Artxibo hau ‘Lasterketak’ atalean
dago
Igandea, Iraila 5th, 2010 | Santik idatzia

Gaur arratsaldean ospatu da Zumarragan Antiguako igoera, ibilbidea aurten luzeagoa zen 3,5 kilometrorekin eta zati batean herri barrutik igarotzen ziren gidariak. Eguraldi oso beroa egin du eta nahiko jende hurbildu da lasterketa ikustera. Pronostiko guztiak bete dira eta Aitor Zabaletak irabazi du proba, bigarren Angela Vilariño eta podiumeko azken lekuan berriz Aritz Egozkue. Hauek dira partehartzaile guztien denbora ofizialak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 23rd, 2010 | Urkok idatzia
Sebastien Loeb frantziarrak zortzigarren aldiz Alemaniako rallya irabazi du eta errekor berri bat lortu du aldi berean. Beste inork ez bai du lortu inoiz WRC rally berdina horren beste edizioetan irabaztea. Frantziarrak Alemanian bere karrerako 59 lasterketa irabazi du eta bere zazpigarren munduko txapelketa oso bideratua du, orain sailkapen orokorrean 58 puntuko abantaila bai du Sebastien Ogier gaztearekiko. Citroen taldeak denboraldia amaitu bitartean asfalto gaineko rallyetan Ogier Junior taldera bidali eta Sordo talde ofizialean jardutea erabaki du eta Alemaniako lasterketaren emaitza kontuan izaten badugu erabaki zuzena dela dirudi podiuma bereganatu bai du Citroen taldeak.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Abuztua 18th, 2010 | Urkok idatzia
Hiru asteko atsedenaren ondoren WRC txapelketa hemen da berriz eta aste honetan Alemaniako lasterketaren txanda izango da. Proba hau denboraldi honetan asfalto gainean egingo den bigarrena izango da eta faborito nagusia Sebastien Loeb da. Alemaniako lasterketa WRC mailarako puntuagarria izan da 2002. urtetik eta frantziarra izan da irabazle edizio guztietan. Lasterketa honek ordea badu berezitasun deigarri bat. Berez asfalto gaineko proba bat dela esaten da baina euria egiten badu errepideak asko lokazten dira eta horrek pilotuen lana konplikatzen du. Matxura edo istripu bat ez bada gertatzen aste honetako rallyko podiumera hiru Citroen igoko direla dirudi.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Abuztua 4th, 2010 | Urkok idatzia
Finlandiako rallyan faborito nagusiak etxeko gidariak izaten dira eta aurtengoan ez da salbuespena izan Ford taldeko Jari-Matti Latvalak izan bai da garailea baina hori bai, azken metroraino borrokatu behar izan du. Finlandiarraren areriorik gogorrena Citroen etxeko Ogier gaztea izan da eta bien artean soilik hamar segundoko aldea egon da. Frantziarra denboraldi honetan lehenengo aldiz gidari ofiziala izan da eta emaitza ikusita argi dago erabaki zuzena hartu duela talde frantziarrak. Hogeita sei segundoko atzerapenarekin podiumeko hirugarren lekura Sebastien Loeb igo da. Munduko txapeldunak lasterketa hasi aurretik esan zuen irabazten saiatuko zela baina ez zuela alferrikako arriskurik hartuko eta horrela izan da. Sailkapen nagusian abantaila handia du eta probako hirugarren postua oso ona izan daiteke denboraldia amaitzen denean.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Uztaila 27th, 2010 | Urkok idatzia
WRC (World Rally Car) txapelketa amaitzeko sei lasterketa falta direnean txapelduna erabakita dagoela dirudi eta hori emozioaren kalterako da. Asteburu honetan Finlandiako rallyak bere 60. edizioa ospatuko du eta hori dela eta antolatzaileek zenbait berrikuntza egin dituzte ikuskizuna hobetu nahian. Ostegunean hasiko den lasterketa larunbat gauean amaitzeko zenbait aldaketa egin dituzte ibilbidean. Hala ere, ezusteko handiena lau aldiz munduko txapeldun izan den Juha Kankkunen gidari finlandiarrak parte hartuko duela da Ford Focus RS pribatu batekin. Nahiz eta zortzi urte pasa diren bere azken partaidetzatik Kankkunen-ek lehenengo hamarren barruan amaitu nahi du eta batez ere Raikkonen gainditu nahi du. Beraz, morboa eta interesa lortu dutela dirudi eta larunbat gauean jakingo du nor den garailea. Hori bai, rallyrako faborito nagusia Hirvonen dela esan beharko genuke finlandiarra etxean bai dago eta 2009. urtean bera izan zelako irabazlea.
Asteburu honetan Ford etxeko gidariak dira faboritoak baina Sebastien Loeb ezin dugu ahaztu. Citroen etxeko lehenengo gidariak munduko txapelketan abantaila handia du, 51 puntu Sebastien Ogier gazteari, eta ez duela alferrikako arriskurik hartuko esan du 2008. urtean irabazi bai zuen. Hala ere, argi utzi du aukera badu irabazten saiatuko dela. Irabazten saiatuko den beste bat Dani Sordo izango da ez bai du datorren urterako auto ofizialik. Kataluniarrak Bulgarian bigarren postua lortu zuen baina hori ez da nahikoa izan talde frantziarrak dagoeneko esan bai du datorren urtean bere gidari ofizialak Loeb eta Ogier izango direla. Erabaki honekin hasi dira datorren urterako pilotu mugimenduak. Ford taldeko gidariak ez dira urte ona egiten hari eta baliteke datorren urtean Sordok lekua izatea talde amerikarrean baina oraindik goiz da datorren denboraldiaz hitz egiteko. Momentuan aste honetan finlandiako rallya dugu.
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 12th, 2010 | Urkok idatzia
Bulgariako rallyaren laburpena egin beharko bagenu Sebastien Loeb bere bidetik jarraitzen duela esan beharko genuke eta Citroen berriz geldiezina izan dela. Bulgariako lasterketa lehenengo aldiz izan da munduko txapelketarako puntuagarria baina Loebek nahi izan duenean, eta behar izan duenean, azeleragailua zanpatu eta soilik berak dakien moduan irabazi du. Marka frantziarrak berriz bere lau auto sartu ditu sailkapen orokorreko lehenengo lau postuetan. Munduko txapelketan balentria hau lortu zen azken aldia 1993. urtean izan zen eta Toyotaren eskutik. Dani Sordo bigarren postuan bukatzea lortu du baina Finlandian ez da talde ofizialeko partaidea izango eta 2.007. urteko kotxe bat erabili beharko du. Ikusi egin beharko da nola moldatuko den.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Ekaina 28th, 2010 | Urkok idatzia
Munduko txapelketak bere zazpigarren proba ospatuko du asteburu honetan. Sei probaren ondoren Sebastien Loeb da liderra eta bere taldekoa ez den lehen gidariari, hau da Hirvoneni, 50 puntuko aldea ateratzen dio. Zazpi lasterketa falta dira eta Loeb bere abantaila mantentzeko gai bada ez luke arazorik izan behar munduko txapeldun izateko zazpigarren aldiz jarraian. Erabakitzeko gelditzen dira nor izango den txapeldunordea eta nor izango den Loeb-en taldekidea. Citroen taldeak orain arteko emaitzak kontuan izanik Dani Sordori Finlandiako probatik aurrera gidari ofizial izaera kendu eta Sebastien Ogier gazteari ematea erabaki du. Talde frantziarrak denboraldia hasi zenean kataluniarraren alde apustu egin zuen baina Ogier uste zutena baino hobeto moldatu da lehiaketara eta momentu honetan sailkapen nagusiko bigarrena da Loeb-ek baino 38 puntu gutxiagorekin. Gidarien txapelketa bideratua badute eta ez da gauza bera gertatzen taldekako txapelketarekin eta hori izan liteke hasiera batean Sordo Junior taldera bidaltzearen arrazoi nagusia. Hala ere, kontuan izan behar dugu datorren urterako prestakuntza ez dutela baztertu eta Sordo kendu eta bere lekuan Ogier jartzeko eskatzen hasiak dira Frantzian.
Esan beharra dugu datorren denboraldian rally munduan aldaketa handiak izango direla eta motor berriekin batera talde berriak sartuko direla aurreikusten dela. Ford etxeak Focus modeloa kendu eta Fiesta berriari emango dio aukera. Citroen taldean berriz antzerako zerbait gertatuko baina kasu honetan DS3 berriak ordezkatuko du C4 arrakastatsua. Dani Sordok datorren urtean talde indartsu batean lekua izan nahi badu gogor lan egin beharko du gelditzen diren lasterketetan eta bere lehengo aukera asteburu honetan izango du. Bulgariako rallya lehenengo aldiz izango da WRC txapelketarako puntuagarria eta hori dela eta gidari guztiak izango dute beraien aukera. Denboraldiko asfalto gaineko lehengo lasterketa honek Bulgariako Borovets eski estazioan du bere irteera puntua eta bihurguneak eta aldapak ziurtatuak daude mendi artean.
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Ekaina 6th, 2010 | Santik idatzia

Atzo ospatu zen San Miguel-eko rallysprint proba, Etxebarria eta Elgoibar lotzen dituen errepidetik. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera zeukan eta partehartzaileek 3 aldiz igaro beharra izan zuten. Orain arte egin diren proba guztietan bezala Ander Vilariño izan zen nagusi, bigarrengoari 73 segundu atereaz. Gauzak ordea oso estu egon ziren bigarren amaitu zuen Joxe Labaka eta hirugarren gelditu zen Aingeru Castro gidarien artean, bien arteko distantzia 2 segundukoa bakarrik zelako amaieran. Hauek dira denbora ofizialak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Ekaina 1st, 2010 | Santik idatzia

Igaro den asteburu honetan ospatu da txapelketarako puntuagarria den Aiako Igoera, Oriotik hasi eta Aia bitarteko errepidean zehar. Ia 4 kilometroko ibilbidea 3 aldiz pasa beharra zeukaten auto gidariek eta denetan azkarrena Aitor Zabaleta izan zen. Honek ere bi lasterketatik biak irabazi ditu baina beti Angela Vilariño atzetik duela, oraingoan 3 segunduko tartearekin bakarrik. Lehia polita daukate bi gidariek, Gorlako igoeran ere Angelak 2 segundugatik ez zuen irabazi. Hirugarren berriz Ruben Nogueiras izan genuen. Hau da gidari guztien denboren zerrenda:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Ekaina 1st, 2010 | Urkok idatzia

Sebastien Ogier ez da ahaztuko 2010. urteko Portugaleko rallyaz bere bizitzako lehenengo WRC (World Rally Car) proba irabazi bai du hogeita sei urterekin. Frantziarrak Junior taldean hasi du denboraldia baina kotxe ofizial bat merezi duela erakusten ari da urte guztian zehar. Bere atzetik amaitu zuen Loeb txapeldunaren oinordekoa izan daitekeela pentsatzen hasiak dira Citroen taldean. Dani Sordo kataluniarrak denboraldian lehenengo aldiz podiumera igotzea lortu du eta Citroen taldearen asteburu bikaina osatu du.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Maiatza 27th, 2010 | Urkok idatzia
Munduko rally txapelketa berriz itzuli da Europara eta aste honetan Portugaleko lasterketaren txanda izango da. Zeelanda Berriko proban Latvala izan zen garaile eta txapelketa nagusian aukeraren bat izan nahi badu aste honetan irabaztea komeni zaio. Ford etxeko gidariek denboraldi honetan akats ugari egin dituzte eta Latvala ez denean Hirvonen da istripua duena edo matxura mekanikoa. Zeelanda berrian denboraldian lehen aldiz Loeb ez zen arerioen hutsez baliatzeko gai izan eta podiumeko hirugarren postuan amaitu zuen lehenengo egunean zubi estu batean iskina jo eta autoa denbora luzez gelditu beharra izan bai zuen. Hala ere, 2009. urteko edizioan bera izan zen garaile, mundialeko liderra da eta horrek faborito bihurtzen du frantziarra.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Maiatza 24th, 2010 | Santik idatzia

Maiatzak 22 larunbatean ospatu da Nafarroako Rac rallia, Lekunberri eta Uitzi bitarteko errepideetan.Haeuk dira lasterketa amaieran jasotako denborak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Maiatza 18th, 2010 | Santik idatzia

Astebukaera honetan egin da Mendiko txapelketako bigarren proba, Bergara eta Azkoitia bitarteko errepidean zehar. Egin beharreko ibilbidearen luzera 5 kilometrokoa zen eta bertakoa den Aitor Zabaletak irabazi zuen. Bigarren Angela Vilariño izan genuen eta hirugarren berriz Alberto Alonso gelditu zen, lehen postuetako guztiek auto bereziekin lehiatu zuten. Hauek dira denbora ofizialak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Maiatza 12th, 2010 | Santik idatzia

Geldiezina dirudi Ander Vilariñok, 4 proba eta 4 garaipen. Azkena Azpeitia eta Bidegoian bitarteko errepidean lortu zuen, Errezil herritik igaroz. Hala ere oraingoan ez zuen ain erraz irabazi, ibilbidearen lehenengo igaroaldian Iñaki Alberdik 2,5 segundu atera zizikion Subaruko gidariari, azpeitiarra izanda errepidea oso ongi ezagutzen duelako Iñakik eta Porsche GT3 autoa ere ederki joaten delako aldapa gora, baina bigarrengoan matxura baten erruz erretiratu egin behar izan zuen. Bigarren postuan Joxe Labaka izan zen Evo V autoarekin, hau ere etxean zebillen, esperientzia eta konfiantza haundia ematen du horrek. Hirugarren Ricardo Tricio gidaria izan genuen. Hauek izan ziren denborak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Maiatza 11th, 2010 | Urkok idatzia

Munduko rally txapelketak munduaren beste muturreraino joan behar izan du dena hankaz gora jartzeko. Denetik gertatu den proba izan da eta azken metroraino nork irabaziko zuen ez zegoen argi. Denboraldia hasi zenean Sebastien Ogier gazteak ez zuen Zeelanda Berrira joan behar baina azken tramu kronometratuan lasterketa irabazteko aukerak zituen Latvalari sei segundoko aldea ateratzen bai zion. Frantziarrak bere bizitzako lehen World Rally Car (WRC) txapelketa irabazi behar zuela zirudien baina proba amaitzeko hiru bihurgune falta zituenean tronpo bat egin eta garaipenak ihes egin zion. Latvala finlandiarrak ia ezustean asko borrokatutako garaipena lortu zuen modu horretan. Zortea beharrezkoa omen da baina esfortzurik gabe ez da ezer lortzen eta Ford etxeko gidaria azken metroraino saiatu da eta horri esker bere saria izan du. Gainera, garaipen hau munduko rally txapelketan Ford auto batek lortzen duen hirurogeita hamabosgarrena da eta orain arte Lancia taldeak hirurogeia hamalaurekin zuen errekorra gainditzeko balio dio.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Maiatza 5th, 2010 | Urkok idatzia
Munduko rally txapelketak (WRC) urteko bidaia luzeena egin du aste honetan, auto eta gidariak dagoeneko Zeelanda Berrian daude ostiralean hasiko den lasterketa prestatzen. Proba hau lehengo urtean ez zen munduko txapelketarako puntuagarria izan eta aurtengoan lehenengo mailara itzuli denean krisiak eragin dio, zeren zenbait talde pribatuk gastuak murrizteko asmoz rally honetan parte hartzeari uko egin diote. Aurkako erabakia hartu duenik ere badago, denboraldia hasi zenean Sebastien Ogier Citroen Junior taldeko gidariak ez bai zuen parte hartu behar baina bere emaitza onak ikusirik Citroenek frantziar gaztea eramatea erabaki du. Dani Sordorentzat albiste txarra aurtengo txapelketaz gain 2011. denboraldian talde frantziarrean jarraitzeko lehian bai dabil berarekin.
Zeelanda Berriko rallya iparreko irlan burutzen da eta aurtengoan lehen edizioa burutu zenetik berrogei urte pasa direla ospatzeko asmoz Auckland hiriburura joatea erabaki dute. Aldaketa hau dela eta rally honetan klasikoak izan ziren tramuak errekuperatuko dituzte antolatzaileek. Mendi artean ibiliko dira autoak eta salto eta derrapajeak izango dira nagusi. Hori bai, euria egiten badu basa nagusi izan daiteke eta orduan gidarien gaitasunak lasterketako irabazlea nor den erabaki dezake. 2008an Sebastien Loeb izan zen garailea eta aurtengoan ere bera da faborito nagusia denboraldi bikaina bai darama eta ez dirudi inork aurre egin diezaiokeenik. Hori bai, Hirvonen eta Latvala finlandiarrek Loeb lehen postutik kendu nahi dute eta ez dira munduaren beste muturreraino joan frantziarra podiumeko posiziorik altuenera nola igotzen den ikustera.
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Maiatza 4th, 2010 | Santik idatzia

Aitor Zabaleta izan da aurten ere garaile, 5 aldiz ospatu da Udanako igoera eta beti berak irabazi du. Eguraldi txarra egin zuen, euria agertu zen eta errepidea oso labainkorra zegoenez gidariek kontuz ibili beharra zeukaten istripurik ez izateko, hala ere istripu bat baino gehiago izan ziren. Angela Vilariñok, emakume bakarra proba ososan, hirugarren postuan amaitu zuen baina larri ibili zen, errepidetik irten bait zen ibilbidearen zati batean. Bi aldiz igo behar zen ibilbidea eta bakoitzaren denborarik onena hartzen zen kontuan. Jarraian dituzue denbora ofizialak, marratxoarekin dauden gidariak homolagatu gabeko autoekin zioazenez ez dira sailkapen orokorrean sartzen:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Apirila 28th, 2010 | Santik idatzia

Astebukaera honetan ospatu da Alegia eta Amezketa bitarteko errepidean Ñanarriko rallysprint proba, guztira ibilbidea 3 aldiz igaroz. Eguraldi ona, gidari onak eta auto onak, ez da ezer gehiago behar arratsalde eder bat igarotzeko. Hemen ere Vilariñotarrak izan ziren nagusi, aurten ez daukate aurkaririk momentuan behintzat. Lujua bigarren izan zen Evo X autoarekin eta Urkiolak bete zuen podiuma beste Mitsubishi Evo batekin. Hauek izan dira denborak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Apirila 18th, 2010 | Urkok idatzia

Turkiako rallya amaitu da eta Loebek ez badu burua galtzen munduko txapelketak (WRC) irabazlea duela dirudi. Rallyko lehenengo eguna amaitu zenean sailkapenean bosgarren postuan zegoen baina nahi duenean, eta behar duenean, azkarrago joateko gai da eta bere arerioek ezin izan dute ezer egin Loeben garaipena oztopatzeko. Aste honetako probaren ondoren frantziarrak berrogei puntuko abantaila du Peter Solberg Norvegiarrarekiko. Diferentzia hau mantentzeko gai bada, eta horrela izango dela dirudi, urrian Frantziako rallyan munduko txapeldun izan daiteke. Aurtengoan antolatzaileek Frantziako lasterketa Korsikatik atera eta Alsaziara eraman dute, Loeben etxera, eta gainera omenaldi moduan rallyko azken tramua bere jaioterrian izango da. Ziur rallya eta munduko txapelketa etxekoekin batera ospatzeko asmoa izango duela.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Apirila 5th, 2010 | Urkok idatzia
Munduko rally txapelketak ez du atsedenik hartzen eta Jordaniako probaren ondoren oraingoan Turkiaren txanda izango da. 2008an ospatu zen azken aldiz Turkiako rallya eta orduan Mikko Hirvonen izan zen irabazlea. Aurtengoan ordea antolatzaileek proba lekuz aldatzea erabaki dute eta horrek gidari guztien aukerak berdintzen ditu. Turkiako hegoaldea utzi eta Istanbul inguruan neurtuko dituzte indarrak lehiakideek. Azken aldiko ibilbide bera izan balitz Hirvonen izango zen faborito nagusia baina Istanbulen gidari guztiak izango dute beraien aukera. Hori bai, nahiz eta Hirvonen eta Loeb beste guztiak baino indartsuagoak izan ezin da baztertu ezustekoren bat izatea. Ford etxeko gidariek, Hirvonen soilik ez, lehen egunetik Citroen etxeko gidari frantsesari aurre egiten saiatuko dira. Hogeita bost puntuko aldea ateratzen dio munduko txapelketan Loebek bigarrenari eta aste honetan irabazten badu txapelketa bere alde jartzea lortuko du, ia harrapa ezina izan daiteke bere aurkarientzat.
(gehiago…)
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Apirila 4th, 2010 | Urkok idatzia

Jordaniako rallya amaitu da eta Citroen etxeko Sebastien Loeb irabazle izateaz gain mundialeko lidergoa indartzea lortu du, orain sailkapenean bigarrena den Latvala finlandiarrari hogeita bost puntuko aldea ateratzen bai dio. Ford etxeko Hirvonenek ostiralean pareta bat jo, autoa matxuratu eta ezin izan zuen aurrera jarraitu. Nahiz eta larunbatean irtetea lortu zuen hogeita hamar minutuko zigorra jaso zuen eta lasterketako sailkapenean hogeigarren postuan amaitu du. Bigarren lekuan amaitu zuen Latvala finlandiarrak eta askok uste zutena baina indartsuago dabilen Peter Solberg Norvegiarrak osatu zuen podiuma.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Apirila 1st, 2010 | Urkok idatzia

WRC (World Rally Car) txapelketak atlantikoa zeharkatzen du berriz eta aste honetan Jordanian neurtuko dituzte indarrak pilotuek. Mexikon irabazlea Loeb izan zen eta oraingoan ere bera izango da faboritoa. Zerbaitengatik da mundialeko liderra eta aste honetan ere txapelketa irabazi nahi badu bere gaitasunak erakutsi beharko ditu. 2008an Jordaniako rallya lehen aldiz WRC txapelketarako puntuagarria izan zen eta orduan irabazlea Mikko Hirvonen finlandiarra izan zen. Lehengo urtean munduko txapelketatik at gelditu ondoren aurtengoan Jordaniako rallya munduko eta ekialde hurbileko txapelketetarako puntuagarria izango da. Herrialde arabiar batean ospatzen den rally bakarra da hau eta zenbait berezitasun ditu. Irabazleak podiumean ez du alkoholik izango baina horrez gain egutegi arabiarrean oinarrituko da eta ostegunean hasi eta txapelketa osoan larunbatean amaituko den lasterketa bakarra izango da.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Martxoa 7th, 2010 | Urkok idatzia

Sebastien Loeb eta Citroen etxeak Mexikon erakutsi duten nagusitasuna munduko txapelketako beste probetan errepikatzen bada frantziarrak errez irabaziko du bere zazpigarren txapela. Zazpi urte pasa dira auto-egile frantziarrak hiru gidari podiumera igo zituen azken alditik eta oraingoan Dani Sordoren (bigarren pilotua) beharrik ez dute izan, talde pribatu batean parte hartzen duen Petter Solberg Norvegiarra eta Junior taldeko Sebastien Ogier frantziarrak lagundu bai diote podiumean Loeberi.
(gehiago…)
Etiketak: WRC
Lasterketak, WRC atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Martxoa 6th, 2010 | Santik idatzia

Amaitu da Hondarribiako lasterketa ikusgarria eta hemen ere faboritoa zen Ander Vilariño gidariak eraman du garaipena. Aurten bi probatara agertu da eta bietan erraz irabazi du inungo zalantzarik gabe, gidari honek beste liga batean jolasten duela dirudi, bigarren sailkatuari ia 52 segundu kendu dizkiolako! Oso diferentzia haundiak dira eta ez dugu uste gaur egun inor gai izango denik berari aurre egiteko. 3 txandetan bera izan zen azkarrena eta probako denbora errekorra ere jaistea lortu zuen. Hemen dituzue denbora ofizialak:
(gehiago…)
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Martxoa 2nd, 2010 | Santik idatzia

Gabiriako probaren ondoren Hondarribikoa dator eta hau ere sailkapen nagusirako puntuagarria izango da. Lasterketa Hondarribitik Pasaiara bitartean ospatutuko da , Jaizkibel mendatea igo eta jaitsiz. Azken zatia Pasaia eta Lezo artean egin beharko dute. Proba honek guztira 35,5 kilometro izango ditu eta mendatea 3 aldiz zeharkatuko dute. Besterik gabe hau izango da ordutegia:
- 09:00tik 12:00ak bitartean Hondarribiako hondartzan egiaztapen administratibo eta teknikoak egingo dira.
- 12:30tan autoak erakutsiko dira
- 13:00etan leku berean onartutako gidarien zerrenda kaleratuko da.
- 14:30etan lehen autoak lasterketa hasiko du
- 19:00 inguruan lehen autoak amaitua izango du proba
- 20:00tan probaren emaitzak kaleratuko dira
- 20:30 sariak banatuko dira San Pedro kalean.
Hemengoak, Lasterketak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta