Artxibo hau ‘Furgonetak’ atalean
dago
Asteartea, Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

Furgoneta frantziar honek ere Euro5 legedia betetzeko motor berriak estreinatuko ditu hurrengo hilabeteetan. Orain gaman dauden 65, 85 eta 105 zaldiko 1.5 DCI diesel motorrak garatuak izan dira eta guztiek 5 zaldi irabazi dituzte. Horrela 70, 90 eta 110 zaldiko potentzietan salduko dira. Guztiek partikulen iragazkia serietik eramango dute isuri kutsakorrak murrizteko.
Gasolinan 90 eta 110 zaldiko 1.6i motorrak egoten jarraituko dute, baina dirudienez aldaketarik jasan gabe. Frantziarrak motor honen alde buru belarri jarraitzen dute apostu egiten, gaman eraginkorragoak diren TCE motorrak izan arren. Kangoo modeloaren prezioak ez dirudi asko mugituko direnik mekanika modernoen sarreragatik.
Etiketak: Kangoo, Renault
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

Peugeot markak Euro5 legedia betetzeko asmoarekin Partner furgonetara motor berriak sartuko ditu laister. Gero eta legedi zorrotzagoak daude Europan eta horregatik egin dira ikutu txiki hauek mekaniketan, batipat emisio kutsagarriak jaisteko.
Gasolinan 90 zaldiko 1.6i motorraren ordez 98 zaldiko 1.6 VTI berria agertuko da. Indartsuagoa izanik hala ere gutxiago kontsumitzen du emisio baxuagoak lortuz. Honi lagunduz 75 zaldiko 1.4 VTI motorra ere aukeran egoten jarraituko du.
Dieselean 110 zaldiko 1.6 HDI motorraren eboluzio bat dator, 112 zaldi ditu eta serietik partikulen iragazkia ekartzen du. Ikusten duzuen moduan ez dago aldaketa sakonik, hobekuntza txiki batzuk bakarrik.
Etiketak: Partner, Peugeot
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Astelehena, Abuztua 16th, 2010 | Santik idatzia

Fiat markak bere bi furgoneta txikienentzat motor indartsuago bat eskeintzea erabaki du, Fiorino eta Qubo modeloetan 95 zaldiko 1.3 MJET diesel motorra edukiko dugu orain. Mekanika hau Start&Stop sistemarekin loturik etorriko da eta kontsumoak 4,3 litroraino jaisten ditu 113 gramuko CO2 emisioekin. Kanpotik berdina izaten jarraitzen dute biek.
Aukerazko elementu gehiago gehitzen zaizkie gainera, TomTom GPS nabigatzaileak, aleaziozko hagunak edo kolore berriak karrozeriarentzat. Ez daukagu datu gehiagorik prezioei buruz.
Etiketak: Fiat, Fiorino, Qubo
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Igandea, Abuztua 15th, 2010 | Santik idatzia

Udaran gaudela kontuan izanik batek baino gehiagok edukiko luke garajean Volkswagen markako California furgoneta bat, hondartzara edo egunpasa joateko ibilgailu perfektua bait da. Gainera alemaniarrek furgoneta motelen ideia baztertu nahi dute eta bertsio indartsu bat jarri dute salgai: 180 zaldiko 2.0 TDI Biturbo motorrarekin, 4 gurpilletara trakzioa eta enbrage bikoitzeko kanbio automatikoarekin. Zenbait luxuzko autok ere gustora jasoko lituzkete sistema hauek. Indar honekin 100 km/ordura 11,8 segundutan iristen da eta 190 km/orduko abiadura maximoa dauka. Bigarren motorra 140 zaldiko 2.0 TDI diesela dugu.
Jendea garraiatzeko ez dago arazorik, 7 eserlekuraino jarri daitezke edo bestela 4 eserleku mahaiekin adibidez. Gainera eserleku hauek tolestu egin ditzakegu, ohe batean bihurtuz gauetan lo egiteko. Sabaia ere haunditu egiten da gora igoz. Hori bai, furgoneta arrunt batekin alderatuz prezioak pixka bat igotzen dira:
- California Beach 2.0 TDI 102 zaldi - 40.630 euro
- California Beach 2.0 TDI 140 zaldi - 44.665 euro
- California Beach 2.0 TDI 140 zaldi 4Motion – 47.945 euro
- California Beach 2.0 TDI 140 zaldi DSG - 47.080 euro
- California Beach 2.0 Bi-TDI 180 zaldi - 48.210 euro
- California Beach 2.0 Bi-TDI 180 zaldi 4Motion – 51.490 euro
- California Beach 2.0 Bi-TDI 180 zaldi DSG - 50.625 euro
- California Beach 2.0 Bi-TDI 180 zaldi 4Motion DSG - 53.905 euro
- California Comfortline 2.0 Bi-TDI 180 zaldi 4×4 DSG - 63.260 euro
Etiketak: California, Volkswagen
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | 0 Iruzkin »
Asteartea, Abuztua 10th, 2010 | Urkok idatzia

Urrian izango da eskuragai saltokietan Volkswagen Caddy berria. Furgoneta berrituak hainbat nobedade izango ditu karrozeria, ekipamendu eta motor aldetik. Bertsio berri honetan lanerako edo bidaiariak eraman ahal izateko karrozeria aukeratzeaz gain bi luzera desberdin eskainiko dituzte. Kanpoaldeari begiratzen badiogu Volkswagen modelo guztietan ohikoa bihurtzen hari den aurrealdea Caddy berrian erabili dutela ohartuko gara, horrez gain, derrigorrezkoak izango diren egunerako argiak etxetik jarrita ekarriko ditu eta alboetako ateak errailen bidez irekitzen direla ikusiko dugu. Barrualdean aginte panela berritu dute baina ez dituzte botoiak edo aire irteerak lekuz aldatu. Hori bai, alemaniarrek argi utzi nahi izan dute barrualdean material hobeagoak erabili dituztela Caddy berrituan.
(gehiago…)
Etiketak: Caddy, Volkswagen
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Abuztua 1st, 2010 | Santik idatzia

Autoen munduan ez daude deportiboak eta deskapotableak bakarrik, tartean furgonetak ere baditugu. Ez uste arren kategoria hau garrantzitsua da markentzat, empresa askok behar dituztelako lanerako mota hauetako ibilgailuak. Horrela gaurkoan Mercedes Benz markako Vito eta Viano furgoneta eraberrituak erakutsiko dizkizuegu. Gehienbat kanpo itxura aldatu dute parrilla, argi faro eta kolpe leungailu berriekin. Hagun desberdinak, bolante funtzioanitzduna edo atzeko eserlekuetarako DVD pantailak ere ezarri dizkiote. Vito furgoneta lanerako bideraturik dago eta Viano berriz aisialdirako.
Mekanikei begiratuz diesel motor guztiak berrikusi dira eta orain %15 erregai gutxiago kontsumitzen dute, denek Euro V legedia gainditzen dutelarik. Serietik Start&Stop sistema eta erresistentzia baxuko gurpillekin etorriko dira biak. 95 zalditik hasi eta 258 zaldira bitartean mugituko dira potentziari dagokionez, gasolina zein dieselaren artean aukeratuz. Irudi eta informazio gehiago izatean jarraituko dizuegu kontatzen.
(gehiago…)
Etiketak: Mercedes-Benz, Viano, Vito
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Igandea, Ekaina 20th, 2010 | Santik idatzia

Denbora mugatu batez Peugeot markak Partner Tepee modeloa Grip Control sistemarekin salduko du, honek egoera txarrean dauden errepideetan trakzioa hobetzen laguntzen du. ESP trakzio kontrolarekin batera funtzionatzen du eta 5 programen artean aukeratu dezakezu: elurretarako, errepidez kanporako, hondarretarako, errepiderako edo ESP sistema deskonektaturik. Gainera egoera guztietarako balio duten Michelin Tour HP Mud+Snow pneumatikoak ekartzen ditu. 2 diesel motorrekin erosi ahalko da:
- 1.6 HDI 90 zaldi Grip Control 22.590 euro
- 1.6 HDI 110 zaldi Grip Control 24.090 euro
Serietik etorriko dira 6 airbag, bi zonatako klimatizagailua, MP3 CD irratia, Bluetooth sistema, euri eta argi sentsoreak, sabaiko barrak, atzeko atea bi zatitan irekitzeko sistema eta kristalezko sabaia besteak beste.
Etiketak: Partner Tepee, Peugeot
Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Ekaina 8th, 2010 | Santik idatzia

Aldez aurretik zihur gaude furgonetetan diesela izango dela aukerarik ekonomikoena baina hala ere marka batzuetan oraindik gasolina motorra duten bertsioak daude, beraz begirada bat emango diegu. Gaur diesela 8 zentimo garestiago dagoela kontuan izanik:
- Fiat Doblo Panorama: 95 zaldiko gasolina eta 90 zaldiko diesel motorra. Lehenak 7,2 litro erretzen ditu eta bigarrenak 4,9 litro baina diesela 500 euro garestiagoa da. Amortizatzeko 16.700 kilometro bakarrik egin behar dira.
- Citroen Berlingo: biek 90 zaldi, gasolinak 8,2 litro erretzen ditu eta dieselak 5,7 litro. Diesela 1.500 euro garestiagoa da beraz 44.000 kilometroan amortizatua dago.
- Renault Kangoo: biek 105 zaldi, gasolinak 8 litro eta dieselak 5,5 litro baina azken hau 1.000 euro garestiagoa da. Guztira 29.500 kilometroan amortizatuko genuke.
Garbi gelditzen da ez duela inona ere merezi gasolina erabiltzen duen furgoneta bat erosteak, dieselek duten prezio diferentzia oso kilometro gutxian amortizatzen bait da.
Etiketak: diesel, gasolina
Furgonetak, Iritzi pertsonalak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Maiatza 18th, 2010 | Urkok idatzia

Renault Kangoo elektrikoa erosteko eskaerak onartzen hasi da. Konbustioko motorra duten Kangoo furgonetak egiten dituzten Frantziako lantegi berean muntatuko dute bertsio elektrikoa eta datorren urteko bigarren sei hilabetean ematen hasiko direla esan dute. Bertsio elektrikoak Ioi-Litio bateria bat eramango du eta bai kanpotik, bai barrutik ia ez du diferentziarik izango bertsio normal batekin alderatuz. Karrozeria ia berdina da, soilik aurrealdean faro baten eta Renaulten ikurraren artean bateriak kargatzeko entxufearen tapak erakusten du kotxe elektriko baten aurrean gaudela. Kolpe leungailuak ere berdinak izaten jarraitzen dute eta karrozeriarentzat hamaika kolore desberdinen artean aukeratu ahalko dugu.
(gehiago…)
Etiketak: Kangoo, Renault
Auto berriak, Ekologikoak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Apirila 27th, 2010 | Santik idatzia

Empresa arloan ere autoak beharrezkoak izan ohi dira, ez da beti furgoneta bat behar lan guztietarako eta horregatik agertzen dira konpaktuen bertsio komertzialak. Auto hauek oso erabiliak dira tekniko edo saltzaileen artean, adibidez igogailuetako teknikoak, telefono konpainietan eta abar. Renault markak oso gama zabala dauka langileentzako eta oraindik aukera zabalagoa emateko asmoarekin lanerako prestatutako Twingo modeloa kaleratuko du.
Bi eserleku bakarrik dauzka, atzeko karga banatzeko panelak, beirarik gabeko lehioak atzean eta maletategian 900 litroko gaitasuna. 65 zaldiko 1.5 DCI diesel motorraren bakarrik salduko da, honek 15 segundu behar ditu 100 km/ordu lortzeko, abiadura maximoa 165 km/ordukoa da eta bataz beste 4,3 litro erretzen ditu 113 gramu CO2 isuriekin. Azken datu hau izaten da lantokietan gehien begiratzen den zifra, zenbat eta erregai gutxiago behar duen autoak enpresan kosteak txikiagoak izaten dira. Prezioaren zain gelditzen gara.
Etiketak: Renault, Twingo
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Apirila 15th, 2010 | Urkok idatzia

Volkswagenek T5 furgonetan 4Motion trakzio sistema sartzea erabaki du, hori bai, Transporter, Multivan eta Caravelle bertsioetan soilik dieselen motorretan. Diesel motor guztiak bi litrokoak dira eta indar txikiena duenak 102 zaldi ditu eta indartsuenak berriz turbo bikoitzari esker 180 zaldi. Erdi bideko furgoneta nahiago dutenentzat 140 zaldiko motorra egongo da aukeran. Aukerazkoa izango da 7 martxako DSG sistema automatikoa. Prezioei dagokionez 4Motion merkeena 30.978 eurotan hasiko da eta California bertsioen kasuan merkeena 37.746 eurotan hasiko dira. Jarrian profesionalentzako prezioen zerrenda, matrikulazio zerga kontuan izan gabe:
(gehiago…)
Etiketak: T5, Volkswagen
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Apirila 14th, 2010 | Santik idatzia

Pixkanaka badatoz erregai alternatiboekin funtzionatzen duten ibilgailuak, kasu honetan metanoarekin eta gasolinarekin dabilen Fiat Doblo Natural Power bertsioa aurkeztu dute. Arazo nagusiena erregaila lortzea da, oso zerbitzugune gutxitan saltzen bai da metanoa, gure inguruan dagoen bakarrenetako bat Beasainen ari dira irekitzen.Hau betikoa da, erregaia saltzen duten multinazionalek diote auto gutxi daudelako ez dela errentagarria eta autogileek berriz ez dituzte kaleratzen zerbitzugunerik ez dagoela. Bategatik edo besteagatik beti kaltetuenak gu gara, erabiltzaileak.
Goazen harira, Doblo furgonetak 120 zaldiko 1.4 Turbo motorra darama bi erregai gordailurekin, 22 litrokoa gasolinarentzat eta 16 kilokoa metanoarentzat. Bietako bat amaitzean automatikoki aldatzen da erregaiz, gidariak ez du ezer nabaritzen. CO2 Emisioak 134 gramuraino jaisten dira. Momentuz ez daugaku ez preziorik ez meraturatzeko eperik.
Etiketak: Doblo, Fiat
Auto berriak, Ekologikoak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Martxoa 17th, 2010 | Santik idatzia

Gure errepideetan lehen belaunaldiko Fiat Doblo modeloaren unitate asko ikusten dira, gehienbat furgoneta karrozeriarekin. Profesionalek auto bat erosten dutenean ez diote prezioari bakarrik begiratzen, motorren fidagarritasuna eta mantentze kostuak ere kontuan izan ohi dituzte. Modelo berritua aurkeztu ondoren prezioak jakitea bakarrik falta zitzaigun, une honetan dagoen 3.000 euroko eskeintza jarririk eta Panorama bertsioan:
(gehiago…)
Etiketak: Doblo, Fiat
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Otsaila 20th, 2010 | Urkok idatzia

Renault-ek eman dituen datuen arabera Trafic modeloa Europan gehien saltzen diren furgoneten zerrendan hirugarren postuan kokatu zen 2009. urtean. Salmenta maila mantentzeko asmoarekin, eta ahal bada igotzeko, auto-egile frantziarrak berrikuntzak egin dizkio Trafic modeloari eta apiriletik aurrera saltokietan egongo da. Trafic zaharberrituak Renaultek Kangoo eta Master furgonetekin hasi zuen berrikuntza prozesua jarraitu nahi du. Kanpo itxurari dagokionez ia berrikuntzarik ez diote egin, soilik parrilla eta gurpil-edergarri modernoagoak jarri dizkiote, karrozeriarentzat aukeratu daitezkeen kolore multzoan batzuk kendu eta beste batzuk sartu dituzte erosleen gustuetara hurbiltzeko nahiarekin.
(gehiago…)
Etiketak: Renault, Trafic
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Otsaila 20th, 2010 | Santik idatzia

Kangoo Express furgoneten gamara karrozeria luzeagoko bertsio bat iritsiko da Maxi izenarekin, kanpotik 4,6 metroko luzera izanik eta barrutik 2,9 metrokoa zama sartzeko. Zentrimeto gutxi hauekin karga gaitasun haundiagoa lortzen du Kangoo arrunten aldean. 2 edo 5 eserlekuren artean aukeratu dezakegu gure beharren arabera eta gidariaren eserlekua ezik beste guztiak tolesgarriak dira. Furgoneta guztien moduan atzean bi ate ditu eta alboko ate lerrokaria.
Eramango duen motorra 1.5 dCI 85 zaldikoa da eta bataz beste 5,3 litro erretzen ditu 140 g/km CO2 emisioekin. Furgoneta bat izateko kontsumo nahiko baxuak ditu baina zama gaitasuna 800 kiloraino igo diotenez egokiagoa izango zen 105 zaldiko diesela erabiltzea. Preziorik ez dago oraindik.
Etiketak: Express Maxi, Kangoo, Renault
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Otsaila 16th, 2010 | Urkok idatzia

Egun hauetan jarriko du eskuragai saltokietan Citroenek Berlingo furgonetaren XTR plus bertsioa. Izenean antzeman daitekeen bezala ekipamendu gehiago duen auto bat eskainiko dute. Lehenik eta behin bost edo zazpi eserlekurekin nahi dugun hautatu beharko dugu. Kontuan izan behar da bost eserleku dituen bertsioa E2000 planean sartzen dela baina zazpikoa ez, kasu horretan gehiago erretzen duelako eta laguntzaren baldintzak ez ditu betetzen. Zazpi aulkidun bertsioa nahi badugu XTR plus 7 pack izena duen aukera hartu beharko dugu eta 1.900 euro ordaindu. Hautazko ekipamendu multzo honetan MyWay nabigatze sistema, alboetan gortinak, aurreko eserlekuen bizkarrean bandejak, alboetako airbagak eta umeak zaintzeko ispilua izango ditugu besteak beste.
700 euro gutxiagotik Pack hau bera eros dezakegu eserleku gehigarririk gabe. Beste aukera batzuk dira ESP+ASR sistema 400 euro gehiagotik edo 730 eurogatik eserleku bakoitzaren gainean gauzak gordetzeko kajoiak ekartzen dituen Modutop sabaia. Etxetik ekartzen duen ekipamenduari dagokionez XTR plus guztiek dakarte 16 bulkadako hagunak, aparkatzen laguntzeko sentsorea atzean, kristal tintatuak, abiadura kontrola, argi eta euri sentsoreak, Bluetooth eta USB konexioa. Azkenik, motorrari dagokionez XTR plus bertsioak soilik 1.6 HDI motorra eramango du 90 edo 110 zaldiko potentzietan. Lehenak 17.250 euro balio ditu eta bigarrenak berriz 18.750 euro.
Etiketak: Berlingo, Citroen, XTR plus
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Larunbata, Urtarrila 30th, 2010 | Urkok idatzia

Opel Movano furgonetaren bigarren belaunaldia udaberrian kalean izango da. Opel eta Renaultek elkarlanean prestatu duten furgonetaren bertsio alemaniarra dela esan liteke, bi furgoneten antzekotasunak ikusi daitezkeenak baino handiagoak bait dira. Bien arteko desberdintasunak esaten hasten bagara azkarrago amaituko dugu, hasteko aurreko parrilla eta amaitzeko markaren logotipoa. Hau da, ibilgailu bera da baina bi marken izenpean salduko da.
(gehiago…)
Etiketak: Movano, Opel
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Urtarrila 29th, 2010 | Urkok idatzia

Apiriletik aurrera egongo da Renault Master furgonetaren generazio berria salgai. Aldaketa ugari egin dizkiote oraingo modeloarekin alderatzen badugu, guztiak langileei beraien lana errazteko asmoz. Master berriarekin berrogei karrozeria, lau luzera eta hiru altuera desberdin hautatu ditzakegu. Motorrei dagokionez, bertsio guztiek 2.3 dci motor berria erabiliko dute: 100, 125 eta 150 zaldiko potentziekin. Indar gutxien duen motorrarekin kontsumoak 7,1 litrokoak izango dira.
(gehiago…)
Etiketak: Master, Renault
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Ostirala, Urtarrila 8th, 2010 | Santik idatzia

Citroen markak Berlingo modeloarentzat edizio mugatu bat kaleratu du Europa osoan, XTR ekipamendu mailan oinarrituz elementu hauek gehitzen zaizkio auto erabilgarriagoa izan dadin: sabaian TFT pantaila bat, soinu ekipoa (MP3, DVD, USB eta SD txartel irakurgailuarekin), 16 pulgadatako hagunak, tapizeria berezia, gauzak gordetzeko sareak, alboko bi gidaridun ate, esekidura altuagoak eta atzeko ateko lehioa bakarrik irekitzeko aukera.
(gehiago…)
Etiketak: Berlingo, Citroen
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteartea, Azaroa 17th, 2009 | Santik idatzia

Fiat markak Doblo berrituaren lehen argazkiak kaleratu ditu, bi karrozeria desberdinetan salduko da, bata zama eramateko (Cargo) eta bestea pertsonak garraiatzeko (Panorama). Aldaketa nagusiak aurrekaldeko diseinuan ikusten dira, parrilla eta kolpe leungailuetan, atzekaldeko atea ere berria da eta orain 7 pertsona emaman ditzake. Barrukaldean leku gehiago dauka eta zama gehiago garraiatzeko gaitasuna. 2010 urte haseran salduko da modelo berritu hau.
(gehiago…)
Etiketak: Doblo, Fiat
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Osteguna, Azaroa 12th, 2009 | Santik idatzia

Nissan marka japoniarrak furgoneta berria kaleratu du, 3 karrozeria desberdiñekin aukeratu daitekeena, Van (zama eramateko), Combi5 (5 pertsonentzat) eta Combi7 (7 pertsonentzat), azken hau ekipamendu maila gorenarekin bakarrik erosi daiteke. Baina ez egin ilusio gehiegi, ibilgailu honen ekipamendu mailak nahio oinarrizkoak dira prezioak baxu mantentzeko asmoz.
(gehiago…)
Etiketak: Nissan, NV200
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Azaroa 4th, 2009 | Santik idatzia

Itxura aldaketa bat jasan du Ford markako Connect modeloak, bere lehiakideekiko atzean ez gelditzeko. Furgoneta hau bi karrozerietan eskuratu daiteke: Transit bertsioan zama eramateko eta Touneo bertsioan pertsonak garraiatzeko. Aldaketak estetikoak dira gehienbat, diseinu berriko parrilla, kolpe leungailua, atzeko argiak, ekipamendu gehiago eta kalitate gehiagoko materialak.
Motorrak ez dira aldatzen, denak dieselak dira 1,8 litroko TDCi modeloan oinarrituak 3 potentzia mailekin: 75 zaldi (6 litro erretzen ditu), 90 zaldi (6,2 l) eta 110 zaldirekin (6,4 l). Serietik ABS, CD irratia bolantean botoiekin, itxitura sistema zentralizatua, lehioak irekitzeko sistema elektrikoa eta aurreko bi airbag ekipatzen ditu 16.080 eurogatik.
Aukera bezala aire girotua, lainotako argiak, ESP+EBD, EBA, euritako sensoreak, nabigatzailea, aparkatzeko sensoreak, alboko airbagak, alarma edo aldapan abiatzeko laguntza aurkitzen dira.
Etiketak: Connect, Ford
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Azaroa 4th, 2009 | Santik idatzia

Bai, kontsumo baxuko ibilgailuen moda ere iritsi da profesionalen mundura eta furgonetetan hasi dira agertzen lehen bertsioak, adibidez Ford Transit Econetic berria. Ibilgailu hauek milaka kilometro egiten dituzte eta oso logikoa zen teknologia berriak ere modelo hauetara zabaltzea, empresa askok dirutza haundiak aurreztuko dituzte erregaietan.
Kasu honetan 2,2 litroko TDCi Duratorq motorra erabiltzen da 115 zaldirekin, kontsumoak 7,2 litroan geratzen dira 189 g/km CO2 emisioekin. Aipagarria da Transit guztiek serietik ABS, EBD, ESP estabilitate kontrola eta aldapan abiatzeko sistema serietik ekartzen dutela.
Bestalde 4 gurpilletara trakzioa erantsi diote 2.4 litroko TDCi Duratorq motorrari (140 zaldi), gama 7 diesel motorrekin osatua dago, 85 zalditik 200 zaldirarte. Transit furgonetak karrozeria desberdinak eskeintzen ditu langileentzat: karrozeria motzak, ertainak, luzeak, sabai baxuak, ertainak, altuak, kabina bakarkakoak edo bikoitzak, furgonetak zama edo bidaiarientzat, minibusak, kamioietan bihurtu daitezkeen kabinak, etabar… Lan mota guztietarako produktuak daude.
Etiketak: Ford, Transit
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Astelehena, Azaroa 2nd, 2009 | Santik idatzia

Qubo izenarekin Fiat Fiorino furgonetan oinarritutako aisialdirako bertsioa ezagutzen da. Estetikari begiratuz aurrekalde desberdina dauka, esekidura altuagoak, sabaiko barrak, atzeko ate desberdina eta aleaziozko hagunak. Guztira 3,9 metroko luzera dauka.
Orain Traction+ izeneko ESP sistema hobetua darama, honek diferentzial autoblokante baten funtzioa imitatzen du, arrastan doan gurpilla balaztatuz baina aldi berean beste aldeko gurpillari indar gehiago emanez. Ez da trakzioa hobetzeko irtenbiderik egokiena baina egoera jakin batzuetan laguntza haundikoa izan daiteke.
1.3 JTD diesel motorrarekin bakarrik salduko da, 75 zaldi ditu eta 4,4 litroko kontsumoa. Prezioari dagokioenez 16.125 euro balioko du.
Etiketak: Fiat, Fiorino, Qubo
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta
Asteazkena, Urria 21st, 2009 | Santik idatzia

Azkenik Volkswagen T5 California bertsioa, karabana moduan erabiltzeko oso egokia. Gazteen artean desira gehien sortzen duen modeloa da, astebukaera eta oporretan milaka kilometro egiteko bidaiatuz. Hor doaz prezioak:
(gehiago…)
Etiketak: California, T5, Volkswagen
Auto berriak, Furgonetak atalean idatzia | Iruzkinak ezgaituta