Honda apostu gogorra egiten ari da teknologia hibridoaren alde eta gaur egun mota honetako 3 auto dauzka salgai: Civic, Insight eta CR-Z modeloak. Orain badirudi Jazz monobolumen txikiak ere bere bertsio hibridoa jasoko duela, gamako laugarrenean bihurtuz. Bere anaia haundiek daramaten sistema elektriko bera erabiliko du baina kasu honetan elektrizitateaz bakarrik mugitzeko gai izango da, gasolina motorra erabili gabe kilometro pare batean behintzat.
Frantziarrek 3008 modeloa 2009 urtean kaleratu zutenean haseratik iragarri zuten bertsio hibrido bat izango zuela. Prototipo ugari ikusi ondoren badirudi egia bihurtu dela proiektu hau eta hurrengo urtean errepideetan ikusiko dugu. Gainera berrikuntza tekniko asko dakartza, lehendabiziko aldiz diesel motor bat erabiliko da hibrido batentzat eta gainera 4 gurpilletara trakzioa eskeintzen du.
Beste modelo bat 100 gramuko CO2 isurien muga jaisten duena sistema hibridrorik erabili gabe, Citroen C3 eHDI diesel bertsioak lortu du oraingoan. Hilabete batzuk falta dira merkatuan ikusteko baina agertu dira lehen datuak: 92 zaldiko 1.6 eHDI motorra erabiliko du eta honekin 180 km/ordura iristen da, 100 km/ordura 11,5 segundutan azeleratzen du eta bataz beste 3,4 litro erretzen ditu 95 gramuko CO2 emisioekin. Zifra hauek lortzeko 5 abiadurako kaxa luzeagoa, Start&Stop sistema, erresistentzia baxuko gurpillak eta beste hainbat aldaketa egin zaizkio C3 konpaktuari.
Frantziarrarekin badira ihadanik zenbait modelo 3 litroko kontsumora ia iritsi direnak, beti ere datu teorikoekin. Arerio nagusiena Seat Ibiza Ecomotive modeloa izango du bai tamainaz zein prezioz. Marka asko azken unerarte dabiltza diesel motorrak garatzen, ez dutelako hibridorik kaleratu nahi eta zuzenean auto elektrikoetara jauzi egiteko. Ongi etorriak dira kontsumo baxuko bertsio hauek eta oso estimatuak egunero kilometro asko egiten dituzten gidarien artean.
Seat-ek 75 zaldiko Ibiza 1.2 TDI modeloaren Ecomotive bertsioaren eskaerak onartzen hasi da nahiz eta erosleek udara amaitu arte zain egon beharko duten beraien kotxea jaso ahal izateko. Ecomotive bertsioak hainbat hobekuntza aerodinamiko izan ditu eta diesel kontsumoa ehun litroan 3,4 litrotara jaistea lortu dute 89 gramuko CO2 emisioekin. Hobekuntza hauek ez dute gehieneko abiaduran eraginik izan baina bai azelerazioan kontsumoa jaisteko martxa luzeagoak erabiltzen dituelako. Ecomotive bertsioa errentagarria den aztertzerako garaian kontuan izan behar dugu hiru ate, bost ate eta bertsio familiarrak ditugula baina Reference ekipamendu multzoarekin bakarrik. Hiru karrozeria hauetan kontsumo baxuko eta bertsio normalaren artean ia 700 euroko aldea dago. Hala ere autoa 170 km/ordura iristeko gai da, 100 km/ordura 14 segundutan iritsiz.
Serietik DFP partikulen iragazkia, Start&Stop sistema, balaztaketan energia biltzeko sistema,ABS+EBD, TCS+ESP, aldapan abiatzeko laguntza, gurpillen presio ohargailua, 4 airbag, MP3 CD irratia, aire girotua, direkzio lagundua, erresistentzia baxuko pneumatikoak eta urruneko kontrola dakartza. Hautazko ekipamendua ez da oso zabala bestela autoaren pisua igo egingo litzatekeelako baina nahi duenak besteak beste 15 bulkadako hagunak, pintura kolore bereziak edo berogailua duten eserlekuak hautatu ahalko ditugu. Hona prezio zerrenda karrozeriaren arabera:
Eztabaida asko entzun ditut bidegorriei buruz, alferrikakoak direla, molestatu egiten dutela edo oso garestiak direla eraikitzeko. Nahiz eta gure herrian goiko bideoan bezalako azpiegiturak izateko oraindik urte asko falta diren frogaturik gelditzen da ez dela utopia bat bizikletak ibilgailu moduan erabiltzea. Alternatiba ekologiko hau erabat posible da, ez du kutsatzen, ez zaratarik ateratzen, ez dago auto ilararik, dohakoa da eta bide batez kirola egiten da.
Ez da azpiegitura gai bat bakarrik, gure ohiturak gohitik behera aldatu beharko genituzke eta txikitatik hezi beharko lirateke umeak kultura honetan. Hiri haundietan ikusten dira nahikoa pertsona egunero lanera bizikletaz joaten eta ikasle asko ere bai unibertsitaterako bidean. Erosotasunean finkaturik gaude, bakoitzak geure auto propioa eduki nahi dugu eta edozein lekutara joaten garenean aparkatzeko hutsune bat muturren aurrean.
Neuk pertsonalki erabiltzen ditut zenbait bidegorri baina beti ere kirola egiteko asmoarekin, lanera joateko zailagoa daukat askotan derrigorrean behar dudalako autoa. Nahi izanez gero garbi dago ez dagoela ezinezkoa den ia ezer.
Gaur egungo bigarren eskuko ibilgailuen merkatuak ez dauka zerikusirik duela urte gutxi batzuetakoarekin. Lehen oso erraza izan ohi zen gasolinazko motor indartsuak saltzea baina une hauetan dagoen egoera ekonomikoaren erruz ia ezinezkoa da. 200 zalditik gorako motorra duen gasolinazko auto bat ez du inork erosi nahi dakartzan gastuengatik (kontsumoa, udaletxeko zerga, asegurua, manteinua…) eta kasu askotan ezta kontzesionarioek ere, nahiz eta auto berri bat erosi beraiei. Ibilgailu hauen balioa izugarri jaisten da eta benetako pagotxak aurkitu daitezke.
Arrakasta gehien duten ibilgailuak dieselak dira eta batipat bertsio ekologikoak. Erregaien prezioak beti gora egiten dute eta erosleak ahal duen autorik eraginkorrena nahi du gastuak murrizteko. Horregatik mota horretako ibilgailuek merkatuko balioa hobeto mantentzen dute erabili ondoren saltzea pentsatzen badugu. Dieselak erosterako orduan garestiagoak dira ia beti baina saltzerakoan ere izango duen prezioak haundiagoa da gasolina batek baino.
Azkenik auto hibridoak dauzkagu eta ikerketa askoren arabera hauek dira bigarren eskuan prezioa gutxien jaisten dutenak. Gainera pasadizo arraroak gertatzen dabiltza merkatuan, adibidez belaunaldi berriko Toyota Prius modeloarekin: hibrido honek oso eskaera haundia dauka eta marka japoniarrak ezin ditu hainbeste unitate produzitu, saltokiak hutsik daudenez fabrikatik eskatu behar dira eta beraz 6 hilabetetik gora itxaron beharra dago. Horregatik kasu batzuetan erabilitako Prius batek gehiago balio du saltoki ofizialean dagoen auto berriak baino, pertsona askok ez dute hainbeste denbora itxaroterik nahi eta ez zaize axola gehiago ordainduta eskuratzea. Ez da kasu bakarra, gauza bera gertatu zen Fiat 500 txikiarekin kaleratu zen lehen hilabeteetan.
Azkenaldian auto egileak beraien kotxeen emisio kopurua jaisteko lehian dabiltzala dirudi. Gizartearen onurarako den lehiaketa honen atzean ordea autoei ekologiko etiketa jartzeko ahalegina dagoela kontuan izan behar dugu. Markak modu horretan kotxeak errazago saldu nahi dituzte baina kontsumo baxuko kotxe bat kutsakorra izaten jarraitzen du nahiz eta neurri txikiago batean izan. Fiatek bere azken ahalegina Punto Evo modeloarekin egin du eta Pur-O2 izena jarriko diote.
Azken belaunaldiko Punto Evo honek 85 zaldiko indarra izango duen 1.3 multijet motorra erabiliko du eta orain arte eskaintzen ziren 75 eta 90 zaldiko motorren erdibidean egongo da. Kontsumoa jaisteko partikulak biltzen dituen DPF filtroa sartu diote, erresistentzia baxuko gurpillak eta Start&Stop sistema ekarriko du etxetik jarrita. Berrikuntza hauei esker autoaren kontsumoa ehun kilometroan 3,6 litrotara jaitsi dute eta orain arte aukeran zegoen 1.3 multijet motorrarekin alderatuz 0,9 litro baxuagoa da. Modu berean CO2 emisioak 108 gramotatik 95 gramotara jaistea lortu dute. Mota honetako ahaleginak eskertzen dira eta ihadanik nahiko marka asko ari dira lortzen 4 litrotik beherako kontsumoak beraien konpaktuetan. Datu gehiago izatean jarraituko dugu.
Laister kenduko dugu hibridoei buruz merkatuan dagoen zalantzetako bat: autoegileek diotenez hibridoen erosleek jakinerazi egin nahi izaten dute berarien autoa ekologikoa dela eta horregatik egiten dituzte Prius edo Insight bezalako modelo bakarrak, bestelako gasolina edo diesel motorrik gabe gaman. Bestalde erosle askorentzat hibridoak oso zatarrak dira eta teknologia bera konpaktu arruntetan ikusi nahi dute, adibidez gaurko kasuan bezala Toyota Auris batean.
Polo eta Ibiza konpaktuetan agertu ondoren Skoda markara jauzia egitea falta zitzaion 75 zaldiko 1.2 TDI motor berrienari. Esan eta egin, Fabia eta Roomster modeloetan eskuragarri egongo da denbora gutxi barru. Aurrekoan idatzi nuen moduan motor honek 3 zilindro daramatza eta erregaia aurrezteko teknikekin (Start&Stop sistema, erresistentzia baxuko gurpillak eta abar) oso kontsumo baxuak lortzen ditu, beti ere homologaziorako baldintzetan, gero eguneroko erabileran zaila izaten da datu ofizialak berdintzea.
Fabia konpaktu zein familiar karrozerian agertuko da bertsio ekologiko hau eta 100 kilometro egiteko nahikoak ditu 3,4 litro diesel 89 gramu CO2 emisioekin. Roomster monobolumenean berriz bataz bestekoa 4,2 litroan kokatzen da 109 gramu CO2 emisioekin. Ez dakigu oraindik noiz iritsiko diren merkatura ezta ere zer preziotan ibiliko diren.
Skodak GLP gas bidez mugitzen den Octavia berlina jarri du salgai. Horretarako 102 zaldiko indarra duen 1.6 MPI motorra hartu eta gasa erabili ahal izateko beharrezko aldaketak egin dizkiote besteak beste gasa bildu ahal izateko depositua jarriz. Gas eta gasolina bidez mugitzeko gai da Octavia modeloa baina erregaiaren arabera kontsumo aldetik diferentzia nabarmenak antzeman daitezke. Gasolina erabiltzen duenean ehun kilometroan bataz beste 7,1 litro kontsumitzen ditu eta gasa darabilenean berriz 9,2 litro. Nahiz eta gehiago kontsumitzen duela dirudien kontuan izan behar dugu gasarekin CO2 emisioak 149 gramotakoak direla eta gasolinarekin berriz 169 gramotakoak. Horrez gain momentuan GLP gas litro baten prezioa 60 zentimo ingurukoa da, beraz errentagarriagoa da zalantzarik gabe.
Salneurria ez dakigu zehazki baina beste marka batzuen egin dutena begiratuz, serieko bertsioaren gain 1.500 bat euro garestiagoa izango da. Oraingoz eman dituzten datuen artean ekipamendu multzoak Easy eta Collection izango direla da. Lehengoa profesionalei zuzendua dago neurri handi batean, adibidez taxi gidariak eta ABS+ASR, 4 airbag, 15 hazbeteko hagunak, itxitura zentralizatua, aire girotua edo MP3 CD irratia eramango ditu. Bigarrena berriz ekipamendu osoagoa nahi dutenentzat, 16 hazbeteko hagunak, bi zonatako klimatizadorea edo larruzko eserlekuak ditu besteak beste.
Ez ahaztu ibilgailua honek 2 erregai gorgailu dituela beraz kilometro asko egiteko gai da zerbitzugune batera joan aurretik. GLP erregaia oraindik gutxi zabaldua dago baino denborarekin ohikoa bihurtuko da beste herrialde askotan bezala, adibidez Alemanian edo Italian.
Badugu beste hibrido bat gure artean, Honda CR-Z modeloa hain zuzen, marka japoniarraren hirugarrena bere katalogoan. Ez da denbora asko berari buruz idatzi genuela eta irakurri nahi baduzue egin klik hemen. Guztira 124 zaldiko potentzia du, 10 segundutan lortzen ditu 100 km/orduak eta bataz beste 5 litro gasolina erre. Orain ekipamendu mailak eta prezioak jakitea bakarrik falta zaigu:
Volkswagen-ek kontsumo aldetik Golf eraginkorrena kaleratu du Bluemotion teknologiari esker eta orain ehun kilometroan 3,8 litro kontsumitzen ditu kilometroko 99 gramo CO2 emitituz. Honi esker matrikulazio zergarik ez dugu ordaindu behar eta modu horretan bertsio normal batekin dagoen prezio aldea ez da hain handia. Esaten dutenaren arabera modelo honek 55 litroko depositu batekin ia 1.450 kilometro egin ditzake. Ikusi egin behar zein baldintzetan eta zein errepidetan lortu daitekeen hori. 105 zaldiko 1.6 TDI motorrak gehienez 190 km/orduko abiadura harrapatu dezake eta 0tik 100 kilometrotara 11 segundotan pasatzen da. Esan beharra dago datu hauek Bluemotion gabeko motorraren berdinak direla ofizialki baina gero eguneroko bizitzan zerbait txarragoak izango dira, ez du azelerazio gaitasun berdina izango transmisio kaxa luzeagoa bai du.
Kontsumoa jaisteko hartu diren neurrien artean Star&Stop sistema, balaztatzean energia berreskuratzeko sistema, aerodinamika eraginkorragoa, esekidura baxuagoak eta urradura murritzeko gurpilak nabarmentzen dira. Ekipamenduari dagokionez zazpi airbag, ABS+EDS, ASR+ ESP sistemak, martxa egokia gomendatzeko sistema, barruko ordenagailua, aldapan abiatzeko laguntza, MP3 CD irratia, aire girotua, lehio elektrikoak, 15 bulkadako hagunak eta bertsio honentzat bereziki diseinatutako aurreko kolpe leungailua eta atzeko aleroiak aipatu behar dira. Ezin ahaztu ordea bertsio honek soilik izango duen urdin berezia karrozeriarentzat. Hautazko ekipamenduan aurkituko ditugu bi zonako klimatizagailua 350 eurogatik edo pintura metalizatuak beste 290 eurogatik. Azkenik salneurriari dagokionez hiru ateko bertsioak 21.140 euro balio ditu eta bost atekoak 21.720 euro. Motor bereko Golf batekin alderatzen badugu ia mila euroko diferentzia dago baina kontsumoan ia litro bateko aldearekin.
Renault Fluence elektrikoaren erosketa eskaerak onartzen hasi da. Turkian muntatuko den kotxe elektriko hau esku artean izateko ordea 2011 urteraino zain egon beharko dugu. Muntaia katean sartuko den lehenengo auto elektrikoa izango omen da eta 95 zaldiko indarra emango dioten Ioi-litio bateriak erabiltzen ditu. Guztiz kargatua dagoenean 160 kilometroko autonomia izango du eta bere gehienezko abiadura 135 kilometro ordura mugatu da. Azeleratzen dugunean edo balazta zapaltzen dugunean sortzen den energia berreskuratzeko sistema darama bateriak hutsik ez daitezen gelditu. Kargatzeko nahikoa da etxeko edozein entxufera konektatzea eta sei-zortzi ordu bitartean behar ditu guztiz betetzeko. Hala ere, zenbait hiritan dauden ahalmen handiko konexioak erabiltzen baditugu soilik 30 minutu behar ditu kotxea guztiz kargatzeko. Renaultek beste aukera bat proposatzen du hiru minutuan agortutako bateriak beteak dauden beste batzuengatik aldatzeko sistema batekin. Gasolinera batean depositu bat betetzeko behar duguna baino denbora gutxiago.
Renault Kangoo elektrikoa erosteko eskaerak onartzen hasi da. Konbustioko motorra duten Kangoo furgonetak egiten dituzten Frantziako lantegi berean muntatuko dute bertsio elektrikoa eta datorren urteko bigarren sei hilabetean ematen hasiko direla esan dute. Bertsio elektrikoak Ioi-Litio bateria bat eramango du eta bai kanpotik, bai barrutik ia ez du diferentziarik izango bertsio normal batekin alderatuz. Karrozeria ia berdina da, soilik aurrealdean faro baten eta Renaulten ikurraren artean bateriak kargatzeko entxufearen tapak erakusten du kotxe elektriko baten aurrean gaudela. Kolpe leungailuak ere berdinak izaten jarraitzen dute eta karrozeriarentzat hamaika kolore desberdinen artean aukeratu ahalko dugu.
Opel markako monobolumen honek orain arte 3 erregai desberdinekin funtzionatzen zuten motorrak zituen: gasolina, diesel eta gas naturalarekin. Orain GPL gas likuatuarekin mugi daitekeen bertsioa aurkeztu du, 137 zaldiko indarra duen 1.8 litroko motorra erabiliz, hau gasolinarekin ere badabil. GPL erregaia askoz merkeagoa da, ia gasolinaren erdia bakarrik eta taxisten artean asko hasi da erabiltzen, beraz aukera hau gehienbat profesional hauengana zuzendurik doa.
11,7 segundutan iristen da 100 km/ordura, abiadura maximoa 195 km/ordukoa da eta kontsumoak gasolinarekin dituen 7,4 litro baina pixkat altuagoak dira. Serietik klimatizagailua, ESP+TCS, 16 hazbeteko hagunak, abiadura kontrola, barneko ordenagailua, MP3 CD irratia eta lainotako argiak daramatza 26.200 euroren truke.
Pixkanaka badatoz erregai alternatiboekin funtzionatzen duten ibilgailuak, kasu honetan metanoarekin eta gasolinarekin dabilen Fiat Doblo Natural Power bertsioa aurkeztu dute. Arazo nagusiena erregaila lortzea da, oso zerbitzugune gutxitan saltzen bai da metanoa, gure inguruan dagoen bakarrenetako bat Beasainen ari dira irekitzen.Hau betikoa da, erregaia saltzen duten multinazionalek diote auto gutxi daudelako ez dela errentagarria eta autogileek berriz ez dituzte kaleratzen zerbitzugunerik ez dagoela. Bategatik edo besteagatik beti kaltetuenak gu gara, erabiltzaileak.
Goazen harira, Doblo furgonetak 120 zaldiko 1.4 Turbo motorra darama bi erregai gordailurekin, 22 litrokoa gasolinarentzat eta 16 kilokoa metanoarentzat. Bietako bat amaitzean automatikoki aldatzen da erregaiz, gidariak ez du ezer nabaritzen. CO2 Emisioak 134 gramuraino jaisten dira. Momentuz ez daugaku ez preziorik ez meraturatzeko eperik.
Auto hibridoak iritsi dira eta gelditzeko asmoa dute. Momentuan japoniarrak dira merkatuaren jabe eta azkena iristen Lexus izan da. Toyotaren taldeko beste marka batek hibrido bat ateratzea erabaki du baina oraingoan luxua eta goi-mailako erosleak bereganatu nahi ditu. Toyota taldearen barruan egonik Prius edo Auris modeloetan oinarrituko zela uste zen baina Lexus CT200h hasieratik diseinatzea erabaki dute eta hori lehen begiratuan nabaritzen da. Hau da, ez diote Prius modeloari Lexus-en logotipoa jarriko, beste marka batzuek egiten duten moduan.
Gaur egun badauzkagu auto elektriko batzuk salgai gure merkatuan baina esan dezakegu marka ezezagunekoak direla eta honek ez du konfiantzarik ematen erosleen artean. Urte amaieran Peugeot marka frantziarrak kalean izango du bere Ion izeneko auto erabat elektrikoa. Haseran ordea ezingo dira erosi, alokatu egin beharko dira hilean 500 euroren truke, hau da, renting moduko zerbitzu bat izango da. Prezio honetan asegurua, azterketak, zergak, matxurak eta mantentze lan guztiak sartuko dira gurpil aldaketak barne.
Hala ere ohiko auto batekin alderatuz manteinu kostuak barregarriak izango dira eta 100 kilometroko egiteko 1,5 euro beharko dira. Errepasu moduan gogoratu 64 zaldiko indarra daukala, 130 kilometro/ordura iris daitekeela eta 6 orduan kargatuz gero 130 kilometroko iraupena daukate litio ioizko bateriek. 220 boltioko harguneetan kargatzen da eta presa badaukagu 30 minutuan baterien %80 karga ditzakegu hargune trifasiko batekin.
Ibilgailu hauek oraingoz daukaten arazorik haundiena autonomia da, baliteke hiri barruan edo ibilbide laburretan ibiltzen diren gidarientzat nahikoa izatea baina pertsona askok egunero 130 kilometro baino gehiago egiten dituzte.
Azken asteetan azeleragailuaren pedala dela eta izan da albiste Toyota baina notizia txarrak baztertuz auto egile japoniarrak etorkizunari begira jarraitzen duela erakutsi nahi digu. Prius modeloak arrakasta ugari eman dizkio, burukomin ugari ere bai, baina hibridoen aldeko apustua irabazlea izan dela argi utzi nahi dute. Horretarako Priusaren diseinu bereziak atzera botatzen dituen erosleak erakarri nahi ditu Auris hibridoa aurkeztuz. Auris hibridoak Prius autoak erabiltzen duen lau zilindroko 1.8 gasolina motor bera erabiliko du eta motor elektrikoarekin batera 136 zaldiko indarra lortzen da. Bi motorren indarra batuz 4,1 litro inguru kontsumituko ditu ehun kilometroan eta 90 gramo CO2 isuriko ditu kilometro bakoitzeko. Beraz, esan beharrik ez dago matrikulazio zergarik ez duela ordainduko eta gainera diru pixka bat aurrezteko aukera emango duela kontsumo baxu horiekin.
Auto elektrikoak merkatuaren jabe egingo direla nahiko garbi dago baina egun hori iritsi bitartean ibilgailu hibridoak dira kontuan hartzeko aukera errepidean lan egiten dutenentzat. Momentuan ez dira taxi hibrido asko ikusten kaleetan, hemen inguruan badabiltza Toyota Prius bakar batzuk baina datozen hilabeteetan gauza aldatu egin daiteke Hondaren asmoak betetzen badira behintzat. Insight eta Civic Hibryd modeloak eskainiko ditu Europa osoan taxi gidariei zuzenduta eta lanerako prestaturik egongo dira: aginte-panelean taximetroarentzat konexioa, sabaian taxi seinalea jartzeko euskarria eta plastikozko alfonbra gogorrak etxetik jarrita etorriko dira.
Ekipamendu gehigarria izatea ondo dago baina benetan interesgarria taxi bertsioen salneurria izango da. Hondak esan duenez Alemanian Insight modeloak 15.990 euro balioko ditu eta Civic Hibryd taxiak berriz 17.990 euro. Eskaintza erakargarria izan daiteke kontuan izaten badugu Insight merkeenak 19.800 euro balio dituela eta Civic Hibryd batek 24.900 euro. Prezioan izango duten deskontuaz gain baloratu behar dugu Insight modeloak ehun kilometroan 4,4 litroko kontsumoa duela eta Civic Hibryd modeloak berriz 4,9 litro. Norbaitek pentsa dezake edozein dieselek gutxiago erretzen duela baina oker dago zeren herri barruko kontsumoak begiratuz ez dago hibridoen parera gerturatzen den modelorik eta denok dakigu taxi batek egiten dituen kilometro gehienak bertan egiten direla. 3 urteko edo 300.000 kilometroko bermea dauka, bietan lehenik igarotzen dena.
Kontsumoen gerrak konpaktuetatik berlinen segmentura jauzi egin du eta Volvo izan da lehena 120 g/km CO2 emisioen muga jaisten. Honek esan nahi du 4,5 litro erretzen dituztela bataz beste eta ez daukate matrikulazio zergarik ordaindu beharrik. Hau lortzeko 109 zaldiko 1.6 diesel motorra erabiltzen da Start&Stop sistemarekin batera bai S80 bai V70 modeloetan. Gogoratu motor honekin C30 konpaktuak 3,8 litroko bataz bestekoak egiten dituela.
Hiru marka frantziarretatik Renault zen orain arte bere konpaktu txikian bertsio ekologikorik ez zuena, beste bietan aurkitu genitzakeen Peugeot 207 99g eta Citroen C3 99g modeloak. Onezkero buruz jakingo dituzue baina egindako aldaketa mekaniko eta aerodinamikoei hauei esker kontsumoak jaistea lortzen da: motorraren birprogramazioa, kanbio kaxa martxa luzeagoekin, likatasun baxuko olioak edo erresistentzia baxuko pneumatikoak erabiltzen dira. Martxoan iritsiko da merkatura.
Aukeratu duten motorra 85 zaldiko 1.5 dCI diesela izan da, kontsumoak 4,4 litrotik 3,7 litrora jaistea lortu dute eta CO2 emisioak 98 g/km kopuruan gelditzen dira, matrikulazio zerga ordaintzeaz ahaztuz. Hala ere prestazioak ez dira galtzen, 100 km/ordura 12,7 segunduan iristen da eta abiadura maximoa 172 km/ordukoa izaten jarraitzen du.
Preziorik ez daukagu baina beti bezala bertsio arrunta baino garestiagoa izango da. Askotan aipatu dut blog honetan baina nire ustez aldaketa guzti hauek serietik jatorriz etorri beharrekoak dira eta preziorik igo gabe.
Gaur egun gure merkatuan saltzen diren hibridoei begiratzen badiogu bi marka japoniar aurkituko ditugu lehia bizian, alde batetik Toyota (Lexus) bere Prius modeloarekin eta bestetik Honda bere Civic eta Insight modeloekin. Une hauetan Prius modeloa nagusi dago mundu osoko hibridorik salduena izanik eta horregatik Hondak hirugarren modelo berri bat kaleratzea erabaki du, CR-Z izenez ezagutuko da eta merkatuko hibridoen gamarik zabalena osatuko du.
Gaur egun ez dago aukera oso zabala auto marken artean bioetanolarekin ibiltzen diren modeloak erosterako unean: Volvo, Ford eta Saab marketan aurki ditzakegu Focus, C-Max, C30, S40, S80, 9-5 edo 9-3 bezalako modeloak. Motor hauek gasolina eta bioetanolarekin funtzionatzen dute batere arazorik gabe, E85 (%85 bioetanol eta %15 gasolina) izenarekin saltzen da erregai hau eta 5 zentimo merkeagoa da.
Lehenik Toyota Prius modeloarei buruz idatzi nuen artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet pixka bat hobeto ulertzeko auto honek nola funtzionatzen duen. Neuk pertsonalki belaunaldi berriko eta zaharreko bi Prius modeloak gidatzeko aukera izan dut, 5 bat kilometroko ibilbide txikietan eta gauza bat botazen nuen faltan modelo hauetan, bateriak etxean kargatzeko aukera izatea. Toyota urteetan ari da probatzen sistema hori eta denek uste zuten Prius berrian litio ioizko bateriak eramango zituela baina ez zen horrela izan.
Albistea da mundu osorako 500 unitate kaleratuko dituela 2010 urtean, bizitza errealean eguneroko erabileran probatzeko. Espainiara 5 unitate bakarrik iritsiko dira eta zihurrenik Toyotako zuzendarien artean banatuko dira. 220 voltioko hargune batean 90 minututan kargatzen dira bateriak eta ondoren 20 kilometro egiteko gai da elektrizitatearekin bakarrik. Bateriak agortzean edo 100 km/orduko abiadura gainditzean gasolina motorrarekin jarraituko dugu, sistema honekin bataz besteko kontsumoa 3 litroraino jaisten da 58 g/km CO2 emisioekin. Ez dago merkatuan salgai zifra horietara iristen den ibilgailurik.
2010 urtean Chevrolet Volt eta Opel Ampera modeloak agertuko dira, etxean kargatu ahalko dira eta hauek 65 kilometro egiteko gai dira modu elektrikoan. Toyota pixkat mugitzen hasi daiteke bestela salmenta asko lapurtuko dizkiote, mota honetako ibilgailu bat nahikoa da lanera joan eta eguneroko ibilbideak egiteko. Ikerketa batzuek diotenez gidari guztien %85 baino gehiagok ez dituzte egunero 50 kilometro egiten.