Artxibo hau ‘Deskapotableak’ atalean dago

Renault Wind deskapotablea

Asteartea, Uztaila 27th, 2010 | Santik idatzia

01618

Kalean da ihadanik Renault Wind deskapotablea, hasera batean bi motor gasolina bakarrik daude ekipamendu maila bakarrarekin. Aurrerago gama zabalagoa ikusi ahalko dugu baina bitartean itxaron egin beharko da. Serietik ABS + EBD, ESP estabilitate kontrola, 4 airbag, direkzio lagundua, lainotako argiak, aire girotua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, alboko ispilu termikoak, MP3 CD irratia, abiadura kontrola eta mugatzailea, barneko ordenagailua, 16 hazbeteko gurpillak eta atzeko aleroia ekartzen ditu. Merkatuan ia ez dauka areriorik ez bait daude 4 metrotik beherako deskapotable asko. Hauek dira prezioak:

- 1.1TCe 100 zaldi Dynamique 18.095 euro: 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen da eta bataz beste 6,3 litro erretzen ditu 145 gramu CO2 emisioekin.

- 1.6i 16v 133 zaldi Dynamique 19.305 euro: 100 km/ordura 9,2 segundutan iristen da eta bataz beste 7 litro erretzen ditu 165 gramu CO2 emisioekin.

Fiat 500C Abarth

Igandea, Uztaila 25th, 2010 | Santik idatzia

01605

Duela gutxi agertu da karrozeria deskapotablea Fiat 500 modelora eta noski, honek ere derrrigorrean Abarth bertsio bat eduki behar zuen. 500C deskapotablea 500 Abarth arrunta baino 2.600 euro garestiagoa da baina 5 zaldi gehiago (140 guztira), aparkatzeko sentsoreak eta kanbio automatikoa daramatza. 140 zaldiko gasolinazko 1.4 Turbo motorrarekin 8,1 segundutan iristen da 100 km/ordura, 205 km/orduko muga dauka eta bataz beste 6,5 litro erretzen ditu 100 kilometroero.

21.500 eurogatik erosi dezakegu eta serietik aire girotua, pakete deportiboa, ESP + TCS, ABS + ASR, TTC diferentzial elektronikoa, 7 airbag belaunekoa barne, Bluetooth sistema, MP3 CD irratia, USB, 16 hazbeteko hagunak, sabaia irekitzeko sistema elektrikoa edo eserleku deportiboak ez dira faltako. Karrozeria ere bi koloretan margotu ahalko da.

(gehiago…)

Nissan 370Z roadster

Igandea, Ekaina 20th, 2010 | Urkok idatzia

01530

Uda hemen da eta hondartzara kotxe deskapotable batean joatea bezalakorik ez dago. Nissanek eguraldi onarekin batera salgai jarri du 370Z roadster modeloa. Lonazko kapota duen deskapotable hau eskuzko sei abiadurako kutxatilarekin 52.000 euroren truke erosi daiteke edo zazpi abiadurako sistema automatikoa nahiago duenak 54.400 euro ordaindu beharko ditu. Bertsio deskapotablea sabai finkodunarekin alderatzen badugu ia 4.500 euro garestiagoa da

(gehiago…)

Agur Lexus SC430 deskapotableari

Ostirala, Ekaina 18th, 2010 | Santik idatzia

01556

Modelo batzuk etorri egiten dira eta beste batzuk berriz joan, bizitzan gertatzen den moduan. Lexus markako SC430 modeloa bere bizitzaren amaierara iritsi dela dirudi eta uztailetik aurrera desagertu egingo da merkatutik. Lan zaila zeukan modelo honek, 2009 urtean mundu osoan ez zuelako 1.000 unitate baino gehiago saltzerik lortu. Eta noski, kopuru horiek nahiko barregarriak dira gaur egun Lexus bezalako marka batentzat.

Motor bakarra dauka auto honek, 286 zaldi ematen dituen 4,3 litroko V8 haundia. 100 km/ordura 6,2 segundutan iristen da eta bataz beste 11,5 litro gasolina erretzen ditu. Pertsonalki ez dut modelo hau inoiz ikusi kalean neure begiekin.

Audi TT 2010, prezioak

Asteazkena, Ekaina 2nd, 2010 | Santik idatzia

01477

Aurreko egunean ikusi dugun moduan Audi TT deportiboak aldaketa txiki batzuk izan ditu eta hauen ondoren prezioak horrela geldituko dira:

  • 1.8 TFSI 160 zaldi 31.980 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi 36.700 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi S-Tronic 40.690 euro
  • 2.0 TFSI 211 zaldi Quattro S-Tronic 43.580 euro
  • 2.0 TFSI 272 zaldi TTS Quattro 53.570 euro
  • 2.0 TFSI 272 zaldi TTS Quattro S-Tronic 56.040 euro
  • 2.5 TFSI 340 zaldi TTRS Quattro 63.530 euro
  • 2.0 TDI 170 zaldi Quattro 39.470 euro

Renault Megane CC

Osteguna, Maiatza 20th, 2010 | Urkok idatzia

01416

Gezurra badirudi ere udara laster iritsiko da, Renault markan hori ongi dakite eta maiatzean hasi dira Megane CC deskapotablea saltzen. Sabai gogorreko deskapotable honek 21 segundoan gorde dezake bere kapota sistema elektriko bati esker. Dynamique eta Privilege ekipamendu multzoak izango dira aukeran eta ekipamendu gehigarria nahi badugu larruzko eserlekuak 1.400 euro balio dute, Carminat Tom Tom nabigatzaileak 400 euro, garbitze sistema integratua duten Xenon argiek 680 euro edo pintura metalizatuak beste 365 euro.

(gehiago…)

Audi R8 Spyder V10

Asteartea, Maiatza 4th, 2010 | Urkok idatzia

01322

Kotxe perfekturik ba ote dagoen galdetuz gero ezetz esan beharko genuke baina Audi R8 Spyder ia perfektua dela onartu beharra dago. Audiren bihotza duen deskapotable honek zirkuituetan ibiltzen diren auto askori ez dio inolako inbidiarik. Hamar zilindroko 5.2 FSI motorrak 525 zaldiko indarra du eta 0tik 100 kilometrora 4,1 segundotan pasatzen da. Bere gehieneko abiadura 313 kilometrotakoa da eta kontsumoa 14,9 litro, noski R8 Spyder bat erosi dezakeenari kontsumoak gutxi axola dio. Indar guzti hori kontrolatu ahal izateko quattro trakzio sistema etxetik jarrita ekarriko du eta 19 bulkadako hagunen atzealdean denera 24 pintza dituzten balaztak eramango ditu. Zerbait hobeagoa nahi duenak eta 11.200 euro gehiago ordainduta zeramikazko balaztak jarri ahalko dizkio bere R8-ari.

(gehiago…)

Audi TT

Igandea, Maiatza 2nd, 2010 | Urkok idatzia

01315

Audik TT arrakastatsuan berrikuntzak egitea erabaki du baina hain txikiak dira ia ez direla nabaritu ere egiten. Lehen begiratu batean Audi guztietan ikusi daitekeen egunerako LED argiak sartu dituzte. Kolpe leungailuak ere berriak dira naiz eta asko ez den nabaritzen. Orain parrillaren kolore beltza argiagoa da eta atzealdean difusore berri bat sartu dute. Aldaketa hauek direla eta TT zaharra baino bi zentimetro luzeagoa da. Barrualdean berriz aluminioa leku gehiagotan erabili dute eta eserlekuen larruak tratamendu berezi bat izango dute. Alemaniarrek diotenaren arabera kotxea eguzkitan dagoenean larrua ez da lehen bezain beste berotuko eta TT zahar batekin alderatuz gero larruaren tenperaturan 20 graduko aldea egon daiteke. TT bat erosi dezaketenek asko eskertuko dituzte larruzko eserleku berriak batez ere udaran.

(gehiago…)

Audi A3 Cabrio 1.2 TFSI

Asteartea, Apirila 20th, 2010 | Santik idatzia

01272

1.6 litroko motor zaharra kendu eta 105 zaldiko 1.2 TFSi motorra iritsi da A3 modeloaren karrozeria deskapotablera. Alderdi guztietan hobetzen ditu prestazioak turbodun motor txiki honek: 100 km/ordura 12,2 segundutan iristen da (0,3 segundu azkarrago), 190 km/orduko lortzen du (6 km/ordu azkarragoa) eta bataz beste 5,7 litroko kontsumoa dauka (2,3 litro gutxiago). CO2 emisioei dagokionez 167 gramutik 132 gramura jaisten dira eta horregatik matrikulazio zerga ere %9,75-ekoa izan beharren %4,75-eko da orain.

Erosle askok ez dute diesel motorrik nahi beraien deskapotableetan, sabaia irekita goazenean gasolinazkoak baino gehiago entzuten delako mekanikaren zarata. Gu hor ez gara sartzen, bakoitzak bere gustuak eta maniak ditu. Preziori dagokionez bertsio zaharrak balio zituen 29.500 eurotan mantenduko da, albiste ona zeren motorrak aldatu ondoren ia beti gorantz egiten dute eta.

Fiat 500C deskapotablearen prezioak

Asteazkena, Apirila 7th, 2010 | Urkok idatzia

01208

Udara hemen da, beno, oraindik ez da iritsi baina ohartzen garenerako hemen izango da eta prestatzen joan beharko dugu. Fiat hortaz ohartu da eta bere 500 modeloaren bertsio deskapotablea salgai du dagoeneko. Italiarrek lonadun kapota aukeratu dute baina bertsio honetan sistema elektriko bati esker sabaia bakarrik atzeratzen da eta alboetako leihoak mantentzen ditu. Horri esker baliteke orain deskapotable bat erosteko beldur den jendea animatzea. Fiat 500 normal batekin alderatzen badugu motor eta ekipamendu berdinarekin 2.700 euro gehiago ordaindu beharko ditugu 500C bertsioaren kasuan.

(gehiago…)

Porsche 911 Turbo S

Osteguna, Otsaila 18th, 2010 | Urkok idatzia

01071

Porsche 911 Turbo S autoak Porsche 911 Turboa hartu du oinarri moduan baina 30 zaldi gehitu dizkiote guztira 530 zaldiko indarra izan dezan. Zaldi kopurua igotzeko alemaniarrek 3.8 litroko motorrean turbo bikoitz berria erabili dute baina kontsumo maila 11,4 litrotan mantenduz eta hori goraipatzeko moduko zerbait da. Gehienez orduko 315 kilometro orduko abiadura harrapa dezake eta Launch Control sistema erabiltzen badugu 3,3 segundotan 0tik 100 kilometrora igarotzen da, 200 km/ordura iristeko 10,8 segundo behar dituen bitartean.

(gehiago…)

Renault Megane Cabriolet

Asteartea, Otsaila 16th, 2010 | Santik idatzia

01043

Askotan esan dugun bezala hemen inguruan ez dira mota honetako ibilgailuak ia ikusi ere egiten baina hala ere badirudi autogileek emaitza onak lortzen dituztela beste herrialde batzuetan eta modelo berriak kaleratzen jarraitzen dute. Hemen daukaguna Renault Megane modeloan oinarritutako bertsio deskapotablea da, luzeran 4,48 metro neurtzen ditu eta 21 segundutan estaltzen du sabaia.

(gehiago…)

Mazda MX-5 Anniversary Edition

Asteartea, Otsaila 16th, 2010 | Santik idatzia

01036

Mazda ere MX-5 deskapotablearen zorionak ospatzen dabil, 20 urte dira merkaturatu zela eta horregatik edizio berezi bat kaleratuko du. Europan bakarrik salduko dira prestatu dituzten 2.000 unitateak eta auto bakoitzak plaka batean identifikazio zenbaki bat eramango du. Kolore gorrian, urdinean edo zurian bakarrik erosi ahalko da eta serieko ekipamenduaz gain 17 hazbeteko hagunak, erreforzu barra bat karrozeriaren bihurdurak gutxitzeko eta detaile kromatuak eramango ditu karrozerian: lainotako argietan, aurreko parrillan, ateak irekitzeko heldulekuetan eta barruko dekorazioan. Egia esan ez dakit zer daukan berezitik.

Gainera gasolinazko 1.8 motorrarekin bakarrik salduko da, 126 zaldi ematen ditu, 100 km/ordura 10 segundutan iristen da eta ez du 200 km/orduko abiadura gainditzen. Edizio ez hain berezi honek 24.300 euroko prezioa dauka erosi nahi duenarentzat.

Mercedes Benz Klase E deskapotablearen prezioak

Asteazkena, Otsaila 10th, 2010 | Santik idatzia

00999

Kaleratu ditu Mercedes Benz markak Klase E deskapotablearen prezioak, askoren ustez nahiko garestia da baina dakigun bezala kalitatea ordaindu egin behar da. Gainera motor guztiek 170 zalditik gorako potentzia daukate 388 zaldiko modeloraino, 4 gasolina eta 3 dieselek osatzen dute gama:

- E200 CGI 184 zaldi 46.150 eurogatik

- E250 CGI 204 zaldi 55.300 eurogatik

- E350 CGI 292 zaldi 63.300 eurogatik

- E500 388 zaldi 81.650 eurogatik

- E220 CDI 170 zaldi 48.000 eurogatik

- E250 CDI 204 zaldi 52.450 eurogatik

- E350 CDI 231 zaldi 60.550 eurogatik

Renault Wind

Ostirala, Otsaila 5th, 2010 | Urkok idatzia

00973

Renault-ek Genevako auto azokan jende aurrean aurkeztuko duen Wind deskapotablearen lehenengo irudiak kaleratu ditu. Hamabi segundotan ireki dezake sabai metalikoa sistema elektroniko bati esker eta 3,83 metro luze da autoa. Ingeniariek oinarri moduan erabili duten Twingo modeloarekin alderatuz luzeagoa da baina Clio bat baino txikiagoa. Merkatuan begiratzen badugu mota honetako ibilgailuen kategorian Mitsubishi Colt, Nissan Micra eta Peugeot 207 deskapotableak aurkituko ditugu. Apirilean iritsiko dira lehen unitateak merkatura.

(gehiago…)

Bmw Serie 3 Coupe eta Cabrio 2010

Asteazkena, Urtarrila 20th, 2010 | Santik idatzia

917

Bmw markak ere aldaketak sartuko ditu bere serie 3 gamako Coupe eta Cabrio karrozerietan lehiakorragoak izateko gaur egungo merkatuan. Aurreko faro haundiagoak Xenon argiekin, egunerako LED argiak, atzeko LED argiak, kolpe leungailua, karrozeriarentzat kolore gehiago, diseinu berriko hagunak eta kanbio automatikoarentzat bolante atzeko botoiak dira gehitzen zaizkion elementuak.

(gehiago…)

Mercedes Benz SLK Grand Edition

Larunbata, Urtarrila 16th, 2010 | Santik idatzia

00890

Udaberri honetan Mercedes Benz kontzesionarioetara iritsiko da SLK Grand Edition izeneko edizio berezia, 3.000 euro gehiago ordainduz oraindik auto esklusiboagoa eduki dezakezu. Hauek dira ekipamenduan nabarmentzen diren elementuak: zilar koloreko aire saretak, 18 pulgadatako diseinu berriko hagunak, narruzko eserlekuak inskripzioekin, berogailua eserlekuetan eta gris koloreko margo berezia.

Barrukaldea ere serieko bertsioetatik desbedina da, dekorazio guztia gris kolorean oinarritzen da (ateak, segurtasun uhalak, alfombrak…), edizio bereziaren logotipoak daramatza eta narruarekin estalitako pieza guztiak hari gorriarekin josita daude.

Mota honetako edizio berezi hauek oso  estimatuak izaten dira bildumazaleen artean, imajina ezazu hemendik 30 urtera mundu osoan 25 unitate bakarrik daudela beraz bigarren eskuko autoaren prezioa aparra moduan igotzen da.

Mercedes Benz Klase E deskapotablea

Asteazkena, Abendua 30th, 2009 | Santik idatzia

00808

Klase E berriaren gamara kupe, berlina eta familiar karrozerien ondoren deskapotablea dator, Clase E Cabrio izenarekin ezagutuko dena. Sistema automatikoak 20 segundutan gordetzen du ohialezko sabaia eta posible da eragiketa hau martxan goazela egitea, beti ere 40 km/ordu baino abiadura gutxiagoan. Urtarrilean hasiko da bere salmenta.

(gehiago…)

Bmw Z4 sDrive35is

Astelehena, Abendua 14th, 2009 | Santik idatzia

00717

2010 urteko Martxoan iritsiko da 3 litroko biturbo gasolina motorraren eboluzioa eta Z4 modeloa izango da lehena erabiltzen. Motor honek sari asko irabazi ditu eta oso ezaguna da dituen gaitasunengatik, potentzia gehiagoko motor asko lotsagarri uzten dituelako. Bi turbo erabiltzen ditu 6 zilindroko motor honek, bakoitzak 3 zilindrotara bultzatzen du airea 1.400 eta 4.500 biraketa minutu artean. Turboen eragina gehienbat azelerazio edo berreskuraketetan hatzematen da. Prezioa 64.100 eurokoa da, hortik aurrera nahi duzun guztia igo dezakezu aukerako ekipamenduarekin.

(gehiago…)

Porsche Boxter Spyder

Igandea, Abendua 6th, 2009 | Santik idatzia

00666

Une hauetan neguan sartuta gaude baina munduko beste leku batzuetan oraindik udaran daudenez deskapotable berriak agertzen jarraitzen dute. Azkena Porsche Boxter Spyder berria izan da, Boxter S modeloan oinarrituta dago eta ezaugarri gehienak berdin mantentzen ditu.

(gehiago…)

Volvo C70, prezioak

Ostirala, Azaroa 6th, 2009 | Santik idatzia

00547

Udara igaro da eta neguan sartuta gaude baina hala ere Volvo markak C70 deskapotable berrituaren prezioak kaleratu ditu, 2 ekipamendu maila, 3 gasolina motor eta 2 diesel daude aukeran:

Serietik SIPS alboko talken aurkako babes sistema, WHIPS buru euskarri aktiboak, ABS+EBA, trakzio kontrola, estabilitate kontrola, balazta argi moldakorrak, lainotako argiak, airbag (aurreko, alboko eta zeharkakoak), ibilgetu elektronikoa, klimatizagailua, lehio irekitze sistema elektrikoa, direkzio lagundua, autoaren informazio pantaila, abiadura kontrola, aparkatzen laguntzeko sensoreak atzekaldean, ohial/narruzko tapizeria, euritako sensoreak, urruneko kontrol bidezko itxitura zentralizatua, 17 pulgadatako aleaziozko hagunak, USB, MP3 CD irratia narruzko bolantean botoiekin eta Bluetooth sistema besteak beste.

- 2.4i 140 zaldiko 36.780 eurotik hasita (0-100 km/ordura 11 segundutan, 205 km/orduko muga eta 8,9 litroko kontsumoa).

- 2.4i 170 zaldikoa 40.880 eurotik aurrera (0-100 km/ordura 9,1 segundutan, 220 km/orduko muga eta 9 litroko kontsumoa).

- 2.5 T5 230 zaldikoa 49.010 eurotik hasita (0-100 km/ordura 7,6 segundutan, 240 km/orduko muga eta 8,9 litroko kontsumoa).

- 2.0d 136 zaldiko 37.740 eurotik hasita (0-100 km/ordura 11 segundutan, 205 km/orduko muga eta 6 litroko kontsumoa).

- 2.4 D5 180 zaldikoa 41.935 eurotik hasita (0-100 km/ordura 9,5 segundutan, 220 km/orduko muga eta 6,6 litroko kontsumoa).

Audi A5 1.8 TFSI

Asteazkena, Urria 28th, 2009 | Santik idatzia

00511

Motor hau bi karrozeriatara iritsi da, Audi A5 Coupe eta Cabrio bertsioetara hain zuzen. Horrela bi modeloen prezioa jaitsi egin da eta sarrerako modelo gisa kokatzen dira. 160 zaldi lortzen ditu 1.8 TFSI gasolina motorrak, oso erabilia da Volkswagen taldeko modeloetan. Prestazio datu desberdiñak ematen ditu karrozeriaren arabera, deskapotableak gehiago pisatzen duelako:

- Coupe bertsioak 8,6 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen, 226 km/orduko abiadura harrapatu dezake eta 7,1 litro erretzen ditu. 35.650 euro balio ditu (38.140 euro Multitronic kanbio automatikoarekin).

- Deskapotable bertsioak 9,9 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen, 218 km/orduko abiadura harrapatu dezake eta 7,4 litro erretzen ditu. 40.900 euro balio ditu (43.390 Multitronic kanbio Automatikoarekin).

Ez dut kanbio automatikoarekin erostea gomendatzen, autoa motelagoa da, gehiago erretzen du eta oso garestia da, 2.500 euro gehiago balio dituelako.

Volvo C70 berria

Osteguna, Iraila 3rd, 2009 | Santik idatzia

00238

Modelo hau 2006-ean aurkeztu zen eta orain itxura aldaketa bat jaso du. Modelo hau izan zen deskapotableen artean lehena sabai gogor erretraktila eramaten eta 30 segundutan sabaia guztiz ireki edo itxitzen da. Luzera berriz 4,62 metrokoa da.

(gehiago…)

Peugeot 308 CC motor berriak

Asteartea, Abuztua 18th, 2009 | Santik idatzia

00189

Nahiko berandu zeren udara amaitzen dabil baina Peugeot markak bere deskapotableari 1.6 litroko motorrak erantsi dizkio eta bertsiorik merkeenak izatera igaroko dira.

- 1.6 VTI gasolina motorra 120 zaldirekin, 0-tik 100-era 12 segundutan jartzen da, abiadura maximoa 195 km/orduko da eta bataz beste 7,1 litro gasolina erretzen ditu. Guztira 26.000 euro balio ditu.

- 1.6 HDi diesela 112 zaldirekin, 0-tik 100-era 12,2 segundutan jartzen da, abiadura maximoa 191 km/orduko da eta bataz beste 5,3 litro gasolina erretzen ditu. Guztira 28.500 euro balio ditu.