Artxibo hau ‘Konpaktuak’ atalean dago

Seat Ibiza 1.2 TSI

Osteguna, Iraila 9th, 2010 | Santik idatzia

01846

Motor hau familiar bertsioan agertu zen lehenik Ibiza modeloan eta orain 5 edo 3 ateko konpaktuarekin ere erosi daiteke. Horrela 105 zaldiko 1.2 TSI motor honek potentzia bereko 1.6i zaharra desagertarazten du katalogotik. Pentsatuko duzuen bezala belaunaldi berriko motorra izanik prestazio hobeagoak ematen ditu kontsumo baxuagoekin. Abiadura maximoa 190 km/ordukoa da, nahikoa ditu 9,8 segundu 100 km/ordura azeleratzeko eta bataz beste 5,9 litro gasolina erretzen ditu 139 gramuko CO2 isuriekin. Eskuzko kanbioarekin Start&Stop sistema loturik doa baina ez DSG kanbio automatikoarekin. Hauek dira prezio guztiak:

  • Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi S&S Style 17.710 euro
  • Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi DSG Style 18.600 euro
  • Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi S&S Sport 18.070 euro
  • Ibiza 1.2 TSI 105 zaldi DSG Sport 18.950 euro
  • Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi S&S Style 17.190 euro
  • Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi DSG Style 18.080 euro
  • Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi S&S Sport 17.550 euro
  • Ibiza 3 ate 1.2 TSI 105 zaldi DSG Sport 18.430 euro

Peugeot 207 1.6 THP

Asteartea, Iraila 7th, 2010 | Santik idatzia

01844

Peugeot, Citroen eta Bmw marken artean garatutako 1.6 THP motor honek izugarrizko mesedea egiten die 3 autogileei, ia gamako auto guztietan erabiltzeko balio duelako: 207, 307, 3008, 5008, DS3, C4, DS4, Cooper, Countryman, Clubman, C4 Picasso edo C5 modeloetan adibidez. Orain Euro5 legedia gainditzeko aldaketa txiki batzuk jasan ditu eta bide batez 5 zaldi irabazi 155 zaldiko potentzian geratuz.

207 konpaktua erraz mugitzen du mekanika honek, 215 km/orduraino eramaten du, 8 segundutan iristen da 100 km/ordura eta bataz beste 6,8 litro gasolina erretzen ditu CO2 emisioak 159 gramukoak izanik kilometroko. 6 abiadurako eskuzko kanbioarekin loturik doa eta hauek dira une hauetako prezioak eskaintzak kontuan izanda:

- 207 GT 3 ate 1.6 THP 155 zaldi 17.440 euro

- 207cc deskapotablea 1.6 THP 155 zaldi 21.410 euro

Citroen DS4 2011

Asteartea, Iraila 7th, 2010 | Santik idatzia

01836

Frantziarrekin jarraituz C4 berriaren ondoren konpaktu honen luxuzko bertsioa izango den DS4 modeloa aurkeztu digute. Kalitateari dagokionez C4 berriaren gainetik dago baita ere prezio aldetik. Citroen markak bere gama bikoiztu nahi du, bertsio arruntak alde batetik (Adibidez C3, C4, C5…) eta luxuzko bertsioak beste aldetik (DS3, DS4, DS5…). Horrela erosle gehiagorengana iristeko aukera dauka beste markei salmentak kenduz. DS4 berriarekin jarraituz jakin ezazue 4,27 metroko luzera daukala eta 5 ateko karrozeria, atzeko ateen heldulekuak kristalaren markuan gorderik ditu.

(gehiago…)

Audi A3 1.2 TSI

Asteazkena, Iraila 1st, 2010 | Santik idatzia

01799

Kalean dago A3 modeloa 105 zaldiko gasolina motor berriarekin, 1.2 litroko TFSI motor honek bataz beste 5,5 litroko kontsumoa lortzen du, 100 km/ordura 11,2 segundutan iristen da eta 190 km/orduko abiadura maximoa dauka. 7 abiadurako kanbio automatikoa eraman dezake, serietik Start&Stop sistemarekin dator eta Sportback karrozeriarekin 1.400 euro gehiago ordaindu behar da:

- 1.2 TFSI 105 zaldi Attraction 22.590 euro

- 1.2 TFSI 105 zaldi Attraction S-Tronic 24.770 euro

- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambition 25.850 euro

- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambition S-Tronic 28.030 euro

- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambiente 25.680 euro

- 1.2 TFSI 105 zaldi Ambiente S-Tronic 27.860 euro

Ford Fiesta Beat

Asteartea, Abuztua 31st, 2010 | Santik idatzia

01798

Ford marka oso gustora dago Fiesta konpaktua izaten ari den salmentekin, Europan 10 modelo salduenen artean mugitzen da ia hilabetero. Hala ere, edizio mugatu bat kaleratuko du zenbaki on horiekin jarraitzeko ondorengo ekipamenduarekin: ABS + EBD, ESP + TCS, 6 airbag poltsa belaunekoa barne, direkzio lagundua, barneko ordenagailua, pakete elektrikoa (ispiluak, lehioak…), 16 hazbeteko hagunak, beira tintatuak eta atzeko aleroia. Hauek dira prezioak, diesel edo gasolina motorrarekin:

- 1.4i gasolina 96 zaldi 14.900 euro

- 1.6 TDCI diesela 95 zaldi 16.100 euro

Mazda 2 berritua

Astelehena, Abuztua 30th, 2010 | Santik idatzia

01792

Goiko tituluan irakurri dezakezuen moduan Mazda marka japoniarrak Mazda 2 konpaktua berritzea erabaki du, bere anaia den Mazda 3 modeloaren antzeko irudia izanez. Aldaketak ez dira estetikoak bakarrik izango, motor guztiak berrikusiko dira Euro5 legedia gainditu ahal izateko. Amaitzeko kanbio automatikoa eskuragarri egongo da gasolina motor batekin.

Gainera 1.6 litroko motor berria izango dugu Mazdaren gaman, gaur egun 109 zaldi dituena ordezkatzeko. Orain 115 zaldiko indarra dauka, azelerazio gaitasun gehiago eta kontsumo baxuagoak. Diotenez Mazda 3 konpaktuan 4,4 litro erretzen ditu eta Mazda 5 monobolumenean berriz 5,2 litro 100 kilometroan.

Fiat 500 Tributo Ferrari

Igandea, Abuztua 29th, 2010 | Santik idatzia

01791

Aurreko urtean albiste honetan erakutsi genizuen Abarth prestatzaileak diseinatutako Fiat 500 modeloaren bertsiorik indartsuena eta hasera batean Ferrari baten jabeentzat ordezko auto moduan erabiliko zirela uste zen, beraien deportiboak tailerrean zeuden bitartean. Jakin berri dugunez 1.700 unitateko edizio berezi baten moduan salgai jarri da gure merkatuan eta 180 zaldiko auto txiki honengatik 46.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditugu!

Egia da oso ekipatua datorrela baina inola ere ez daukan prezioa izateko moduan: 17 hazbeteko hagunak, Xenonezko argiak, narruzko eserleku deportiboak, kanbio automatikoa, klimatizagailua, Bluetooth sistema, GPS nabigatzailea eta abar. 4 kolore desberdinetan erosi daiteke:

- Gorrian 46.340 euro

- Horian 47.600 euro

- Urdinean 48.795 euro

- Grisean 48.795 euro

Pixka bat urrunegi joan dira, begira ezazue prezio horietan zer nolako autoak erosi daitezkeen: Nissan 370z, Bmw 135i, Audi TT 2.0 TSI edo Volvo S60 T6 bat adibidez.

Agur Citroen C4 berlinari

Asteartea, Abuztua 24th, 2010 | Santik idatzia

01778

Ez da asko falta Citroen C4 berria merkatuan agertzeko eta horregatik frantziarrak C4 zaharraren gama murrizten hasi dira. Hasteko C4 berlina karrozeria merkatutik kendu dute eta ez dirudi berriro agertuko denik, bere salmenta kopurua oso urria izan bait da, egia esan ez zen batere auto polita.

5 ateko konpaktuarekin jarraituz 150 zaldiko 1.6 THP motorra kendu egin dute, beste motorrekin eskuratu daitezkeen ekipamendu mailak ere murriztuz. Amaitzeko 3 ateko bertsioan orain 2 motor bakarrik daude, 95 zaldiko 1.4 VTi gasolina eta 90 zaldiko 1.6 HDI diesela. Badakizue, modelo hau gustokoa baduzue orain da aukera ona erosteko, eskeintza nahiko haundiak izango bait ditu belaunaldi berria iritsi aurretik.

Citroen DS3 1.4 HDI

Astelehena, Abuztua 16th, 2010 | Santik idatzia

01738

DS3 modeloa Citroen markako luxuzko konpaktu bat bezala kaleratua izan da, Mini Cooper edo Alfa Romeo Mito bezalako modeloekin lehiatzeko. Baina frantziarrak errealitate gordinarekin topatu dira, prezio garestia dauka autoak (90 zaldiko diesela 18.100 euro) eta erosleak lortzea kostatzen ari zaio. Horregatik zalantzan daudenentzat bertsio ekonomikoago bat kaleratu du, kasu honetan 70 zaldiko 1.4 HDI diesel motorra erabiliz.

70 zaldi gutxi dira auto honentzat eta hori prestazioetan garbi ageri da: 13,5 segundu behar ditu 100 km/ordura azeleratzen eta abiadura maximoa 165 km/orduko da bakarrik. Bestalde erregaia aurreztuko dugu bere 4 litroko kontsumoarekin eta 104 gramuko CO2 emisioekin. Ekipamenduan ABS+EBD, TCS+ESP, MP3 CD irratia, direkzio lagundua, barneko ordenagailua, abiadura kontrola edo lainotako argiak aurkituko ditugu 15.665 euroko prezioan baina ez dauka ez aire giroturik ez aleaziozko hagunik, beraz gehitu beste 1.000 euro gutxienez.

Opel Astra Sports Tourer

Asteazkena, Abuztua 11th, 2010 | Santik idatzia

01707

Denok ikusi dugu Opel Astra konpaktuak nolako jauzia eman duen belaunaldi berri honetan eta noski, horretaz baliatuz orain karrozeria familiarra duen Sports Tourer bertsioa kaleratu dute. Logikoa den bezala atzeko eserlekuetan eta maletategian nabarmentzen da hobekuntza, maletategiak 500 litroko gaitasuna dauka eta eserlekuak jaitsi ezkero 1.550 litrokoa. Gero eta gehiago ikusten dira mota honetako autoak kalean batipat ume txikiak dituzten familien artean.

(gehiago…)

Renault Megane Generation

Asteartea, Abuztua 10th, 2010 | Santik idatzia

01741

Renaultek beste edizio berezi bat kaleratu du Megane konpaktuarentzat, Generation izena darama eta 250 ale bakarrik salduko ditu. Ez egin ilusiorik zeren 85 zaldiko 1.5 DCI motorrarekin bakarrik lortu daiteke.

Ekipamenduaren artean aire girotua, MP3 CD irratia, ESP+TCS, abiadura kontrola eta mugatzailea, barneko ordenagailua, ABS+EBD, lehio elektrikoak, itxitura zentralizatua, direkzio lagundua eta 6 airbag poltsa aurkituko ditugu. Guzti honekin 14.000 euroko prezioa dauka.

Citroen C3 eHDI

Astelehena, Abuztua 9th, 2010 | Santik idatzia

01701

Beste modelo bat 100 gramuko CO2 isurien muga jaisten duena sistema hibridrorik erabili gabe, Citroen C3 eHDI diesel bertsioak lortu du oraingoan. Hilabete batzuk falta dira merkatuan ikusteko baina agertu dira lehen datuak: 92 zaldiko 1.6 eHDI motorra erabiliko du eta honekin 180 km/ordura iristen da, 100 km/ordura 11,5 segundutan azeleratzen du eta bataz beste 3,4 litro erretzen ditu 95 gramuko CO2 emisioekin. Zifra hauek lortzeko 5 abiadurako kaxa luzeagoa, Start&Stop sistema, erresistentzia baxuko gurpillak eta beste hainbat aldaketa egin zaizkio C3 konpaktuari.

Frantziarrarekin badira ihadanik zenbait modelo 3 litroko kontsumora ia iritsi direnak, beti ere datu teorikoekin. Arerio nagusiena Seat Ibiza Ecomotive modeloa izango du bai tamainaz zein prezioz. Marka asko azken unerarte dabiltza diesel motorrak garatzen, ez dutelako hibridorik kaleratu nahi eta zuzenean auto elektrikoetara jauzi egiteko. Ongi etorriak dira kontsumo baxuko bertsio hauek eta oso estimatuak egunero kilometro asko egiten dituzten gidarien artean.

Volkswagen Golf 1.2 TSI 85 zaldi

Igandea, Abuztua 8th, 2010 | Urkok idatzia

01698

Volswagen-ek erosleak erakartzeko asmoz edo, Golf arrakastatsuaren motor eskaintza handitzea erabaki du. Baina oraingoan beherantz egin du potentzian eta hurrengo astetan 85 zaldiko indarra duen 1.2 TSI motorra jarriko du salgai Espainiako saltokietan. Motor berri hau dagoeneko Alemanian erosi daiteke eta bost martxako eskuzko sistemarekin eta zazpi martxako DSG sistema automatikoaren artean aukeratu ahalko da. Bost abiadurako sistema duen motorrak ehun kilometroan 5,5 litroko kontsumoa du eta Alemanian 17.225 euro balio ditu. DSG sistema automatikoaren kasuan berriz kontsumoa 5,8 litrora igotzen da eta bere salneurria 19.375 eurotakoa da.

Gure artean prezio hauek baxuagoak izango direla aurreikusten da baina motor honen arrakasta gurean ikusteko dago. Bidaia motzetan edo hirietan ibili behar duenarentzat 85 zaldiko motor bat aukera ona izan daiteke baina bidaia luzeetan kontsumoak gora egin dezake eta kotxea goraino bete badugu maldan gora hasten garenean indar gutxi izan dezake. Gaur egun gure artean saltzen den Golf txikienaren indarra 105 zaldikoa da eta ez da izaten erosle gehien duen bertsioa. Soilik denborak esango du erabaki zuzena hartu duten edo ez.

Mini gama berritua 2011

Larunbata, Abuztua 7th, 2010 | Urkok idatzia

01662

Marka guztiek egiten duten bezala Mini etxeak bere autoen aurpegia berritu du. Oraingoan itxura eta ekipamendua berritzera mugatu dira motor aukera moldatu zutenetik ez bai da denbora asko pasa. Kanpoaldetik aldaketak aurrealdean eta atzealdean aurkituko ditugu. Aurreko kolpe-leungailua berriz diseinatu dute eta aire sarrera handiagoak ditu orain eta aldi berean oinezkoekin istripu bat izanez gero oinezkoak jasan ditzakeen kalteak murriztea lortu dutela diote. Atzealdean berriz larrialdietan argi gehiago egiten duten Led motako argiak ekarriko ditu etxetik jarrita. Barrualdean diseinu aldetik ia ez da berrikuntzarik egon eta botoiak lekuz aldatu edo formak aldatzera mugatu dira. Hori bai, karrozeriako kolore aukera zabaldu dute eta barruko tapizeria eskaintza ere berritu dute.

(gehiago…)

Fiat 500 Twinair

Asteartea, Abuztua 3rd, 2010 | Santik idatzia

01619

Noraino iritsi daiteke motorren zilindrada txikitzeko teknika hau, duela gutxi 2 litroko motorrak erabiltzen genituen 110 zaldirekin eta orain litro baten muga apurtu dute italiarrek. Fiat 500 konpaktu txikiarentzat 0,9 litroko bi zilindrodun motor bat aurkeztu dute, turboa erabiliz 105 zaldi ematen dituena. Motor berean oinarriturik beste bi bertsio egongo dira 85 eta 65 zaldikoak, azken hau turborik gabe.

Diotenez 100 zaldiko 1.4i motor batek baino prestazio hobeagoak ditu eta bataz beste 4,1 litro bakarrik kontsumituz 92 gramuko CO2 isuriekin. Datu ofizialei begiratuz ikusten dugu 100 km/ordura iristeko 11 segundu behar dituela eta abiadura maximoa 175 km/ordukoa dela. Karrozeria itxian edo irekian erosi daiteke, hauek dira prezioak:

- 500 0.9i Turbo 85 zaldi TwinAir Sport 15.250 euro

- 500 0.9i Turbo 85 zaldi TwinAir By Diesel 17.250 euro

- 500C 0.9i Turbo 85 zaldi TwinAir Lounge 17.950 euro

- 500C 0.9i Turbo 85 zaldi TwinAir By Diesel 19.550 euro

Serietik Start&Stop sistema daramate denek eta aukeran kanbio automatikoa ere badago nahi izanez gero.

Fiat Bravo 1.4i Multiair

Asteartea, Abuztua 3rd, 2010 | Santik idatzia

01660

Hasi dira Fiat markako Multiair motorrak birus baten moduan gama osora hedatzen eta oraingoan Bravo konpaktua kutsatu da. Belaunaldi berriko gasolina motor hauetan eskeintzen duten indar eta kontsumo erlazioa azpimarratu behar da. Lehenik 140 zaldiko 1.4i Turbo motorra iritsi da eta baliteke aurrerago gehiago etortzea.150 zaldiko 1.4 Turbo zaharra ordezkatzen du.

Prestazio oso egokiak ematen ditu, 100 km/ordura 8,9 segundutan azeleratzen du, 204 km/ordukoa da abiadura maximoa eta bataz beste 5,7 litro erretzen ditu 132 gramuko CO2 emisioekin. Egunetik egunera diesel eta gasolina motorren arteko distantzia murrizten dabiltza autogileak kontsumoei dagokienez. 6 abiadurako kaxa eta Start&Stop sistema serietik datoz. Hauek izango dira prezioak:

- 1.4i Turbo MultiAir 140 zaldi Dynamic 19.800 euro

- 1.4i Turbo MultiAir 140 zaldi Emotion 21.500 euro

Nissan 1.2 Turbo motor berria

Astelehena, Abuztua 2nd, 2010 | Santik idatzia

01645

Nissan marka japoniarrak ere uste du emisioak eta kontsumoak jaisteko bide egokiena motorren tamaina jaistea dela, horregatik 3 zilindro eta 1.2 litroko gasolina motorra aurkeztu du. Injezkio zuzena eta turbokompresorea erabiliz motor txiki honek 100 zaldiko potentzia ateratzen du. Bertsio atmosferiko bat ere izango du 80 zaldikoa eta bi motorrek oso kontsumo baxuak izango dituzte. Ideia bat egiteko indartsuenak 4 litro inguruko kontsumoa izango du CVT motako kanbio automatikoa erabiliz. Gasolina motor bat diesel askok baino gutxiago errez.

Lehenik Nissan Micra berrian ikusiko dugu eta Start&Stop sistema ere eramango du. Japoniarrek diotenez mekanika honek 4 zilindroko 1.5 gasolina motor baten dituen prestazioak gainditzen ditu. Ikusi beharko dugu zenbaki hauek egiazkoak bihurtzen diren autoa errepidean jartzean. Jakingo duzuen bezala Nissan eta Renault autoen garapenean elkarlanean dabiltza, beraz ez harritu modelo frantziarretan ikusten baduzue motor eraginkor hau.

Smart ForTwo 2011, prezioak

Astelehena, Abuztua 2nd, 2010 | Santik idatzia

01646

Smart markak dauzka merkatuko ibilgailurik txikienetakoak eta gehien saltzen duten modeloa Fortwo izenez ezagutzen da. Urte batzuk salgai egon ondoren berrikusia izan da, gehiago barrutik kanpotik baino. Konpaktuaren itxura ez da ia aldatzen, orain egunerako LED argiak daramatza, kalandra desberdina eta 15 hazbeteko hagunak. Gogoratu dezagun autoak 2,7 metro neurtzen jarraitzen duela eta oso egokia da hiri barruan gidatzeko, batipat leku estuetan aparkatzeko orduan.

Barruan egin dute lan gehien, materiale hobeagoak erabiltzeaz gain aginte taula osoa berria eta 10 pulgadatako multimedia sistema bat jarri diote: MP3 CD irratia, Bluetooth sistema, DVD bideoak eta GPS nabigazio sistema elkartzen dituena. Motorrak ez dira asko ikutu, kasu guztietan zaldi apur batzu gehiago irabaziz baina aldi berean kontsumoak jaitsiz. Gamako motor guztiek 120 gramu CO2 baino gutxiago emititzen dituzte eta 54 zaldiko dieselak 86 gramu, merkatu osoko zifrarik onena izanik. Hauek dira prezio berriak:

- 45 MHD 61 zaldi Pure 9.816 euro

- 52 MHD 71 zaldi Pure 10.426 euro

- 62 Turbo 84 zaldi Pulse 12.206 euro

- 1.0i Turbo 102 zaldi BRABUS 17.541 euro

- 40 CDI 54 zaldi Pure 11.800 euro

(gehiago…)

Suzuki Swift 2010, motorrak

Igandea, Abuztua 1st, 2010 | Santik idatzia

01640

Aurrekoan idatzi genuen Suzuki Swift berriari buruz eta gaurkoan informazioa pixkat zabaltzera gatoz. 3 eta 5 ateko bertsioak izango ditu eta motorraren arabera 945-1125 kilo artean pisatuko du. Argazki gehiago ditugu zeren aurrekoan bat bakarrik publikatu ahal izan genuen. Badakigu zihur hauek izango direla gamako bi motorrak:

(gehiago…)

Nissan Juke, prezioak

Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

01616

Goazen konpaktu txiki honek daramatzan ekipamendu mailak eta bakoitzaren prezioak begiratzera, gama 3 motorrekin osatua dago, diesel bat eta bi gasolina, azken hauek biek kanbio automatikoa eraman dezakete eta 4 gurpilletara trakzioa bertsiorik indartsuenean bakarrik dago eskuragarri:

(gehiago…)

Opel Corsa eta Agila ecoFlex

Astelehena, Uztaila 26th, 2010 | Santik idatzia

01614

Opel markak Corsa eta Agila modeloentzat ecoFlex Technology izeneko pakete bat aurkeztu du, Start&Stop, erresistentzia baxuko gurpillak eta balazteketen energia gordetzeko sistemak gehituz serieko bertsioei. 350 euro gehiagogatik eskuratu ahalko da eta aginte paneletik desaktibatu daiteke. Bateria hobeagoa darama, motorra itzaltzean klimatizagailua ere itzalita gelditzen da eta bigarren ur bonba bat darama aire girotuaren sistemarako. Bi ibilgailuak urbanoak direla esan daiteke, hiri barneko semaforo eta auto-ilaretan ibiltzeko ez daude gaizki.

Corsa konpaktuan 75 zaldiko 1.3 CDTI diesel motorrarekin lotu daiteke eta bataz besteko kontsumoak 4 litrora jaisten dira, CO2 emisioak 105 gramukoak izanik.

Agila monobolumen txikian berriz 86 zaldiko 1.2i gasolina motorrarekin joango da eta kontsumoak 5 litroraino jaisten dira, CO2 emisioak 116 gramuan geldituz.

Fiat Punto Evo Abarth

Igandea, Uztaila 25th, 2010 | Santik idatzia

01599

Laister ikusiko dugu Fiat Punto Evo Abarth modeloa gure errepideetan zehar ihadanik salgai jarri bait da. Konpaktu italiar honek Seat Ibiza Cupra edo Volkswagen Polo GTI bezalako modeloekin lehiatuko du dituen 165 zaldiri esker. Horretarako Multiair sistema darabilen 1.4 T-Jet motorra erabiltzen du, zilindrada baxukoa turboarekin, erantzun azkarra eta kontsumo baxuak lortzeko. Bataz beste 6 litro gasolina erretzen ditu 142 gramu CO2 emisioekin, Start&Stop sistemaren laguntzarekin. Gainera 100 km/ordura 7,9 segunduan iristen da eta 215 km/orduko abiadura lortzeko gai da.

Serietik ABS + EBD, ESP + TCS, TTC autoblokante elektronikoa, aldapan abiatzeko laguntza, 6 airbag, belauneko airbag poltsa, lainotako argiak, direkzio lagundua, Sport botoia autoaren erantzuna aldatzeko, aire girotua, barneko ordenagailua, MP3 CD irratia, Bluetooth sistema, USB, ahozko aginduekin funtzionatzeko sistema, martxa egokiaren ohargailua, eserleku deportiboak, atzeko aleroia, 17 hazbeteko gurpillak, esekidura deportiboak eta ke hodi bikoitzak. Prezioa berriz 18.500 eurokoa da, nahikoa egokia daraman guztia kontuan izanik.

(gehiago…)

Lancia Delta 1.4 Multiair

Larunbata, Uztaila 24th, 2010 | Santik idatzia

01613

Multiair teknologiadun motorrak Fiat taldeko modeloetara zabaltzen ari dira pixkanaka eta orain Lancia Delta konpaktuaren ordua da. 150 zaldiko 1.4 T-Jet motorra ordezkatuko du 140 zaldiko 1.4 Multiair berriak. 10 zaldi gutxiago dauzka baina trukean Start&Stop sistema eta 5,7 litroko kontsumoak lortzen dira 132 gramuko CO2 emisioekin. Gasolina motorrak ere asko ari dira hobetzen eta gaur egun kontsumoetan gertuago daude dieseletatik. Bi ekipamendu mailekin lotu daiteke:

- Delta 1.4 Multiair 140 zaldi Oro 24.400 euro

- Delta 1.4 Multiair 140 zaldi Platino 26.900 euro

Aldaketak Subaru Imprezaren gaman

Asteazkena, Uztaila 21st, 2010 | Santik idatzia

01592

Garbi dago autoen merkatuak hartu duen norantza, ibilgailu txikiagoak eta potentzia baxuagokoak nahi ditu jendeak eta honek marka batzuei bestei baino gehiago eragiten die. Subaru marka deportibo japoniarra izan da azken biktima eta Impreza modeloan eskua sartu behar izan du. Hasteko 230 zaldiko 2.5 WRX eta 105 zaldiko gasolina motorrak erretiratu dituzte, badirudi azken hau ez zela oso eraginkorra eta erregai gehiegi kontsumitzen zuela erosleentzat . Eta ez hori bakarrik, 4 ateko sedan karrozeria ere desagertu egin da gure merkatutik. Horrela 3 motor bakarrik egongo dira salgai, 150 zaldiko 2.0 gasolina eta diesela eta 300 zaldiko STI bertsio indartsua.

Impreza berriak berlinatik konpaktu karrozeriara jauzia eman zuenen aurkako iritzi asko agertu ziren, Impreza batek ezin zuela konpaktu bat izan eta abar. Baina azkenean arrazoia zeukan Subaru markak zeren garbi ikusten da berlinak ez duela izan salmenta kopuru nahikoa bere iraupena salbatzeko. Bestela begiratu ditzakezue hilabetereko salmentak eta ikusiko duzue berlina eta konpaktuen artean dauden diferentziak.

Volkswagen Polo 1.2 TSI

Asteartea, Uztaila 20th, 2010 | Santik idatzia

01586

Polo modeloa genuen oraindik 105 zaldiko 1.2 TSI gasolina motorra erabiltzea falta zitzaion modeloetako bat, motor hau Volkswagen taldeko beste auto gehienetan ihadanik salgai bait zegoen. Zilindrada txikiagoko motor honek turboaren erabilerari esker 175 Nm azelerazio gaitasuna dauka, 100 km/ordura 9,7 segundutan iristen da eta 190 km/orduko abiadura lortzen du, guzti hau datu ofizialen arabera 5,3 litro gasolina bakarrik erabiliz. CO2 emisioak ere 124 gramuraino jaisten dira. Aurreko 1.6i motor zaharrarekin alderatuz hobekuntza nabarmena zalantzarik gabe.

Gainera indar gutxiko autoa izanda ere 7 abiadurako enbrage bikoitzeko DSG kanbio automatikoa eraman dezake. Konpaktuen kategorian ez daude marka asko kanbio automatikoen alde alemaniarrak egiten ari diren bezalako apostuan sinesten dutenak. Hauek dira prezioak gure merkaturako:

- 1.2 TSI Advance 15.140 euro

- 1.2 TSI Advance DSG 7 abiadura 16.970 euro

- 1.2 TSI Sport 16.910 euro

- 1.2 TSI Sport DSG 7 abiadura 18.340 euro