Artxibo hau ‘4x4’ atalean
dago
Igandea, Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

Jeep marka amerikarra orain Fiat taldearen aginduetara dago, zihurrenik gure merkatutik joan egingo da baina bitartean Wrangler modeloan aldaketa batzuk aurkeztu dituzte. Gehienbat barrukaldean egin da lan gehien, aginte taula berria, objektuak gordetzeko kutxa gehiago, alboko lehio haundiagoak, bolantze funtzioanitzduna eta USB hargunea ezarriz.
Ekipamendua ere hobetu egingo da 220 boltioko hargunea, alboko ispilu elektrikoak, abiadura kontrola, lainotako argiak eta Bluetooth sistemekin. Gaur egun dituen bi motorrek ez dute aldaketarik izango, akats larria gure ustez, ez direlako teknologikoki berrienetakoak. Dieselean gure merkatuan 2.8 litroko CRD motorra daukagu 177 zaldirekin eta ameriketan 3.8 litroko V6 gasolina. Une hauetan 34.500 euroko prezioan mugitzen da.
(gehiago…)
Etiketak: Jeep, Wrangler
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Larunbata, Abuztua 28th, 2010 | Santik idatzia

Badirudi hasi dela Dodge marka Caliber 2010 modeloaren lehen unitateak saltzen gure merkatuan, diseinu eta motor berriak erabiliz. Hasera batean 156 zaldiko 2.0i gasolina motorra bakarrik egongo da katalogoan eta urtea amaitu aurretik 163 zaldiko 2.2 CRD diesela agertuko da. Hauek dira prezioak 2 ekipamendu mailentzat:
SE Diseño: ABS + EBD, ESP + TCS, 4 airbag, aldapan abiatzeko sistema, inmobilizagailu elektronikoa, MP3 CD irratia, giltzarik gabe autoa irekitzeko sistema, aire girotua, 4 lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua urruneko kontrolarekin, barneko ordenagailua, 17 hazbeteko altzairuzko hagunak eta alarma dakartza.
SXT Confort: lainotako argiak, parrilla kromatua, aluminiozko 17 hazbeteko hagunak, narruzko bolante funtzioanitzduna eta abiadura kontrola gehitzen zaizkio.
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SE Diseño 17.050 euro
- Caliber 2.0i 16v 156 zaldi SXT Confort Automatikoa 19.700 euro
Etiketak: Caliber, Dodge
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Abuztua 25th, 2010 | Santik idatzia

Land Rover marka aditua da 4×4 modeloak egiten, egia esan gaman dituen ibilgailu guztiak mota honetakoak dira. Luxuzko marka baten moduan lan egiten du eta horregatik 190 zaldiko 2.7 TDV6 motorra txikiegia delakoan edo ordezkatua izango da. 245 zaldi dituen 3 litroko motor berean oinarriturik dagoen bigarren motor bat kaleratuko dute baina kasu honetan potentzia 211 zaldira jaitsiz. Motor hau Jaguar XF berlinan ere erabiltzen da, emaitza oso onekin. Hauek izango dira prezioak, betiko moduan pixka bat garestiagoak 21 zaldi irabazteagatik:
- 3.0 TDV6 211 zaldi S 48.980 euro
- 3.0 TDV6 211 zaldi SE 54.560 euro
- 3.0 TDV6 211 zaldi HSE 61.770 euro
- 3.0 SDV6 245 zaldi SE 56.800 euro
- 3.0 SDV6 245 zaldi HSE 64.000 euro
Etiketak: Discovery, Land Rover
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Abuztua 25th, 2010 | Santik idatzia

Bere arerio japoniarrek motor indartsuagoak aurkeztu dituztenez 4×4 modeloentzat, Toyota markak ere atzean ez gelditzeko Land Cruiser modeloaren motorra indartzea erabaki du. Gaur egun dituen 173 zalditik 190 zaldira igoko da 3.0 D4D diesel motorra eta azelerazio gaitasuna 420 Nm-ekoa da 1.600 bira/minutuan.
Gainera indartsuagoa izatean gain aurreko bertsioak zituen bataz bestekoak mantentzen ditu 8,1 litrorekin eta Euro5 legedia gainditzen du. Abenduan hasiko dira lehen unitateak iristen gure merkatura, preziorik ez dago oraindik baina zihur izan ez dela merkeagoa izango.
Etiketak: Land Cruiser, Toyota
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Albiste honetan aipatu genuen moduan Nissanek Qashqai modeloan aldaketa txiki batzuk egin ditu motorretan zaldi gutxi batzuk irabaziz eta kontsumoak jaitsiz. Horregatik publikatzen ditugu prezio berriak:
- 1.6i 16v 117 zaldi Visia 19.530 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Acenta 20.630 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Sport 22.230 euro
- 1.6i 16v 117 zaldi Tekna Premium 23.530 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Visia 21.280 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Acenta 22.380 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Sport 23.980 euro
- 1.5 dCi 110 zaldi Tekna Premium 25.280 euro
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 20th, 2010 | Santik idatzia

Japonian aurkeztu ondoren Europara iritsiko den X-Trail berrituaren argazki batzuk erakutsi ditu Nissanek. Kanpotik karrozerian aldaketa oso txikiak ikusten ditugu, parrila eta argien formak eraldatu dira batipat, LED argiak eta 18 hazbeteko hagun berriak daude. Barruan tapizatuak, eserlekuak, aginte panela eta informazio pantailak hobetu dira. Aukeren artean berogailudun eserlekuak, aparkatzeko atzeko kamerak eta klimatizagailu eraginkorragoak agertu dira.
Motorrak ere ikutu txiki batzuk jasan dituzte emisioak murrizteko asmoz baina orokorrean berdinak izaten jarraitzen dute: 150 zaldiko 2.0 DCI diesela, 173 zaldiko 2.2 DCI diesela eta 143 zaldiko 2.0i gasolina. Irailean datu gehiago izango ditugu, ordurarte itxarotea besterik ez daukagu egiterik.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, X-Trail
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Abuztua 19th, 2010 | Santik idatzia

Freelander 2 modeloa da Land Rover markako ibilgailurik salduena eta atzean ez gelditzeko ikutu txiki batzuk egin dizkiote: kolpe leungailuak, lainotako argiak, parrilla, egunerako LED argiak, 19 hazbeteko hagunak eta abar. Barruan abiadura horratzak kendu eta TFT pantaila bat ezarri diote, bolante berria, klimatizagailuaren kontrolak, aginte panela, tapizatuak edo belaunerako airbag poltsa berriak agertzen dira. Motorretan 2.2 litroko diesel bat edukiko dugu bi potentzia ezberdinekin, biek partikulen iragazkia, 4 gurpilletara trakzioa eta Start&Stop sistema daramate. Gasolinan 233 zaldiko 3.2 litroko V6 bat izango dugu. Hor doaz datu gehiago:
(gehiago…)
Etiketak: Freelander 2, Land Rover
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Abuztua 17th, 2010 | Santik idatzia

Ssangyong markak 2011 urterako Rexton modeloa aurkeztu du eta ia ez gara aldaketekin ohartu ere egin. Aurreko parrilla berria dauka, atzeko aleroia eta alboko estribak kendu dizkiote, hagun berriak daude eta barruan materiale hobeagoak erabili omen dira.
Motorrak ere berdinak izaten jarraitzen dute, 165 eta 186 zaldiko 2.7 litroko dieselak. Pariseko auto erakusketararte itxaron beharko dugu zerbait gehiago jakiteko. Hori bai, nahi duzuena apostatzen dizuet iragarkietan belaunaldi berri bat balitz moduan salduko dutela, telebista zein prentsan.
Etiketak: Rexton, SSangyong
4x4, Auto berriak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 13th, 2010 | Santik idatzia

Badirudi GLK 4×4 modeloaren salmentak ez doazela oso ongi alemaniatik kanpora eta horregatik bertsio ekonomikoago bat kaleratzea erabaki dute. Ez da lehen marka hau egiten duena eta ezta azkena izango ere.
Aukeratutako motorra 143 zaldiko 200 CDI diesela izan da eta kontsumoak jaisteko Bluefficiency sistema multzoa eramango du. Honekin bataz bestekoa 5,8 litroan gelditzen da, automatikoarekin 6,3 litro lortuz. Pentsatuko duzuen bezala 2 gurpilletara trakzioa bakarrik eramango du eta 34.000 euro inguru balioko ditu saltokietan.
Etiketak: GLK, Mercedes-Benz
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Abuztua 11th, 2010 | Santik idatzia

Kiak hasera batean Sportage 4×4 berria 136 zaldiko 2.0 diesel motorrarekin bakarrik salduko du, nahiz eta aurrerago gasolina eta diesel gehiago agertu. Oraingoz 2 ekipamendu maila ditu, 1.500 euroko eskeintza hilabete honetan eta hauek dira prezioak:
(gehiago…)
Etiketak: Kia, Sportage
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Abuztua 5th, 2010 | Santik idatzia

X1 eta X5 modeloen ondoren X3 autoaren ordua iritsi da eta Bmw markak freskatu eder bat eman dio. Alemaniarrak ez dira aldaketa sakonen gustokoak, gauza zihurrera joaten dira baina beti beraien produktuak nabarmen hobetuz. X3 modeloak ere aurrekoaren diseinua oinordetzan hartzen du baina orain askoz modernoagoa eta dotoreagoa da. Hasteko 4,65 metroraino hazi da, horrela atzeko bidaiari eta maletategiarentzat leku gehiago edukiz. Albistearen amaierako irudiak ikusiz ederki hatzematen da egindako lana.
(gehiago…)
Etiketak: Bmw, X3
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Uztaila 30th, 2010 | Urkok idatzia

Volvok bere 4X4 handienari 2 gurpilletara trakzioa bakarrik daraman bertsio bat erantsi dio, erosterako orduan prezioa nabarmen jaitsiz. Bertsio guztietan sabaiko errailak mantendu dituzte eta hagun eskaintza zabaldu egin dute, gainera, izaera deportiboa nahiago duenak R-design karrozeria paketea instalatu ahalko dute. Barrualdean berriz zazpi pertsonarentzat lekua egongo da eta eserlekuetako kolorea edo hainbat dekorazio elementu desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Ekipamenduari dagokionez Momentum, R-design eta Summum izeneko multzoetan banatu dute. Bertsio guztiek zazpi airbag, gerrikoa lotzeko alarma sistema eserleku guztietan, Bi-xenon argiak, Bluetooth sistema, CD-MP3 soinu sistema, hamazazpi bulkadako hagunak, egonkortasun eta trakzio sistemak, maldan behera jaisteko kontrol sistema edo klimatizagailua izango dituzte besteak beste. Hautazkoak izango dira GPS nabigatzailea, aparkatzen laguntzeko sistema, aurreko eserlekuetan integratutako telebista, sabai panoramiko gardena edo Bang&Olufsen soinu sistemak.
Deigarriena ordea gasolinako motorren aukera ezabatu eta salgai soilik 163 eta 185 zaldiko indarra duten bi motor diesel egongo direla da. Motor txikienak martxa automatikodun sistema erabiltzen du eta 0tik 100 kilometrotara 11,8 segundotan pasatzen da eta bere gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa da. Motor honen kontsumoa berriz 8,5 litrotakoa dela diote. Indartsuenaren kasuan berriz sei abiadurako eskuzko sistemaren edo sistema automatikoaren artean aukeratu ahalko dugu. Eskuzko sistemaren azelerazioa 10,9 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 195 kilometrotakoa. Martxa sistema automatikoa nahiago badugu berriz azelerazioa 11,5 segundotakoa da eta gehieneko abiadura 190 kilometrotakoa. Kontsumoari dagokionez ez dago alde handirik bi trakzio sistemen artean eskuzkoak 8,3 litro behar bai ditu ehun kilometro egiteko eta automatikoak berriz 8,5 litro. Hona prezio zerrenda motor, ekipamendu eta martxa sistemaren arabera:
- 163 zaldi Momentum 4×2: 48.252 euro
- 163 zaldi Summum: 53.282 euro
- 163 zaldi R-Design: 53.282 euro
- 185 zaldi AWD Momentum: 51.207 euro
- 185 zaldi AWD Summum: 56.237 euro
- 185 zaldi AWD R-Design: 56.237 euro
- 185 zaldi AWD automatikoa Momentum: 53.296 euro
- 185 zaldi AWD automatikoa Summum: 58.326 euro
- 185 zaldi AWD automatikoa R-Design: 58.326 euro
Etiketak: Volvo, XC90
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 29th, 2010 | Urkok idatzia

Dagoeneko salgai dago 272 zaldiko 3.6 TD motorra ordezkatzen duen 4.4 TdV8 motorreko Land Rover etxeko Range Rover 4×4 modeloa. Motor berriari esker indarra 313 zaldira igo da baina erregai kontsumoa 1,6 litro jaistea lortu dute eta orain ehun kilometro egiteko 9,4 litro behar ditu. Ezaugarriei dagokionez gehieneko abiadura 210 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 7,8 segundotan pasatzen da. Aldi berean TdV8 motorrak 8 abiadurako martxa sistema automatikoa eta hobetutako Terrain Response trakzio sistema erabiltzen ditu. Trakzio sistemak jasan dituen berrikuntzei esker egoera desberdinetan motorraren erantzuna hobetzea lortu dute eta aldi berean motelgailuen altuera ere egokitu egingo da. Horrez gain programa elektronikoari esker aldapan edo hondarretan autoa errazago jarriko dugu martxan eta maldan behera jaisten garenean kotxearen abiadura kontrolpean izango dugu beti.
Prezioari dagokionez lau ekipamendu multzo desberdinen artean aukeratu ahalko dugu. Merkeenak HSE izena du eta 97.900 euro balio ditu. Bigarrenaren izena Vogue da eta 107.200 euroko prezioa du. Vogue+ izenekoak berriz 116.900 euro eta garestiena den Autobiography ekipamendua gustuko badugu 127.200 euro ordaindu beharko ditugu.
Zerbait indartsuagoa nahi badugu gasolinazko 5.0 motorra daukagu 375 eta 510 zaldirekin, azken hau turboarekin.
Etiketak: 4.4 TdV8, Land Rover, Range Rover
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Uztaila 28th, 2010 | Santik idatzia

A ze ezustea eman digun Nissanek Murano modeloarentzat diesel motorra kaleratzearekin batera, denok motor berriaren zain geunden bitartean japoniarrek autoaren diseinua berritu dute. Badirudi 190 zaldiko 2.5 DCI motorra pixkat berotzen zela eta horregatik aire gehiago sartzeko aldaketak egin behar izan dituzte aurrekaldean, parrila, kolpe leungailua eta lainotako argien kokapena mugituz.
Dena dela autoak irabazi egin du, orain bataz beste 8 litro erretzen ditu 450 Nm-eko azelerazio gaitasunarekin, 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen eta 200 km/orduan dauka muga. Serietik kanbio autoamikoa eta 4 gurpilletara trakzioa eramango du. Abuztuan iristiko da saltokietara ondorengo prezioekin:
- 2.5 dCi 190 zaldi Acenta Automatikoa 42.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Sport Automatikoa 46.650 euro
- 2.5 dCi 190 zaldi Tekna Premium Automatikoa 50.450 euro
Kritika moduan esan dezakegu Nissanek Navara modeloan erabiltzen duen 231 zaldiko 3.0 DCI diesel motorra agian hobeto etorriko litzaiokeela luxuzko 4×4 honi. Badirudi gainera orain gasolina eta diesela desberdinak izango direla kanpotik.
(gehiago…)
Etiketak: Murano, Nissan
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Uztaila 28th, 2010 | Santik idatzia

Benetan polita iruditzen zait ibilgailu hau, oinarriturik dagoen prototipotik ia ez da ezer aldatu eta diseinu erabat indartsua dauka. Hobe lukete marka gehiagok gauza bera egingo balute, baina tamalez lehenik izugarrizko diseinudun prototipoak erakusten dituzte eta azkenean kaleratutako modeloak erabat desberdinak izaten dira, orokorrean zatarragoak. 4 metro inguru neurtuko ditu eta hirian barrena ibiltzeko pentsatua dago, motor eraginkorragoekin eta aukeran 4 gurpilletara trakzioarekin, egunen batean errepidez kanpo ibiltzea pentsatzen badugu ere.
2011 urtean ikusiko dugu Pariseko autoerakusketan eta Nissan Juke bezalako autoekin lehiatuko du zuzenean. Egunero ikusten dugu marka guztiak beraien produktuak eraldatzen dabiltzala, gaur egun ekonomiak agintzen du eta etorkizuna askorentzat ibilgailu txikiagoak egitean dago. Nor esan behar zuen duela urte batzuk horrelako Range Rover txiki bat izango genuela merkatuan…
Etiketak: Evoque, Range Rover
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Uztaila 27th, 2010 | Santik idatzia

Oso harrera ona izaten ari da Mitsubishiren azken produktua, ASX izeneko 4×4 konpaktua haseran 150 zaldiko motor bakarrarekin kaleratu zen baina orain gama osatzera beste bi motor agertu dira. Gasolinan 1.6 MPI motorra aurkituko dugu 117 zaldirekin eta bataz beste 5,9 litro erretzen ditu 135 gramuko CO2 emisioekin. Dieselean berriz 116 zaldiko 1.8 DID motorra daukagu eta honek 5,5 litroko kontsumoak ditu 145 gramuko CO2 emisioekin. Argi ibili daiteke Nissan Qashqai modeloa zeren gero eta arerio gehiago ditu inguruan, batzuk oso erakargarriak… Horrela gelditzen dira prezioak:
- ASX 160 MPI Clear Tec 117 zaldi Challenge 19.950 euro
- ASX 180 DiD Clear Tec 116 zaldi Challenge 22.400 euro
- ASX 180 DiD Clear Tec 116 zaldi Motion 23.450 euro
- ASX 180 DiD Cleat Tec 116 zaldi Kaiteki 25.100 euro
- ASX 200 DiD Clear Tec 150 zaldi Motion 24.550 euro
- ASX 200 DiD Cleat Tec 150 zaldi Kaiteki 26.180 euro
- ASX 200 DiD Cleat Tec 150 zaldi Motion 4WD 27.910 euro
- ASX 200 DiD Clear Tec 150 zaldi Kaiteki 4WD 29.990 euro
(gehiago…)
Etiketak: ASX, Mitsubishi
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

Goazen konpaktu txiki honek daramatzan ekipamendu mailak eta bakoitzaren prezioak begiratzera, gama 3 motorrekin osatua dago, diesel bat eta bi gasolina, azken hauek biek kanbio automatikoa eraman dezakete eta 4 gurpilletara trakzioa bertsiorik indartsuenean bakarrik dago eskuragarri:
(gehiago…)
Etiketak: Juke, Nissan
4x4, Auto berriak, Konpaktuak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Uztaila 24th, 2010 | Santik idatzia

Kia Sorento berria kaleratu zenean 197 zaldiko 2.2 CRDI dieselarekin bakarrik erosi ahal zitekeen eta orain gama osatzeko 150 zaldiko 2.0 CRDI motorra erantsi diote. Drive izeneko ekipamendu mailarekin 31.500 euro balio ditu eta trakzioa bi gurpilletan bakarrik darama. Une hauetan 3.000 euroko eskeintzerekin 28.500 eurotan erosi daiteke.
Serietik dakartz ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag, lainotako argiak, aparkatzen laguntzeko sentsoreak, narruzko bolante funtzioanitzduna, euritako sentsoreak, argiak pizteko sistema automatikoa, atzeko ispilu fotosentikorra, bi zonatako klimatizagailua, abiadura kontrola, MP3 CD irratia USB hargunearekin, 17 hazbeteko hagunak, ispilu elektriko tolesgarriak eta sabaiko barrak besteak beste.
Etiketak: Kia, Sorento
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Uztaila 23rd, 2010 | Santik idatzia

Oraindik ez dira iritsiko gure merkatura baina badakigu kutsaduraren aurkako Europar legeak bete ahal izateko Daciak Duster modeloan bi motor ikutuko dituela. Hasteko 85 zaldiko diesel motorra 90 zaldiko 1.5 DCI berriago batengatik ordezkatuko da. Honek DPF partikulen iragazkia dakar eta CO2 emisioak 130 gramukoak dira bataz beste 5 litroko kontsumoarekin. Ez da oso ibilgailu azkarra, 14 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen eta abiadura maximoa 155 km/ordukoa da.
Amaitzeko 1.6i gasolinak 110 zaldi izaten jarraituko du baina bioetanol erregaiarekin funtzionatzeko moldaketak jasoko ditu. Horrela E85, E10 eta E5 erregaiekin ibiliko da inolako arazorik gabe, litroko zenbait zentimo aurreztuz. Bertsio hau 100 km/ordura 11,5 segundutan iristen da, abiadura maximoa 165 km/ordukoa da eta bataz beste 7 litro erretzen ditu 165 gramuko CO2 emisioekin. Kaleratze datak eta prezioak izatean jakineraziko dizkizuegu blog honetan.
Etiketak: Dacia, Duster
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 22nd, 2010 | Santik idatzia

Zalantzarik gabe Nissan markak bete betean asmatu zuen Qashqai modeloarekin eta izugarrizko arrakasta izaten dabil mundu osoan, pentsa hilabete batzuetan gure merkatuan Renault Megane bezalako konpaktu batek baino gehiago saldu duela. Orain bertsio berritua aurkeztu ondoren motorretan aldaketa txiki batzuk egitea erabaki dute. Hasteko 1.6 gasolina berri bat dago 117 zaldirekin, Start&Stop sistema eraman dezake eta bere kontsumoak 5,9 litrokoak dira, honek aurreko 114 zaldiko 1.6 motorra ordezkatzen du. Dieselean berriz 105 zaldiko 1.5 DCI motorra kendu eta 110 zaldiko berriagoa agertuko da zilindrada berarekin.
Baina orain dator gauzarik interesgarriena, Juke modeloan ikusi dugun 1.6 DIG Turbo motorra eta iritsiko bait da Qashqai modelora. Horrela gamako bertsioerik indartsuena izango da 190 zaldirekin eta zihurrekin CVT kanbio automatikoa edo 4 gurpilletarako trakzio sistemarekin lotuta joango da (datu hauek ez daude baieztaturik). Prestazioei eta prezioei buruz informazio gehiagoren zai gelditzen gara.
Etiketak: Nissan, Qashqai
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 19th, 2010 | Santik idatzia

Azkenean hasi da Nissan gaur egun daukan diesel motorrik indartsuena saltzen bere 4×4 ibilgailuetan. Hain zuzen 3 litroko DCI motorrari buruz ari gara hitzegiten eta 231 zaldiko indarra dauka. Jaso duten lehen bi modeloak Pathfinder eta Navara ibilgailuak dira eta azken honekin 100 km/ordura 8,9 segundutan iristen da 9,5 litro erregai kontsumituz. Ez dira oso zenbaki onak baina kontuan izan zaldi asko direla eta 4×4 hauek nahiko pisu haundia dutela. Ez ahaztu gaman 190 zaldiko beste diesel motor bat ere badagoela, 4.000 euro gutxiago balioz.
Gamako ekipamendu mailarik haundienarekin bakarrik erosi daitezke eta biek 7 abiadurako kanbio automatiko sekuentziala daramate serietik, 4 gurpilletara trakzioa, GPS nabigatzailea, aparkatzeko atzeko kamera, Xenon argiak eta larruzko tapizeria barne. Hauek dira prezioak:
- Pathfinder 3.0 dCi V6 231 zaldi LE Automatikoa 54.750 euro
- Navara 3.0 dCi V6 231 zaldi LE Automatikoa 48.000 euro
Etiketak: Navara, Nissan, Pathfinder
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Ekaina 22nd, 2010 | Santik idatzia

Irailerarte ez dira iritsiko lehen unitateak baina bitartean hauek dira izango dituen prezio ofizialak, kalkuluak egiten joan zaitezen:
- One 98 zaldi Countryman 20.800 euro
- One D 90 zaldi Countryman 22.200 euro
- Cooper 122 zaldi Countryman 23.700 euro
- Cooper D 112 zaldi Countryman 25.000 euro
- Cooper D 112 zaldi Countryman 4×4 27.800 euro
- Cooper S 184 zaldi Countryman 28.950 euro
- Cooper S 184 zaldi Countryman 4×4 30.700 euro
Serietik ekarriko ditu ABS+EBD, CBC bihurguneetan balaztatzeko laguntzailea, DSC estabilitate kontrola, direkzio lagundu elektrikoa, 6 airbag, klimatizagailua, sabaiko barrak, lehio eta ispilu elektrikoak, barneko ordenagailua eta MP3 CD irratia gutxienez. Eta bai, nahiko garestia iruditzen zaigu ia 21.000 euro ordaintzea 100 zalditik beherako auto batengatik.
Etiketak: CountryMan, Mini
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Ekaina 21st, 2010 | Santik idatzia

ML63 AMG hau da 4×4 kategorian dagoen autorik indartsuenetako bat eta dituen 510 zaldirekin ez duzu aspertzeko betarik izango. Udara aldera aldaketa txiki batzuk sartuko dizkiote modelo honi: argien beira ilunagoak, egunerako LEd argiak, bi aire sarrera kapotean eta karrozeria azpikaldean difusore kromatuak eramango ditu.
Motorra oraingoz mantentzea erabaki dute eta 6.2 litroko V8 zaharra erabiltzen jarraituko du 5,5 litroko V8 Biturbo berria beharrean, hau zihurrenik belaunaldi berrian agertuko da. Hala ere 5 segundutan iristen da 100 km/ordura eta abiadura maximoa 250 km/ordukoa da, nahiko azkarra kontuan izanik 2,3 tona pisatzen dituela. 7 abiadurako SpeedShift 7G-Tronic kanbioa automatiko darama serietik bolantean botoiekin, 20 hazbeteko hagunak, esekidura doikorrak eta 4 ke-hodirekin amaituz. Espainian 119.000 euroko prezioan saltzen da bertsio zaharra eta gure ustez berdin jarraituko du.
(gehiago…)
Etiketak: Mercedes-Benz, ML, ML63
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Ekaina 14th, 2010 | Santik idatzia

Daihatsu marka japoniarrak bere 4×4 txikian ekipamendu maila berriak ezarri ditu, Beasy eta Byou izenekoak. Ibilgailu honek 4 metroko luzera du eta bi gasolina motorrekin bakarrik saltzen da: 85 zaldiko 1.3i eta 105 zaldiko 1.5i. Hauek dira prezio berriak:
Beasy: ABS+EBD, aurreko bi airbag, aire girotua, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, direkzio lagundua, ispilu elektrikoak, 4 gurpilletara trakzioa eta atzeko eserleku tolesgarriak.
Byou: alboko airbag poltsak, aleaziozko hagunak, barneko ordenagailua, lainotako argiak, MP3 CD irratia, funtzio anitzeko narruzko bolantea, beira tintatuak eta klimatizagailua.
- 1.3i 16v B Easy 18.990 euro
- 1.3i 16v B You 21.100 euro
- 1.5i 16v B Easy 19.860 euro
- 1.5i 16v B You 21.970 euro
Etiketak: Daihatsu, Terios
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Ekaina 8th, 2010 | Santik idatzia

Ikusten da Mitsubishi eta PSA taldearen arteko akordia oso ongi ari dela funtzionatzen, frantziarrek diesel motorrak jartzen dizkiete eta japoniarrek berriz 4 gurpilletara trakzioa duten plataformak. Elkarlanaren azken fruitua 2.2 litro eta 177 zaldiko diesel motorrean aurkituko dugu, aurreko 156 zaldikoaren gainetik kokatuko dena.
Start&Stop sistema erabiliko du eta CO2 emisioak 158 gramuraino jaisten dira, 156 zaldikoak dituen 194 gramurekin alderatuz diferentzia haundia dago. Indartsuagoa da eta kontsumo baxuagoak izango ditu baina zihurrenik gamako ekipamendu maila altuenarekin bakarrik eskuratu ahalko da, 4 gurpilletara trakzioa eta enbrage bikoitzeko kanbio automatikoarekin. Laister izango ditugu prezioak.
Etiketak: Mitsubishi, Outlander
4x4, Auto berriak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta