Artxibo hau ‘Trafikoa’ atalean dago

IAT pasatzeko asegurua eduki beharra

Ostirala, Iraila 3rd, 2010 | Urkok idatzia

Irailaren 1tik aurrera derrigorrezko asegurua indarrean ez duten ibilgailuek ezingo dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasa. Orain arte IAT zentroetan ez zen aseguru paperik erakutsi behar baina Eusko Jaurlaritzak aurreko urtean onartu zuen trafikoko lege aldaketa indarrean jarri du. Lege berria aurreko urtean onartu zen eta berez indarrean Maiatzean sartzekoa bazen ere ez da orain arte egin. Baliteke atzerapen honen arrazoia Gipuzkoako IAT zentroetako greba izatea. Zein dira lege berriaren ondorioak?

Gure kotxeak proba guztiak gainditzen baditu baina aseguru paperik ez badugu eramaten ez dugu azterketa teknikoa gaindituko. Hori gertatzen bada 30 eguneko epea emango digute IAT zentrora dohainik itzuli eta arazoa konpontzeko. Hori bai, arazoa konpontzen dugun bitartean kotxea soilik etxetik IAT zentrora eraman ahalko dugu.

Bi hilabeteko denbora epean asegurua ordaindu dugula ez badugu demostratzen IAT zentroak Eusko Jaurlaritzari abisua emango dio eta autoa ibiltzeari utzi beharko diogu. Kotxea ibiltzen jarraitzen badugu eta Ertzaintzak gelditzen badigu 200 eurotako isuna jasoko dugu azterketa teknikoa ez dugulako gainditu eta zirkulazio baimena kenduko digute. Trafikoko lege berriaren arabera poliziak gelditzen gaituenean ez dugu asegurua ordaindu dugunaren ordainagiria erakutsi beharrik beraiek patrullatik kontsulta dezaketelako baina IAT zentroetan erakutsi beharra izango dugu zirkulazio baimena ez badugu galdu nahi.

Neurri oso positiboa, ikerketa batzuen arabera ia milioi bat auto omen dabiltzalako estatuan asegururik gabe.

Polizia ibilgailu kanpotarren atzetik

Ostirala, Abuztua 27th, 2010 | Santik idatzia

Jakin dugunez DGT trafiko zuzendaritza radarretan sistema berri bat probatzen hasi da eta oraingoan abiadura mugak errespetatzen ez dituzten gidari atzerritarrei bideraturik dago. Ez da lehen aldia kasu hau aipatzen dudana blog honetan, gidari atzerritar bati radar batean argazkia ateratzen diotenean ia inoiz ez du ordaintzen ezta punturik galtzen ere, burokrazia izugarria dagoelako eta kasu askotan bere herrialdeko trafiko zuzendaritzak ez duelako inolako akordiorik Espainiakoarekin.

Hemendik aurrera sistema honekin radar batek argazkia ateratzen duen unean matrikula aztertzen du eta atzerritarra bada lege haustea gertatu den lekutik gertuen dabilen lehen polizia patruilara bidaltzen du argazkia, gero honek autoa gelditu dezan isuna kobratzeko. Ez dirudi oso metodo eraginkorra denik, poliziak autoa bilatu eta jarraitu beharra daukalako eta adibidez oporretan dabiltzan auto kopuruarekin ezinezkoa da. Poliziak gidari bat gelditzea lortzen badu isuna diruz eta kreditu txartelez ordaindu dezake baina ez badu dirurik autoa konfiskatuko diote ordaindu arte.

Lehendabizi Murtziako A7, Zamorako A52 eta Alakanteko A31 errepideetan hasi dira erabiltzen sistema hau, bide hauetan radarretako isunen ia %40-a atzerritarrenak omen direlako. Egia esan izugarrizko kopuru altua da eta diru hori estatuak galdu egiten du. Ea ongi funtzionatzen duen, aspertuta bait nago gu radarretan frenatzen gabiltzan bitartean atzerritarrak bizi bizi igarotzen ikusteaz, legeak beraientzako ez balira bezala.

Zirkulazio zerga aurkeztu beharrik ez

Larunbata, Abuztua 21st, 2010 | Urkok idatzia

Orain arte DGT-eko bulego batean tramite bat egin nahi genuenean zirkulazio zerga ordaindu dugula erakutsi behar genuen baina Espainiako gobernuak legea aldatu du eta 2011ko urtarriletik aurrera ez dugu zirkulazio zergaren ordainagiririk erakutsi beharrik izango. Adibidez, datorren urtean kotxe baten jabearen izena aldatu nahi badugu ez dugu aurtengo zirkulazio zerga ordaindu dugula erakutsi beharko. Hori bai, gure udalak internet bidez zerga ordaindu ez dutenen zerrenda bidaliko du trafiko bulegoetara eta gure izena zerrendan badago ordainagiria erakutsi beharko dugu edozein tramite egin ahal izateko.

Albiste honek badu bere alde ona eta txarra. Egin dituzten kalkuluen arabera 22 milioi euro aurreztuko direla aurreikusten dute eta hori krisi garaian albiste ona da. Alde txarra berriz informazio bidaltzea udalen esku uzten duela da. Lan handia izaten duen pertsona batek zerga ordaindu ez duten pertsonen zerrenda egin eta trafikoko bulegoetara bidali beharko du eta horrek zalantzak sortzen ditu. Nork erakutsi behar die udalei zerrendak nola egin eta zein den bidaltzeko modua? Denborak aurrera egiten duenean sistemaren funtzionamendua hobetuko da baina hasiera batean akatsak egon daitezkeela pentsa daiteke. Momentuan gomendagarria izan daiteke trafiko bulegora joan behar dutenek zirkulazio zergaren ordainagiria eramatea gure izena ordaindu ez dutenen zerrendan agertzen bada eguna alperrik ez galtzeko.

Multinova SR590 radar berria

Osteguna, Abuztua 19th, 2010 | Santik idatzia

01760

Suitzako Multinova empresak radar berri bat aurkeztu du, gaur egun daudenekin alderatuz beste galaxia batekoa dirudiena. SR950 Trafistar izeneko radar hau gai da 22 autori batera jarraitzeko 4 errail desberdinetan eta 500 metroan zehar. Baina ez du gehiegizko abiadura bakarrik zaintzen, tresna honek 10 legehauste desberdin kontrolatzen ditu: auto bakoitzaren abiadura, segurtasun distantziak, etengabeko marrak zapaltzen diren edo ez, norabide aldaketa ilegalak, zebra bideak ez errespetatzea, Stop seinaleak saltatzea, autobusen errailak erabiltzea, semaforoak gorrian igarotzea, autoen arteko aurreratzeak eta abar. Aro digitalean sarturik gaudenez kamerak ateratzen dituen argazkiek izugarrizko kalitate altua izango dute.

Suitza eta Frantziar gobernuek ihadanik sinatu dituzte kontratuak beraien errepideetan instalatzen hasteko aurten bertan, isunen bitartez urtero ehundaka milio euro eskuratzen dituzte eta. Esperientzia honek arrakasta badu laister ikusiko ditugu herrialde gehiagotan super-radar hauek. Ongi dago gure gidatzeko modua pixka bat kontrolatzea baina ez paranoiko puntu honetaraino.

Argi birakorrak erabili daitezke

Osteguna, Abuztua 12th, 2010 | Santik idatzia

01719

Argi birakorrak oso erabiliak dira zerbitzu publikoa eskeintzen duten ibilgailuetan, adibidez anbulantziak, suhiltzaileak, polizia, garabiak eta abar. Beste aldean errepidean arriskua sor dezaketen ibilgailuetan ere erabiltzen dira, traktoreak, zama haundiko kamioiak, obretako makinaria eta abar.

Hemendik aurrera ordea auto arruntetan ere erabiltzea posible izango da DGT erakundearen esanez, beti ere istripu edo matxura bat seinaleztatzeko eta kolore horian bakarrik. Ez da derrigorrezkoa izango txaleko islatzailea edo larrialdietako hirukia moduan baina bai erabat gomendagarria, beste ibilgailuak ohartarazitzeko oso metodo eraginkorra bait da.

Argi hauek beti autoaren sabaian kokatuko dira, 100 metrotik ikusi daitezke eta 12 boltioko hargunera konektatzen dira funtzionatu ahal izateko. Oso garrantzitsua da errepidearen baztarrean gaudenean beste ibilgailuek guri ikustea zorigaitz bat gertatu aurretik. Oraingo honetan txalo bat merezi du trafikoko zuzendaritzak neurri honengatik.

Kartzela zigorra errepideko jazarpenari

Igandea, Abuztua 8th, 2010 | Urkok idatzia

Nork ez du jasan errepidean segurtasun distantzia mantendu ez duen gidariren bat? Gure kotxetik metro batera jartzen dira eta ezustekoren bat gertatzen bada, edo momentu batean atentzioa galtzen bada, istripu larri bat eragin dezakete. Errepidean ibiltzen garen guztion bizia arriskuan jartzen duen jarrera honi aurre egiteko asmoz Bartolomé Vargas Errepideetako Segurtasun fiskalak poliziari errepideetako jazarpenari gogor aurre egiteko eskatu dio. Hala ere, argi utzi nahi izan du kasu guztiak ez direla berdinak eta banan-banan aztertuko omen dira. Kasu larrienetan, eta beti ere inolako zauriturik ez denean egon, fiskalak errepideetako segurtasuna arriskuan jartzen duten gidarientzat bi eta sei urte bitarteko kartzela zigorra eskatuko omen du.

DGT-ek gidariak lasaitzeko asmoz argi utzi nahi izan du zer den errepideetako jazarpena. Segurtasun distantzia ez mantentzeaz gain aurreko kotxeari argiak eman, keinuak egin edo biraoka ibiltzea diren gidariak gogor zigortu nahi dituzte beste gidariak urduri jarri eta istripuak eragin bai ditzakete beraien jarrerarekin. Baliteke une batean auto bat atzean eramateak ez izate eraginik gure gidatzeko moduan baina adibidez kilometro askoko mendate bat igotzen bagoaz azkenean nahita nahiez jarriko gara urduri.

Epaileek autoak konfiskatu ditzateke

Ostirala, Uztaila 30th, 2010 | Santik idatzia

Gauzak asko ari dira gogortzen trafiko zuzendaritza eta gobernuaren aldetik, gidatzean legea hausten dutenentzat gero eta zigor haundiagoak ezarriz. Egun hauetan onartu dira zenbait aldaketa trafikoko legean, abenduan legea martxan izango da eta huskeriak diruditen arren gauza oso serio jartzen ari da:

- Epaile batek birritan legea hautsi duen gidari bati autoa konfiskatu ahalko dio, adibidez gidabaimena kendu eta hala ere berriro falta oso larriak egiten jarraitzen badu. Hau ez da gauza matematiko bat izango, beti ere epaileak dauka azkenengo erabakia. Falta oso larriak dira alkohola edanda gidatzea, karnetik gabe gidatzea, drogaren efektupean gidatzea, abiadura mugak askogatik gainditzea eta abar. Azkenean neurri logikoa da, pertsona batek ez baditu legeak errespetatzen eta ez bada gai ohitura horiek zuzentzeko onena autoa kentzea da.

- Listuaren bidezko droga probak egitea derrigorrezkoa da hemendik aurrera eta ukatu eginez gero urtebete arteko kartzela zigorra edo 4 urterainoko gidabaimena galdu genezake.

- Abiadura mugak gainditzeagatik ere 3 eta 6 hilabete bitarteko kartzela zigorrak ezarri ditzakete epaileek, herri barruan 60 km/orduan gaindituz (110 km/orduko), errepidean 80 km/orduan (160 km/orduko) eta autobidean 80 km/orduan (200 km/orduko).

Zuzen gidatzen dugun gidariok ez daukagu zertan bildurtu beharrik, oso zaila da kasu hauetako batean aurkitzea baina honekin erotuta moduan dabilen jendea errepidetik kentzea lortzen bada neurri positiboak izango dira. Epaileek gizartearen aldeko zerbitzuak egitera ere behartu dezake gidari bat isuna edo gartzela zigorraren ordez.

Lehen akatsa trafikoko lege berrian

Asteazkena, Ekaina 23rd, 2010 | Santik idatzia

01574

Ederki hasi da maiatzaren 25ean indarrean sartu zen trafikoko lege berria zeren badirudi akats baten erruz udaltzainek ezingo diela garabi bati deitu. Hau da, legearen arabera garabiari deitzea daukan pertsona bakarra trafikoaz arduratzen den agintariarena da, hau da, alkatearena. Pentsatuko duzuen bezala alkatea ez da kaletik ibiliko autoak gaizki aparkaturik dauden edo ez begiratzen.

Uste baino arazo larriagoa da udaletxeentzat, zeren isuna jaso eta autoa garabiak eraman dien gidari guztiek helegitea aurkezten dutenean automatiko irabazi egingo dutelako. Uste da gobernuak akats hau epe motzean konponduko duela baina bitartean autorik gabe uzten bagaituzte bagugu aitzakia bat libratzeko.

Trafikoko lege berria, abiadura

Igandea, Ekaina 13th, 2010 | Santik idatzia

Pertsonalki hau da araudi berrian dagoen pagotxik haundiena, lehen adibidez autobidean 130 km/orduan gidatzean 2 puntu galtzen zenituen zigor ekonomikoaz gain eta orain berriz 150 km/ordurarte ez dizute punturik kenduko. Gainera 100 euroko isuna jarriko dizute baina 20 egun baino lehenago ordaintzen baduzu %50-eko deskontua daukazu. Esan bezala askok beldurra galduko diote abiadura mugak gainditzeari, ia dohan irteten delako. Hemen isunen taula:

Muga 30 40 50 60 70 80 90 100 110 120 Isuna Puntuak
Larria 31
50
41
60
51
70
61
90
71
100
81
110
91
120
101
130
111
140
121
150
100 0
51
60
61
70
71
80
91
110
101
120
111
130
121
140
131
150
141
160
151
170
300 2
61
70
71
80
81
90
111
120
121
130
131
140
141
150
151
160
161
170
171
180
400 4
71
80
81
90
91
100
121
130
131
140
141
150
151
160
161
170
171
180
181
190
500 6
Oso Larria 81 91 101 131 140 151 161 171 181 191 600 6

Trafiko lege berria, isunak

Igandea, Ekaina 13th, 2010 | Santik idatzia

Hauek dira puntuak galtzeko eta isun bat jasotzeko egin behar diren arau-hausteak:

Mota Arau-Haustea Puntuak Zigorra
OSO LARRIAK Alkohol gehiegirekin gidatzea (baloreak botatako arnasaren miligramo/litroko): 0,50 mg/l-tik gora (0,30 mg/l, profesionalentzat eta gidari berrientzat) 6 500€
Alkohol gehiegirekin gidatzea (baloreak botatako arnasaren miligramo/litroko):0,25 mg/l-tik gora (0,15tik 0,30 mg/l arte, profesionalentzat eta gidari berrientzat) 4
Alkoholemia edo droga testak egiteari uko egitea 6
Droga edo estupefazienteen eraginpean gidatzea 6
Ausarkeriaz edo aurkako norabidean gidatzea, edo legez kontrako lasterketetan parte hartzea 6
Gidatze denbora %50a baino gehiago gainditzea edo lurreko garraioaren legedian ezarritako atseden denbora %50ean murriztea 6
Dagokion administrazioaren baimenik gabe gidatzea 4
Dagokion administrazioaren baimena ez duen ibilgailu batean ibiltzea 0
Baldintza teknikoak betetzen ez dituelako bide-segurtasunari larriki eragiten dion ibilgailu batean ibiltzea 0
Takigrafoaren edo abiadura mugatzailearen erabilpen normala aldatzea 6
Trafikoaren zaintzaren inhibizio-mekanismo edo tresnak edo radarra detekta ditzaketen sistemak dituzten ibilgailuak gidatzea 6 6.000€
LARRIAK Aurreratzeko lehentasuna, stop eta utzi pasatzen seinaleak eta gorri dauden semaforoak ez errespetatzea 4 200€
Debekatutako aurreratzeak egitea edo ziklistak arriskuan jarri edo oztopatzen dituztenak 4
Atzerako martxan gidatzea autobide edo autobian 4
Zirkulazioa zuzentzen duten polizia-agenteen seinaleak ez errespetatzea 4
Bidera edo bere ingurunera sua edo istripuak sor ditzaketen edo zirkulazioa oztopa dezaketen objektuak botatzea 4
Segurtasun-tartea ez errespetatzea 4
Norabide aldaketa bat egitea debekatutako zonetan 3
Telefono mugikorra eskuz erabiliz, nabigatzailea programatuz, entzungailuak edo arreta murrizten duten beste gailuak erabiliz gidatzea 3
Segurtasun-uhala, haurren euste-sistemak, kaskoa eta bestelako babes-elementuak ez erabiltzea 3
Autobus erreian, bihurguneetan, sestra-aldaketetan, minusbaliotasuna duten pertsonentzat diren aparkalekuetan, tuneletan, azpiko pasabideetan, elkarguneetan edo beste edozein leku arriskutsuetan autoa uztea 0
Derrigorrezko argirik gabe ibiltzea 0
Ziklomotor edo motozikletetan 12 urte baino gazteagoak direnekin ibiltzea 0
Ibilgailuan pertsona gehiegi ibiltzea, baimendutako plazen %50a gaindituz, gidaria kontuan izan gabe 0
Baliorik ez duen baimenarekin gidatzea 0
Zirkulazio baimena indargabetuta duen ibilgailu batean ibiltzea 0
ARINAK Orokorrean, larriak edo oso larriak bezala sailkatuta ez dauden guztiak 0 100€ arte
Zehazki, bizikleten erabiltzaileek janzki edo elementu islatzaileak ez erabiltzea, Lege honek dioen bezala 0

Trafiko lege berria, argibideak

Igandea, Ekaina 13th, 2010 | Santik idatzia

Aste honeta nire etxera iritsi zait gutun bat trafikotik baina lasai ez da isun bat, nik oraindik 14 puntu dauzkat gidabaimenean. Lege berriaren laburpen bat da eta informazioa hemen idaztea erabaki du. Sakonago irakurtzea nahi baduzu klikatu hemen. Funtzean egin dena legea erraztea da, tramiteak gutxituz eta isun kopurua murriztuz.

- Isunen kopuruak berdindu egin dira eta 3 kasu ematen dira: arau-hauste arina 100 euro, arau-hauste larria 200 euro eta arau-hauste oso larria 500 euro.

- Isuna etxean jasotzean 20 egun dituzu alegazioak aurkezteko. Epe honen barruan ordaintzen baduzu %50-eko deskontua izango duzu. Isuna jaso eta zu zeu ez bazara gidatzen zioana une horretan, internet bidez jakinerazi ahalko diozu trafikoko zuzendaritzari.

- Isunen ordainketa internet bidez edo unean bertan egin ahalko da kreditu txartelarekin.

- Autoeskoletan orain 6 puntu berreskuratu ditzakegu.

- Isunak ordaintzen ez dituzten gidariek ezingo dute ibilgailuarekin inolako izapiderik egin, adbidez autoa saldu.

4 urte puntuekin

Asteazkena, Ekaina 9th, 2010 | Santik idatzia

00001

4 urte igaro dira puntukako gidabaimen sistema ezarri zenetik eta orokorrean helburuak bete direla esan daiteke. Jendeak motelago gidatzen du eta hildakoen kopurua asko jaitsi da. Denbora honetan 84.000 gidarik galdu dute gidabaimena puntu guztiak agortu zaizkielako. Kontuan izaten badugu Espainian 25 milio gidari gaudela ez dira kopuru oso altuak. Hala ere puntuen erdiekin daude 570.000 mila gidari, legehauste larriren bat eginez gero karneta galtzeko arriskuan.

Datuekin jarraituz 12,5 milio puntu kendu ditu trafikoko zuzendaritzak 4 milioi isunen bitartez. Hauetatik %42 abiadura gehiegizkoagatik izan ziren, %19 kasko edo segurtasun uhala ez jartzeagatik, %13 mugikorretik hitzegiteagatik, %11 alkoholagatik eta %15 bestelakoetan . Konklusio moduan esan daiteke gidari gehienok legea errespetatzen dugula gidatzerako orduan.

Autoan eraman beharreko agiriak

Osteguna, Ekaina 3rd, 2010 | Santik idatzia

Guztiok eramaten ditugu autoan paper mordoa baina askotan zalantzak izaten ditugu zehazki zein dokumentu diren erabat derrigorrezkoak. Polizia batek gelditzen bagaitu, hauek dira erakutsi behar zaizkion dokumentuak, isun bat jasotzea nahi ez badugu behintzat:

- Gidatzeko baimena. Berritzen ari bagara trafikoko ordezko agiria. Ez dago esan beharrik punturik gabe bagaude ez duela ezertarako balio legez ezingo genuelako gidatu.

- Ibilgailuen azterketa teknikoa gaindituta daukagula dioen dokumentua eta pegatina aurreko kristalean itsatsirik.

- Asegurua daukagula ziurtatzen duen ordainketa agiria. Autonomia batzuetako poliziak berak kontsultatu ditzake momentuan datu hauek baina badaezpada ere eramatea komeni da. Jakina da ez duela aurreko urtekoak balio.

- Ibilgailuaren dokumentu ofizialak.

- Udaletxeko zerga ordainduta dagoela dioen agiria .

Espainian istripuak erdira jaitsi dira

Astelehena, Maiatza 24th, 2010 | Urkok idatzia

Espainiak Europar Batasunak 2.001. urtean ezarri zuen istripuen ondorioz hildakoen kopurua %50 jaisteko helburua bete du urtebeteko aurrerapenarekin. 2.001. urtean Espainiako errepideetan 5.517 hildako izan ziren eta Europar Batasunak hamar urteko denbora epea ezarri zuen datu hau erdira jaisteko baina Espainiako Barne ministerioak ezagutarazi dituen datuen arabera 2.009. urtean 2.600 izan ziren hildakoak istripuen ondorioz. Horrek esan nahi du errepideetan istripuetako hildako kopurua %53 jaitsi dela bederatzi urteetan. Datu onak dira hauek eta aurtengo lehenengo hilabeteetan joera honek jarraitzen duela dirudi eta horrela mantentzen bada urtea 2.500 hildako baino gutxiagorekin amaitu daiteke. Datu onak dira baina errepidean kontuz ibili behar dugu bestela istripuen kopuruak laster egin dezake gora berriz.

Hurrengo urteetan istripu kopurua murrizten jarraitu nahi du gobernuak eta dagoeneko badaude ideia batzuk helburu hori lortzeko asmoz. Aipatu diren neurrien artean lanerako erabiltzen diren furgoneten abiadura 120 kilometro ordura mugatzea dago edo gaur egun motorrekin egiten den dezala autoko gida baimena ateratzen dugunean soilik zaldi kopuru mugatu bateko kotxeak erabili ahal izatea. Momentuz ordea, ideiak besterik ez dira baina puntu bidezko gida-baimena ere hasiera batean proposamen hutsa izan zen eta azkenean aurrera eraman zuten. Hala ere, gobernuak kontuan izan beharko luke hartu ditzakeen neurri guztien artean auto zaharrak aldatzen laguntzeko diru-laguntzak ere oso erabilgarriak direla. Gutxiago kutsatzen duten autoak izateaz gain istripu bat izaten badugu segurtasun neurri handiagoak ditugu eta bidaiariek min gutxiago hartzen dute kotxe zahar batean baino. Beraz E-2000 plana ez luzatzearen ondorioa baliteke salmenta kopuru batera ez mugatzea soilik.

Gidatzeko baimena berritzeko legea

Asteazkena, Maiatza 5th, 2010 | Santik idatzia

01331

Hemendik aurrera ez dago Trafikoko bulegoetara joan beharrik gidatzeko baimena berritzera, azterketa psikoteknikoa egiten den lekuan bertan aurkeztu ditzakegu dokumentu guztiak eta beraiek arduratuko dira denaz. Erosoagoa eta azkarragoa da, denbora gutxiago galduko dugu eta gainera etxera bidaliko digute. Guk aurkezten ditugun dokumentuak digitalizatu egingo dira eta administrazioak horrela zentru hauek hobeto kontrolatu ditzake.

Azterketa gainditu ezkero eta puntuak baldin badituzu 90 egunerako balioa duen agiri bat emango ditute gidabaimena etxera iritsi bitartean. Baina sistema honek ere izango ditu bere akatsak, administrazioak ezingo ditu azterketa zentru guztiak zaindu eta apostu egiten dizuet iruzurra egingo duten bat baino gehiago agertuko direla, adibidez diru kopuru baten truke edonori karneta berrituko dioten zentruak agertuko dira zalantzarik gabe. Legea eginda, tranpa eginda…

IAT araudian aldaketak

Igandea, Apirila 11th, 2010 | Santik idatzia

01235

Duela gutxi arte ibilgailuaren azterketa teknikoa igaro gabe edukitzeagatik 150 eurotako isuna geneukan eta poliziak gidatzeko baimenaren dokumentua kentzen zigun, 10 eguneko epea emanez ordua hartu eta azterketa gainditzeko. Baina gidabaimena itzultzerako orduan arazoak sortzen ziren administrazioen arteko ez eraginkortasunaren erruz, epea baino lehenago IAT-a pasa ondoren trafikoko bulegora joaten ziren gidariek gidabaimena berriro hartzera eta askotan gertatzen zen poliziak oraindik ez zuela trafikora dokumentua bidali.

Denok dakigu zenbat denbora galtzen den gauza hauetan eta DGT ohartu da egoerarekin. Maiatzaren 1etik aurrera poliziak 150 euroko isuna jartzen jarraituko du baina gure dokumentua kendu beharrean agiri bat emango digute 10 egunerako. Epe honetan ez badugu autoa legearen barruan orduan zuzenean ibilgailua inmobilizatuko digute.

Trafikoko lege aldaketak

Ostirala, Martxoa 12th, 2010 | Santik idatzia

01149

Badakit aurreko urtean onartu zirela trafikoari dagozkien lege berri hauek baina beraien aplikazioa Maiatzean hasiko denez ez zaigu gaizki etorriko zeintzuk diren gogoratzea. Benetan gomendatzen dizuet irakurketa, oso garrantzitsua delako. Hasteko lehen puntuak kentzen zituzten kasu batzuk desagertu egingo dira eta egia esan aldaketa batzuk ulergaitzak egiten zaizkit erabat:

(gehiago…)

Radar kopuru mugatua

Osteguna, Martxoa 4th, 2010 | Santik idatzia

01116

DGT trafiko zuzendaritzak kontuak egin ditu eta ohartu da hainbeste radar berri instalatzea oso garestia dela. Horrela radar berrien kopurua urtean 150 eta 200 bitartean finkatu dute sistema errentagarria izan dadin. Radar bat jartzeak eta mantentzeak diru asko eskatzen du eta gutxienez egunero 6.000 autotik gora ibiltzen diren errepide bat behar da isun kopuru haundi bat bermatzeko.

Gainera azken urteetan isunetatik lortzen zen dirua haunditzen zioan baina orain berakada nabarmena jasan du batipat gidari gutxiago dabiltzalako errepideetan eta polikiago ibiltzen direlako. Hala ere esan dutenez 2009an 102.000 isun jarri zituzten abiadura mugak gainditzeagatik.

Aitortu behar da hildakoen kopurua ere beherantz doala urtez urte baina gure ustez oraindik lan asko egin beharra dago, bai errepideak hobetzen bai gidarien heziketan…

Ordezko argiak autoan

Asteazkena, Otsaila 10th, 2010 | Urkok idatzia

00992

2009ko azkenengo hilabeteetan gobernuak onartu zuen trafikoko lege berria 2010an indarrean jarriko da pixkanaka baina dagoeneko polizia hasita dago araudi hau betetzen nahiz eta jende askok ez jakin oraindik. Trafiko araudi berria aurrekoa baino sinpleagoa egin nahi izan dute eta zenbait arau-haustek isun handiagoa izango duten bezala, beste batzuk ez dute zigorrik izango.

Adibide moduan kotxean eraman behar diren ordezko bonbillak har ditzakegu. Orain arte autoak behar dituen bonbillen ordezkoak ez eramateak isuna eta gida-baimenaren puntuak galtzea zekarren. Trafikoko araudi berrian ordezko bonbillarik ez eramatea ez da isuna jartzeko arrazoia izango.

Honen azalpena oso erraza da, kotxeetan ohikoak bihurtzen ari dira LED edo Xenonezko argien matxurak ezin ditugu bide baztarrean konpondu. Kasu hauetan argiak segurtasunez eta modu egokian aldatzeko tresna bereziak eduki behar dira eta horregatik soilik tailerretan aldatu daitezke. Gainera azken aldian kaleratu diren modelo batzuek bonbilak erabili arren, argiak aldatzeko motorraren pieza batzuk askatu behar dira faroetara iristeko eta noski hori ere mekaniko batek egin beharreko lana da. Errealitate berri batera egokitu dute legea zaharkitua geldituta zegoen araudia eguneratuz.

Istripuetan hildakoak beherantz doaz

Larunbata, Urtarrila 2nd, 2010 | Santik idatzia

00816

Albiste onak datoz trafikoko zuzendaritzatik zeren azken urteetako emaitzik hoberenak lortu dira errepidean hil diren gidarien kopuruei dagokienez. 2009 urtean Euskadin 54 pertsona hil dira (2008 urtean 76 pertsona) eta Nafarroan berriz 37 hildako (2008 urtean 46). Espainia mailako zifrak begiratzen baditugu guztira 1897 hildako izan dira, 2008 urtean baino 283 pertona gutxiago. Horrela jarraituz gero bide onean goaz nahiz eta oraindik zorigaitz haundia den hainbeste pertsonek errepidean bizia galtzea.

Jaitsiera hau azaltzeko arrazoi asko aurkitu ditzakegu: krisiaren erruz jende gutxiago ibiltzen da autoarekin, erregaien prezioak, auto seguruagoak eraikitzen dira segurtasun sistema berriekin, puntukako gidabaimena, isunak, kontrolak, radar berri gehiago, kontzientziazioa eta abar…

Hala ere Euskadira itzuliz guztira 8.374 istripu gertatu ziren 5.752 zauriturekin, ez dugu pentsatu behar bizirik ateratzen diren guztiak osasunez ongi gelditzen direnik. Istripu hauetan 13.836 auto izan ziren kaltetuak eta hildakoen %88 gizonezkoak izan ziren. Badakizue, kontuz gidatu eta errespetatu seinaleak.

Bidesarien prezioak ez dira igoko

Igandea, Abendua 13th, 2009 | Santik idatzia

00716

Hori da behintzat Espainiako sustapen ministerioak jakinerazi duena, bide sarien prezioak bere horretan geratuko dira estatuak kudeatzen dituen autobide guztietan. Euskadiko eta Nafarroako autobideak ez daude estatuaren menpe baina zihurrenik ekimen berdina jarraituko dute prezioak izoztuz.

Urtero KPI kontsumorako prezioen indizearen arabera igo ohi dira bidesariak baina aurten zifra hau negatiboa izan da, %0,07 egin du behera. Ez dugu ahaztu behar aurten %4,46 egin dutela gora aurreko urteko inflazioaren erruz. Autobideen erabilerak ere jaitsiera nabarmena jasan du krisiagatik, eguneroko trafikoan %7,5 bataz beste gutxitu da autoen zirkulazioa. Jendeak gutxiago erabiltzen du autoa eta ahal bada dirurik ordaindu behar ez den errepideetatik.

Aurrekoan inkesta bat egin zidaten telefono bidez gure autobideei buruz eta hainbat galderaren artean batzuek arreta deitu zidaten: gehiago ordainduko nukeen autobideko earril batetik 120 km/ordu baino azkarrago joateagatik, hilabetero kuota bat ordainduko nukeen autobide guztietan nahi adina ibiltzeagatik edo gehiago ordaindu beharko luketen autoan bakarrik doazen gidariek adibidez. Zuek zer uste duzue?

Eucaris: isunen sistema bateratua

Asteazkena, Abendua 9th, 2009 | Santik idatzia

00688

Zenbat aldiz ikusi ote ditut autobidean noanean kanpotarrak erradarretan abiadura muga guztiak gaindituta igarotzen! Espainiara kanpotik etortzen diren gidariek une hauetan ez dute isunik jasotzen poliziak gelditu ezean, beraz norbait erradar finko batean 250 km/orduko pasatzen bada inoiz ez du dirurik ordainduko. Eta okerragoa da oraindik, poliziak gelditu arren ezin dizkio puntuak kendu!

Azken urteotan Europan Eucaris izeneko sistema bultzatzen ari dira (European car and driving license information system), honek herrialde guztietako trafikoko sailak elkartuko ditu base datu erraldoi batean eta horrela edozein herrialdetan jasotako isunak kobratu ahalko dira. Espainiar batek adibidez Polonian isun bat jasotzen badu dirua eta puntuak galduko ditu.

Oraindik pixkat falta da sistema hau guztiz  martxan egoteko baina 2012 urterako zihurrenik herrialde guztiak parte hartuko dute zeren urtero milioika euro gelditzen dira kobratu gabe isunetan eta hori oso tentagarria da edozeinentzat.

Isunak ahitutako gurpillei

Larunbata, Urria 24th, 2009 | Santik idatzia

00481

Aitortzen dut, nik ere gurpillak mugaz behera jaistean erabiltzen jarraitzen ditut. Orain ordea hobeto pentsatu beharko dut zeren DGT isunak jartzen hasiko da gurpillak egoera txarrean dauzkaten gidariei. Gainera zalantza guztiak kentzeko moduko isunak dira, 150 euro pneumatiko bakoitzeko, berriak erostea baino garestiago irtetzen da kasu askotan. 3 gurpil badira egoera txarrean daudenak autoa ibilgetu egingo dute.

Kasu honetan arrazoia eman beharra dago, alferrik da autoak mila segurtasun sistema edukitzea (ESP, TCS, ASR, EBD edo ABS) gero gastatutako gurpillekin gidatzen badugu. Gogoratu pneumatikoa dela gure autoa errepidearekin lotzen duen elementu nagusia. Gure burua eta besteena arriskuan jartzen ditugu, eguraldi txarra egiten duenean gehienbat, zeren autoak balaztatzeko behar duen distantzia haunditu egiten da, trakzioa errazago galtzen du autoak edoazein kurbetan, ez da gai euria kanporatzeko (”Aguaplaning” efektua) eta leherketa bat izan dezakegu gutxien uste dugunean.

Irudian ikus dezakezuen bezala, pneumatiko guztiek goma takoen artean koxka batzuk daramatzate 1,6 milimetroko altueran, hau da legezko muga, tako gutxiago badago gurpillak aldatu egin behar dira. Badakit krisialdian gaudela baina hobe da gure segurtasunean dirua inbertitzea istripu bat edukitzea baino.

Tarteuneko radarrak

Ostirala, Abuztua 14th, 2009 | Santik idatzia

00180

Urrian hasiko da DGT tarteuneko radar berriak probatzen. Lehendabiziko radarra Guadarramako hirugarren tunelean instalatu dute A6 autobidean. Une honetan radar berri hauek ez dute euskarri legalik baina gobernuak trafikoko lege berria onartzen duenean guztiz eraginkorrak izango dira.

Gaur egun radar guztiak leku finkoetan kokatuta daude, gidari askok abiadura haundian gidatzen dute errepideetan eta puntu horretara iristean balaztatu eta radarra igarotzean berriro ere abiadura handietan jarraitzen dute. Hau amaitu da sistema berri honekin.

Oso erraza da nola funtzionatzen duten ulertzea, adibidez: tunel batean sartzen garen unean kamarek gure autoaren matrikula hartzen dute irudien bidez orduarekin batera eta irtetzen garenean berriro prozesu bera errepikatzen da, gero sistemak eragiketa erraz bat egiten du, abiadura= distantzia/denbora, horrela gure bataz besteko abiadura lortzen da eta tarte horretako abiadura muga pasatzen badugu isuna jasoko dugu. Sistema hau askoz bidezkoagoa da zeren une guztian azkar doazen gidariak isuntzen ditu bakarrik ez eta orain gertatzen den bezala, nahiz eta bide osoan abiadura egokian joan nahikoa da momentu bateko arreta galtzea isun bat jasotzeko.

Probak ongi ateratzen badira hurrengo urtean radar berri gehiago jarriko dira gure errepideetan.

Beste bi puntu gidabaimenean!!

Asteazkena, Uztaila 1st, 2009 | Santik idatzia

Gaur Uztailak 1, inolako punturik kendu ez dizkieten gidari guztiei beste bi puntu gehituko zaizkie. Beraz, gaur arte 12 puntu genituen gidariok orain 14 puntu izango ditugu.

Gainera beste urtebetean ez badugu punturik galtzen, 2010-ean beste puntu bat irabaziko dugu, guztira 15, hau da izan ditzakegun puntu kopuru maximoa.

Datuen arabera puntukako sistema jarri zenetik, orain dela hiru urte, 7162 pertsonak galdu dute gidabaimena eta beste 9500 tramitatzen ari dira. 21 milioi pertsonak jasoko ditugu 2 puntuak (gidarien %80) eta ia 1,8 milio pertsona daude punturen bat galduta, azken hauek ez dute punturik jasoko.

Ondoren zergatik galdu dituzten puntuak: 929.763 abiaduragatik, 338.016 gerrikoagatik, 212.840 alkoholagatik, 199.257 mugikorrarengatik eta 66.335 kaskoagatik.

Nik jaso ditut eta zuk?