Artxibo hau ‘Berlinak’ atalean
dago
Igandea, Iraila 5th, 2010 | Santik idatzia

Lexus markak bere berlina txikienari zenbait aldaketa egitea erabaki du. Aurreko kolpe leungailua, parrillaren diseinua, egunerako LED argiak eta barruko dekorazioan aldaketak aipatu ditzakegu. Bai berlina zein deskapotablean eskuratu daiteke. Honetaz aparte gamara diesel motor berri bat iritsiko da 150 zaldirekin, hau 177 zaldiko 2.2 litroko motorraren bertsio baxuago bat da. 200d izenez ezagutuko den bertsio honek 205 km/ordu lor ditzake, 100 km/ordura 10, segundutan iristen da eta bataz beste 5,1 litro erretzen ditu.
(gehiago…)
Etiketak: IS, Lexus
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Iraila 2nd, 2010 | Santik idatzia

Agertu dira azkenean Mercedes Benz CLS berriaren lehen irudi ofizialak, zurumurru eta argazki espia askoren ondoren. Kupe itxurako berlina haundi honek Audi A5 edo Bmw Serie 6 bezalako modeloekin lehiatzen du. 2010 urte amaieran kaleratuko dute belaunaldi berri hau alemaniarrek ondorengo mekanikekin:
(gehiago…)
Etiketak: CLS, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteazkena, Iraila 1st, 2010 | Santik idatzia

Pixkanaka pixkanaka informazio gehiago lortzen ari gara Renault markaren berlinarik haundienari buruz eta oraingoan motorrei buruzko albisteak jaso ditugu. Gure merkatuan 2 gasolina eta 3 diesel izango ditugula dirudi, CVT motako kanbio automatikoekin gehienak:
- 2.0i gasolina 140 zaldirekin eta bataz besteko kontsumoa 8,3 litrokoa da 100 kilometroan.
- 3.5i V6 gasolina 240 zaldirekin
- 2.0 DCI diesela 150 zaldirekin
- 2.0 DCI diesela 175 zaldirekin
- 3.0 V6 DCI diesela 240 zaldirekin
(gehiago…)
Etiketak: Latitude, Renault
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Ostirala, Abuztua 27th, 2010 | Santik idatzia

Skoda Superb berlinak ere agur esango dio 1.9 TDI diesel motor zaharrari eta honen ordez 105 zaldiko 1.6 TDI berria erabiliko du laister. Kontsumoak jaisteaz gain Euro5 legedia betetzen du mekanika honek.
Ez dira zaldi asko horrelako berlina haundiarentzat eta hori prestazioetan ederki nabaritzen da: 12,5 segundu behar ditu 100 km/ordura iristen eta ez du 190 km/orduko abiadura gainditzen baina trukean 5 litroko bataz besteko kontsumoak ematen ditu 130 gramuko CO2 emisioekin. Dena ezin zaio eskatu auto txekiarrari, asko ibili eta gutxi erre. Gure merkaturako prezioak ez dira kaleratu oraindik baina 21.000 euro inguruan kokatuko dela uste dugu.
Etiketak: Skoda, Superb
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Osteguna, Abuztua 26th, 2010 | Santik idatzia

Gure gizartean bizi diren zenbait pertsonek behar bereziak dituzte segurtasun arloan, adibidez politikariek, empresari aberats edo artista oso famatuek. Horregatik blindatutako autoak erabiltzen dituzte. Gure merkatuan Bmw Serie 7 edo Audi A8 bezalako modeloak bakarrik erosi zitezkeen blindaturik eta orain beste bat aurkitu dezakegu, Jaguar XJ Sentinel berria.
Luxuzko ibilgailu honetan altzairuzko plakak, beira lodiagoak, pneumatiko indartuak eta Klevar materialeko piezak instalatzen dira mota guztietako erasoetatik babesteko, bai suzko armen tiroetatik zein bomben leherketetatik, beti ere eraso txikia den bitartean.
Guzti honekin autoak 1.500 kilo gehiago pisatzen ditu, guztira 3,3 tona, hala ere 9,7 segundutan iristen da 100 km/ordura eta 200 km/orduko abiaduraraino heldu daiteke 385 zaldiko 5.0 V8 gasolina motorrari esker. Kanpotik ez darama inolako elementu desberdinik, serieko bertsio arrunt batekin nahastu dadin.
Etiketak: Jaguar, XJ
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 23rd, 2010 | Santik idatzia

Ford Mondeo berlinak jasan duen eguneratze txikia ikusi ondoren, motor berriekin izango dituen prezioak erakustea bakarrik falta zaigu. Karrozeria familiarra 750 euro garestiagoa izango da eta Powershift enbrage bikoitzeko kanbio automatikoa orain eskuragarri dago. 145 zaldiko gasolina motorrak bioetanolarekin ere funtziona dezake:
- 2.0i Flexifuel 145 zaldi Trend 24.615 euro
- 2.0i Flexifuel 145 zaldi Titanium 26.615 euro
- 2.0 SCTI Ecoboost 203 zaldi Titanium S Powershift 33.850 euro
- 2.0 SCTI Ecoboost 240 zaldi Titanium S Powershift 36.850 euro
- 2.0 TDCI 115 zaldi Trend 24.600 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Trend 25.800 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Titanium 27.800 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Trend Powershift 27.650 euro
- 2.0 TDCI 140 zaldi Titanium Powershift 29.650 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium 29.000 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium S 32.000 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium Powershift 30.850 euro
- 2.0 TDCI 163 zaldi Titanium S Powershift 33.850 euro
Etiketak: Ford, Mondeo
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Abuztua 17th, 2010 | Santik idatzia

Aurreko astean CL AMG bertsioak ikusi ondoren Mercedes Benz markako alemaniarrek Klase S modeloarentzat ere bi motor berri hauek jartzea erabaki dute, horrela S63 AMG eta S65 AMG berrituak gaman agertuz. Bi gasolina motor hauetako bakoitzean bi turbo erabili dituzte eta honekin potentzia igotzeaz gain kontsumoak jaistea lortu dute, 7 abiadurako Speedshift MCT7 kanbio automatikoak ere laguntzen du horretan.
(gehiago…)
Etiketak: AMG, Klase S, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Igandea, Abuztua 15th, 2010 | Santik idatzia

Hyundai marka ere pilak ederki kargatuta dator, korean aurkeztu berri du Avante izeneko berlina berria eta hemen oraindik ez dakigu zein izen hartuko duen: Elantra edo i40. Diseinuan eta kalitatean eman duen jauzia ikaragarria da, ez dute marka berekoak direnik ere ematen belaunaldi zaharreko autoarekiko. Dena ez da irudia bakarrik eta elementu berriak ekarriko ditu: HID xenonezko argiak, LED argiak atzean, narruzko tapizeria, eserlekuak berogailuarekin, aparkatzen laguntzeko sistema automatikoa eta abar.
Motorrei dagokionez hemen ere bertsio gehiago aurkituko ditugu: 140 zaldiko 1.6 GDI gasolina (bataz beste 5,8 litro), 136 zaldiko 2.0 CRDi eta 184 zaldiko 2.0 CRDI dieselak. Aurrerago 200 zaldi inguruko 2.0 GDI motorra ikusi ahalko dugu gaman. Ez dabiltza brometan, motor ahulenak 136 zaldi ditu. Auto honek Chevrolet Cruze, Renault Fluence edo Skoda Octavia izango ditu arerioak baina pertsonalki ez nuke zalantza askorik izango denen artean aukeratzerako orduan.
(gehiago…)
Etiketak: Hyundai, i40
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Abuztua 14th, 2010 | Santik idatzia

Audi markak A7 modelo berria aurkeztu du, oraingoan kupe eta berlina baten bitartean dagoen autoa da, A6 eta A8 modeloen arteko hutsunea bete nahi du eta Mercedes Bens CLS-arekin lehiatzera dator zuzenean. Ia amaitu ditu Audik izena emateko zenbaki guztiak: A1, A3, A4, A5, A6, A7, A8 eta A2 hurrengo urtean berriro kaleratuko duten zurrumurrua dagoelako. Autoak 4,97 metroko luzera dauka, baxua eta zabala da, 4 bidaiarirentzat lekua bakarrik dauka eta motor ahulenak 200 zalditik gora ditu.
(gehiago…)
Etiketak: A7, Audi
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Abuztua 13th, 2010 | Santik idatzia

Azkenean agertu da Renault Fluence gamara gasolinazko motorrik indartsuena, 143 zaldiko 2.0i motorra. Hala ere ulergaitza egiten zaigu zergatik erabili duten motor zahar hau katalogoan 1.4 TCE berriagoak eta eraginkorragoak edukiz. Askok uste dute Laguna modeloarekin ez lehiatzeko dela, bi berlina daudelako frantziarren gama barruan. Goazen harira, 100 km/ordura 9,9 segundutan iristen da, 200 km/orduko abiadura maximoa lor dezake eta bataz beste 7,9 litro erretzen ditu 182 gramuko CO2 emisioekin.
Dynamique izeneko ekipamendu mailarekin bakarrik erosi daite eta hau dakar serietik: ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag, Isofix sistema, gurpil zulaketak konpontzeko kita, alboko ispilu elektrikoak, 4 lehioak eirekitzeko sistema elektrikoa, itxitura zentralizatua urruneko kontrolarekin, MP3 CD irratia bolantean botoiekin, abiadura kontrola, lainotako argiak, klimatizagailu automatikoa, euritako sensorea, argiak pizteko sistema automatikoa, giltzarik gabe autoa ireki eta pizteko sistema, 16 pulgadatako hagunak, aparkatzen laguntzeko sensoreak, Bluetooth sistema eta alboko ispilu tolesgarriak. Azkenik prezioa 20.500 eurokoa da eskeintzak barne.
Etiketak: Fluence, Renault
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Abuztua 10th, 2010 | Urkok idatzia

Irailean iritsiko den Phaeton berrituaren prezioak kaleratu ditu Volkswagenek. Egia esan behar bada kotxe garestia izaten jarraitzen du eta horrela salmentak hobetzeko lan handia egin beharko dute alemaniarrek. Kanpotik Volkswagen etxeko modelo guztietan zabaltzen hari diren aurrealde bera sartu diote eta bertsio berri honetako aurreko eta atzeko argiak Led motako argiengatik aldatu dituzte. Ekipamendua berriz lehen etxetik jarrita ekartzen zituen klimatizadore edo 4motion trakzio sistemari aparkatzen laguntzeko sistema, errepidean beste auto batekin topo egiten dugunean faroen intentsitatea murrizten duen Dynamic Light Assist sistema, abiadura kontrola radar bidez, Bixenon argi birakorrak, 4 zonatako klimatizagailua, esekidura neumatikoak, lapurreten aurkako alarma edo internet bidez nabigatzailearen mapak berritzeko sistema gehitu behar dizkiogu besteak beste. Volkswagenek modelo honekin luxua bilatzen duten erosleak bilatzen dituela argi erakusten du eta deigarria da 450 zaldiko indarra duen bertsioan atzeko eserlekuan hiru edo bi eserlekuren artean aukeratu daitekeela. Bi eserlekuko karrozeria besteena baino hamabi zentimetro luzeagoa da gainera. Jarraian Phaeton berriaren prezio zerrenda:
- 3.6i V6 4Motion Tiptronic 280 zaldi 84.460 euro
- 6.0i W12 4Motion Tiptronic 450 zaldi 134.920 euro
- 6.0i W12 4Motion Tiptronic luzea 450 zaldi 147.490 euro
- 3.0 TDI V6 4Motion Tiptronic 240 zaldi 79.180 euro
Politikari bat baino gehiago gustora jarriko dira albiste hau irakurtzean…
Etiketak: Phaeton, Volkswagen
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Abuztua 7th, 2010 | Santik idatzia

Aitorpen txiki bat egin behar dizuet, pertsonalki beti gustatu izan zaizkit Peugeot markako berlinak, gogoratzen naiz 405 Mi16 modeloarekin, 406 eta azkenengo 407 politarekin. Orain marka frantziarrean 407 eta 607 berlinak desagertu egingo dira, 508 berriak ordezkatuko ditu biak. Lehen begirada batean auto erakargarria da baina ezin da irudietatik bakarrik epaitu, zeure begiekin ikustean jakiten da benetan gustatzen zaizun edo ez. Bai berlina (4,79 metro) zein familiar (4,81 metro) karrozerien artean aukeratu ahalko da.
(gehiago…)
Etiketak: 508, Peugeot
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Abuztua 6th, 2010 | Santik idatzia

Batzutan autoen izenak hizkuntza desberdinetan esanahia edukitzen dute eta hori da Volkswagen Jetta berriari gertatzen zaiona, gaztelaniatik euskaratzean aurpegia edo muturra edukitzea itzultzen delako. Bromak aparte Jetta berlina desagertua zegoen gure merkatutik eta orain marka alemaniarrak berreskuratzea erabaki du. Golf berlina bat dela esan daiteke baina bere izaera propioarekin plataforma desberdinak erabiltzen dituztelako, Chevrolet Cruze eta Skoda Octavia modeloekin zuzenean lehiatuko du.
(gehiago…)
Etiketak: Jetta, Volkswagen
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Abuztua 6th, 2010 | Santik idatzia

Bertsio deportiboei buruzko datuak ere baditugu, bi izango dira, bata CL63 AMG eta bestea CL65 AMG. 19 edo 20 hazbeteko hagunekin, 4 ke hodi karratuekin, LED argiak eta kolpe leungailuaren behekaldeko pieza kromatuarekin nabarmentzen dira serieko bertsioetatik eta kapotaren azpian dauzkaten mekanikengatik ere bai:
(gehiago…)
Etiketak: AMG, CL, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Abuztua 5th, 2010 | Santik idatzia

Mercedes Benz CL modeloa kaleratu zenean merkatuko autorik ederrenetakoaren titulua irabazi zuen askoren hitzetan, ibilgailu haundia izanagatik oso diseinu erakargarria zeukalako. Ohikoa bihurtzen hari den bezala belaunaldi berri honetan autoa 5,1 metroraino hazi da eta aurrekaldean egin dira aldaketa gehienak: kolpe leungailuak, argien forma, aire sarrerak, kapota eta lainotako argietan.
(gehiago…)
Etiketak: CL, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Abuztua 4th, 2010 | Santik idatzia

Iristi da amaierara Peugeot 607 berlina haundia, marka frantziarrak zeukan ibilgailurik luxuzkoena. 11 urtean egon da gure merkatuan baina gainbehera nabarmenean sartuta zegoen, batipat diseinu oso zaharkitua zeukalako eta aurreko urtean ez ziren 200 unitate saldu. Aste gutxi barru 508 berriak ordezkatuko du, gamako bertsioeik altuenekin.
Frantzian oso erabilia zen politikari eta enpresarien artean ordezkaritzarako auto bezala baina marka arrunt bat luxuzko segmentuan sartzen denean arazo batekin aurkitzen dira: auto oso onak izanagatik, oso ekipatuak egoteagatik, motor indartsuak edukiagatik prezio horietan erosleek nahiago dute marka ohikoago bat erostea, hau da, Bmw, Audi edo Mercedes Benz markako modelo bat.
Adibide batekin azalduko dut, une hauetan 136 zaldiko dieselak balio dituen 44.000 eurogatik Bmw Serie 5 berri bat erosi daiteke 184 zaldiko motorrarekin. Zuk zein aukeratuko zenuke?
Etiketak: 607, Peugeot
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Uztaila 31st, 2010 | Urkok idatzia

Irailetik aurrera ikusi ahalko ditugu kalean lehenengo Infiniti M37 modeloak, hori bai, hasieran soilik 320 zaldiko indarra duen 3.7 litroko gasolinako motorrean. Udazkenerako utzi dituzte diesel motorrak eta datorren urteko udaberrirako berriz bertsio hibridoa. Orain erosi ahalko dugun gasolinako motorraren gehieneko abiadura 250 kilometrotakoa da eta 0tik 100 kilometrotara 6,2 segundotan pasatzen da. Kontsumoa berriz batez beste 10,2 litrotakoa da ehun kilometroan. Ekipamenduari dagokionez Infiniti autoetan ohikoak diren bost multzoak izango dira eskuragai. Oinarrizko ekipamenduak zazpi airbag, bi-xenon argiak, atzealdea erakusten duen kamera, ABS+EBD, ESP+TCS, klimatizagailua, abiadura kontrola, disko gogorra duen soinu sistema eta kotxearen portaera aldatu dezakeen Drive Mode Selector sistema izango ditu.
Beste ekipamendu multzoak begiratzen baditugu GT ekipamenduak berogailua duten larruzko eserlekuak ditu eta egurra erabiltzen du barruko dekorazioan. S ekipamenduak hogei bulkadako hagunak, martxak bolantetik aldatzeko sistema, atzeko gurpiletan direkzio aktiboa eta eserleku eta motelgailu deportiboak ditu besteak beste. Azken ekipamendu multzoa Premium izenekoa da GT eta S bertsioetan aurkiko dugu. Goreneko maila honetan segurtasuna hobetzen duten sistemak izateaz gain soinu sistema hobeagoak ditu eta Eco-pedal izeneko funtzioari esker beharrezkoa dena baino gasolina gehiago noiz hari garen gastatzen jakin dezakegu. Jarraian ekipamenduaren araberako M37-aren prezio zerrenda:
- M37: 51.613 euro
- M37 GT: 55.354 euro
- M37 S: 57.982 euro
- M37 GT Premium: 61.693 euro
- M37 S Premium: 64.291 euro
Etiketak: Infiniti, M37
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 29th, 2010 | Santik idatzia

Volvo S60 berlina berriaren ondoren karrozeria familiarra daraman V60 modeloaren ordua iritsi da. Auto bera da funtsean baina maletategi haundiagoarekin eta pixka bat luzeagoa 4,63 metrorekin. Lehen aldia da S60 berlinak karrozeria familiarra daukala eta abuztuan hasiko dira saltzen suediarrak. 115 zalditik hasi eta 304 bitarterainoko motorrak aurkituko ditugu gasolina, bioetanola edo diesela erabiliz.
(gehiago…)
Etiketak: V60, Volvo
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

Beste modelo bat Start&Stop sistema eramango duena, kasu honetan Citroen C5 berlina frantziarra. Motorra automatikoki itzaltzeaz gain balaztaketen indarra ere gordetzeko gai da alternadoreak alderantziz lana egitea posible du eta. Citroenek dio alternadoreak 600.000 alditan funtziona dezakeela.
110 zaldiko 1.6 HDI diesel motorrarekin bakarrik joango da haseran eta derrigorrez CMP kanbio pilotatua eraman behar du. Bataz besteko kontsumoak 5,6 litrotik 4,8 litrora jaisten dira. Beti ere kontuan izanik sistema honek hiri barnean eskeintzen duela abantailarik gehien zeren errepide arrunt batean ia inoiz ez da martxan jarriko.
Ahaztu gabe C5 modeloan Exclusive ekipamendu mailan eTouch izeneko sistema bat estreinatzen du eta bi funtzio ditu: larrialdi batean autoak berak bidaltzen ditu GPS koordenadak laguntza zentrura eta matxura bat izatean garabia eskatu dezakegu, Europa osoan funtzionatzen duelarik.
Etiketak: C5, Citroen
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Uztaila 25th, 2010 | Santik idatzia

Berlina haundienetan ere emisioak jaisteko neurriak hartzen dabiltza marka gehienak, modelo hauen erosleak pertsona dirudunak izateak ez bait du esan nahi ezin direla eraginkorragoak izan. Horrela alemaniatik dator Mercedes Benz S350 autoaren Bluetec bertsioa, Adblue izeneko urearekin nahasten dira motorrean sortzen diren keak, kontsumoak eta CO2 emisioak jaitsiz. Neurri honekin 0,8 litro diesel aurrezten dira bataz beste 6,8 litro errez. Adblue urea hau gordailu batean doa eta 25.000 kilometro egiteko gaitasuna dauka beraz ibilgailuari azterketa egiterako orduan bete egin beharra dago. Katalogoan dauden S350 CDI eta S450 CDI bertsioek desagertu egingo dira.
S350 arruntean oinarrituz potentzia 258 zaldiraino igo da, mekanika garbiagoa izateaz gain ez du prestaziorik galtzen, 100 km/ordura 7,1 segundutan iristen da eta 250 km/orduko abiadurara mugatuta dago. Honetaz gain bi sistema berri estreinatuko ditu bertsio honek: errailez ez irteteko ohargailua eta angelu hilen ohargailua, biak gai dira auto balaztatu eta gure errailera berriro bideratzeko automatikoki arrisku egoera baten aurrean. Hauek dira karrozeria desberdinen prezioak:
- S 350 BlueTEC 83.650 euro
- S 350 BlueTEC Luzea 91.800 euro
- S 350 BlueTEC 4MATIC 87.500 euro
- S 350 BlueTEC 4MATIC Luzea 96.200 euro
Etiketak: Klase S, Mercedes-Benz
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Uztaila 23rd, 2010 | Santik idatzia

Lexus marka japoniarrak bere berlinarik haundienari freskatu bat eman berri dio, aldaketa txiki batzuekin eguneratuz. Elementu hauek aurkituko ditugu orain: LED teknologiako argiak (motzak zein luzeak), argi erabat automatikoak, 18 hazbeteko hagunak, TFT pantaila abiadura orratzak ordezkatzeko, buru euskarri aktiboak, atzeko eserlekuetan masaia funtzioa, 40 GB tamainako GPS nabigatzailea eta aparkatzeko atzeko kamerak besteak beste.
Errepaso moduan jakin ezazue auto honek 381 zaldiko 4.6 V8 motorra daramala, atzeko edo 4×4 trakzioa eraman dezake, bi luzeratan saltzen da, 8 abiadurako kaxa automatikoa darama, 100 km/ordura 5,7 segundutan iristen da eta ez da 250 km/ordutik pasatzen elektronikoki mugatua dagoelako. Hauek dira prezioak:
- LS460 Premium 100.075 euro
- LS460 Executive 104.930 euro
- LS460 Luxury 111.175 euro
- LS460 Ambassador 121.800 euro
- LS460 President 125.950 euro
Etiketak: Lexus, LS460
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Uztaila 22nd, 2010 | Santik idatzia

Audi A8 berriaren gaman oraingoz gasolina motor bakarra dago, honek 370 zaldiko potentzia dauka eta noski erosle askok ez dute potentzia hori behar. Horregatik hutsune hau behetik betetzeko alemaniarrek indar gutxiagoko 3.0 V6 TFSI motorra erantsiko diote luxuzko berlina haundiari. Potentzia gutxiago du baina hala ere baliteke gehiegi izatea askorentzat, honek 290 zaldi bait dauzka.
Horrela 100 km/ordura 6,1 segundutan iristen da eta 250 km/orduko abiaduran elektronikoki mugatua dago. Injekzio zuzena eta turboaren erabilerari esker autoak gutxiago erretzea lortzen da, bataz bestekoa 9,1 litroan geldituz 213 gramuko CO2 emisioekin. Beste bertsioen moduan 8 abiadurako kanbio automatikoa eta 4 gurpilletara trakzioa eramango ditu serietik.
Beste jaitsiera nabarmena prezioan ikusi ahalko dugu, 370 zaldiko bertsioak 98.000 euro balio ditu eta 290 zaldiko hau zihurrenik 80.000 euro baino gutxiagoan eskuratu ahalko da. Diferentzia haundia da, 18.000 eurorekin beste auto bat erosi daiteke…
Etiketak: A8, Audi
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Uztaila 21st, 2010 | Santik idatzia

Agertu dira azkenean Ford Mondeo berrituaren lehen argazkiak, ez da modelo berri bat, aktualizazio txiki bat baizik bere arerioekin hobeto lehiatzeko. Aurrekaldean daude aldaketa nabarmenenak eta orain itxura freskoagoa eta modernoagoa eskeintzen du, atzekaldeak berdin jarraitzen du. Gainera puntako elementu teknologikoak eraman ahalko ditu hemendik aurrera, adibidez egunerako LED argiak, enbrage bikoitzeko Powershift kanbio automatikoa, errailez ez irteteko ohargailua, GPS nabigatzaileak, angelu hilen ohargailua, abiadura mugatzailea, atzeko ateak ixteko sistema elektrikoa, aparkatzeko atzekaldeko kamarak, argi erabat automatikoak, motorraren tenperaturaren arabera automatikoki ireki daiteken parrilla sartzen den airea kontrolatuz eta balaztaketen indarrarekin bateriak kargatzek sistema.
Motorrei dagokionez bi izango dira protagonista nagusiak, 200 zaldi dituen 2.2 TDCI diesela eta 204 zaldiko 2.0 ECoboost gasolina. Gama osatuz 115, 140 eta 163 zaldiko diesel motorrak eta 203 zaldiko gasolina izango ditu. Bai 4 edo 5 ateko berlina zein familiar karrozeriarekin egongo da salgai orain bezala eta Irailerako espero da saltokietan.
(gehiago…)
Etiketak: Ford, Mondeo
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Ekaina 27th, 2010 | Santik idatzia

Hilabete gutxi falta zaizkio ordezkatua izateko 508 modeloarengatik baina bitartean merkatuan lehiakorra izaten jarraitzeko motor berria sartuko dute gamara. Motorrak 2.0 HDI motakoa izaten jarraitzen du baina potentzia orain 163 zaldikoa da, lehen baino 13 zaldi gehiago. Horrela 210 km/orduko abiadurara iristen da, 100 km/ordu 9,6 segundutan lortzen ditu eta bataz beste 6,8 litro erre 179 gramu CO2 emisioekin. Kanbio automatikoarekin eta Sport izeneko ekipamendu mailarekin bakarrik erosi daiteke ondorengo prezioetan:
- 2.0 HDI FAP 163 zaldi Sport Automatikoa Berlina 31.500 euro
- 2.0 HDI FAP 163 zaldi Sport Automatikoa Familiarra 32.850 euro
- 2.0 HDI FAP 163 zaldi Sport Automatikoa Coupe 35.420 euro
Etiketak: 407, Peugeot
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Ekaina 27th, 2010 | Santik idatzia

Azkenean iritsi zaio ordua 105 zaldiko 1.6 MPi motor zaharrari eta abuztuan merkatutik erretiratuko dute Exeo modeloan. Motor hau zaharkitua geldituta dago TSI berrien aurrean eta egia esan ez dira modelo asko gelditzen motor hau erabiliz Volkswagen taldean. Orain arte izan duen aitzakia onena zen gasarekin ibiltzeko gai zela motorrean aldaketa batzuk eginez. Bere ordez 120 zaldiko 1.8 TSI motorra agertuko da: abiadura maximoa 200 km/ordukoa da, 100 km/ordura 10,5 segundutan iristen da eta bataz beste 7,3 litro erretzen ditu 169 gramuko CO2 emisioekin.
Hala ere arraroa egiten zaigu motor horren agerpena zeren zuzenean 125 zaldiko 1.4 TSI motorra erabil zezaketen, Leon, Ibiza edo Altea modeloetan bezala. Jakitea faltza zaigu ea gasarekin funtzionatu ahalko duen. Hauek dira prezioak ekipamendu maila bakarrarekin:
- 1.8 TSI 120 zaldi Reference 22.850 euro
- 1.8 TSI 120 zaldi Reference Familiarra 24.180 euro
Amaitzeko aukera gehiago agertuko dira gaman, BiXenonezko sistema atzean LED argiekin, gurpil diseinu berriak edo kolore gehiago.
Etiketak: Exeo, Seat
Auto berriak, Berlinak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta