da. 911 GT2 RS izenaren azpian 620 zaldiko indarra duen sei zilindroko 3.6 Boxer motor bat ezkutatzen da, GT normal batean baino 90 zaldi gehiago. Potentzia guzti horri esker bere gehieneko abiadura 330 kilometro ordukoa da eta 0tik 100 kilometrotara 3,5 segundotan pasatzen da, 200 kilometrotara 9,8 segundotan eta 300 kilometrotara 28,9 segundotan. Eta hau guztia 11,9 litroko kontsumoarekin, noski ez abiadura horietan gidatuz.Gainera marka honek bere historia guztian kaleratu duen autorik indartsuena izango da.

(gehiago…)

Audi R8 GT

Larunbata, Maiatza 29th, 2010 | Urkok idatzia

01471

Audik R8 deportiboaren edizio berezi bat kaleratzea erabaki du. Hobe ezina zirudien auto bat oraindik eta arinagoa, indartsuagoa eta azkarragoa bihurtzea lortu dute. Baina lehenik eta behin albiste txarrak eman behar ditugu. Edizio berezi hau 333 aletara mugatu dute eta Alemanian bere prezioa 193.000 eurotakoa izango da. Bat erostea ia ezinezkoa izango da baina kalean ikustea oraindik eta zailagoa izango dela dirudi. Horrek ez du esan nahi maisulan honen aurrean txapela ezin dugunik kendu.

(gehiago…)

Ferrari 599 GTO

Osteguna, Maiatza 13th, 2010 | Santik idatzia

01386

Ai ai ai , a zer nolako autoa datorkigun italiatik, Formula bateko zaletuen jainkoa den Ferrari maitearen eskutik. Ez da gutxiagorako, 599 GTO (Gran Turismo Omologatto) modelo hau Ferrarik inoiz eraiki duen autorik azkarrena da, zirkuituko ibilgailu bat errepideetan ibiltzeko prestatua, ez dago ia beste ezer esan beharrik. Jarraitu irakurtzen…

(gehiago…)

Peugeot RCZ, prezioak

Osteguna, Maiatza 6th, 2010 | Santik idatzia

01333

Audi TT modeloarekin lehiatzera datorren Peugeot RCZ modeloak motor indartsuak eta ekipamendu aberatsa daramatza, alemaniarra baina milaka euro merkeagoa izanik. Hauek dira prezio ofizialak:

- 1.6 THP 156 zaldi 27.000 euro

- 1.6 THP 156 zaldi Automatikoa 28.000 euro

- 1.6 THP 200 zaldi 29.200 euro

- 2.0 HDI 163 zaldi 29.200 euro

Serietik aurkituko ditugu ABS+EBD, ESP, TCS, 6 airbag, MP3 CD irratia, 18 hazbeteko hagunak, aldapan abiatzeko laguntza, Bixenon argiak, itxitura zentralizatua, lainotako argiak, abiadura kontrola, aparkatzeko sentsoreak, bi zonatako klimatizagailua, USB hargunea edo Bluetooth sistema besteak beste. Ikusiko dugu baina logika guztiarekin merkeagoa izanda eta hobeto ekipaturik joatean salmentak kendu beharko lizkioke Audiari.

Audi R8 Spyder V10

Asteartea, Maiatza 4th, 2010 | Urkok idatzia

01322

Kotxe perfekturik ba ote dagoen galdetuz gero ezetz esan beharko genuke baina Audi R8 Spyder ia perfektua dela onartu beharra dago. Audiren bihotza duen deskapotable honek zirkuituetan ibiltzen diren auto askori ez dio inolako inbidiarik. Hamar zilindroko 5.2 FSI motorrak 525 zaldiko indarra du eta 0tik 100 kilometrora 4,1 segundotan pasatzen da. Bere gehieneko abiadura 313 kilometrotakoa da eta kontsumoa 14,9 litro, noski R8 Spyder bat erosi dezakeenari kontsumoak gutxi axola dio. Indar guzti hori kontrolatu ahal izateko quattro trakzio sistema etxetik jarrita ekarriko du eta 19 bulkadako hagunen atzealdean denera 24 pintza dituzten balaztak eramango ditu. Zerbait hobeagoa nahi duenak eta 11.200 euro gehiago ordainduta zeramikazko balaztak jarri ahalko dizkio bere R8-ari.

(gehiago…)

Audi TT

Igandea, Maiatza 2nd, 2010 | Urkok idatzia

01315

Audik TT arrakastatsuan berrikuntzak egitea erabaki du baina hain txikiak dira ia ez direla nabaritu ere egiten. Lehen begiratu batean Audi guztietan ikusi daitekeen egunerako LED argiak sartu dituzte. Kolpe leungailuak ere berriak dira naiz eta asko ez den nabaritzen. Orain parrillaren kolore beltza argiagoa da eta atzealdean difusore berri bat sartu dute. Aldaketa hauek direla eta TT zaharra baino bi zentimetro luzeagoa da. Barrualdean berriz aluminioa leku gehiagotan erabili dute eta eserlekuen larruak tratamendu berezi bat izango dute. Alemaniarrek diotenaren arabera kotxea eguzkitan dagoenean larrua ez da lehen bezain beste berotuko eta TT zahar batekin alderatuz gero larruaren tenperaturan 20 graduko aldea egon daiteke. TT bat erosi dezaketenek asko eskertuko dituzte larruzko eserleku berriak batez ere udaran.

(gehiago…)